- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
azal. Hitz honen azpian azal, zail eta zaldi sarrera-buru nagusiak bildu dira. Azal-en azpisarrera modura zaldar dago; zaldi-ren azpisarrera modura, berriz, zaldun.
Proposaturiko familia honetako hiru sarrera-buru nagusien arteko lotura ez da argia: balizko *zal erro baten inguruan bildu dira, baina formaren aldetik zailtasun bat baino gehiago dago: azal erreduplikazioz esplikatzeko hastapeneko z-ren galera irregularra onartu beharko genuke, eta zail esplikatzeko -i-ren gorabeherak hobeki ulertu. Baliteke esanahiaren aldetik errazagoa izatea hiru sarrera-buruen arteko hurbilketa, baina ez da arazorik gabea.
♦ azal (1562: Land). ■ Hitz orokorra. Azal zabalduenaz gainera, badago erronk. kazal ere; forma sabaikaridunen artean, axal oso zabaldua dago, eta bazt., erronk. kaxal aurkitzen da. Axal formak ez du ekialdean balio adierazkor argirik, baina bai gipuzkeraz (Etxeberria, Lardiz, Soroa… cf., gainera, Larm “cascarilla, cascarita”).
Esanahi orokorra ‘kanpoko estalki’ da (EtxZib ezen frutua azalak / nola baitu guardatzen, Mogel urdai azal labandu eragi-eutsana, Iturr arbola baten azala); gizaki eta animalien larruaz ere esaten da, erdi-mendebaldean batik bat (Añib San Bartolomeri bizirik azala kentzea; cf. IbargC Asal Çuria goitizena). Beste esanahiak dira ‘kanpoko itxura’ (Xurio hek ematen dute letraren axala, baiñan zuk agertzen duzu eta adiarazten sensua, Mburu gizon batai-azala baizik etzuena) eta ‘gainalde’ (Larm osiñleizearen azala ta gaña, Dv lur axalean erretzen baita zizkirra); cf., bestalde, azal ona aiz ‘maltzur bat haiz’ (Azk (bizk.)) bezalako esaldiak.
Izenondo moduan ere ageri da, honako esanahi hauekin: ‘azaleko, sakontasunik gabea’ (Lizarg mota berékoak dire ásko kristio axál, EAzk ez leitela ito ur azaletan) eta ‘ageri, ageriko’ Azk (bizk.).
□ Ez da hitzaren adibide Açaldegui (SJuan 1215), Mitxelenak azaldu bezala azeri-ren eratorria baita (19733: 63).
● azalatu ‘azalaitzurtu’: Azk (bizk., gip.); bukaerarako, cf. adibidez beltzatu.
● azaldatu ‘azaldu, argitu’: Mogel; badirudi azalde-ren eratorria dela, cf. behean azaldaera, azaldagarri, azaldaketa, azaldamentu, azaldari eratorriak.
● azalde “explicación” Larm; -te atzizkiarekin, albokariaren ondotik -de, cf. -kunde atzizkia.
● azaldor ‘eri puntetako hantura’: Duv (bnaf.); “costra que se forma en la piel a raíz de una enfermedad” azaldorra Azk (gip., Gipnaf.); baliteke zeldor-ekin edo gurutzatu izana, baina beste aukera bat da azal + idor izatea, -i- sinkopaz galduta edo, bestela, azal + -dor, nahiz eta esanahia ez litzatekeen erabat konposizionala izango; *dor erroaren adierarako, ik. idor, zidor, eta lor.
● azaleratu Azk (izurdaak itxasoan azaleratuten dabezan arrain-piloak); ‘izutu’ Azk (erronk.); osaeraz, -ra adlatiboa eta -tu partizipioa ditu, -e- epentetikoarekin, cf. oheratu, etab.; hitz bera baldin bada, erronk. ‘izutu’ adierarako cf. agian lau orriak/haragiak ikaran izan, eta agian “azalak ikaran izan” moduko zerbait irudika daiteke —cf. oilo-larru, etab.—, ik. laborri.
