- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ezagun. Hitz honen azpian, ezagun eta zauri sarrera-buru nagusiak bildu dira. Ezagun-en azpisarrera modura, ezagutu eta erazagutu daude; zauri-ren azpisarrera modura, zauritu eta zorne.
Zauri familia berekoa dela proposatzeko formazko zenbait xehetasun argitu behar dira, baina ez dira gaindiezinak.
♦ ezagun (ezaun ~1490: GaribAtsot; ezagun Leiz; ik. Erdi Aroan). ■ Hitz orokorra. Ezau- formak (ezagutu ere aintzat hartuta), antzinako lekukoetan, arab.-bizk. eremuan aurkitzen dira lehenik. Gaur bizk. leku askotan -au- diptongoa da; gip. leku batzuetan bederen orobat dago diptongoa ezautu-n, baina ez eza(g)un-en; ondoren, batik bat XVIII. mendeko gnaf. testuetan hasten da agertzen ezau- (FElizalde, NafSerm…).
Partizipio garbiak (‘ezagutu’) dirudite honako adibide hauek bederen: RS ezaun adi (“conócete”), Lazarg egin eustan agrabioa / amoreonek ezaunik (‘jakinik, jakinaren gainean’), Leiz Iainko ezagun gabea (ik. behean ezagungabe), Kapan ezaun egizu; dudazko adibideak dira, adibidez, Beriain ezagun dezaten nola doazen engañaturik edo Ax bere bekhatua ezagun zezan eta ezaguturik kofesa zezan, har bailitezke ezagun izan esapidearen agerralditzat ere; bereziki interesgarria da Axularren adibidea, trantsizio moduko bat erakuts bailezake, hots, ezagun aditzoina eta ezagutu partizipioa batera (bide batez, lehenean ‘ezagutu, jakin’ esanahiarekin, eta bigarrenean ‘aitortu’ esanahiarekin); ik. halaber behean GaribAtsot (ezagun izan). Ezaute aditz-izena ere (RS, Land, Kapan [argi bat eta ezaute bat]) ezagun partizipioari lot dakioke ezagutu-ri baino areago.
Nagusiki aditzondoa da testu historikoetan (RS galdu azkero ondasuna da ezauna [esaera bera OihAtsot onarzunak… ezagunak], Xurio berthutea ezagunago (da)); izen bezala ere oso erabilia izan da (Leiz sakrifikadore subiranoaren ezaguna, Kardab aide, adiskide ta ezagunak). Esan liteke ezagun partizipioaren azken hondarrak jasotzen dituztela testu zaharrenek (batez ere mendebaldean), eta halaber ezagutu-ren nagusitze ia erabatekoa. Ik. behean ezagutu.
Aditzaren forma trinkoak ere badaude (XVI. mendean edo lehenago, RS, frJZum, Lazarg, Etxep, Leiz, XVII.enean Haranb eta Harizm; XX. mendearen hasieraz geroztik, Azk, Lizardi, Orixe, Zaitegi…).
□ Erdi Aroan, ez dago argi hitzaren adibide den tierra que se dize Arteçagun (ArchOiarII 1463).
● ezagun-ez Larm, Arana; ik. entzuez eta gauzaez. / ezezagun Leiz (ez ezagunak bezala): ohikoa 1800ez geroztiko hegoaldeko autoreengan; euskarazko aurrizki apurretarik bat da ez, cf. ezentzun, ezdeus; ik. ezagungabe.
● ezagun izan igaitz.: Leiz (ezagun denzat ezen…); igkor.: GaribAtsot (saiak pikua ezaun ez): part. ere izan liteke; hedadura handia du igkor. moduan, eta ia orokorra da igaitz. moduan.
