- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
txiki / ttipi (-pi 1171: AGNI [Martin Chipia]; -ki xiv. m.: PNoster [Pater noster chjcia: gnaf.]). ■ Hitz orokorra (handi-ri kontrajartzen zaio).
Badirudi, lekukotasun zaharrenen garaian, -pi bukaeradun formak direla zabalduenak (Land eta Lazarg, bizk.-gip. testuak XVI.-XVII. mendeetan, iparraldea erabat; ik. behean Erdi Arokoak); -ki bukaeradun formak geroago aurkitzen dira oro har: hegoaldean badirudi XVIII. mendean nagusitzen direla (cf. behean txikidanik); iparraldean XVIII. mendean (Maister) hasten dira agertzen testuetan (bizk. eta zar. testuetan txikin ere aurkitzen da XVIII. mende bukaeraz geroz, baina onomastikan badira lehenagoko eta beste eremu batzuetako adibideak).
Hitzaren aurreneko hotsari dagokionez, tt- eta (t)x- dira erabilienak: x- (xipi, xiki) iparraldean aurkitzen da, tt- (ttipi, ttiki) ere bai gehienbat, nahiz hegoaldean ere franko erabilia izan, eta tx- (txiki, txipi) oso zabaldua dago lap.-bnaf. eremutik kanpora; forma sabaikarigabeen artean tipi da erabiliena (ipar., bereziki lap., jad. Leiz tipito). Bada ziki forma bat ere (Duv, FedProp), ustezko forma oinarrizko sabaikarigabe bat berrosatzetik sortua datekeena.
Nabarmentzekoa da erronkarieraz ‘gutxi’ esanahia ere baduela (Mendig beso txiki; axuri txiki; bestalde, erronk. ño(tto) dago ‘txiki(txo)’ esanahiarekin, eta cf. orobat txiker).[1]
□ Erdi Aroan, nabarmena da txipi aldaeraren nagusitasuna euskal eremu osoan: Nafarroan, lehen lekukotasuneko pertsonaren adibideak dirudite Martino Chipia (AGNI 1194; Donibane Garazin agintari, Goihenetxek 1189an kokatzen du bertan Martinus Chipia bat), Martino Chipia, Bitoria (AGNII 1198; gaztelarren setioaren aurka aritzea egokitu zitzaion), baina ohar bedi izen bera ageri dela urte berean eta toki ezberdinetan, Martino Chipia, Artaxonam (AGNII 1201), Martino Chipia, Açagram (AGNII 1201), Martino Chipia, Mendigorriam (AGNII 1201). Bestela, cf. Petro Chipia (TextNav 1224).
Nafarroa Beherean, cf. Arnaldus Lupi Chipia (AGNCartII 1249), Vizcaychipia (CenBNav ~1350), etab. Bizkaian, Martin Chipia (SDomLeq 1347), Juan Ochoa d’Olaheta, dicho “Chipi” (ColCenar 1398). Zuberoan, cf. Lostau de Echeverrichipia (CenSoul 1377). Gipuzkoan, cf. monte que dizen Alçuchipi (ArchOiarII 1386), Martín Chipia (ArchSegII 1401), etab. Araban, sel de Gorosochipia (ArchSalvatIII 1454), Juan de Esechipia (ArchDonem 1462), etab.
Berantiarragoak dira txiki-ren adibideak; Gipuzkoa eta Nafarroakoak dira adibide zaharrenak: Aizcuchiquiaga (ArchElgoi 1452; bilduma eta urte berean, Cortachipi), Larrechiquia (ArchDebaII 1483), yturrichiquj (EslabTop 1533; Eslaba aldean), çubi chiqui o ayçandieta (EslabTop 1593). Araban, cf. Bengalzarchiquia (OnomVasc 7 1723), Mundulandachiquia (OnomVasc 7 1723).
Esanguratsuak dira izen bera diren bikoteak, forma zahar eta berriarekin: cf. Andoainen 1615eko Ydiaçabal Chipia eta 1813ko Ydiazaval Chiqui (AndoTop); data berberekin, Echechipi eta Echechiqui. Iruñerrian, 1613ko Eunze chipia eta 1798ko Eunzechiquia (AnsoTop).
Txikin aldaerarako, cf. chiquina mi fija (ArtaxEusk 1540), Joantoco Chiquina (NavApod 1566, Orotz-Betelu) eta Marichiquin (NavApod 1574, Nagore); ez dirudi xikin-en adibideak direnik.
Nagusi-ri ere kontrajartzen zaio inoiz, cf. Leteyeguichipia eta Leteyeguinagusia (ArchSalvatIV 1516).