● zalauts “casca de zurradores” Larm; azal + hauts da, Orpustanen arabera (1996-2007: 157).
axal-axala (Lizarg [axal axala esaminatu]; artikuluaren balio adberbialarekin, cf. zuzen-zuzena, ixil-ixila, etab.), axal-axalik (Orixe), axalkara (Lizarg [gasteak axalkara du oraño birtutea]), axalkiro (Bonap (gnaf.: zeren zegon lurra axalkiro)), azala egin (‘jokaldi gaiztoa egin’: Goik (gip.)), azalaitzur (‘azaletik aitzurtzea’: Elexp (bizk.)), azalaitzurtu (‘azaletik aitzurtu’: Aspiroz (gnaf.); azalatxurtu Munita), azala izan (igkor. ‘lotsagabea izan’: Orixe; azalak izan Aspiroz (gnaf.)), azalak ezin hartu (‘ezinegonez egon’: Añib [agin bateko minak ain minberaturik ifinten zaitu ze ezin azalak artu zaitu]), azal-apain (‘larru-azaleko apaingarri’: Azk; axal-apaiñetan bizi ‘ondo bizi’: Azk (gip.)), azalarazi (GMujika), azalarrotu (‘azalaitzurtu’: EuskEsn 1916), azal-arteko (‘bi geruzaren arteko’: Duv), azalatera (“descubrir y refrescar… la cubierta de la pila de leña” Azk (bizk.)), azal-azalean (TxAgir [azal azalean geldituten da antxobea]), azal-beltz (Orixe), azal-bete-betean (‘lodi (egon)’: Azk (bizk.)), azalbide (‘argibide’: AranaG; “camino que no va encajonado” Izag (bizk.)), azaldaera (‘adierazpen’: Uriarte; cf. azaldatu), azaldagarri (“declaratorio” Larm; cf. azaldatu), azaldaketa (‘azalpen’: Mogel; cf. azaldatu), azaldamentu (‘azalpen’: Mogel; cf. azaldatu), azaldari (“intérprete” Larm; cf. azaldatu), azaldera (Larm [< azalde + -era; cf. azaldaera, azaldatu-tik]), azaldu (‘argitu’: Larm; ‘azalez estali’: Larm; ‘agertu’: AgirAst; atzaldu AranaG), azalduera (Arana), azaldun (“cortezudo” Larm), azaldura (‘azalpen’: BurgDot), azalean (‘agerian’: Mogel [azalean egiten ezpadute gauza gaiztorik]), azal-eder (‘azal ederreko’: DurPlat [sagar azal ederra]; ‘azaluts’: Goik (gip.)), azaleko (Kardab [edertasuna, azaleko gauza bezala, autsa ta utsa zan]; axaleko Duv), azal eta barru (Izt [nork ezagutu ote du bada Probinzia au azal eta barru]), azal eta mami (Lizardi), azaletik (Ax [baldin hirur bekhatu suerte hauk konsidera baitzagu gaingiroki, azaletik eta kanpotik]; axaletik Urte), azaletiko (axaletikako Urte; azaletiko Iturz [kanpotiko eta azaletiko irudiya]), azalez (Añib [gaistoak guzurrez ta azalez dira alegreak]; axalez JEtxep), azalezin (“inexplicable” azalduezin Añib (bizk.)), azalezko (Urte), azaleztu (“bañar, cubrir una cosa” Larm), azalgabe (Urte; azalgabeko Urte), azalgabetu (“descortezar” azalbagetu Añib), azalgai (‘egitarau’: EuskErr 1898), azalgarri (“lema” Larm; “explicable” Bera), azalgo (“declaración” Larm), azal-gorri (axal-gorri Lizardi; cf. IbargC Asalgorri goitizena), azal hil (“callo” Azk (bizk.)), azalkatu (‘argitu’: Harr), azal-kendu (“rasponazo” Elexp (bizk.)), azalkera (“cutis” Azk (gip.)), azalkeratu (‘agertarazi’: Izt), azalkeria (‘gordinkeria, lizunkeria’: frBart; ‘azaluskeria’: JJMogel), azalketa (“explicación” Larm), azalkor (‘seinalagarri’: TxAgir), azalkunde (‘azalpen’: Kkiño), azal-mehe (“cierta especie de nuez” azal-me Azk (bizk.); cf. Larm axalme “telilla”), azalmintz (‘larmintz’: AgirAst), azaloztu (“descubrir y refrescar… la cubierta de la pila de leña” Azk (bizk., gip.); azalotzitu Azk (bizk.)), azalpe (azalpeko Larm; azalpe gordean Mburu), azalprintz (‘azal huts’: Mburu [(komunioneko gauzak dira) ezin obeak, azal printzak ezpadira]; ‘larmintz’: AgirAst [azal prinza zimurtzen]), azal-sator (“campañol, ratón campesino” Azk (bizk.)), azaltasun (“superficialidad” TEtxeb (bizk.)), azaltze (“enfundadura” Larm; ‘azalpen’: Gerriko), azalune (Azk (bizk.); -una TEtxeb (bizk.)), azal-urdin (‘musu-gorri’: asálurdiñ Izag (bizk.)), azalurratu (‘azalaitzurtu’: Azk (bizk., gip.)), azaluskeria (Orixe), azaluts (‘itxurati, faltsu’: Olab; cf. Mburu (aleak) gelditzen dira azal utsean ta mamirik gabe), azal-zimur (Zabala [atso azal tximur, begi gorria]), azal-zuri (Asal Çuria (izengoitia) IbargC), azalzuritu (‘kanpotik zuritu’: Orixe), zazpi azal kopetan izan (‘lotsagabea izan’: Inza (gip., gnaf.); cf. azala izan, eta kopeta/muturra izan). Cf. arrautzazal, atzazal, azkazal, betazal, esku-azal, gain-azal, gatzagi-azal, hezur eta azal, intxaur-azal, larru-azal, ogi-azal, ohazal, zuhaitz-azal.
► Saioa egin liteke *zal erro baten erreduplikaziotzat jotzeko, baina zenbait arazo nabarmendu behar dira. Batetik, onartu beharko genuke *zazal > azal gertatu dela, hastapeneko igurzkari bizkarkariaren disimilazioarekin, eta gertakari horren adibide garbirik ez dugu: hortzobietako eta hobietako soinuekin baditugu adibideak (cf. *deder, *dodol > eder, odol; *nanar > har, etab.). Baina ez dago holakorik z-rekin, eta, esaterako, ez dugu **ezen edo **ozo aldaerarik, zezen eta zozo-rekin; dena den, hitz arrunt gisa ez bada ere, aintzat hartzekoa izan daiteke gaurko Ezenarro deitura, lehen osagaian zezen baitu, cf. Iohan Ferrandes de Çeçenarro (ArchZest 1385). Bestetik, esanahiaren aldetik lotura ez litzateke erraz-erraza erro bera luketen zail eta zaldi-rekin, adibidez, zail-ek izan litzakeen arazo formalez gainera (ik. behean).
Uhlenbeckek *kazal jotzen du jatorrizko formatzat, eta uste du eratorrietan gordetzen dela (cf. azkazal), eta cf., bestalde, erronk. kazal, kaxal. Nolanahi ere, Mitxelenak ez du ziurtzat jotzen azal egotea erronkarierako horietan (1954e: 143); horretaz gain, ez du erabat baztertzen Hubschmiden proposamena (1963: 24), zeinaren arabera erronk. kaspa eta kaxal erro beraren gainean eraikitakoak izan daitezkeen —azal-ekin lotzen ditu Hubschmidek, k-ren “galera erregularrarekin”—, atzizki ezberdinarekin (Mitxelena 1964d: 486). Gure ustez, balizko -k-azal horretako herskaria elkarketan sorturikoa da (cf. ume/kume, ide/kide, etab.); erronkarierazko aldaera, hitzaren aldaera baldin bada, elkartuetarik zabaldurikoa behar du. Gogoan har bedi, bestalde, Gavelek zub. kazalda ‘umeen buruko zolda’-rentzat ematen duen azalpena (kozolda aldaera ere bada): haren ustez, indargarria da hastapeneko k(a)- hori (Gavel 1921: 20, 368), “[l]e désir d’intensifier l’expression est sans doute la cause du maintien ou du rétablissement du k initial”.
