- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
egosi (~1557: OihAtsot). ■ Hitz orokorra. Erosi aldaera Iztueta eta Orixegan aurkitzen da. Esanahi hedatuenaz gainera, pertsonari dagozkion gertakariez aritzeko ere erabili izan da (Ax adimendua egosiko da, Añib nere artean egosten ta erraiak jaten, Gerriko bere barruan egosi eta sufritu; Añib ondo egosi edo dijerietako; JEtxep maiz egosia duen bizkarra; TomAgir egosten zijoakion asmo bat; izenondo moduan, HiriartU ustelak, egosiak, barnean dutenaren gordetzaleak).[1] Izen bezala XVI. mendeaz geroztik ageri da (OihAtsot emok arloteari egositi, eska dakidik errekiti).
□ Ez da ziurra Joan d’Egoscoçabal hitzaren adibide izatea (ArchTolII 1450).
● ekosari ‘baba, egoskari’: RS, OihAtsot; egosari Azk (bizk.). Herskari ahoskaberako, cf. ebaki/epaile, ebatsi/epaskoa, egotzi/ekoizte, etab. (FHV 231-232, VII 64, 15. oh.).
egosaldi (Larm, FedProp 1903), egosarazi (Urte, ECocin), egosbera (Azk (bizk., gip., gnaf., bnaf.; -bella erronk.)), egoseragin (‘egosarazi’: Urte), egosgaitz (Azk/Larrasket (bizk., gip., gnaf., lap., zub.)), egosgarri (Urte), egosgogor (Alzaga), egoskai (Añib), egoskari (EuskErr 1882; cf. goian ekosari), egoski (Urte), egoskin (‘infusio’: Salab, Althabe), egosleku (Urte [estomaka, janhari egoslekhua]), egostoki (Urte). Cf. erregosi, txegosi.
► Badirudi e-gos-i analizatu behar dela (cf. egin, egon… aditzetako e- markarekin, eta -i partizipio marka ere baduten ekarri, etorri, ibili…). Erroa *gos litzateke, jatorrizko igurzkariarekin (cf. gatz, baina gazi, etab.; FHV 288-289).
Agian erro hori gose hitzarekin lot liteke, baina lotura ez litzateke argia, arazo formal eta semantikoengatik (ik. han). Hori bera gertatzen da hortik aterako litzatekeen *gos erroarekin.
Esanahiari zein formari begiratuta, aukera gehiago bide luke gor erroak eta bere familiak (cf. gordin, gogor). Horrenbestez, *e-gor-z-i moduko osaeraren bat beharko genuke hitzaren apikariarentzat; bilakaera, aditz-izenetik abiaturik, *egorzte > *egorste > egoste litzateke, eta forma horretatik genuke egoste → egosi. Dena den, gehiago zehaztu beharko litzateke -z- horren funtzioa (instrumentala?). Esanahiari dagokionez, pentsatu beharko genuke ‘gogortasuna kendu’-ren moduko adieraren bat dagokiola osaera horri. Honek gose-ra iristeko aukera ere eman liezaguke (< *gor-z-e-ko bezalakoetatik -e berranalizatuarekin?).