- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zor (xiv. m.: FuerGNav [guirisellu zorr]). ■ Hitz orokorra. Zoor aldaera bizk. autore batzuengan ageri da, EgiaKant-ez geroztik, bai eta bazt. XVIII. mendeko testu batean ere.
Esanahia da ‘norbaiti itzuli behar zaion gauza edo ordaindu behar zaion dirua’, baita ere ‘betebehar, beharkizun’ (RS zor zaarra goiz gaiztoen begira, Etxep unsa pensa badezazu, gaizki arrobatu nuzu; / zor handian zaude eta, othoi, unsa egidazu, NavIntel paga eçaçu çuc çor duçuna <çordu çurra> Pedro Salari, Ax hain ongi… zor iakinaz eta aithortuaz nola gauza ebatsiaz, Kapan matrimonioko zorra). Erdi Aroko adibideetan ‘zerga’ adierarekin ageri da.
□ Honela dakar Nafarroako Foru Nagusiak: “la una peyta guirisellu zorr et la otra illumbe zorr” (ik. halaber Mitxelena 1964c: 54). Bestalde, cf. babazorra, 1546 inguruan Antsoaingo lur-sail batzuek ordaintzen zuten zerga baten izena (Yanguas 1843: 65). Hauetan, ‘zerga’ esanahia du hitzak, garai historikoan ez bezala; cf. orobatsu “tres robos de trigo de feudo o zorgaria” (LéxNavI 1797, zorgueria, bi urte lehenago), itxura guztien arabera zor + gari. Bi esanahien artean, cf. “regue çorra […] deuda debida al Rey” (NatVasc 1615).
zordun (RS [asto dina, zordun], Leiz [hartzedun batek zitián bi zordun]), zordundu (OihAtsot), zorduru (Harrt; zorduri Birjin), zordurun (‘zordun’: Jauretxe), zor edo hartze (‘dena dela’: Elizanb), zor edo bilur (“de todas maneras” zor edo bulur Azk (erronk.)), zor edo lor (‘nola edo hala’: Urruz), zor edo zorralde (‘nola edo hala’: Azk (zar.)), zor egin (“adeudarse” Land), zor eta lor (‘neke handiz’: Azk (bizk., gip.); Zaitegi), zor eta lorrean (‘zorretan’: TxAgir), zorgarri (‘zorrak eragiten dituena’: Izag (bizk.)), zorgile (‘zordun’: JJMogel [guztijeen zorgille gariala]), zor-harturen (Azk [beren aizteak eukazan zor-arturenak]), zorgin (“el que hace deudas” Azk (bizk.)), zor-hartzeko (Ax [munduko egitekoek, zor-hartzekoek… trabu handia ibeniko deratzute]), zor izan (Leiz [zenbat zor draukak ene nabusiari?]), zorkan (‘zorretan saldu, eskuratzeko uste gutxirekin’: zorkhan Althabe (zub.)), zorkari (“renta que se deja a deber” Azk (bizk.)), zorkide (‘zordun’: BMogel), zorko (“al fiado” Azk (bizk.); Erkiaga [dirua… zorko edo zorrean emoten]), zor nahi lor (Azk [zor nai lor, txalupe barri bet egin bear dozu]), zor-pagatzaile (frBart), zor-pagatze (zor pageeta Mogel), zorpe (Mburu [zorpe behartsutik beren buruak ezin atera]), zorpeko (Añib [zorpekoak gara Jangoikoaren aurrean]), zor-pena (‘zor den pena’: EtxZib [damnatuek non baitute sofrituren zor-pena]), zorpetu (Mogel [bizi oi dira zorpeturik]), zorralde (‘zor pila’: Azk/Lhande (lap., zar.)), zorrean (frBart [zorrian apainduten ditubee umiak]), zorretan (“al fiado” Izt; ‘zor izanik’: Lard [(ez) iñorekin zorretan egon]), zorreztatu (Larm), zorrik ez izan (Goihetxe [hango adiskidek garabik / ez omen diote hemengoer zorrik]), zortzaile (‘zordun’: Oteiza), zor utzi (ChantP [zor utziren dautzugu gaurko afariak]), zorzale (‘zordun’: Lizarg).
► Ez dago zor formatik harago berreraikitzerik; zoor aldaeraren jatortasunaren aukeraz mintzo da Mitxelena, baina bokal bikoitzak arruntak direnez dardarkari aurrean, haien analogiaz sortua izan daitekeela nabarmentzen du (FHV 113-114). Esanahiari dagokionez, bata bestearen zabalkuntzaz azaldu behar dira ‘norbaiti itzuli behar zaion gauza edo ordaindu behar zaion dirua’ eta ‘betebehar, beharkizun’ —bietako baten lehentasun etimologikorik ezarri ez badezakegu ere—, baina nolanahi ere ez dago modurik horietatik harago jotzeko. Erdi Aroko ‘zerga’ adiera ‘ordaintzekoa’-tik azaltzen da zuzenean.
Formalki arazorik ez badago ere, ez dugu modurik zorri-rekin lotzeko. Zori ‘zorte, patu…’-rekiko balizko lotura batek ez du aski irozgarririk —dardarkaria ere ez du alde—, zor-en jatorrizko esanahian etorkizunari loturiko nozioren bat onartuko bagenu ere; are ilunagoa litzateke zori ‘umo’-rekiko lotura.