- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
apal (1005: ColCard [uxor sua Appalla]). ■ Hitz zabaldua (ik. Erdi Arokoak). Herskari hasperenduna (-ph-) du eskuarki iparraldean.
Historikoki izenondo bezala erabili izan da gehienbat: ‘xume, umil, kaskar’ (Belap meza apal bat, EtxSar den ethorkirik aphalenetikakoa, Maister bere büriaz sendimentü aphal bat, Mogel belaarri luze, apal ta makalak ditubana;[1] predikatibo gisa ere maiz samar ageri da: Pouv apal iarri behar zare, Xurio aphal egonen da eta herrestan ibilliko da); ‘baxu, behere’ (EtxSar munduan den gauzarik aphalenetara eta beherenera, zeina baita lurra, Lizarg (grado) apaléna dá sufritzea pazienziaréki, Elizanb boz aphalean); arrats(alde)-rekin (Larg ikhusirik arrats aphala zela, Lizarg arratsálde apálean). Aditzondo moduan ere erabili da ipar-ekialdean, ‘behean, behera’ adierarekin (Belap begiak apal edüki, Tartas apostoliak ere dio… lekhu berean aphalago, Lizarg nola dauka… ain apál majestadéa?; cf. behean apaldanik). Izen bezala, Arakistainek (“bajón en la música”, gnaf.) eta Barandiaranek (“planicie en una vertiente o flanco de montaña”, gip.) jasotzen dute.
Ez da baztertzekoa hego-mendebaldeko apal(a) ‘arasa’ hitz bera izatea (Larm; Etxag egiteko apalak, / kutxak eta oiak, Lardiz apaletan ontzi andi batzuek); apaladi eta apalategi eratorriak ere badaude. Elexpuruk (Gipbizk.) apalda ere badakar apala-ren baliokide gisa; cf. zapalda/txapalda (s.v. zapal). Bada halaber bizk. balda; honen gorabeherez ik. behean.
□ Erdi Aroan, ugari ageri da deitura moduan, euskal eremu osoan: Burgos aldean, Appalla (ColCard 1045), et uxor mea Appalla (SMillán 1063), Orkoienen dompna Apala (DocLeire 1145), Legardan andre Apala (DocLeire 1170), Baionan Apalo (LivOr ~1150). Baionako adibide horretan argi ez badago ere, -o amaiera dutenak gizonezkoen izenak dira bakarrik: Apalo (DocArtaj ~1173)[2] eta Auso Apallo (PobNav 1366; Anso, ziur asko); erromantzezko morfologiari segitzen diote horiek.
Akit. anderes / sapalonis hitzaren adibidetzat hartu izan da (Irigoien 1981: 388-389), anderess apalonis zatituta, baina ohar bedi badela secundo sapalonis f(ilio) bat euskal eremutik urrutiko Nîmes inguruan (CIL XII, 3886), iradokitzen duena Sapalo zela izena.
□ Gaztelaniazko balda ‘apal, arasa’ apal-en eratorria izan daiteke, Corominesen ustez (DECat 1, 580b): dioenez, eusk. *apalda batetik (-ta atzizkiarekin),[3] *abalda sortuko zen, bilakaera erromantzearekin, eta errom. una *abalda → una balda, berranalisiz.[4] Cf., bestalde, bizk. balda ‘apal, arasa’, era berean erromantzetik euskarara mailegatua.
apal-adar (“las primeras ramas de la tierra para arriba” Gorosurreta), apalaldi (FedProp [itxasoak aphal aldia zuen]), apalarazi (‘beheratu, azpiratu’: Maister), apaldanik (‘behetik’: HiriartU [gizon hori apaldanik altxatu zela]), apaldu (EtxZib [gorputz eta arima aphaldurik]; apalatu ere badago mendebaldean), apaletsi (Duh [aphaletsia ta mesprezatua izatea]; cf. Birjin aphalesgunea edo umiltasuna), apalgarri (Birjin [izandura aphalgarri hartan]), apalgia (Egiat [bere banidadiaren apalgia]), apalgura (‘umil’: Birjin), apalik (ArreseB [apalik buruak]), apalkeria (Egiat), apalki (Pouv), apalmendu (Maister [aphalmentü eta obedientzia]), apaltasun (Harand [gure aphaltasuna eta ezdeustasuna]), apalxko (FedProp 1889 [eliza gehiena nasaia da… nahiz aphalxkoa]). Cf. usapal.
