- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zehe. Honen azpian zehe eta zehar sarrera-buru nagusiak bildu dira. Zehe-ren azpisarrera modura xehe, zeharo, zehatu, zehatz eta zehume daude.
Zehe eta zehar-en harreman formala defendagarria baldin bada ere, xehetasunak ez daude erabat argi.
♦ zehe (1210: ColIrach [Berasco Ceea]). ■ Erdi Aroko lekukoaz gainera (Nafarroa erdi-mendebaldekoa izan daiteke), badirudi, izenondo eta aditzondo gisa, mendebaldean gorde dela gehienbat ze(e), neurri txiki batean bada ere: ‘txiki, xehe’ da Erdi Aroko adibidean, eta badira testuetan bestelako agerraldi batzuk ere (Mogel konfesio ain garbi ta ze au, Gerriko kontu zea ematera; Añib emen zeago adirazoko dira).
Ipar-ekialdean ‘arra(bete)’ esanahiarekin gorde da (Oih zehe batez lait’ izar / gerri hori, meharrez, HiriartU zehe bat lur). Larrasketen arabera bi bokalak sudurkariak dira (zẽhẽ).
Esan liteke forma z-duna gorde dela bereziki zenbait eratorritan (zeharo, zehatu, zehatz) eta zehe neurri-izenean (jatorriz, ‘(neurri) txiki, xehe’?); gainerakoan, forma sabaikaridunak gailendu dira (ik. behean xehe).
zehabete (Tartas [bi zehabete sudur]; cf. esku-bete), zehaka (Añib (txikizka, zeaka)), zehekatu (Azk), zehetasun (Mogel [nai zuen zeetasunarekin]).
► Zub. bokal sudurkariak kontuan hartuta (cf. orobat erronk. xẽ), *zene aitzinforma berreraiki behar da (Mitxelena 1950a: 450). Osaeraz, pentsa daiteke *zen dela hitzaren erroa, eta berranalisiz gehitu zaiola erroari -e, cf. atze, heze, etab.; ohar bedi oraindik kontsonante ahul gisa jokatu duela sudurkariak —horrela VnV > Vh̃V—, eta antzinatasun zantzutzat har daiteke hori (hats-en eratorrietan, adibidez, berriagotzat dugu atsegin, formari dagokionez, haserre baino).
Esanahiari dagokionez, pentsa daiteke ‘txiki, xehe’-tik azaldu behar dela ‘arra(bete)’, neurri txikia delakoan, baina ez dira baztertzekoak bestelako aukerak. Nolanahi ere den, ez dago argi nola lot daitekeen esanahiaren aldetik *zen erro hori bera izan lezaketen gizen eta zezen hitzekin.
! -xe. ■ Atzizki orokorra, Azkuek dioenez (Morf §315). Balio ttikigarria du berez: cf. Lazarg berbaxe, gauzaxe, bizk. aitaxe, amaxe, etab. Pertsona izenekin, cf. ArrasErrek Abendañuxe, RS Totakoxe, IbargC Joanche, Mariachea, Peruche eta Sarche (Arriolabengoa 2008: 157-164), etab. Aditzei loturik, ‘ia, aski’ balioa du: zar., erronk. atzexerik ‘aski ahantzirik’, zub. igarantxe ‘ia iragana’, gnaf. nekatuxe ‘nekatu xamarrik’. Galdetzaileekin, gutxi gorabeherako balioak adierazteko ere erabiltzen da: bnaf., lap., erronk. nolaxe, nolakoxe, erronk. noraxe, gip. zeinbatxe ‘zenbatsu’.
Izenondo eta aditzondoekin, intentsitate markatzailea da, cf. RS baratxexe, Lazarg geldixe, Azkuek dakarren gnaf., bnaf. erronk., zub. handixe, etab. (“indica el exceso”, dio Azkuek). Indartzailea da izenordainekin (Morf §349): hauxe, hementxe… eta orobatsu oraintxe modukoak; cf. Lazarg neurtxeau, geurtxeok, areantxe, etab.
□ Erdi Aroan, Garcia Jaunche (CatPamp 1235) da adibide zaharrenetakoa. Cf. bestalde Johan Gosse (PobNav 1366), Johangoxe interpretatzekoa litzatekeena: -ko eta -xe atzizki ttikigarrien konbinazioa dirudi, zeinetan <ss> grafiak sabaikaria adieraziko duen (ik. gose). Cf., gainera, GSalazar Regexe de Gamboa, Urtixe de Sopena, manceva de Çurixe (xv. m.).
