- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
xedatu (1571: Leiz). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., lap., bnaf., zub.). Txedatu aldaera gnaf. ageri da (Larramendik ere badakar).
Esanahiak dira ‘izendatu, bereizi, zuzendu, finkatu, arautu’ (Leiz (Iainkoaren hitzean) xedaturik emaiten zaikun reglari osoki susmetitzeko, Lopez deusere eztuzu suertez heltzen denik, hark oro xedatu tizi), ‘mugatu’ (LanDot eztela lekhürik, ez espaziorik batere (Jinko) hura xedatzen eta zedarristazten dienik), ‘(helburu bati buruz) zuzendu’ (Pouv zeruko erresumara gogoz eta obraz xedatzea) eta ‘zergatu’ (Duv lurra… urhezko talendu batez xedatu zuen); izenondo funtzioan “intencionado” (Larm) eta “bien intentionné” (Foix (zub.)) esanahiak ageri dira.
ezin xedatuzko (Duv), xedamen (‘agindu, neurri’: FedProp 1898), xedatuki (Harr), xedatukiro (“intencionadamente” tx- Larm), xedatzaile (“indicateur” xedazale Foix (zub.)).
► Mailegua da, eta azken buruan lat. sedeō ‘jarririk egon’-etik heldu da; adiera ugari garatu ditu latinezko aditz honek, Erromania osoan aurki daitezkeenak, hala nola ‘toki batean finkatu, irmotu’, ‘(aholku, epaiketa) bilkura, saio bat egin’, etab. (FEW 11, 392b-409a, sĕdēre).
Hitzaren aitzinforma *zedatu izango zen, euskal partizipioa sortuta lat. sĕdēre infinitibotik —edo proto-erromantzeko formaren batetik, cf. fr. zah. seder, bearn. sède—; lepokarirako, cf. zekale, zama, etab. (FHV 281). Bere horretan, ez dago dokumentatuta *zedatu, eta igurzkari sabaikariarekin bakarrik dago; cf., halere, zedarri eratorria. Gogora ekartzekoa izan daiteke xahu (< lat. sanum): hitz horretan ere ez dago berreraiki daitekeen lepokariaren aztarna ziurrik.
Sĕdēre-ren ondorengo galo-erromantzeetan —eta baita lat. arrunteko haren eratorri *assĕdĭtare, *sĕdĭcare aditzenetan ere—, erraz aurki daitezke ‘finkatu, deliberatu, ezarri, paratu’ adiera duten aditzak: cf. fr. zah. soier “convenir, plaire”, seeir “être réglé, convenir” (FEW 11, 394b-395a, sĕdēre, I 1 e), fr. zah. aseeir “établir (des lois)”, fr. asseoir “établir, fixer (un impôt, une taille)” (FEW 11, 397b, sĕdēre, I 2 b); cf. halaber fr. zah. assegier “placer, disposer” eta okzit. assigié “arranger, disposer” (Dauphinékoa da hau, euskal eremutik ez oso hurbilekoa), eta orobat Frantzia erdialdeko assiéger “consolider” (FEW 11, 411a, *sĕdĭcare, 3). Gaskoiz, “asseoir, établir” esanahiak dakartza Palayk (s.v. assèdẹ, sèdẹ).
Hauek guztiak xedatu-ren ‘finkatu, arautu’ adieraren kideak dira; ohar bedi xede eratorriak baduela ‘arau’ adiera ere, fr. zah. assis “réglement, ordonnance”-ren kide betea (ik. arestiko “établier des lois”).
xede (xede 1571: Leiz). ■ Historikoki iparraldean erabiltzen da, eta xede da aurkitzen den forma bakarra (*zede-ri buruz, ik. behean). Larramendik oker jasotzen du txede forman (ch- gaizki interpretatuz), eta hori da hegoaldeko zenbait autorek erabiltzen dutena, Ubillosengandik hasita.
Esanahi nagusiak: ‘helburu, asmo’ (Leiz xedeari narraió, Pouv ezkontzaren xede printzipala, Baratz xede gaixtorik gabe), ‘muga’ (EtxZib zeure handitasun xederik eztuena, Ax badu itsasoak bere xedea, bere marra, bere mugarria eta zedarri iakina), ‘jomuga’ (Ax eman zioen abade hark xedeari, EtxSar nahi diozue thiratu zuhurtziaren xedeari?), ‘arau’ (Maister relijius bere xedetik kanpo bizi dena).
xederatu (EtxSar [hau da xederatzeko bidea]), xede(t)an (Argaiñ [emateko xedean], Duh [seinduki bizitzeko xedetan]). Cf. harxede.
► Atzeranzko osaeraz sortua da, xedatu aditzetik. Egokiagoa da aukera hau, zuzenean lat. sedes ‘eserleku’-tik abiatzea baino (aukera hori iradokitzen du Lhandek, s.v.; ik. FHV 183, 6. oh.), esanahiaren aldetik hobeki azaltzen direlako xedatu-ren ‘finkatu, arautu’ adierak eta, horien bitartez, xede-k berak dituen ‘helburu, jomuga, arau’.
zedarri (1643: Ax). ■ Iparraldean erabilia. Bada zedarre aldaera ere (Salab, Gèze, FedProp). Etxeberri Sarakoak xedarri darabil (xedarriak edo mugarriak). ‘Mugarri, muga’ da esanahi nagusia (Ax badu itsasoak bere xedea, bere marra, bere mugarria eta zedarri iakina, Duv ez zedarririk, ez ondorik ez duen amodioa, HiriartU Frantziako zedarrietarik kanpo).
xedarka (‘eremuka’: Hbarren), xedarri (EtxSar [eztetzatzula hauts zure aitzinekoek finkaturiko xedarriak edo mugarriak]), zedarritu (Duv, JEtxep), zedarriztatu (Harrt, LanDot).
► Osaeraz, *zeda- + harri da; xede (< *zede) izenetik zein xedatu (< *zedatu)-ren aditz oinetik abia daiteke (cf. harxede, izen + izen elkarketaz). Mitxelenak *zedá-harri moduko azentuera proposatzen du hitz elkartuarentzat, hasperenaren galera azaltzeko (FHV 417, 584). Berranalisiz azaltzen da zedarre formaren azken bokala, forma mugatuetatik (FHV 129-130).
Esanahiari dagokionez, goiko xehetasun erromantze guziez gain, gogora ekar daiteke lat. sedeō-ren oinarrizko adieretako bat, “se dit aussi de quelque chose qui reste stable” (ErnMeill s.v.). Bestalde, hitzaren bigarren osagaiari begiratzen badiogu, mugarri hitza dugu kide betea.