- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
urriki1 (1571: Leiz (baina cf. behean urrikitu); erruki ~1580: Lazarg). ■ Hitz orokorra. Erru- formak arab., bizk. eta gip. zati batean erabili dira; gainerakoan urri- dago.
Testuetan izan-ekin ageri da aurrenik (‘damu izan’: Leiz urriki zuela zeren gizona egin ukhan luen; ‘gupida izan’: Lazarg zuk ni erruki ez nauzu). Ekialdean[1] ‘damu, garbai’ da hitzaren esanahi nagusia (Ezkurra bekatuen urrikireki, Haranb damu eta urriki handi batekin), eta erdi-mendebaldean, aldiz, ‘gupida’ (Kapan edugi ezpadau errukirik, Etxag urrikiaren galdezka).
● errukien ‘gupidagarri’: Añib (o ama bakar errukiena!); -en genitiboarekin, cf. bizien, urdailen, etab. (Morf §120).
● urrikarri urrik- gip. ageri da, erruk- bizk. eta gip.; ‘gupidagarri’: AgirAst (zein urrikarria ta doakabea); errukarri Kardab; urrik(i)/erruk(i) + -garri, itxuraz; cf. jad. Urte urrikigarri eta Larm errukigarri.
● urrikimendu ‘damu’: Leiz; ‘gupida’: AgirAst (-mentu); errukimentu OtxandEsk; orokorra, ez da lekukotzen -men/-pen aldaerarik.
errukior (Mogel [umildiak, garbiak, errukiorrak]), errukitsu (Larm, OikDot; urrikitsu TBLap), urrikigabe (‘damurik gabeko’: TBLap; errukigabe Larm (-bage), Mogel), urrikitan (‘damuturik’: Haranb), urrikitasun (‘gupida’: Añib (gip., gnaf.), LuzDot; errukitasun Mogel), urrikitu (‘damutu’: OihAtsot; ‘gupidatu’: Larm, AgirAst; errukitu Larm, Mogel), urrikizko (‘damutasunezko’: Larg [urrikizko nigar gozoek]; errukizko ‘gupidatsu’: Kardab [errukizko ama maiteak]).
► Mitxelenak urri ‘eskas, apur’-ekin lotzen du (FHV 84, 25. oh.), eta metatesiz azaltzen du urriki eta erruki aldaeren arteko harremana (FHV 84). Bigarren osagaia -ki litzateke, eta badirudi materiazko baliorekin ulertu behar dela atzizkia.
Esanahirako, gotikoaren paraleloa dakar Mitxelenak: arm- ‘pobre’, armaio ‘urriki, limosna’, arman ‘urriki izan’. Euskal hitzaren kasuan, damua eta gupida, biak hartu behar dira kontuan; urri-k urritasuna, moztasuna adierazten du, eta eskastasun horri erantzunez sorturiko sentimendua litzateke urrikia: norberaren eskastasunaren aurrean damua, besterenean gupida. Funtsean, ‘(norbait, zerbait) eskastzat izan/hartu’ izan zitekeen urriki izan, eta hortik ‘gupida izan’ adiera; ‘norberaren burua eskastzat hartu’ ere izan zitekeen, eta hortik ‘damu izan’. Urriki izan esapidetik eratorriko zen gero urriki izen gisa. Arazo bat du hipotesi honek: -ki atzizkiak balio adberbiala baldin bazuen jatorrian, ohar bedi mendebaldean ez dela erabiltzen (cf. ederto, ondo).
Euskal hitzaren etorkia hobeki ulertzeko, garrantzitsua izan daiteke *murricare erromantzea gogora ekartzea (FEW 6/3, 238b-240a): errom. *murr ‘mutur’-en eratorritzat jo ohi da hau, eta honen ondorengo izan daiteke murri ‘urri’, eta are urri bera ere; ik. urri1, murri. Ez dirudi, dena den, urrikitu aditza zuzenean *murricare-tik azaldu daitekeenik, ez baitago **urrikatu aldaerarik. Esanahiari dagokionez, *murricare-k badu, ‘iseka egin’ adieraz gain, ‘mespretxuz, urguiluz begiratu’ adiera (FEW 6/3, 238b); beharbada ez da ezinezko adiera horretatik ‘gupida’ eratortzea.
Mitxelenaren metatesiaren azalpenak ez du erabat argitzen urriki eta erruki aldaeren arteko harreman zehatza: urriki-tik abiatuz gero, metatesiz *irruki genuke, eta hastapeneko bokalaren irekieraz azaldu beharko genuke erruki. Baina ezinezkoa da hori: kontrakoa gertatzen da, hain zuzen, ezagutzen ditugun adibideetan, cf. eguzki > iguzki, eduki > iduki, etab. (FHV 65). Bilakaera hori azaltzeko, bokal altuek eraginiko disimilazioren batean pentsatu beharra dago, urriki > *irruki > erruki.
Erru-tik abiatzeak bere aurka luke hitz horren banaketa: mendebaldekoa da soilik (< gazt. yerro), eta erdialde-ekialdean oso goizdanik ageri dira urriki-ren adibideak; erruki, aldiz, soilik erru-ren eremuan agertzen da.
urrikari (1545: Etxep). ■ Erdi-ekialdean aurkitzen da. Urrikari izan joskeran ageri da aurrenik (‘gupida izan’: Etxep egiara baziniaki, urrikari nangidizu, Materra beharrean daudenak urrikari dituztenak). ‘Gupidagarri’ balioa duen izenondo gisa ere erabili da (Pouv; Egiat ürrikari ziradian izan, AgirAst alargunak urrikariak dira). Urrikal- formadun eratorri ugari ditu.
● urrikalde ‘gupida’: Harizm; -te atzizkiarekin, itxuraz, cf. kalte.
● urrikalmendu EtxZib; urrikalmentu Añib (gip., gnaf.); urrikarimentu Bonap (zar.); ez da urrikimendu bezain zabaldua: ekialdean (baita gip. autore batzuengan ere) ageri da. / urrikaltasun Haranb (urrikaritasun), Mburu; aski zabaldua (gip., gnaf. eta lap. testuetan ageri da), baina ez, halere, urrikimendu-ren tamainan.
● urrikarizti hapaxa; ‘gupidatsu’: Isasti (zure begi urrikarizti oriek); badirudi -z instrumentaldun sintagmari izenondoetako -ti gehitu zaiola.
urrikaldu (urrikaritu Beriain [urrikari zaitez federik eztutenes]; ‘gupidagarri gertatu’: EtxZib [aingeruei hagitz zaizte arimak urrikaltzen]), urrikalgarri (Urte, Harand), urrikalkizun (Haranb), urrikalkor (Harand), urrikaltsu (Pouv), urrikaltzapen (EtxSar), urrikarioso (‘gupidatsu’: Beriain; cf. bakeoso), urrikariz (‘gupidaz’: EtxZib).
► Badirudi osaeraz urrik(i) + -hari dela; eratorrietako urrikal- formarentzat, cf. afari/afal-, atzizki berarekin, itxuraz. Cf. goian urrikarri eta errukarri, -garri atzizkiarekin.