Horiekin erkatzen du Mitxelenak akitanierazko -se/-xe atzizkia (1954a: 416, 442-443): cf. anerdeseni, ereseni, neureseni, hautense, uriaxe, etab. Gorrotxategik nabarmentzen du atzizki hau bakarrik emakume izenen oinarrian diren erroei gehitzen zaiela, edo generoz zehaztuak ez direnei, betiere emakume izenak sortzeko (OnomAquit §21); baiexe, edunxe eta uriaxe izenez ari dela, -xe atzizkia oinarrizko -se baten aldaeratzat jotzen du, eta soinu afrikatua adieraziko luke <x> grafiak (OnomAquit §67, §171). Atzizkiari buruzko azterketa xehe baterako, eta Erdi Aroko hainbat adibidetarako, ik. Salaberri (2009: 205-212).
► Akitanierazko -se(n) atzizkiarekin egiten den erkatzeak balizko *sen ‘ume’ batean pentsaraz lezake; tipologikoki ongi dokumentatua dago ‘ume’ esanahia duten hitzak ttikigarri gisa erabiltzea (LexGramm s.v. child2). Akitanierazko datu horiek alde batera utzita, ordea, eta euskal datu hertsiki historikoei begira, egiantzekoa da, orobat, xehe-rekin lotzea.
Ageri denez, ttikigarriarena da oinarrizko balioa, eta ‘ia, aski’ eta gutxi gorabeherako balioak hortik azaldu behar dira ia zuzenean, ttiki izateak, xehea izateak oharmenean duen zehazgabetasunaren bidetik edo. Ttikigarrien balioei buruzko lan batean (Jurafskyk 1993: 431), beste hizkuntzetako paraleloak aurki ditzakegu, “approximation” izendapenaren azpian, hala nola gazt. dominikarreko cansadillo ‘aski nekatua’, ing. reddish ‘gorri antzeko’, etab.
Intentsitate markatzaile eta indartzaile gisako erabileretan, badirudi ttikigarriaren erabilera adierazkorren batetik abiatu behar dugula, cf. gazt. ahorita, aquí mismito, etab. Harrigarria badirudi ere ttikigarri bat intentsitate markatzaile edo indartzaile bilakatzea, beste hainbat hizkuntzatan aurki daitezke halako erabilerak, cf. Jurafskyk dakartzan hauek (1996: 550): fr. jeunet ‘oso gazte’, lat. parvulus ‘oso ttiki’, etab. Are interesgarriagoak dira 13. taulako turkierazko adibideak: şurada ‘hor’ eta şimki ‘orain’ hitzei ttikigarria gehitzean şuracikta ‘hortxe bertan’ eta şimdicik ‘oraintxe bertan’ baititugu, hurrenez hurren, hain zuzen euskarazko glosetan ikusten dugun bezalaxe. Bilakaera semantiko horren xehetasunetarako, ik. Jurafskyren lana.
xehe (txe(h)e 1455: ArchOchand [Pero Cheea]; xehe 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Xehe dago iparraldean (zub. xẽhẽ) eta (t)xe gehienbat hegoaldean (erronk. xẽ; -ee eta mug. -eia ere bai inoizka).
Esanahi nagusiak: ‘txiki’ (Leiz letra xeheagoz, EtxZib othoitz prinzipalak… eta xeheak, Kapan ene pekatuak baño txeagoak), ‘fin’ (EtxZib hauts xehez, INabig harea xehea), ‘apal, xume’ (EtxZib proplu [sic] xehea, Harizm xehe, larri, poblu, prinze, / guztiak xehatuko), ‘xehatu, zehatz’ (Pouv hain kontu xehe, Baratz zure kontzientziaren etsamina xehe bat)…; aditzondo moduan ere erabili da (BurgDot kontu ematea txeago ta luzeago, Lopez franzes therminuer sobera xehe jarraiki gabe). Izen bezala, diruaz esana aurkitzen da (Harrt luis baten xehea, Elizanb bihurtu zioenean xehea). Maiz larri-ri kontrajartzen zaio.
□ Gorrotxategik bestelako aukerak jorratzen baditu ere (OnomAquit §469), baliteke hitzaren lekuko izatea Atharratzeko herauscorritsehe. Ik. goian -xe atzizkiaz.