● tipito ‘txikitxo’: Leiz (+ ibid. xipito); cf. Juan Martínez de Chipito (ArchOiarII 1386).
● txikillin Sanper (gauza kuek… rebelatu baitauztezu txikilliner); cf. ibid. txikillintto; gehiketa adierazkorrarekin, beharbada.
● txikirritiko Barrutia (txikirritiko gurea); badirudi gehiketa adierazkorra gertatu dela, ohar bedi ttikigarria dela -ko atzizkia.
● txikitan bizk., gip. erabilia; ‘umetan’: Kardab. / ttipian iparraldean erabilia; ‘umetan’: Hbarren; ohar bedi forma mugatua. / xipitik ‘umetatik’: Pouv; ttiki- Zaldubi. Forma mugagabearen eta mugatuaren arteko txandakatzerako, cf. uretan/urean, etab.
● xipitasun Leiz; ttipi- EtxZib; txiki- OArin; ik. behean 300 urte geroagoko ttipikeria.
ttipikeria (HiriartU [ttipikeria itsusienen, urdekeria ederrenen egiterat]), txikierdi (Soroa [txiki erdiko botilla ardua]), txikiki (BMogel [andikiak, txikikiak]), txikitzutu (‘haurtzaro’: Lizarg), txikizale (ArreseB [txiki zalerik iñor ez dot aurkietan]), ttipidanik (‘umetatik’: EtxZib; txiki- NafGut (1699); osaerarako, ik. oraindanik), xipitu (Leiz; txipi- Ezkurra; ttipi- EtxZib; txiki- Larm), xipizaro (‘haurtzaro’: Belap). Cf. artatxiki, atuntxiki, belartxiki, belatxiki, eskola ttipi, hostatxiki, lehengusu txiki, lepatxiki, lastatxiki, ur txiki, zortziko txiki…
► Hitz adierazkorra da, eta fonosinbolismoaren arabera azaldu behar da haren egitura fonetikoa; hizk. indoeuroparretan ere, ez dago ondare zaharreko hitz zabaldurik ‘txiki’-rentzat, Buckek dioenez (s.v. small), eta “several seem to be based upon expressive (symbolic) syllables”.
Hitzak bi aldetatik du fonetika adierazkorra: batetik, /p/ fonemaren erabilerarengatik, ez baita aitzineuskararen sistema fonologikokoa; bestetik, bokal eta kontsonante sabaikariengatik.
Euskararen barrenean bertan, ezaguna da kontsonante sabaikarien balio adierazkor eta txikigarria (cf. gixon, Maddalen, -ño atzizki txikigarria, ttotto ‘txakur txiki’, bello ‘bero’, etab.; FHV 183), baina, horretaz gain, aspaldidanik nabarmendu izan da munduko beste zenbait hizkuntzatan joera orokor bat: /i/ bokala txikitasunarekin lotzen da fonosinbolikoki (Sapir 1929, Jespersen 2010 [1933]). Berrikiago, ‘txiki’ esanahia duten zenbait hitzen osaera fonetikoa gogora ekarri ondotik (fr. [pǝtit], gazt. [′tʃico], gr. [mikros], yoruba [bírí], ewe [kítsíkítsí], etab.), honela laburbiltzen du Ohalak (1997: 2): “it has been claimed that the following sound types are predominant in the expression of ‘small’: high front vowels like [i I y e], […]”.[2] Are gehiago dena, /p/ fonema aitzineuskararen sistematik kanpo geratzen delarik, berau izan da adierazkorrena herskarien ahoskabeen artean. Honek guziak ongi zedarritzen du euskal hitzaren izaera fonosinbolikoa.
Erdi Aroko adibideak aintzat hartuta, txipi da aldaerarik zaharrena; alabaina, ezin da baztertu <ch> digrafoak inoizka [c] adierazi izana, Mitxelenaren ustez (19733: 154).[3] Ez dago argi nola azaldu behar den -ki aldaerarako bilakaera: hitzaren balio adierazkorra izan liteke horren arrazoia, baina agian gogoan hartzekoa da -ki atzizkiaren eragina. Despalatalizazioz azaldu behar dira tipi eta tiki sekundarioak. Badirudi helburu adierazkorrarekin luzatu dela txikin, txikigarritasuna areagotuz, ik. goian txikillin eta txikirritiko.
