- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
titi (dithi 1545: Etxep; titi 1653: Mikol). ■ Hitz orokorra. Forma d-duna lap. eta bnaf. eremuan (dithi) eta Landuccigan agertzen da; gainerakoan titi erabiltzen da (zub. thiti). Salab-entzat dithi da hitz markatu gabea, eta titi haur-hizkuntzakoa; bestalde, ttitti adierazkor edo haur-hizkuntzakoa ere badago hitza berez dithi den zenbaitengan (FedProp, Zaldubi).
Esanahiaren aldetik oso hurbil ditu bular eta ugatz. Gorputzaren atal jakina ez ezik (Etxep damu gaitzik emazteak hari eman dithia, Etxahun amak idor bihotza, bai eta thitia, Iturr txerri eme onak… amabi titi), hari darion esnea ere adierazten du zenbait kontestutan (Land diti edan, EtxSar ugatzean dithiarekin edan zuen hitzkuntza); baditu bestelako adierak ere: ‘muino’ (INabig puntaren gaiñean badire hirur dithi), ‘pikorta, koxkor’ (HiriartU bainuen… bigarren diti bat, anitzez ttipiagoa; ik. behean titika), ‘(zuhaitzaren) arakaitz’ (Harr, Azk)…
● titiburu “peçon de teta” Land (d-); hitz orokorra, cf. Larrask thitibürü.
● titidor ‘zupaki’: Izeta (bazt.); titi + idor.
● titika ‘pikortatxo’: JEtxep (delako titika hanpatzen zakote); -ka ttikigarriarekin (Morf §293).
● titizulo ‘(haur) oso titizalea’: Larrasket (-zilo), TEtxeb; cf. amazulo.
titi-anaia (Azk (gnaf.)), titi gabeko (Txirrita [titi gabeko mutur igar bat]), titi-handi (Larm, Añib), titiko (EtxZib [haur dithikoek… zaituzte laudatzen]; cf. Intxpe haurren eta thitikuen ahotik), titi-moko (‘titi-punta’: Pouv (d-)), titi-mutur (Bonap/Azk… (oso zabaldua)), titi-punta (Azk/Elexp… (oso zabaldua)), tititsu (Larm), titiztatu (Azk/Lhande (zar., zub.), Eskuald 1909 [ama handiak thitistatü zian bere arra-haurra]).
► Jatorrian hitz adierazkorra izango zen titi, haur-hizkuntzakoa; orobatsu beste hizkuntza zenbaitetan, cf. gazt. teta (DCECH 5, 478b), germ. *titta (FEW 17, 338b), etab. Jatorrizko forma adierazkorra izanik, pentsatu beharko genuke gerora markatu gabea bihurtuko zela leku askotan.
Badirudi titi formatik azal daitezkeela aldaera guztiak. Hainbat hizkeratan hastapeneko herskaria ahostundu zen, hitz arruntetako arau erregularraren arabera (cf. bake, barkatu; FHV 239); kasu hauetako zenbaitetan titi/ttitti formek adierazkor izaten segituko zuten (ik. goian). Lap. eta bnaf. dithi-ko -th- herskari hasperendunak azalpen erregularra izan lezake (FHV 212-215, 408-409). Orobat zub. thiti: hitzaren lehen bi silabek herskari ahoskabea baldin badute, izatekotan lehena izaten da hasperenduna (cf. zub. khórpitz, phárka, phíper…; FHV 212).[1] Bestalde, uste izatekoa da egun titi duten hainbat hizkerak diti izan zutela lehenago (FHV 240-242).
Inguruko eta urrutiagoko zenbait hizkuntzak antzeko hitzak dituzte, horietako asko jatorrian izaera adierazkorrekoak, irudiz: cf. Baionako gask. tite ‘titi’, gazt. teta ‘titi’ etab. Hizkuntzen arteko elkarreragina ukatu ezin badaiteke ere, ez dirudi euskal hitza mailegua denik:[2] dit(h)i aldaerak gutxieneko antzinatasun bat salatzen du (ik. dorre, hastapeneko herskariari dagokionez antzeko aldaerak eta banaketa dialektala dituen mailegua), eta i-i bokalismo orokorra ezin da inguruko hizkuntzetako formetatik azaldu.