- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zama (1643: Ax). ■ Hitz zabaldua. Añibarrok zamai darabil, zama-rekin batean. Badu ‘karga’ adiera (Ax zama pisu bat, Oih gaitzen zama, Añib karga edo zama astun bat, Iturr urre-zama andia), eta ‘sorta’ ere bai (Ax belhar gaixto zamak, Mburu zamak edo sortak).
zama-abere (Izt), zama-jasotze (TxAgir [zama jasotze, lasterketa edo aizkora jolasa]), zamaka (EtxZib [plaga guztiak zamaka heldu zaizko gañera]), zamaketa (-ketan: “llevando cargas al hombro” BozasU (gnaf.)), zamaño (Laf [bixkotx zamaño bat]), zamape (TxAgir [(elurraren) geiegizko zamapean]), zamarako (Izt [beste abere zamarako direanak]), zamatto (Herr 1965 [abar heze zamatto bat]), zamatu (‘sorta(k) egin’: Ax [ongi bildurik eta zamaturik]; ‘kargatu’: Larm, Mogel [asto zamatubaz]; “aplastar” Aspiroz (gnaf.)), zamaxka (Goihetxe [haga zamaxka bat]). Cf. garo-zama, ogi-zama, urte-zama…
► Lat. sagma ‘basta, zela’, ‘(bastan jarritako) karga’ da hitzaren jatorria. Hastapeneko igurzkariaren bilakaera (> z-) arrunta da mailegu zaharretan (cf. zela, zeta, etab.; FHV 281). Bi adierak ia zuzenean azal daitezke latinezkoetatik. Ik. halaber txalma.
Ez dago argi nola azaldu behar den Añibarroren zamai; honela dio Urgellek (2011: 455, 45-124. oh.): “[e]z dut beste lekukotasunik idoro: Añibarrok zama bera ondo ezagutzen ez zuela eginik (cf. VB “carga: n. zama; c. carguea”), baliteke zemaia-rekin kutsatuta egotea, agian”.