- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
urratu (~1490: GaribAtsot).[1] ■ Hitz orokorra. Forma hasperenduna (-r(r)h-) oso urria eta bazterrekoa da, eta erabiltzen dutenek ere (EtxZib, Harand, Larz) forma hasperengabearekin batean darabilte.
Erabilera iragankor eta iragangaitza ditu: ‘zatitu, zartatu, puskatu, desegin’ (RS oski gitxi urratu, Leiz harriak… urratu, EtxSar murraillak urraturik, LanDot tenpluaren bela urratü), ‘urrundu’ (GaribAtsot urra akio), ‘gastatu, xahutu’ (OihAtsot laster bildua, laster urratua), ‘ezabatu, kendu’ (Xurio ezpanauzu urratzen bizitzearen liburutik, Baratz urratzen bai ditutzu… bekhatuak), ‘(legea…) hautsi’ (Mburu hitza urratu, Kardab Jainkoaren Legea urratuaz)…; hegoaldean izen bezala ere erabili izan da (Astar beste urratu bat (erropan), Soroa ta kokotzeko urratubori?).
ezin urratuzko (Pouv), urradura (Pouv, TBLap), urragarri (Duv [oinhaze urragarri haukiek]), urrakeria (Lizarg [kaltéak ta urrakería]), urrako (Atheka), urrakura (Gèze), urramendi (Azk, Izag [“mal trabajo, penoso”] (bizk.); cf. hondamendi, itsumendi…), urratzaile (“prodigue” OihAtsot [xekenak onik eztu, urrazaleak eztuke]; ‘apurtzaile’: Mendib [idiki zituen ezin geiagorañokoan bere ortz urratzaileak]), urratzapen (Duv [munduaren urratzapena] [< urratze + -pen]), urratze (Harizm [argiaren urratzetik / ilhun nabar diteino]; Larm, Mburu [milla neke ta tormentu ta urratze odolezko]). Cf. argi-urratze, azalurratu, egun-urratze…
► Badirudi mailegua dela, lat. burra ‘artile latz’-ekin zerikusia duena; *burratu litzateke euskal hitzaren jatorrizko forma. Euskaraz u- hasiera duten zenbait hitzen jatorrian *bu- dago (cf. agian lap. bustel/p(h)ustel, ia orokorra den ustel-en ondoan, okela < lat. buccella etab.; FHV 253, 531-532); -u- bokalismoak (eta hitzaren orokortasunak) maileguaren antzinatasuna salatzen du. Aukera honetan, argi xamar geratzen da hasperena gerora sartutakoa dela.
Esanahiari dagokionez zenbait ohar egin daitezke: hizkuntza erromantzeetan hitz honen ondorengo eta eratorriek oso esanahi ezberdinak hartu dituzte, ‘ile’, ‘mailu’, ‘apar’, ‘hodei, euri’, ‘hondar’, ‘huskeria’, ‘lizundu’ esaterako; agian Galorromania erdialdeko abourer “démolir” bezalakoak hartu behar dira aintzat euskal hitza azaltzeko, edo, hobeki, bearn. esbourra ‘oihal bat desegin, urratu’ (FEW 1, 643a, bŭrra). Bestalde, artile latz horrekin egindako oihala izendatzeko erabili izan da hitza erromantzez, eta baliteke oihal latz horren erabilera ohikoetatik eratorri izana euskal hitzaren esanahia: gauzen gainazala leuntzeko, igurtziz ezabatzeko (idazkiez ari garelarik), garbitzeko etab. erabiliko zen (cf. gazt. borrar ‘ezabatu’; DCECH 1, 633a). Erabilera horietatik azal litezke eusk. ‘ezabatu, kendu’ eta ‘zatitu, zartatu, puskatu, desegin’ esanahiak, eta azken honetatik ‘(legea…) hautsi’; ‘gastatu, xahutu’ esanahia ere erraz azaltzen da: cf. xahutu-ren ‘garbitu’, ‘(dirua) gastatu’, ‘desegin, suntsitu’ adierak; ‘urrundu’ esanahia ‘(ondotik) kendu’ gisa uler liteke beharbada.
! urre (1291: AGNComp5 [In termino de Urrayturry]). ■ Hitz orokorra. Forma hasperenduna (-rh-) Etxepare eta Leizarragagan ageri da jad., eta ugariagoa da oro har bnaf.-zub. eremuan; -rrh- Leiz eta beste zenbait autoregan agertzen da.[2]
Aski erabilia da elkartuetako aurreneko osagai moduan, ‘urrezko’ balioarekin: urra katea (frJZum), urhe-gako (OihAtsot), urhe-arraultze (Artxu), urre-lora (TxAgir)…; cf. supra Urrayturri. Izenondo bezala ere ageri da: errotor urrea (Hbarren), botoin urhea (Barb). ‘Urrezko diru’ ere bada: bost etxeak, bost urre (Sorabila), Lexanzuko tonborrariari urre bi ioiteko, sei ixilsari (OihAtsot).
Urre gorri aski ugari erabilia izan da,[3] batez ere mendebaldean, eta urre-ren balio berarekin gehienbat (ErrodZar bosteun kaxkabel urregorrizko); Landuccik, adibidez, urre eta urregorri dakartza, batetik, eta urrezuri ‘zilar’, bestetik; aski lexikalizatua dirudi zenbait agerralditan (cf. agian Lazarg ez urregorria ez laborea, frBart urragorrizko idiskua). Urre zuri ‘zilar’ ere mendebaldean agertzen da (Land, Mikol, Añib…), zidar eta zirar-ekin batera maiz.