● xehatzaile “desmenuzador” Larm, AstoL (Jupiter, hi ezarten ait / zarag[o]ilen xehazale); ‘azaltzaile’: Duv, Arbelb (liburu-Sakratuen xehatzaile eta argitzaile guziz jakintsun batek); irudizko adiera da ‘azaltzaile’, cf. halaber zehatzaile, zeinak ‘jotzaile, zigortzaile’ ere baduen, honek ez bezala.
xehakatu (Leiz (xehe-); ‘zehatu, jipoitu’: Haranb; ‘azaldu’: EtxSar [dudak khendurik, eta gauzak hobekiago xehakaturik]; zubereraz xehekatü-ren ondoan part. xeheki ere badago (Eskuald 1908)), xehatu (Leiz; ‘azaldu, aztertu’: EtxZib; cf. zehatu), xehean (‘xeheki’: Mercy [esplikatzeko xehian]), xehekeria (Larm (txea-), Zubiri), xeheki (Leiz), xeheria (Urte [Duv haur ttipiak]), xeherik (‘xeheki’: EtxZib [ditut kondaturen xeherik]), xehero (EtxZib [arima da orhoituren iraganez xehero]; cf. zeharo), xeheroki (Materre), xehetasun (Larg; ‘arraitasun’: Duv). Cf. abere xehe, azienda xehe, baba xehe, elur xehe, gatz xehe, harri xehe, herri xehe, jende xehe, orrazi xehe…
► Zehe-ren forma ttikigarria da, sabaikaritze adierazkorrarekin (cf. soil > xoil, etab.). Esanahiari dagokionez, ‘xehatu, zehatz’ adierarako, xehatu-ren ‘azaldu, aztertu’ ekar daiteke gogora: gauzaren bat haren parte txikietan banatu edo zatitzen denean, errazago aztertzen da, eta zehatzago; orobat xehakatu, xeheki, etab.
zeharo (~1800: Añib). ■ Hegoaldean aurkitzen da XIX. mende hasieratik. Badira zeero, ziaro eta ziero aldaerak ere (zeoro Gerrikogan). Bi adiera nagusi bereiz daitezke: ‘xeheki, zehazki’ (Gerriko zeoro eta argiro erakusten digu, Añib penitenzia zeero egitea) eta ‘osoki’ (Arana itzali gabetanik oraindik zearo… gerra, TxAgir zearo kixkaldurik).
zeharoko (Lizardi [zearoko etsia]), zeharotu (Arana [gauzak argitu ta zearoturik]).
► Osaeraz, elkartu-eratorrietako ze(h)a- dugu, -ro atzizkiarekin (cf. xehero). Esanahiari dagokionez, ‘xeheki’ ← ‘osoki’ bilakaera bat proposatu behar da, zerbait xeheki egiten denean kontuz eta erabat egiten delakoan.
zehatu (~1557: OihAtsot). ■ Hitz orokorra. Esanahi nagusiak: ‘jipoitu, jo’ (OihAtsot zeha ezak ona, hoba dakidik, zeha ezak gaxtoa, hont eztakidik, Leiz trufatzen ziraden harzaz eta zehatzen zutén, Harand barkua… tiraiñez zehatua), ‘xehatu, txikitu’ (hegoaldean bakarrik, Mikoletagandik hasita, zeatu, ze(e)tu, ziatu aldaerekin; Mburu ongi zeetua ta prestatua, ArreseB triskau, zetu ta birrindurik), ‘azaldu, xehakatu’ (Mburu geixeago gauzak zeetzen ta agertzen ditudala).
zehadoi (“le lieu, là, où les refusants trouvent les coups de bâton” OihAtsot; ‘zigor’: ArmanUsk [bethiereko saria edo zehadoia]), zehadura (Pouv), zehaldi (Pouv (zeha-aldi)), zehantza (Mburu), zehatzaile (‘zigortzaile’: EtxZib [zehatzaille arimen odolsuak]; “desmenuzador” Larm; ‘azaltzaile’: Azk; azken bi adiera hauetarako, ik. xehatzaile), zehatze (LavDot [zehatzeak edo punizioneak]).
► Osaeraz, ze(h)a- + -tu, cf. xehatu. Esanahiaren aldetik, ‘txikitu’-tik azaltzen da ‘jipoitu’; ‘azaldu, xehakatu’-rako, ik. goian xehe ‘zehatz’-i buruz esandakoa.
zehatz (~1800: Añib). ■ Mendebaldeko hitza, bereziki bizkaieraz erabilia. Ziatz eta zietz aldaerak ere badira. Izenondo moduan erabili izan da (‘xehe, xehatu’: Mogel kontu ze edo ziatza, JJMogel juizio ziatza) eta aditzondo moduan ere bai (‘xeheki’: Mogel kontuak atera ditugu ziatz, Añib artez ta zeatz konfesadurik; ‘zeharo’: Mogel jaiegunak osoro ta ziatz gordetia).
zehazki (Lizardi), zehaztapen (Orixe), zehaztasun (Mogel), zehaztatu (Mogel), zehaztu (Mogel).