Erabilera metaforikoz ulertu behar dira goiko azal ona aiz ‘maltzur bat haiz’, azala izan ‘lotsagabea izan’, eta halakoak.
! zaldar (~1496: RS). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Esanahiak dira ‘erlakizten, pikor zornatu’ (RS ezta zarra dauena zaldarra) eta ‘larru-azaleko zakar’ (Azk (gip.)). Cf. zeldor, zolda, zuldar.
zaldar-belar (zaldar-bedar Azk (bizk.)), zaldar itsu (Azk (bizk.)).
► Saioa egin daiteke zal-dar analizatzeko. Lehen partea *zal erroa izan daiteke (cf. zaldi, azal), eta bigarrena zuldar-ek duen bukaerarekin konpara daiteke, nahiz eta ez dagoen argi -dar zer izan litekeen; bestela, *zaldor proposa liteke, bokalaren asimilazioarekin (cf. hazkor > azkar), eta zeldor edo txindor hitzetako *dor-ekin konparatu, ik. txindor. Esanahiz, ‘azal idor’ moduko zerbait izan ote liteke jatorrian?
Esanahikideak izanik ere, ez dirudi erro bera dutenik oinarrian zeldor, zolda eta zuldar hitzek.
! ♦ zail (~1557: OihAtsot; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra. Aldaera zabalduena zail/zall da; bizk. zal ageri da XIX. mendearen hasieraz geroztik; badaude gainera zaal (Mogel), zeil (Nafgip.), izail (zar., zub.) eta, balio adierazkorrarekin, xail adiera sabaikariduna (Hbarren, JEtxep).
Esanahi nagusia da ‘(haragi, larru, oihal, janari, etab.) gogor, ebakitzeko erraz ez dena’ (OihAtsot sapar zaillari aihotz zorrotza, Mogel zeintzuben okelia dan ispi luzekua ta zaalagua; maiz samur, uxter eta holakoei kontrajarria). ‘Irmo, iraunkor’ esanahia ere badu (Oih ikusi nahi baduzu / hain zail denez (ene bihotza)) eta, bizidunei buruz, ‘gogor, sendo’ (Mogel (zaldija) zaala dala sendua legez, Zaldubi eskualdun zalhu zailak). XIX. mendearen hasieraz geroztik, ‘gaitz, ez erraz’ esanahiarekin ageri da bizk., gip. eta gnaf. (AgirAst beste gauza ta pensamentu zallagotan sartu gabe).
Beste esanahiak dira ‘malgu’ (Añib iuntura ta lokazurrak zal ditu), ‘zeken’ (frBart batu gura zal bategaz… ezkondutia), eta “persona que no acierta a despedirse” (Azk (zub.)).
Izen moduan ere ageri da, ‘gogortasun’ esanahiarekin (Larm), baita adizlagun moduan ere, ‘nekez’ adieran (Arana gaizki-esana eta salakeriarik edozer aiñ zaill eta nekez sinistatazea).
□ Erdi Aroan, cf. agian Blasco Zailo (DocArtaj ~1156); genero marka erromantzearekin agertzen da zail izen horretan, Mitxelenaren ustez (1969b: 49, 48. oh.), cf. Apalo/Apala, Gogorra/Gogorro, Ezkerra/Ezkerro, deitura gisa erabiliak, -o beti gizonezkoekin ageri delarik; dena den, ez dugu aurkitu Zaila deituraren adibiderik.
zailagotu (Lizardi), zailarazi (Duv), zailaren zailez (Barbier), zaildu (Ax [(ahuntz-umea) gero eta gero doha gaixtatuaz, zailduaz eta gogortuaz]; ‘sendotu, abildu’: EuskEsn 1908 [geure ele kuttuna zolittu, zaldu, biztu]), zaildura (sail- Pouv), zaileko (“correoso” saill- Izag (bizk.)), zailki1 (Pouv [hari litezila zuhurki, sainduki eta sailki egiteko hartan]), zailki2 (“cartilago” Urte), zailtasun (‘irmotasun’: s- Pouv).