● ezauari Arzadun (datorrenean kristinaua errazoien ezauarira): autore honengan bakarrik ageri da; eza(g)u- + -hari? Ik. zauri.
ezaguera (FPeyrasc [mesedeen ezagueraan], OArin [bere korde onean, ezagueran edo zentzu osoan dagoala]), ezagugaitz (Mogel [bekatu ezagu-gaitzak edo ezkutukoak]), ezagumen (Gerriko [adimentua edo ezagumena]), ezagumentu (Beriain [ekarritzatzu ezagumentura zein peligro andian dauden]), ezagungabe (‘ezezagun’: Leiz [Iainko ezagun gabearen aldarea]; ‘eskergabe’: Lizarg [ezaungabéa / gizóna izán datekéla]), ezaguntasun (“conocimiento” Mikol (ezaun-)), ezagutza/-tze (Etxep [sainduier ere egin ezak heure ezagutzia], Haranb [bere bekhatuez ezagutza eta urrikia duen bekhatorea]), ezaugarri (Mogel [adiskide garialako ezaugarritzat]; ezagungarri frBart [markak edo ezagungarrijak]; cf. Ubill ezagungarritasun).
► Partizipio zaharren itxura du, hasierako e- aurrizkiarekin (cf. egin, edan, etab.). Zaharra da herskaririk gabeko ezaun aldaera, eta zilegi izan daiteke forma horretatik eratortzea ezagun; hitzaren silaba egitura berretsi zuen -g- epentetikoak (cf. errom. manlleu > eusk. mailegu, etab.). Hitzaren jatorrizko silaba egitura e.za.un balitz, aukera legoke hirugarren silaban galdutako herskari ahostun bat berreraikitzeko, *ezadun. Baina, forma horretan, -zadu- erroa ez zaigu ezaguna eta ez ditu erroen formaz ezagutzen ditugun oinarrizko ezaugarriak betetzen (arazo bera luke -zagu- erroa proposatzeak, ezagun-etik); metatesia gertatu zela proposatuta, hitza inoiz *edazun izan zela pentsa genezake, eta *e-da-zun zatitzeko aukera izango genuke. Forma horretan, beste aditz zenbaitetan ikusten dugun -da- morfema egon liteke (ik. han, s.v. adar); *zun erroa, ordea, zail da zur-en berreraikitakoarekin lotzen, urrutikoak baitituzte esanahiak, eta entzun-ekin lotzeko ere arazo izaten segitzen du hartan zein erro dagoen ezin zehazteak. Aurrizkiaren eta erroaren arteko metatesi horren gisako adibideetarako, cf. joan-entzako proposaturikoa (*edanon > *edonan proposatu baitugu); adibide larriago baterako, ik. urgatzi.
Esanahiaren aldetik, aldiz, ez litzateke zaila ‘entzun’ moduko esanahi batetik ‘ezagutu’-ra iristea, beste zenbait hizkuntzatan ere garatzen baitute adiera hori zentzumenekin eta hautematearekin loturiko aditzek: cf. ie. *weid- ‘ikusi’, asp. burutua *woida ‘ikusia izan’, eta hortik (‘ezaguna izan’ ←) ‘ezagutu’; cf. halaber lat. sapere-ren ‘gustua izan’ eta ‘jakin’ adierak (‘jakin’ eta ‘ezagutu’ adierak ez dira beti bereizten errazak; Buck s.v. know). Hizk. dravidiarretan, cf. tamil ōr, zeinaren sarrerapean ‘arretaz entzun’ eta ‘ezagutu’ moduko adierak aurki daitezkeen; cf. halaber kota hizkuntzako haren kognatu o·riḍ- ‘entzun’ (BurrEmen s.v., 1059). Funtsean, beraz, ‘entzuna dut’ ← ‘ezaguna dut’ moduko bilakaeretan pentsatu beharko dugu hipotesi honetan. Bestalde, *zun erro horrek ‘soinu (egin)’ adiera ere izan zezakeen (ik. entzun) eta, bide honetatik, ez da baztertzekoa ‘soinu egiten dit’ ← ‘ezagutzen dut’ bezalako bilakaeraren bat; cf. gazt. sonarle algo a alguien, azken buruan ‘ezagutu’-tik hurbil dagoena.
Arazo bat izan lezake hipotesi honek: *zun protoforma berreraiki dugu zur hitzarentzat, baina ez dirudi *zun ‘entzun’-era hurbildu daitekeenik; bi erro homonimo genituzke. Dena den, eta tarteko urrats bat baino gehiago onartu behar dugula aitortuta ere (bokalarteko herskariaren galera eta metatesia, eta, ezagun azaltzeko, beste herskari bat ezartzea), -zagu- moduko erro ezinezko bat bereiztea baino emankorragoa suertatzen da hipotesi hau. Bestalde, hipotesi honetan zaildu egiten da hitzak lagun-ekin izan zezakeen balizko edozein sortzezko lotura; orobat, gogoan izan lagun-en ez dugula proposatu *gun errorik, ik. han.