(‘arasa’):
● apalategi ‘arasa(k)’: Azk (gip.), Anab; formaz, cf. Lazkaoko casa de Apalategui (ArchSegII 1401), nahiz eta ‘apal, kaxkar’-i dagokion izen honetako Apala-, berez: Apala izeneko baten tegia izango zen, cf. Larreategi, Abarrategi.
apaladi (Azk/SMartin (bizk.)).
► Mailegutzat jo ohi da (Schuchardt 1899a: 179-180), eta azken buruan lat. ad vallem sintagman luke jatorria. Ekialdetik sarturikoa litzateke, cf. kat. avall, fr.-okzit. aval, jatorrizko ‘behera, behean’ esanahiarekin; Corominesek berak “romanç arcaic dels Pirineus” aipatzen du euskal hitzaren jatorri moduan (DECat 9, 30b, vall), eta lehenago aipatua du “degué ser combinació molt estesa en gran part de la Romània central, des de data molt arcaica, quasi de llatí vulgar” izango zela avall aditzondo konposatua. Traskek ez du baztertzen euskal jatorrikoa izatea (s.v.), baina bestelako proposamenik egin gabe.
Badirudi ezin dela zuzenean errom. aval forma horretatik azaldu, eta ziur asko *adval > apal moduko bilakaera bat proposatu behar dugu: herskari ahoskabea eman du euskaraz bi herskari ahostunez osaturiko taldeak (cf. gutizia < gazt. zah. cobdiçia, etab. FHV 229). Baina, era berean, mailegu latin-erromantzearen aukera honetan, bukaerako -e galdua duen hizkuntza egoera bat beharko genuke.
Esanahiari dagokionez, badirudi ipar-ekialdeko aditzondo erabilera dagoela jatorrizko erromantzetik hurbilen, eta hau garrantzitsua da jatorriarentzat. Geroagokoa behar du izenondo erabilerak, apaldu partizipiotik sortua, beharbada; erabilera horren berritasunarekin bat egiten du, gainera, esanahia ere berriagoa izateak. Badirudi euskararen barrenekoa izan dela adiera horren bilakaera, nahiz eta badiren hizkuntza erromantzeetan antzekoak, cf. avaler eratorriaren ‘umiliatu, beheititu, txikitu’ (FEW 14, 140b, vallis, I 3 a), eta ik. goian apalarazi ‘azpiratu’; Arakistainen “bajón en la música” adieraren esparru berekoa da Wartburgek berak dakarren avaler “accorder, faire descendre au même ton (t. de mus.)”, eta Barandiaranen ‘mendi-hegal bateko ordoki’-rekin konpara daitezke ‘(lurra) beheratu, berdindu, zapaldu’ adierak (cf. halaber zapalda).
Apal(a) ‘arasa’-k hitzarekin dukeen lotura azaltzeko, zenbait arazo argitu behar dira: esanahiaren aldetik, badirudi ‘zapal, ordoki’ moduko batetik abiatu gaitezkeela (ik. behean zapal-en aipaturiko “aplanir (un terrain)” etab.);[5] formari dagokionez, ez dago argi nola azaldu behar den amaierako -a, baina beharbada apalatu partizipioa ekar daiteke gogora. Ez da erabat baztertzekoa beste jatorriren bat izatea.
zapal (1562: Land (zapaldu)). ■ Mendebaldeko hitza. Badirudi gehienbat zapaldu partizipioa dela erabili dena. Zapal Mogelengan agertzen da aurrenekoz (zapata zapal edo motzak; ibid. zapua bere esaten deutsagu piztija atsitu zapalari); izen gisa ere aurkitzen da (‘tranpal’: Erkiag lenengo zapaletik zapalera, arrizko mailletan). (T)xapal forma sabaikariduna ere badago.
Zapaldu (‘zapatu…’) jad. Landucci (oñakin zapaldu; sur zapaldua), Mikoleta (“abollar”) eta Larramendigan dago, eta testuetan XIX. mende hasieratik aurkitzen da (Mogel azpiratu, zapaldu ta itoko dabee gal bedar garbija, Añib zapaldu ta oñazpitu, BMogel (jabeak) zapaltzen nau agiraka); cf. Lardiz (‘arindu, ibitu’) onenbestez zapaldu zan… despita guzia.
