- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
umil (1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua (cf. apal, umilde, unble). Testuetan, XIX. mendera arte, hasierako h-rekin idazten da. Zubereraz oxitonoa da (ümíl), Larrasketen arabera. LanDot-en hümilia mugatua ageri da.
Izenondoa da (Leiz eme naizela eta bihotzez humil, Xurio gauza humilletan hari behar dela, Kardab biziera umil santu bat); predikatibo eta aditzondo gisa ere usu erabili da (EtxZib mundua egonen da humill, Kardab txit umil ta garbiro esan zidan).[1] ‘Ahul, erori’ adieran ere aurkitzen da hegoaldean (Iturr argala, umilla… eta erdi illa, Udarregi umill askua billatu dute / agoniyako trantzian).
● umildade hegoaldeko hitza, XX. mendea arte ohikoa; Lazarg; badirudi gazt. humildad-etik datorrela —jad. Berceo—, baina ez da baztertzekoa euskararen barrenean osatua izatea, jatorri erromantzeko atzizkiarekin; nolanahi ere, Lazarragarengan, esaterako, -dade atzizkia ez dugu behinere aurkitu euskal erro bati lotua; ik. halaber behean umilitate-ri buruz esandakoa.
● umildantzia Mogel (gorputzeko umildanzia ta adorazinoiak); euskararen barrenean osatua, itxura guztien arabera; CORDEk gazt. zah. humilldança bezalakoak baizik ez dakartza, eta orobat Corominasek eta Pascualek (DCECH 3, 426b, humilde).
umilik (Lazarg [dei egin deutso umilik]; umil-umilik Mogel), umildatu (Mogel [umildau zakijoz]), umildu (EtxZib [haren aitziñean belhauriko humilltzen]), umilgarri (Pouv [ofizio ezdeus eta humilgarri hetan]), umilki (Materra), umilkiro (Beriain), umilkizun (Arana [gaizki-esaka eta humillkizun geiago]), umiltasun (Materra), umiltsu (Añib), umil-umila (‘oso umilki’: Lizarg [humil humíla erranzióte]; artikuluaren balio adberbialarekin, cf. zabal-zabala, zuzen-zuzena, etab.).
► Mailegu erromantzea da, cf. gazt., fr. eta bearn. zah. humil (< lat. hŭmĭlis, eta hau berau hŭmus ‘lur’-en eratorria) (DCECH 3, 426a, humilde; FEW 4, 511b, hŭmĭlis, I 2). Corominasek eta Pascualek dioskutenez, humíl zen gaztelaniazko azentuera zaharra, katalanez eta okzitaniera zaharrean bezala. Baliteke hümile egotea LanDot-en hümilia mugatuan, cf. XV. mende inguruko fr. humile.
Familia erromantze berekoak dira umiliatu eta umilitate, baina ez umil-en eratorri: cf. bearn. humiliá, okzit. zah. umilitat, etab.
Wartburgek dioenaren arabera (FEW 4, 512a), hitz latindarrak ez zuen erromantzeetan herri-hizkeran iraun, eta elizako latinetik hartu zuten gero, esanahi kristauarekin. Euskararen barrenekoa da ‘ahul, erori’ adierarako bilakaera.