Erabat bazter daiteke horrela hitzaren jatorria okzit. sagut, sabut ‘jakin’ moduko partizipio erromantzeetan ikusten zuen hipotesia (Schuchardt 1913: 336); hipotesi hori ez zen, bestela ere, arazorik gabea: onartu beharko genukeen e- aurrizkia ezarri zaiola partizipio erromantzeari, -t aditz batetik -n sortu zela, adizki trinkoak izatera iritsi zela, etab. (FHV 157, 3. oh.).
ezagutu (1545: Etxep; ezaundu 1562: Land (+ ezautu)). ■ Hitz orokorra. Ezaundu Land, Lizarg eta Gamizengan agertzen da; iza(g)undu/-tu zar. eta erronk. testuetan. Esanahi ohikoenaz gainera (Lazarg ez zau inork ezautuko, Ax ezagutu zuen bere adiskidearen letra, OArin ezagutu bage pekatu zanik), bada ‘aitortu, onartu’ ere (Etxep orok ezagutzen dela bidegabia, NafSerm ezautzen dut lenago bear nuela asi), eta orobat ‘-tzat eduki’ (Leiz iabetan… ezagut eta eduki badezagu, Urkizu ezaututen ebela euren erreginatzat), eta ‘aintzat hartu, eskertu’ (Etxep zeren (gizonak) eztu ezagutzen hala hongi egina?, BertsBizk ezagutzen ezpadaue / alango mesedea). Aditzondo bezala ere erabili izan da (Leiz Iainkoaren egia ezagutua, OArin gauza ezagutua da).
● ezagupen Izt (euskararen lendabiziko ezagupenak); ‘oharmen’: Garate (gnaf.: ezaupen aundikoa da).
● ezaupegi AralSerm (aingeru… onen ezaguperiyak edo ezaguerak); ‘aurpegiz ezagutzeko gaitasuna’: Azk/Inza… (gnaf., bazt.: ezaupegi onekoa/aundikoa, etab.); eza(g)ut- + begi.
● ezaupide Ubill (lau siñu, señale edo ezagun-bide); ‘ezagutza’: Mogel (ezagubide ta honria); ‘tratu, harreman, jende ezagun’: Azk/Elexp/Garate… (bizk., gip., gnaf., bazt.); eza(g)ut- + bide.
ezagule (Pouv (ezagutle)), ezaguterraz (Laphitz (ezagut errex), Barb (ezagun-errex)), ezagutgailu (‘ezaugarri’: Duv), ezagutugabe (‘ezezagun’: Pouv), ezagutzaile (Aranbill), ezagutzapen (TBLap), ezagutzera eman (Leiz), ezezagutu (‘ezagun’: Pouv), ezezagutze (Urte, Mogel [borondatezko ez ezagutze itxua]), ezin ezagutuzko (Pouv).
► Ezagun da oinarrizko forma eta partizipio zaharra; gero, Kuryłowiczen legeari jarraikiz maiz gertatzen den bezala, ezagutu/ezagundu berriagoak hartzen du part. funtzioa, eta ezagun izenondo gisa gelditzen da (cf. orrazi eta orraztu partizipio bikotea). Ohar bedi ez dagoela -tu aditzik trinkoak dituenik. Esanahiari dagokionez, ‘aitortu, onartu’ adierarako, cf. fr. reconnaître ‘aitortu, onartu’, connaître ‘ezagutu’-ren eratorria; hurbileko adiera da ‘-tzat eduki’. Bestalde, ‘aintzat hartu, eskertu’ adierarako, cf. gazt. en reconocimiento de ‘esker onez’ bezalakoak.
erazagutu (1696: Belap). ■ Iparraldeko testu batzuetan aurkitzen da, bereziki zuberotarretan (Belap, Intxpe), nahiz horien aurretik Leizarragak ezagut erazi arazle perifrastiko modernoagoa erabili; XX. mendean hegoaldeko hizkuntza idatzian erabiltzen da. ‘Ezagutarazi, jakinarazi’ da esanahia (Belap erazagützen eta emaiten baiterikü grazia ageri eztena, ibid. eskritüra saintiak erazagüt litzen, Intxpe erazagütü dian bezala bere zerbütxari profetez).
erazagutze (‘agerpen’: Intxpe [zelütiko erazagütziak]).