► Saioa egin daiteke *zal errora eraman eta balizko *zali batetik eratortzeko (*zal-i litzateke), baina bigarren silabako bokalaren aurreratzeak ez du paralelorik; *zani eta *arrani formetatik datoz zain eta arrain, baina horietan *zani > *zaĩ > zain moduko bilakaera bat dugu, bokal sudurkaritik berrezarrita -n kontsonante sudurkaria. Ez dirudi gisako bilakaerarik proposa daitekeenik *zali-tik, gehienez ere **zari izango baikenuke. Ik. behean, dena den, jatorrizko zal baten alde.
Albokariaren sabaikaritzea gertatu da zall aldaeran (< zaill-), -i bokalerdia duen diptongoaren ondotik (FHV 198); despalataltzea gertatu da bizk. zal forman, zall-etik, nahiz eta beste adibiderik ez dugun albokariarekin (FHV 103; bai ordea -n-rekin, cf. bizk. zan, gan, ezpan, etab., zain, gain, ezpain-etik). Mogelen zaal aldaeran bokala luzatu da, eta asimilazioa gertatu da Nafgip. zeil-en; ez dago argi nola azaldu behar den zar., zub. izail.
Hain zuzen bizkaieraz ez dugulako -ll > -l despalataltzerik albokariekin, erabat bestelako proposamena da pentsatzea bizkaierak eutsi diola forma zaharrari, eta sabaikaritze adierazkorra eta despalataltzea gertatu zela besteetan: *zal > zall > zail, bizk. *zal > zal. Honela, gainera, ez genuke *zali protoformarik beharko.
Esanahiari dagokionez, badirudi ‘gogor’ adieratik gertuko zerbait dela oinarrian; eratorria da ‘gaitz, ez erraz’ adiera, eta cf. aurkako esanahia duen samur-ek izan duen garapena, ‘bigun, ez gogor’ ← ‘erraz’. Bestalde, ‘sendo’-tik erator daiteke ‘malgu’ adiera, gauza malguak sendoak eta, esaterako, ebakitzeko errazak ez direlakoan. Erabilera metaforikoz esplikatzen da ‘zeken’.
! ♦ zaldi (1258: HistMed [Çaldiaran]; ik. zaldun). ■ Hitz orokorra izana (ik. zamari). Esanahi ohikoenaz gainera (ErrodZar zaldi urdinaen ganean, RS otu zegiok oean andreari, ez urtan zaldiari, Zalgiz beldurra bera zaldi, Leiz zaldi xuri bat, Lazarg apea nindin zaldirean, Beriain ene zaldi onen anketan), bada ‘harilkatzerakoan sortzen den korapiloa’ (Azk/Izag (oso zabaldua)), ‘kailu’ (Azk/Lhande (zub., erronk.)), etab.
Elkartu eta eratorrietan -i galtzen du maiz. Zalt- dago batzuetan (adib. zaltuts), baina beste batzuetan ez, ik. zaldun.
□ Erdi Aroan, cf. halaber Çaldinuaga (AGNRealI 1299) eta Rodrigo de Çalvidea (ColCenar 1398). Badirudi hitzaren adibidetzat har litezkeela gaurko Saldias eta Saldise herri-izen nafarrak, cf. de Erarssun et de Çaldias (AGNI 1192) eta Çaldice (PobNav 1350), nahiz eta haien osaeraren xehetasunak ez dauden erabat argi; lehenaren kasuan, asimilazioz azaldu liteke Zaldias > Saldias (cf. sinetsi < zinetsi), baina ez legoke argi zeri dagokion -as osagaia. Zaldu-ren adibidetzat jo izan dira Garcia Zaldiuia (AGNRealIII xiii. m.) eta Iohan Martines de Çaldibar (ArchLeqI 1425); ik. Mitxelena (19733: 163).
● zaldi-buztan landarea: LandareHizt; azeri-buztan ere deitzen zaio, cf. fr. queue de cheval eta queue de renard, ing. horsetail, kat. cua de cavall, etab.; cf. zamari-buztan.