Badirudi bilakaera arrunta dela erronk. ‘gutxi’ esanahiarena, cf. Buckek hizk. indoeuroparrez dakarrena: “several of the words for ‘small, little’ in size are used also for ‘little’ in quantity” (s.v. little, few).
txiker (txikar 1255: SJuan [Toda Chicarra]; txikir 1291: AGNComp5 [Guarsie Chiquyrra]; txiker 1653: Mikol). ■ Badirudi hitz zabaldua izana dela: Erdi Aroko nafar dokumentuetan ez ezik, mendebaldean (gip. lekukotasun batzuk barne) eta Erronkarin aurkitzen da (Hualde, Mendig: txiker; cf. erronk. txiki, ‘gutxi’ esanahiarekin). Testuetan txikar eta txiker dira forma erabilienak; txikir, Erdi Aroko Nafarroako izenetan ez ezik, Araban aurkitzen da (Land, Lazarg, LaudDot; nabarmentzekoa da txipi eta txikir agertzen direla bai Landucci eta bai Lazarragagan). Esanahiaren aldetik, badirudi txiki/ttipi-ren balio bera duela (nahiz ez dakigun jatorriz gauzak nola ziren).
□ Erdi Aroan, cf. txikir-en lehen lekukotasuneko pertsona bera diruditen Guarsie Chiquirra (AGNComp6 1294), Garsie Chiquirra (AGNComp7 1300); egiari zor, bilduma horietan guztietan bitan errepikatzen da izena, Ezkaba eta Santsoain goiburupeetan, eta izen bereko bi pertsona izan daitezke. Cf., gainera, Iruñeko Tota Chiquyrra (MonNav 1350) eta Orreagako Miguel Chiquirra (PobNav 1366). Geroago, cf. “le llaman Chiquerra” (LexNavII 1541), Longidan.
Arabako leku-izenetan ere aurki daiteke txiker: geroagoko besteren artean, cf. Aranako Urustuichiquerreta (OnomVasc 7 1687) eta Gamarrako Lacuchiquerra (TopAlav 1690).
Bilakaera adierazkorren adibide dirudite Chiquirri (PasaiTop 1652) eta Chiquirrita (PasaiTop 1714) antroponimoak, eta txiki-ren gainean ere egon litezke osatuak.
txikerretan (‘umetan’: Mogel [bai txikarretan edo geruago]), txikertasun (Añib), txikertu (txikir- Land), txikertxo (Mogel (txikartxu)), txikerxko (Hualde). Cf. abendu txiker, hatz txiker (atxikar)…
► Badirudi txipi/txiki-ren eratorritzat hartu behar dela, baina osaera zehatza ez da argia, ez eta aldaeren arteko lehentasunezko harremana ere. Bi eztabaidagai bereizi behar dira: batetik, txiki-ren ala txipi-ren eratorritzat jo behar dugun; bestetik, aldaeren artean zeinek erakusten duen formarik arkaikoena, txikir-ek, txiker-ek ala txikar-ek.
Aldaeretan, txiker-etik baizik ezin da azaldu txikar, nahiz eta ez dugun aurkitu hitz amaierako -er > -ar bokal irekitzearen adibiderik ekialdean (gogoan izan nafarra dirudiela Toda Chicarra; agian deitura horrentzat berariazko azalpena behar dugu, eta asimilazioz edo azaldu, Txikerra > Txikarra); bestelako testuinguruetan, cf. zub. bardin (< berdin; FHV 61); agian ez da ahaztekoa zenbait hitzetarako Mitxelenak aipatzen duen “impulso de diferenciación” (FHV 68-69). Bestela, ongi dokumentatua dago irekitzea bizk. eta gip. (cf. bazter > baztar, izter > iztar, etab.; FHV 62).
Txiker-etik abiatuta, asimilazioz azaltzen da txikir. Aukera honen arazoa txiker-en beraren kronologia dokumental berantiarra da;[4] alabaina, txikir joz gero jatorrizkotzat, txikir > txiker > txikar bilakaera gertatu dela onartu beharko genuke, -a- bokalera iristeraino.
Txiker aldaeraren lehentasuna onarturik, bigarren osagai moduan *kher ikus genezake: txiki + *kher litzateke, edo, hobeki, txipi + *kher (nahiz dokumentazioan txiker baino berantiarragoa den txiki). Bigarren osagai horrek ‘exkax, txar’ gehituko lioke txipi-ri. Alabaina, ez dago argi zenbateraino den posible *kher izatea hor, bai baitirudi aski antzinakoa dela -ger osagaiarekiko elkarketa, hura duten hitzetan: cf. anker, aker, uzker, erro monosilabikoen gainean osatuak.
Txikir jatorrizkotzat jo nahi izatera, gehiketa adierazkorren batean edo pentsatu beharko litzateke, ik. txikirritiko; honek, bistan dena, txiki-ren berantiartasuna du arazo.