- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zori1 (1483: ArchDebaII [Gariçorieta]). ■ Hitz zabaldua. Zor(h)i (bizk., gnaf., lap., bnaf., zub., zar., erronk.), zohi (lap., bnaf., zub.), zoli (bizk.), eta sori (bizk., gip.) aldaerak aurkitzen dira, baita ere (izen moduan bakarrik) txori (gip., gnaf., zub., zar., erronk.) eta xori (bazt., lap., bnaf.) sabaikaridunak.
Izenondo moduan edo izen moduan agertzen da. Izenondo moduan ‘heldu, umo’ da (Leiz uztá zorhi), gizakiei buruz (OihAtsot alhaba zorhi denean ezkontzeko), eta gorputzeko pikorrei buruz ere bai (Azk (bizk.) zaldarrau zoli baneuko).
Izen moduan esanahi nagusia ‘erlakizten, zaldar, pikor’ da (Ip maturiak, txoriak eta beste onelako aunditsuak, Izag (bizk.) zorixak urten); cf. Poza: “Soria, la antigua y famosa Numancia […] significa […] lugar que tiene su sitio a modo de un lobanillo”. ‘Hazikurentxo’ (Azk txori (zub., zar., erronk.), xori (bnaf.)) eta ‘koskor, trunpilo’ (Azk txori (zub.)) ere bada.
□ Erdi Aroan, aski adibide ziurtzat jo dugu lehen lekukotasun gisa eman duguna, gari-ren izenondo gisa agertzen baita. Ez dago argi, ordea, hitzari dagozkion de Uuatea ata Çoriçuatea (DinChampI 1237) eta Orcire Çorita (DocLeire 1110; ik. ortzi, adibide gehiagorako); orobatsu Arabako Yçoria (ArchOrduñI 1454), Aiaran.
zori eta gori (“roso y velloso, sin distinción” Larm), zoridura (zohidura Duv; zoridura Azk (erronk.)), zoriera (Larm), zoriro (“maduramente” Larm), zoritasun (soritasun Larm), zorizka (“a medio madurar mieses” Azk (zar., erronk.)), zoriztatu (“sazonar” Larm).
► Partizipioa da osaeraz, eta zor-i zatitu behar da (FHV 319-320). Erroa *zor /soɾ/ izan daiteke, eta elkartu-eratorrietako zol- alomorfoaren zabaltzearengatik azaldu daiteke bizk. zoli, Mitxelenak dioen bezala; bestela, *zol batetik abiatuta, bizkaieraz izan ezik zoli > zori gertatu da hizkera guztietan, bokalarteko l > r bilakaera erregularrarekin. Behean, bukaeran aipatzen dugun *zon hipotesian, zor- genuke zol- baino lehenago. Sekundariotzat har daiteke dardarkari ondoko hasperena, cf. bilho, sorho (Mitxelena 1951a: 548, 1957b: 144, 48. oh.), eta zorhi-tik azaltzen da zohi, dardarkariaren galerarekin (FHV 330).
Esanahiari dagokionez, bi adieretako zein hartzen dugun abiapuntu —‘heldu, umo’ ala ‘pikor, koskor’— jatorrizko ‘umotua’ edo ‘bihitua, koskortua’ partizipio batean pentsatuko genuke. Jatorrizkoa ‘heldu, umo’ dela pentsatzen badugu, aleak heltzen edo koskortzen zaizkionean esan baitaiteke zori dela garia edo beste edozein labore, eta hortik genuke ‘pikor’. Aurkako bidea ere arazorik gabea litzateke.
Nolanahi ere den, zaila da edozein bidetatik zor ‘betebehar, beharkizun’-ekin lotzea. Dardarkari anizkuna du horrek, eta zori-koa bakuna da. Esanahiari dagokionez, gainera, hainbat puntu argitu beharko genituzke: zori-ren ‘heldu, umo’ aintzat hartuta, zor erroari ‘*etorri, heldu, umotu’ moduko esanahi bat eman beharko genioke, bere baitan ‘etorkizun’ adieraren nozio bat lukeena. Hala balitz, ‘heldua, etorria, umoa’ litzateke etimologikoki zori partizipioa, eta etorkizuna adierazten duen ñabardura horretatik azalduko genuke erro soilaren ‘betebehar, beharkizun…’ adiera. Aukera honetan, sekundarioa behar luke ‘pikor, erlakizten…’ adierak, eta ‘umotutakoa’ ← ‘pikor’ moduko bilakaeraren bat proposatu beharko litzateke, cf. gari-rentzat eman dugun ‘ehotakoa’ ← ‘gari’.
Formaren aldetik, zor /soR/ baino egokiagoa da *zon erro batean pentsatzea (cf. zohi ‘lur puska’, ikusi gizon); eratorrietako fenomenoen arabera azalduko genuke *zon > zor-, gogoan harturik kideko alomorfoak ditugula *zun/zur/zul hirukotean ere. Esanahiaren aldetik, euskal hitz-familiaren barreneko xehetasunak argitzeko badaude ere, gogoan har daiteke hizkuntza erromantzeetan gertatua dela lat. humanus ‘gizaki’-tik (zeina humus ‘lur’-en eratorria den) erromantzeetako umano ‘guri, bigun’-rako bidea, ‘gizakiaren neurriko’ ← ‘gizakiarentzat atsegin, bigun (ez latz, ez gordin)’ ← ‘bigun, guri’ moduko bilakaeraren batekin. Jadanik latinez, cibi humaniores ‘janaririk onenak’ adibide esanguratsua dakar ErnMeill-ek (s.v. homō, iv. mendeko medikuntza tratatu bateko adibidea), “qui convient à l’homme” adierapean; fr. humain ere badugu “doux, adapté à l’homme (de choses, p. ex. du temps)” (FEW 4, 508a, humanus I 2). Euskarazko umao (> umo) ‘ondu’-k berak errom. umano batean duke jatorria.[510]
zoritu (-rh- 1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira zor(h)itu (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., zub., erronk.), zohitu (lap., bnaf., zub.), zolitu/solitu (bizk.), zoldu/soldu (bizk., gip., gnaf.), zori (gnaf.) eta zoli (bizk., gnaf.).