● zaldizko ‘zaldun’: Leiz (zaldizko armada); iz.: Larm, Mburu (zaldizko zenbait); ‘zaldiz, zamalkatzen’: Zubiri [atso beltzak, yats batian zaldizko]; inauterietako pertsonaia: Zubiri; ‘euri lerro’: Azk, Izag (“saldískuakiñ da euríxa, llueve en forma de barras de lluvia”); inauterietako pertsonaiarako, cf. zaldiko; ‘zaldiz’-en erabilera predikatiborako, ik. zaltuts). / zaldiko (txik.: Bonap/Bera/Garate (gip., gnaf., bazt., bnaf.: xaldiko ere badago); inauteri eta festetako pertsonaia ere bada.
● zalgurdi ‘kotxe’ (neol.): Alzaga (-burdi); Elexpururen arabera, enborrak garraiatzeko orga mota Bergaran, idiekin erabilia (ez zaldiekin).
● zaltzain Mikol (onek serbietanau… paje ta zalzainzat); cf. Exemen Salsaia (DocArtaj 1103).
xaldi (adkor.: Eskuald 1913), xaldiko (ik. zaldiko), zaldi-ama (‘behor’: Izt), zaldi-baba (Lakoiz (lap.), Duv [zaldi-baba… etxe-baba baino xeheagoa eta biribilagoa… hazkarragoa da azienda bazkatzat]), zaldibide (Arana; cf. Zalbide), zaldieria (Duv [(etsai) hekien zaldieria eta orga-lasterrak]; -teria Gaztelu [eta zalditeria / ur-begitik beera zijoan]; ik. behean zalduneria), zaldi-gain (Leiz [zaldi gainean iarririk]), zaldigaineko (‘zaldun’: Añib), zaldi-ganadu (Elexp (bizk.)), zaldi-inaute (‘igande inaute’: ZegHizt), zaldikari (‘zaldizko’: FedProp 1900), zaldiki (‘zaldi-okela’: Lhande/Izag (gip., lap., bnaf., zub.)), zaldikume (Larm, Kkiño), zaldi-mutil (Izt), zaldiño (Harrt; zaldino Volt, Zalgiz), zaldi-ongarri (Duv), zalditegi (Larm; zaltegi Arak (gip.: s-); Azkueren arabera, badirudi zabalduago dagoela zaltegi), zaldi-trosta (Arradoi [hiri nausitik ez hain urrun (zaldi trosta baten menean…)]), zalditu (“saldittu da, (la yegua) ha sido cubierta por el caballo” Izag AranOñ), zalditxo (Larm, Arana), zaldi urdin (‘alfergura, nagitasun’: EuskEsn 1913, Azk (bizk., gip.); cf., balio berarekin, zakur nabar, asto zuri etab.), zaldiz (ZaldibEtx [zaldiz eta oñez “divisa de los Zaldivia de Tolosa”]), zaldi zuri (“cama, en lenguaje infantil” BozasU (gnaf.)), zaltoki (‘zela’: OihAtsot [zaldi duenak behar zaltoki]), zaltuts (“qui va à cheval à nu, à cru, à poil” Duv).
► Zal-di zatitu behar da hitza. Bigarren osagaia ahardi, ardi, idi bezalakoetan dagoen -di bera dela argudia daiteke (ik. *edin); lehen zatiari dagokionez, pentsa daiteke jatorrizko *zal baten alde egiten duela zaldun eratorriak (ik. behean); zail eta azal ere erro berekotzat jo izan dira (Lakarra 2003: 362, 2011: 111).
Esanahiari dagokionez, badirudi zail-ekin (eta are azal-ekin ere) duen lotura argitzen dutela hitzaren beste adierek: zaildutako azala da zaldi ‘kailu’, funtsean, eta, ‘harilkatzerakoan sortzen den korapiloa’ adieraren nondik norakoa ulertzeko, pentsa daiteke hariz osatutako mataza zaildua, gogortua dela; zail-en ‘sendor, irmo, irauneko’ adiera bera ongi lot daiteke zaldiaren izaerarekin.