► Ez dago erabat argi zein den hitzaren bigarren osagaia. Proposa daiteke -ats atzizkia dagoela hemen (cf. gorrats, berdats; ik. hats), pentsatuz erabat neutralizatu dela txistukaria lepokariaren alde, bizkaieraz arrunta den bezala. Aukera honen alde egon liteke osaeraz kide dirudien mehats, mehe-ren eratorria: honetan ere, bizk. aldaera mehatz da (cf. Mogel miats, halere). Ez da ahaztu behar, dena den, haren adibide ezagunetan ekialdekoa dela -ats atzizkia (Morf 291).
Eragozpen hori gainditu daiteke hatz ikusten badugu, atzizki gisa gramatikalizatuta: haren ‘arraza’ adieratik, agian ‘gisako, tankerako’ esanahi bat izan genezake, eta, horrela, ‘zehe tankerako’ litzateke, etimologikoki, zehatz. Alabaina, atzizki honen erabilera ez dago ongi deskribatua (cf. agian garratz, baratz; ik. Morf §34h).
zehume (seume ~1650: Pouv; sehame ~1650: Pouv; zehume 1745: Larm). ■ Ekialdeko hitza. Aldaerak dira, alde batetik, z-z hasten direnak: zehume (lap., bnaf.), zehame (Harr (lap.)); Pouv-en seume eta sehame hiztegigile honengan maiz gertatzen den txistukarien nahasketaren ondorioa bide dira. Beste aldetik, sabaikariz hasten direnak daude: xehume (bnaf.), xehüne (zub.), xemu (aezk.), xeun (lap.), xeme (erronk.) eta txeme (erronk.). Esanahia ‘arra, zehe’ da (Azk (zub.) xehunez handiago nüzü hori beno).
► Osaeraz, zeha- + -(g)une da, Mitxelenaren (1958c: 6-11) eta Lhanderen (s.v. xehume) arabera; *z-/xehaune-tik (cf. zub. xehüne), -u- bokalak eraginiko ezpainkaritzez azaltzen da -n- > -m- (cf. Luno > Lumo, zunhar > zumar, etab.; FHV 304, eta 9. oh.).
Gazt. zah. xeme ‘arra’ hitza euskal hitzaren eztabaidan sartu izan da: Azkuek (s.v. txeme), esaterako, gaztelaniak euskarari mailegatua dela dio, eta xe (< zehe) + me (< mehe) esplikatzen du erronk. (t)xeme. Ez dute mailegaketaren norabide hori onartzen Corominasek eta Pascualek (DCECH 3, 504b eta 505b, 4. oh., jeme; lat. sēmis ‘erdi, oin-erdiko neurri’-tik azaltzen du), eta xeme euskarak gaztelaniari hartutako hitza dela argudiatzen dute; zehume eta xehume moduko aldaerak azaltzeko, ordea, ezinezko diren bokal bikoizte eta hasperen antihiatikoak proposatu behar dituzte. Corominas eta Pascualen ideiak kritikatuta, Mitxelenak ez du ukatzen gaztelaniatik hartua izan daitekeenik erronk. xeme —hala balitz, zehume eta besteren familiatik bereiziko genuke—, baina nabarmentzen du *xeha(g)une-tik ere modu erregularrean azal daitekeela. Mitxelenak nabarmentzen duen aukera horretan, erronk. (t)xeme-k ez luke zerikusirik izango hitz erromantzearekin.
! ♦ zehar (1321: ArchSalvatI [Martin Peres Çearro]). ■ Hitz zabaldua. Ze(h)ar da forma erabiliena; zeihar forma iparraldean aurkitzen da (EtxZib-engan bi formak daude, zehar eta zeihar); zeiher Duvoisinek darabil.