zapalatu (“chapotear” Arak (gip., gnaf.); cf. bizk. apalatu), zapaldura (Arrue [beatztopa eta zapaldurakin oso larrutu eta odoldurik]), zapalik (ArreseB [buruko kapelea… anka peian zapalik itxi eban]), zapalune (Azk/TEtxeb (bizk., gip., lap.)). Cf. oin-zapal, sudur-zapal…
► Apal-en aldaera dela argudia daiteke. Hastapeneko z- azaltzeko, cf. abar/zabar, izter/zizter, balantza/zalantza, edo zorabiatu (< gask. horabiàt); aukera honetan euskararen barreneko bilakaera litzateke. Beharbada ez da alferrikakoa gogora ekartzea badirela fr. zah. çaval “ici-bas” eta okzit. zah. zaval “là-bas” (FEW 14, 140a, vallis, I 2 e), ça elementu deiktikoarekin; baina horrelakoetatik abiatuta zaila da -p- azaltzen.
Esanahiari dagokionez, errom. aval-en eta bere eratorrien artean aurki daitezke euskaraz ditugun adieren antzekoak: ‘maila’, ‘tranpal’, ‘zelaiune, berdinune’ eta ‘arasa, apal’ azaltzeko, cf. avaler la terre “faire glisser pour former un talus; abaisser les bords de qch” (FEW 14, 141a) eta ravaler-en “s’affaisser (terrain)” eta “aplanir (un terrain)”, “aplanir la terre après le labourage” (FEW 14, 143a), nahiz eta ez diren ezinbestean euskal eremutik hurbilekoak. Bestalde, ‘arindu, ibitu’-rentzat, cf. gask. zah. avarar ‘jaitsi’ (avalar da okzit. zah. forma) eta abaràn “descendant, diminuant” Bigorran (DECat 9, 31b, vall); gainera, erraz aurki daitezke ‘beheititu, txikitu, urritu, galdu’ moduko adierak hizk. galo-erromantzeetan.
Oinarrizko ‘(lur) berdindu, zapatu’ batetik azal litezke euskal adiera nagusiak, eta pentsa liteke aditzean dutela jatorria halako erabilerek; zapaldu partizipioaren nagusitasunak horren alde egiten du, eta ik. halaber apal/apaldu-z esandakoa. Euskararen barrenean azal daitezke bilakaera semantiko guztiak, eta badirudi ‘maila’, ‘tranpal’ edo ‘arasa’ bezalakoek batez ere euskaraz egin dutela bere bidea.
Ez dirudi modurik dagoenik zabal-ekin lotzeko, nahiz eta honek baduen ‘lau, zapal’ adiera ere: a) herskariaren gorabeherak ezingo lirateke garbi azaldu; b) hedaduraz eta antzinatasunaz oso ezberdinak dira zabal eta zapal; zapal-ek ez du Erdi Aroan adibiderik, eta zabal-ek bai.
zapalda (1850: Uriarte). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip., gnaf.). Sapalda aldaera, bizk. ez ezik, gip. ere jaso izan da. Txapalda sabaikaridun aldaera gip. ageri da. Esanahi orokorra da ‘toki lau, ordeka’, cf. Azk “mesetas de los montes” (EArrese gero amilduko banaiz ere / txapalda loretsu baten / babesa orain arki detanez), honekin loturik dauden hainbat adiera berezitutan agertzen delarik: ‘maila’ (Uriarte geitu leiket zeruan glorijako zapalda, gradu eta malla bat), ‘apal, alasa’ (Azk / EuskEsn 1930 / Izag (bizk., gnaf.), sapalda Azk (bizk.), cf. TxAgir ta zapaldetan, sulla, morko ta beste urontzi batzuek), “descanso en la peña” (aiz-sápalda Izag (bizk.)), “hueco del cimiento en que se fija la base de la calera” (Azk. (bizk., gip.)), “cornisas de calero” (sapalda Azk (gip.)). JGarate-k txapalda “granero o henil cubierto” esanahiarekin jasotzen du (gip.).
zapalda-armario (“zali-erratillo ta abar eukitzeko tresna” EuskEsn 1930 (bizk.)).
► Ez dago argi nola azaldu behar den zapalda/txapalda. Beharbada -alde egon liteke bigarren osagai moduan, haplologiarekin: *zapalalde > *zapalde; amaierako -a azaltzeko, cf. lore → lora (FHV 128). Bestela, -ta atzizkia ikus genezake (cf. zolda, zurda). Ik. halaber bizk. balda-ren azalpen etimologikoa, goian (ohar bedi apalda ‘arasa’ aldaera ere jaso izan dela).