- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
xahu (1537: NavApod [Johanot, alias Xau]). ■ Ekialdeko hitza (zenbait gipuzkoarrengan ere ageri da, txau forman; txau gnaf. eremuan ere aukitzen da, xau-rekin batean). Sudurkaria dago Zuberoan (xãhü͂, Larrasketen arabera) eta Erronkarin (xaĩ; cf. xaintu ‘xahutu’). Xagu ere badago zaraitzueraz bederen. Ik. garbi eta ikuzi.
Erabilera nagusiak: ‘garbi’ (Leiz xahu eta phur, EtxZib Birjina Maria / xahuaganik sorthu, Larg mihise xahu batez); ‘-tik/-z garbi, libre’ (Leiz makula orotarik xahu, Belap bekhatü güziez… xahü), ‘galdurik’ (HiriartU aditzen bagituzte, xahu gira, JEtxep xahu da Frantzia; alferretan luke irabazi gerla); ‘zeharo’ (ArmanUsk 1900 xahü galdüko da, Larrasket xahü lotsatüik).
□ Tradizio sekundarioan, cf. “xan Charles […] quieren decir, limpia Charles” (LéxNavI 1570; Ihabengoa da adibidea). Gure ustez, transkripzio huts bat izan da, eta xau zuzendu behar da.
Bestela, Erdi Aroan ez dago hitzaren adibide argirik, baina cf. agian Egurzanu (DocLeire 1057).[1] Wartburgen arabera (FEW 11, 189a, sanus), badaude fr. bois sain bezalako esapideak, XVII. mendekoak badira ere, eta horixe izan liteke *egur(tza) zanu, ‘egur(tza) on, akatsik gabeko’; Corominasek eta Pascualek ere gazt. zah. ‘on’ adiera dakar sano-rentzat (DCECH 5, 153a). Aukera honetarako, eta osaeran ahul/abol baldin badute, esanguratsuak izan litezke Egurzaul (DocLeire 1125) eta 1064ko Egurçauol, Zierbidek dakarrena (1976: 250). Aipagarria izan liteke, halaber, dokumentu eta udalerri bereko Artesano leku-izena. Cf. bestalde Artazeno (ArtaxHitz 1775), zeinetan arta- + -tze + -no bide dagoen. Ik. ahul eta egur.
Bada, bestalde, Johan Sanuberria bat, Artaxoakoa (PobNav 1330); ez dago garbi hitzarekin loturarik duen.
xahatu (ik. behean xahutu), xahualdi (Duv [Juduen xahualdietakotzat]), xahubide (‘diru-xahutze’: JEtxep), xahugarri (Urte), xahuki (EtxZib; ‘zeharo’: StJulien [xahüki zirela obstinatürik]), xahukin (‘garbikin, zikin’: TBLap [munduko xahukinak (Leiz skobakin)]), xahupen (Duv), xahurik (Etxep [ez gizona ez etxia behin ere xahurik]), xahuro (‘xahuki’: Aldaz), xahuroki (EtxZib), xahutasun (EtxZib), xahutondo (Arak (gnaf., “acribaduras”)), xahutu (‘garbitu; (dirua…) gastatu’: Etxep; ‘desegin, suntsitu, hil’: Monho; cf. Tartas… xahatu, erronk. xaintu), xahutzaile (‘garbitzaile’: Belap (xahazale); “destructeur, exterminateur”: Duv; “dépensier” Duv).
► Lat. sanus ‘osasuntsu (gogoz zein gorputzez)’ jo izan da jatorritzat. Latinetik zuzenean hartua bada, badirudi hastapeneko x- igurzkari sabaikaria errazago azalduko litzatekeela tarteko *z- forma batekin; maileguen antzinatasunaren adierazle moduan hartu ohi da lat. s : eusk. z korrespondentzia (cf. lat. sagma, causa / eusk. zama, gauza; Mitxelena 1968b: 473-489). Baina ez dago z- igurzkari lepokaria duen aldaeraren lekukotasun ziurrik (ik goian Erdi Arokoak) eta Mitxelenak iradokitzen du tarteko urrats hori ez zela izan (1968b: 487).
Hitzaren hasperena lat. bokalarteko -n- bakunaren bilakaera arrunta da (cf. ahate < anatem); orobat zub. eta erronk. bokal sudurkariak (FHV 299-301). Zar. -g- ere ohikoa da (cf. begarri, ago; ik. FHV 221), eta baita ere, hasperena galduta, erronk. -au- > -ai- diptongoaren bilakaera (cf. gauza/gaiza; FHV 93). Xaintu partizipioan bokalaren sudurkaritasuna kontsonante moduan berrezarri da (FHV 304-305).
Badirudi ‘garbi’ esanahia euskara barruko bilakaera izan dela, nahiz eta hizkuntza latin-erromantzeetan hurbil diren esanahiak aurki daitezkeen: ‘on’, ‘egoki’, ‘egoera onean’, ‘akatsik gabeko’ (FEW 11, 189ab, sanus; DCECH 5, 153a, sano).
Jatorri berekoa da eusk. sano, azken buruan. Biak ditugu XVI. mendeaz geroztik dokumentatuak, baina euskarara garai ezberdinetan sartuak: xahu-ren bilakaera fonetikoak antzinagoko mailegua dela salatzen du; bilakaera semantiko bereiziak ere hori iradokitzen du. Bidenabar, sano-k bizk. duen ‘oso, hagitz’ adieratik gertu dago xahu eta xahuki-ren ‘zeharo’. Ik. sano.