Historikoki aditzondo moduan erabili da gehienbat (‘oker, gaizki’: OihAtsot minza bite guzaz zeihar eta bira gure behar, EtxZib zehar eta borondate gaixtorekin begiratu daroet; ‘trebeska, okerka’: Lazarg zear ifinten gorrea, EtxZib zeihar gorphutza erortzen da; ‘ez zuzenean, zeharka’: Mburu bein zuzen bein zear… egin zioten Jesusi zezaken tiro ta gaitz guzia); ‘barrena, gaindi’ adieran hego-mendebaldean aurkitzen da (Mogel kaleetati ziar igaroten, Beobide Olivetako mendia ziar, ArreseB Gamarran zear doian Zadorra). Izenondo bezala XVII. mendean ageri da, ‘oker, trebeskako’ esanahiarekin (EtxZib zeure arku / zeharra arrimatzen, ibid. berari zioten begi / zeharrez begiratzen, Oih ezta gupi’ ez zeihar, ez, / bana xuxen bizkarrez), nahiz geroagoko hiztegi batzuetan ere ageri eta XX. mendeko hizkuntza idatzian berriro erabiltzen hasten den. Izen bezala ere jaso izan da XVIII. mendeaz geroz, ‘albo, (mendi) saihets’ adieran gehienbat (ik. Erdi Arokoak).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Iohan Peres de Çearreta (ArchLeqI 1382), Johan Martines de Çearra (ArchBilbI 1387), la esquina de Çearçelaya (ArchZest 1479), Çearsoroa (ArchDebaII 1483), etab. Adibide hatxedunak biziki urriak dira, cf. Pero Martines de Çeharra (ArchDurII 1487). Badirudi izen edo izenondo dela hitza izen hauetan. Erdi-mendebaldekoak dira aurkitu ditugun adibide guztiak.
Ez dago argi hitzarekin lotu behar den Ziortza izena, besteak beste haren osaera ez delako argia: Ziortzako bertako agiri bilduman, nagusi da Çenarruça aldaera (ColCenar 1353), eta bada Çenarruyça ere (behin 1398an, eta bost aldiz 1505eko agiri batean). Hala balitz, zehe-ren jatorrizko sudurkaria atxiki da Zenarrutza-n. Nolanahi ere den, erabat bestelako etimologietara eraman gaitzake izenaren lehen lekukotasunak, cf. domno Blasco de Cinaurriza (SMillán 1082).
● zeharbide OihAtsot (oha zeiharbideaz, “par des sentiers écartés”); cf. EtxZib zeharreko bide; cf. camino de Çearbidea (ArchLeqIII 1502).
● zeharrola “agorrolas, herrerías en seco y sin agua, a diferencia de las nuevas, que se llamaron zearrolas, herrerías de agua, herrerías de húmedo” Larm; cf. Juan Peres de Çeurrola (ArchMondIV 1475), Juan Peres de Çiurrola (ArchMondIV 1476), Juan Peres de Çiarrola (ArchMondV 1500).
zehar-adar (Azk/Izag (bizk., gip., bazt.)), zehar-alde (AgirAst [pintatu zuan ez aurkez aurke, baizik zear aldera begiratzen zuala]), zehar-belar (Azk/Izag (bizk., -bedar)), zehar-esan (Larm, Mirande), zehar-etzan (Txirrita [aztu zitzaion lanian, / … usandutako okelak janaz / beti ziar etzanian]), zehar-galdera (Mokoroa; termino gramatikal gisa, EGLU-n lehendabizikoz), zehar-haize (Larm, Etxaide), zeharka (Larm [zearka edo zuzenka]), zeharkatu (Larm (“ladear”), Lardiz [astoa bidetik zearkatu zan]), zeharkiro (Lizarg), zehar-lahar (Sanper (zearnar)), zeharraldatu (Azk (gip.)), zeharrean (AgirAst [mira ezazu… zure bizitza zutean eta zearrean]), zeharrera (EtxZib [bi eskuak gibelean / lothurik zeiharrera]), zeharretara (Añib [zearretara ez-eze, baita artezean eta aurreti bere]), zehartu (EtxZib [gal etzaitezten kontrako / bidera zeharturik]), zehar-zulo (Mogel [urreratu dedilla ziarzulora. Nua bidia edegitera urten biar daben zepa-gejari]; cf. Azk “agujero por donde sale la escoria del horno”).
► Zehe-ren eratorria dela argudia daiteke, bigarren osagaia zein den argi ez badago ere; mehe/mehar bikotearen paralelo formalak laguntzen du zehe-rekiko lotura ezartzen. Bigarren osagairako, aukera bat da *bar ikustea hor, hastapeneko herskaria galduta (cf. ‘barrena, gaindi’ adiera, nahiz eta berantiarra dirudien); aditzondo erabilera litzateke jatorrizkoa. Zeihar aldaeran, geroago sortu da bokalerdia (cf. sahets > saihets; Lakarra 2009: 581).
Esanahiaren aldetik, honela egin liteke lotura: zehe ‘txiki, xehe’ baldin bada, pentsa daiteke zerbait trebeska edo okerka dagoena txikiagoa edo xeheagoa dela; bide baten kasuan, adibidez, laburragoa.