► Ezagutu-ren arazlea da, -ra- artizkiarekin: e-ra-zagutu. Kausatiboak egiteko modu horrekin konparatuta berantiarra denez hitza (kontuan har bedi -tu partizipio marka), pentsatu behar da moldaketa baten aurrean ote garen, izan ere Zuberoan aurkitzen ditugu antzeko adibideak; cf. zub. erahantzi (OihAtsot derahatza). Beste aukera bat litzateke pentsatzea noizbait *erazagun moduko hitzen bat izan dela, ezinezkoa ez dena (cf. eroan/eraman, zeina metatesia izaniko *edanon-en kausatibotzat dugun, ik. han), baina bai egiantz handirik gabea, ikusitakoaren arabera.
! ♦ zauri (1448: ArrasErrek). ■ Hitz orokorra. Badirudi berez partizipioa dela, eta halaxe ageri da XVI. mendean: Etxep bihotzian zauri nuzu eta gathibatu nuzu, Leiz zein ezpataz zauri izan baitzén, baina biztu izan da (Leizarragak zaurthu ere badarabil); ik. behean zauritu. Gainerakoan izena da nagusiki (ArrasErrek zaurietan kuradu, MLastur andra erdiaen zauria, RS zauriak otzituago dira minago, Etxep doloriak eta bihotz zauriak, Ax zauri gaizkoatua; cf. Lardiz Jainkoak… Ejiptora bialdu zituen amar zauri izugarri). Añibarrok zaori forma darabil (bere llaga ta zaoriak; badarabil zauri ere).
zaurilari (frBart [saeta zaurilarija: sagitta vulnerans]), zauriño (Oxobi), zauri-osagile (Mogel [barberu edo zauri-osagilla]; ibid. zauri-osatzalle), zauritasun (EAzk [euren biotzen zauritasuna]), zaurixka (JEtxep), zauriztatu (‘zauritu’: Pouv, Harand [Jesus humiliatuaren eta zauriztatuaren exenplutan]). Cf. iltze-zauri, legen-zauri…
► Osaeraz, *zaur + -i proposatu behar da, partizipio markarekin (FHV 318). Zauritu partizipio berriak funtzio nagusia hartu du, eta zauri izen gisa geratu da; zaurt(h)u-n ez da ezinbestean -i-ren galera gertatu, -tu partizipio berriak -i zaharraren tokia hartu ahal izan du, besterik gabe.
Bereizi dugun *zaur hori ezagun aditzaren ezauari eratorriarekin lot daiteke: ezauari > (e)zauri, aferesiarekin eta triptongoaren soiltzearekin; bestalde, e-ren galera erraztu zezakeen aurretik (ia) beti genitiboak (-e/-en) joateak. Esanahiaren aldetik lotura ez da gaindiezina, ezaugarri edo markatzat har baitaitezke zauriak.
Añibarroren zaori aldaerak erroa bi silabakoa zela adieraziko luke, baina ez dago argi zein neurritan irudikatzen duen egoera zaharragoren bat.
zauritu (zaurtu ~1557: OihAtsot; zauritu 1562: Land). ■ Zauri partizipio zaharra ordezkatzen du, -i bukaerakoarekin edo gabe: zauritu da hego-mendebaldeko forma, eta zaurt(h)u ipar-ekialdekoa (XX. mendea baino lehen, zaurt(h)u-rekin batean, EtxZib eta Goihetxegan ageri da zauritu iparraldean). Erabilera iragankorra da ohikoena (OihAtsot hitz eztik mihia zaurtzen eztik, Leiz bata zaurt zezaten, eta berzea hil, Beriain zauritu eta artu zutela preso, EtxZib eskumikuz zaurthua, Xurio konzienzia zaurthu gabe); badira iragangaitzaren agerraldi batzuk ere (Pouv zaurt gaitezin). Izen moduan ere aurki liteke (Apaol zure biotz gaixoak daduzkan zauritu gogorrak).