Esanahia ‘heldu, ondu’ da (Leiz uztá zorhitu duk), gizakiei buruz ere bai (Larm, Azk (bnaf., zub., zoldu bizk.)), baita erlakiztenei, zauriei, etab. buruz ere (Mogel zoldu, Azk barruko anditu onek solituak edo sornatuak); izen moduan ere aipatua izan da ‘erlakizten’ esanahiarekin (Azk zolitu bizk., zoldu bizk.).
zoriarazi (zorhi-arazi Lopez), zorigarri (“madurativo” Larm), zori(tu)gabe (Larm), zoritze (Larm).
► Osaeraz, zori + -tu, partizipio marka berriarekin. Osaera berarekin, hots, bi partizipio markekin, zaharrarekin eta berriarekin, cf. orobat bizk. baltzitu, otzitu, utsitu, gip.-bizk. atzitu, eta Etxep haritu ‘hartu’; -i partizipiorik gabekoak dira zoldu/soldu.
zolda (solda ~1620: Volt;[1] zolda ~1665: Oih). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak: zolda (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zar.), solda (bizk., gip., lap.), zoldra (bnaf.) eta soldra (bizk.)). Esanahi ohikoena (Volt-ez geroztik) ‘kraka, zikin geruza’ da (baita irudizko zentzuan ere: Duv nere bekhatuen zolda beltza); badaude bestalde ‘buruko zahi’ (Larm), ‘ezkabia’ (Orixe) eta ‘erre-kutsu’ (Azk (zar.)) ere.
● zoldatsu “casposo” Larm; zoldazu aldaerarako, cf. NavIntel “era una zoldazu vieja” (Etxalar, 1803), atzizkiaren -zu alomorfo zaharrarekin (Mitxelena 1971b: 247-248).
► Osaeraz, zor + -da, elkartu-eratorrietako zol- alomorfoarekin. Atzizkirako, cf. agian zurda eta zapalda; ez dago argi horietan aizkolta, gixonta eta zimurta hitzetako -ta ttikigarria dagoen (Morf §317), semantikoki ez baitirudi ttikitzerik dagoenik hitz honetan. Baliteke erroaren jatorrizko dardarkariaren oihartzunez esplikatu behar izatea zoldra bezalakoak.
Esanahiari dagokionez, ongi lot daitezke ‘zahi, zikin geruza…’ adierak zor/*zol erroarentzat eman dugun ‘pikor, zaldar’ adierarekin.
Beste aukera bat izan liteke zauri-rekin lotzea, elkartuetako balizko *zaul- baten eratorri gisa, baina ez dago forma horren beste zantzurik (ik. han).
zoldi (1745: Larm). ■ Larramendiren eta Añibarroren hiztegietan ageri da, ‘zorne’ esanahiarekin; azkenak erabili ere egiten du (materia, zorna, zoldia, aotik emoten danean).
► Osaeraz, zor + -di, elkartu-eratorrietako zol- alomorfoarekin. Lexikalizatuta baldin badago ere, izenondoetakoarekin erka daiteke -di atzizkia, cf. geldi, handi, hordi, etab. (ik. *edin). Agian honetan ere zauri-ren aukera ez da baztertzekoa, ik. zolda.
! zuldar (1746: Arak (gip.)). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (lap., bazt. barne). Aldaerak dira zuldar (bizk., gip., bazt.), zulder (Añib (bizk.)), zuildar (lap.), zoldar (gip.), zurdel (gnaf.), zuldur (gip.), suldar (orok. Azkueren arabera), sulder (gnaf.), txuldar (bizk.), txulder (bizk.), txundar (bizk.), xuldar (bizk.), xulder (gip.).
Esanahi nagusiak dira ‘abereen larrupeko harra’ (Arak) eta ‘erlakizten’ (Añib); hauez gainera ‘orin’ (Azk/Izeta (bazt.)) eta ‘lurpeko liztor mota’ (Izag (bizk.)).
zuldartsu (‘orintsu’: Azk/Izeta (bazt.)), zuldartu (“avoir des éruptions à la figure” suldar- Harr).
► Zul-dar zatituta, formaren aldetik hobeki azaltzen da zur-en eratorri gisa, bokalarengatik batez ere, baina txundar aldaerako sudurkaria ere horren aldeko zantzutzat har liteke. Bukaerarako, cf. zaldar, nahiz eta hitz horretan -dor baten aukeraz mintzatu garen; -der aldaeran -dar > -der gertatu da, goiko u bokalaren ondotik.
Esanahiaren aldetik, ordea, ondo lot daiteke zori-ren azpiko zolda eta zoldi hitzekin. Haietan oinarrizkotzat jo daitekeen ‘pikor, zaldar’-ekin lotzen da zuzenean ‘erlakizten’, eta orobatsu ‘orin’; ‘abereen larrupeko harra’-ri dagokionez, pentsatu behar da haien larruazalean sorturiko pikorrarengatik duela izena harrak ere, eta ‘lurpeko liztor mota’ ere bide beretik azaldu beharko da, liztor mota hau den tokian lurrazalean sortzen duen lur-pikorrarengatik edo.