□ Urrayturry hartu dugu hitzaren lehen adibide ziurtzat (cf. errom. Hontoria < lat. fonte aurea). Izengoiti moduan Bernat, aperat Hurrea (ColBNavI 1378) dugu; cf. halaber Lope Urrea (ColIrach 1315), Lope Vrrea (ArchDonem 1465) etab. Emakume izen gisa ere aurkitu dugu, dona Vrrea (ColRonces 1196) eta donna Urrea de Massorrayn (SBartSS 1427). Ez da ziurra hitzaren adibide izatea b- duten Burreguieta Gorostaldea (DocLeire 1110) eta Burrechea (CenSoul 1377), cf., bestalde, Vrreçarraga (ArchDebaII 1483).
Gogoan hartu behar da hur fruituaren, hur ‘hurbil’-en eta are aurre-ren adibide ere izan daitezkeela urre-ren agerralditzat jo genitzakeen hainbat izen. Urregorrieta, Urrezurieta, etab. bezalako adibide garbirik, aldiz, ez dugu aurkitu.
● aren borz urrea Erretan dokumentatua 1575ean; madarikaziozko esapide bat bide da, nahiz eta itzulpenean ez agertu: NavIntel aren borz urrea, biar jayncoaren ardançera adarnara o layara “que en romance quieren decir, mañana a la viña de Dios a podar o layar”.
● urreria ‘urrez egindako gauzen multzo’: Pouv (atheratzen duten urreria); “collier d’or” Gèze (ürheria); lehen adieran orokorra izana.
● urretxindor ‘erresiñol’: Azk… (bizk., gip.); urre + txindor; hitzaurreko XVI. atalean, “petirrojo de oro” itzulpen literala eman ondotik, gazt. ruiseñor ‘erresiñol’-etik hartua dela dio Azkuek, eta herri etimologiaz antzaldarazia; alabaina, ez dago argi hala behar duen, eta baliteke gehienez ere kolore gorriaren edo urrearenaren oihartzuna ekarri izana hitz erromantzeko ros- hasierak; gazt. ruiseñor bera herri-etimologiaz itxuraldatua dago, azken buruan okzit. rossinhol-etik mailegatua (DCECH 5, 93b), euskarazko erresiñol bezalaxe.
urraburu (Arak (gip.)), urre-arrain (‘urraburu’: Urte, Larm), urre bizi (“azogue” Añib), urre-eztei (Zaldubi; urrezko eztegu ArreseB), urregile (Larm, Kardab), urregin (urra- Land; oso zabaldua lehen testuetarako, ez da zub. eta gnaf. dokumentatzen), urre-izpi (EtxZib), urreketa (Goihetxe [zertan gan urre-ketara / itsasoaz bertze aldera?]; bigarren osagaiarentzat, cf. gask. quetà ‘bilatu’), urreketari (FedProp 1888), urre-kolore (Urte, Larm), urre-lili (“chrysanthème, ürhe lilia” Althabe), urre-meatze (EtxSar), urretsu (Urte), urretto (Lizarg [ofrazógun… urrettogau berére]), urretu (Pouv), urre-zigor (‘zetro’: Larm, TBLap), urrezko (RS; cf. ErrodZar urregorrizko), urreztatu (urrhest- Leiz), urreztu (Larm, Añib). Cf. ontzurre, seiko urre.
► Ez du etimologia garbirik. Mitxelenak dioenez -rrh- taldea nagusiki hitz-elkartuetan agertzen da, eta ez da arrunta hitz soiletan (FHV 223). Nolanahi ere, saioa egin daiteke urratu-rekin lotzeko, hitz bakoitzean hasperenaren gorabeherak ezberdinak badira ere (askoz urriagoa eta tradizio apalagokoa da urratu-n, urre-n baino). Atzeranzko osaeraz sortua litzateke hitza, aditzetik izena, urratu → urre (cf. epatu/epe, ehatu/ehe, etab.); esanahiaren aldetik, arrokatik edo harkaitzetik urraturikoa, ateratakoa izan liteke urrea, edo metala, oro har.
Bistan denez, ezin da lat. aurum familiakorik hartu hitzaren jatorri moduan (Charencey 1913: 142).[4]
Jatorrian ‘metal preziatu’ esanahi orokorra zuela argudiatu izan da urregorri eta urrezuri hizpide hartuta, -zuri eta -gorri izenondoek zehaztuko zutelarik metal mota (Mitxelena 1974d: 33). Posible izanik ere, lekukotasun historikoek ez dute ezinbestean aukera honen alde egiten: urre soila ‘urre’ balioarekin hasiera-hasieratik dago (cf. halaber Urrayturry), eta urre zuri ‘zilar’ erraz azaldu daiteke, bi metal horiek, urrea eta zilarra, oso gertukoak izanik ere, urreak lehentasun bat daukalako aberastasunaren sinbolo gisa (cf. askoz geroagoko urre berde, urre beltz…); urregorri-n, beraz, izenondoa epiteto huts moduan egon daiteke, zilar zuri-n bezalaxe.