zaurigarri (BMogel [zigor zaurigarria]; atzizkiaren balio aktiboarekin), zaurtzaile (Hbarren [esku zaurtzalea]), zaurtzapen (‘tristura’: TBLap [zaurtzapenak bethe tu zuen bihotzak] [< zaurtze + -pen; hapaxa da, cf. beste autoreen Leiz tristizia, Harand tristezia, Lizarg tristura, Duv ilhundura, Kerex naibage]).
► Partizipio marka berri emankorrarekin (cf. zoritu, atzitu, utsitu, etab.).
zorne (1635: Haranb; zaurne ~1650: Pouv). ■ Hitz zabaldua; ez dirudi ekialdeko ertzean erabili denik, eta ezta beste zenbait lekutan ere (cf. hiro, materia, usu…). Zorne/-a da ohikoena (Haranb Iob zornez eta sarnez bethea, Kardab zorne edo umore ori, ibid. zorna nazkagarri guztia, Añib barruan geratuten danean materia edo zorna gogorturik); zaurne Pouvreaugan bakarrik agertzen da (sarne eta zaurne barrenkorrik baizen). Bukaerako -a-dun formak ez dira bizkaieraz bakarrik agertzen (Pouv-ek sorna dakar EtxZib aipatuz; cf. orobat Larm, Kardab zorna).
□ Zornoztaegi (SMillán 1025) bezalakoek hitzarekin zerikusirik ote duten galdetu izan da (Orpustan 1999: 351); Çorneztegui da geroago (CartCalah 1257). Cf. halaber Çorneçaga (ArchBilbIV 1516).
● zorne-belar Lakoiz/Azk… (oso zabaldua); barnean zornearen moduko izerdia izatetik datorkio izena.
zornatu (Pouv (zaurnatu), Urte), zorne-moltsa (Urte), zorne-zaku (Urte), zorne-zorro (Duv), zornetsu (Urte).
► Zauri-rekin lotua egon litekeela uste du Mitxelenak (cf. Pouv zaurne; FHV 492), hitzaren bigarren osagairako esne/ezne proposatuz: *zaur-esne litzateke jatorrian, lehen silaban izanik ere -au- > -o- monoptongazioarekin (FHV 98); bestalde, hipotesi honen barrenean, tarteko *zaursne bezalakoren bat izan dela pentsatu beharko da, txistukariaren galera gertatu delarik ondoren. Beste aukera bat da, egokiagoa agian, -barren(e) izatea bigarren partean (aztarna-n bezala, ik. han), eta laburtzeen ondorioz -ne izatera iritsi izana.
Ez dago argi sorna-k (eta are Haranb eta Pouv-engan hitzaren ondoan agertzen den sarne-k) Mitxelenaren hipotesia zalantzan jartzen duen: amaieran -a duten aldaerak erraz azaltzen dira mendebaldekoak direnean (cf. labe/laba; FHV 128), baina ez dira han bakarrik agertzen (cf. Larm, Kardab zorna eta Pouv sorna).
Zail da erabakitzen jatorri argirik gabeko okzit. zah. sorn, kat. sorna… ‘triste, ilun’ hitzak zerikusirik duen zorne-rekin; cf. Wartburgen hiztegiak dakartzan sorne “scorie qui adhère aux parois de la fonte” edo (pl.) “scories de forge” bezalakoak (FEW 12, 454b, sŭrdus, 2 a α); cf. orobat Corominesek (DECat 8, 84b) dakarren sorna-ren “fleuma, fleumàtich [izaerazkoa, nortasunezkoa]” adiera itxuraz sekundarioa, zaila baitirudi flema izaerazkotik ‘pasmo, zorne’ adierara igarotzea. Kasu honetan, mailegua dela onarturik, pentsatu beharko genuke -o- dela jatorrizkoa, eta zauri-ren eraginez edo dugula -au- (eta are z- ere, mailegua berria bada).