Hitza mailegutzat ere jo izan da, egiantz handirik gabe: cf. Gavelen (1930) lat. *saltinus ‘jauzkari’ jatorriaren aldeko hipotesia, Erdi Aroko datuetan ere irozgarririk aurki lezakeena (cf. Çaldinuaga). Aipatu izan den antzinako hispanierazko t(h)ieldo-z, hona Mitxelenaren hitzak: “En todo caso, salta a la vista que si a. al. mod. Zelter, etc., tienen que ver con este último [thieldo-rekin] […], es porque no están emparentados con el primero” (FHV 356, 17. oh., 562).
zaldun (~1087: DocArtaj [Lope Salduna]). ■ Hitz zabaldua (ez ipar-ekialdeko zenbait eremutan; cf. zaldizko, zamaldun). Zaldun hedatuenaren ondoan, zaldidun aldaera ere badago (bizk., gnaf., lap.); xaldun aldaera sabaikariduna ere erabiltzen da, balio adierazkorrarekin (Iraultza Sorondo xalduna).
Esanahiak dira ‘aitoren seme’ (Labieru Labieruko zalduna, Etxep duke, konde, markes, zaldun eta berze iaun nobliak, Lazarg zaldun gazte bat, Mburu zaldun aberatsak), ‘zalduntza ordena bateko kide’ (Pouv Ordenako zalduna, Izt Domingo Martinez de Orbea, zaldun Santiagoren ordenakoa), ‘zaldizko’ (EtxZib gogor nazazu, zalduna nola harnes dobleaz, Añib gai onetan zaldidunak eztauko errurik), eta ‘kartetako zaldizko’ (Elizanb Mariak xango, Katixak zaldun, Marixumek hirua, Harr xalduna).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Lupe Salduna (DocArtaj 1103), Aner ssalduna (CartSorde ~1125), Domingo Salduna (ColIrach 1177), Eneco Çalduna (DocLeire 1193), Orti Çalduna (ColIrach 1209), etab. Erromantzezko genero morfologiak eraginiko bukaerarekin, cf. Saluador Çalduno (RegOlitII 1244). Badirudi emakume baten izengoiti ere izan daitekeela, cf. Maria Çalduna (PobNav 1330), eta, batez ere, geroagoko maria de urroz alias chalduna (OnomVasc 7 1650), sabaikari adierazkorrarekin; cf. halaber martin de alcoz alias chalduna (OnomVasc 7 1630).
Bizkaian, cf. Çalduna de Yturrios (SDomLeq 1332), Ochoa de Caldun (SeñVizcI 1394), Juan Martines de Çuaço, dicho Çalduna (AlcBilb 1445), etab. Hangoak dira zaldundegi-ren adibideak, cf. Joan de Çaldundegui (ArchLeqI 1454), donna Mari Peres de Çaldundegui (VecBilb 1492). Araban, baina Bernedon, po çalduna (OnomVasc 7 1342).
Beste elkartu batzuetan, cf. Ochoa Çaldunburu (AGNComp1 1259), Saldunburué (CenSoul 1377), Catalina de Çaldunsoro (ArchTolII 1475). Zail da esaten hitzaren adibide den Peça de Çaldumanu (AGNComp1 1259).
● zaldunaketa ‘esku itxian zenbat ale gordetzen diren asmatzeko jolasa’: Arak/Azk (gnaf., lap.); badirudi zaldunak deklinatu dela, zaldunak + -etan aritu moduko esapideren batetik agian, bestela, zaldun + -keta osaerarekin ezin baita azaldu zaldun-a-keta; ik. behean zaldunka.
● zaldun-aratuste “domingo de carnaval” Azk (bizk.); inauterietako egun horretan zaldizko pertsonaiek zituzketen zereginengatik, ziur asko; cf. behean zaldun-igande/inaute/inauteri, eta, zaldunen rolaz, ik. adibidez Lizartzako Ihauteriak (Auñamendi s.v.).
● zaldunbide Lhande (lap., bnaf., zub.); cf. Nafarroan Pero Çaldumbideco (ColIrach 1283), Çaldun videa (LibRub xiii. m.) eta Çaldun Ujdea (SEngPamp 1324), Nafarroa Beherean Çaldun videa (CenBNav ~1350) eta Sanç, seynor de Çaldun bide (CenBNav ~1350); Araban, Zaldumbide (TopAlav 1780).
● zaldun-buruzagi “capitán, primero en un grupo de jinetes (en el juego de los gansos)” Orixe (antzar zango-gorri orri, / zaldun-buruzagi, / lepoa erauzi); Orixek baizik ez darabil, cf. Erdi Arokoetan zaldunburu.
● zaldunde ‘nobleen elkargo’: EspGut (zaldundeak eztiola Erregeri permetitu nai miserikordiaz usatzera); pentsa daiteke -te atzizki multzokaria dagoela, baina Azkuek dakarrenaren arabera (Morf §76, §165), aditz-izenetan duen erabileraz gainera, denbora edo eguraldia adierazten duten eratorrietan agertzen da, cf. elurte; agian hobe da -(k)unde ikustea —haren osagaietan -te egon daitekeela ahaztu gabe—, haplologiarekin: “clase social” eta “reunión” balioak dituela dio Azkuek (Morf §69), eta adiera horiek ongi ezkontzen dira zaldunde-rekin.
● zalduneria Duv, Berron (mantxatar zalduneriaren argi ta eredu); jatorri erromantzeko -eria atzizki multzokariarekin, cf. gazteria; ik. goian zaldieria garaikidea.
zaldun-aulki (‘zela’: Otxol), zaldundi (Larm, Izt [Zaldundien Buruzariak]), zaldungo (Berron), zaldun-igande (“dernier dimanche de carnaval” Hbarren; ik. goian zaldun-aratuste), zaldun-inaute (“dimanche gras” -ihaute Pouv; Etxag [zalduniote goizean]; ik. goian zaldun-aratuste), zaldun-inauteri (Azk (gip.); ik. goian zaldun-aratuste), zaldunka (‘zaldunaketan’: Azk (erronk.); ik. goian zaldunaketa), zaldunkeria (Arana [zaldunkeri kontuetako liburu batzuek]), zaldunketa (Berron), zaldunki1 (“caballeresco” Larm), zaldunki2 (‘zaldun’: Izt [berrogeita amazazpi zaldunki]), zaldunki3 (“d’une façon chevaleresque” Harr), zaldunkin (“palefrenier” Hbarren), zaldunkume (Erkiaga [zaldunkume antza bere buruari arrokiro emon nairik]), zalduntasun (Hbarren, Etxaide [zuen zalduntasun eta leñargitasunean uste osoa daukat]), zalduntsa (“amazone” TourLaf), zalduntsu (“caballeroso” Larm), zalduntxo (Larm, Mogel [zalduntxu pajetzat eukanagaz]), zalduntza (“caballería, orden militar” Larm, Anab [mantxatar zalduntzaren eredua]), zalduntzain (‘zaldizko zaindari’: EuskEsn 1921 [zalduntzaiak or dabiltza goiak eta beak joaz bere billa]), zalduntzar (‘zaldun gaizto’: Berron), zaldunxka (“jeune chevalier” Hbarren), zaldun-ziza (Iribarren), zaldunzka (‘istapeka’: GureH 1963 [mando-eme ederrenaren bizkarrean zaldunzka, bazoan urus Margarita]), zaldun-zubika (‘zaldunaketan’: z.-zibika Azk (erronk.)), zalduño (txik. Lizardi).
► Badirudi zald(i) + -dun osaeratik abiatu behar dela, baina **zaltun-en agerraldiren bat esperoko genuke, eta ez dago horren arrastorik. Agian haplologiaz azaldu daiteke hori, baina beste aukera bat ere bada: osaeraz zal- + -dun izatea jatorrian, -di erantsi gabeko *zal zahar batekin, baina eratorriaren esanahiarekin (cf. Erdi Aroko Çalvidea, eta zalko ‘zangalatrau, istapeka’, aurrenekoz XX. mendean dokumentatzen bada ere).
Bestalde, badirudi -dun atzizk. egitezkoa dagoela, ‘zaldiz dabilena, zaldizko’ (Mitxelena 1968a: 11); ik. -dun. Esanahiari dagokionez, ‘zaldizko’ etimologiatik azaltzen dira besteak, cf. gazt. caballero, fr. chevalier, etc.