- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
txakur (~1496: RS; zakur 1499: ArchOiarI [Çacurvbieta]; xakhur 1571: Leiz; tzakur 1803: Lizarg). ■ Hitz orokorra. Ez da ageri deituretan eta leku-izen zaharretan. (H)or-ekin batera ageri da zenbait lekukotasunetan (RS, Land, Leiz, Ax, Goihetxe, Artxu, Intxpe…); Larrasketentzat ho (sic) “chien” da, eta txakür, aldiz, “petit ou jeune chien” (cf. Ax bi xakur gazte, bi orkume, eta halaber horaren umea txakurra, Azkuek Zuberoan jasoa).
Testuetan forma sabaikaridunak (tx-, x-) dira aurrenik eta ugarienik agertzen direnak (x- bazt.-lap.-bnaf. eremuan, eta tx- beste orotan); forma sabaikarigabeak (z-, tz-) testuetan XVIII. mendean hasten dira agertzen (mendebaldean urri eta Zuberoan ere ez erabat), baina cf. goian Çacurvbieta.[1] (T)xakur, bere jatorrizko balioa gorabehera, forma markatu gabea (eta are bakarra) bihurtua dago leku askotan, balio adierazkor txikigarririk gabe; orobat aurki liteke (t)zakur balio adierazkor handigarririk gabe. Herskari hasperenduna (-kh-) ez da orokorra iparraldean. Bada ttattur forma haur-hizkuntzakoa ere (Herria 1969 hitzak beti osorik zerabilzkan, behin ere “mimi”, “ttotto”, “apapa”, “ttatturra” eta holakoak enpleatu gabe); Azkuek kakur ere jasotzen du Zaraitzun eta Erronkarin.
Lanabes eta diru-txanpon batzuen izena ere bada (cf. bereziki txakur handi/txiki, eta Kkiño txakur-diru ‘diru xehe’). ‘Alfergura, nagitasun’ adierarekin jasoak izan dira txakur zuri (bizk.), zakur (gnaf., lap., bnaf.), zakur beltz (gnaf.) eta zakur nabar (gnaf., bnaf.); cf., balio berarekin, asto zuri (bizk.) edo zaldi urdin (bizk., gip.).
Izenondo bezala ere erabili izan da (EgiaKant Olandakoak, / zegaiti direan txakur osoak, MElizanb errepublikano guziak… falsu zakhurrak, TxAgir zeure bizitza txakurra).
□ Bada Lekeitioko agiri batean Chachurandy (FábrLeq ~1499); editoreak Chacurandy jarri du aurkibidean. Irain gisa erabilia, chacurro dugu Uxuen (EuskVald2 1626).
◊ Cf. “el dicho baile ha tomado un galgo chacurro perrusno” (AutócMél 1593).
● txakur-amets Azk (bizk.); cf. EgiaKant txakurren amesagaz paluak asko; badirudi hitzak balio degradatzailea duela, ik. halaber txakur-hizkuntza.
● txakur-hizkuntza TxAgir (euskarari buruz esana); cf. ahuntz-erdara.
txakur-aza (Azk (bizk.); animaliei ematen zaien aza mota bat da), txakur-eztul (Azk/TEtxeb… (bizk., gip.); zakur-eztul Azk/Izeta… (gip., bazt., lap.)), txakur-katu (RS [txakur katu dagoz]), txakurkume (Land), txakur-mihi/mingain (landarea: Larm, Izt), txakurtegi (Larm, AgirAst [ongi da zakurtegi egitea Jaunaren etxea?]), txakurtu (Larm, Kkiño), txakurtxo (Lazarg), txakurtzar (Mogel; z- Añib (gip.), TxAgir), xakurtasun (Laf [Platonek zion xakur guziek badutela xakurtasuna]), xakurtto (Goihetxe), zakurkeria (HiriartU [zakurkeriaz… urdekeriaz]; tx- TxAgir). Cf. ardi- (+ artzakur), argi-, arratoi-, artzain-, atari-, ehiza-, eper-, erbi-, itsas-, jainko-, jan-, ur-txakur…
► Ez du etimologia garbirik. Badirudi zakur forma sabaikarigabea izan behar dela jatorrizkoa (FHV 191); ik. goian Çacurvbieta. Testu zaharrenetan, aldiz, (t)xakur da nagusi: forma adierazkorrak ia erabat ordeztu duke jatorrizkoa, hortaz. Dirudienez txakur-ek berak hor ordeztu du; garai batean or orokorra zatekeela gogoan hartuta, baliteke txakur-ek jatorrian beste esanahiren bat izatea (beste animalia bat? maskota orokorrean?), baina ez dugu hori zehazteko daturik.
Hitzaren oinarrian otso ikusiko bagenu, agian (o)txa- (otxo, otso) + gur/kur moduko osaeraren batean pentsa genezake, lehen bokalaren aferesiarekin (halako aferesien urritasunaz, ik. bariku), eta esanahiz ‘makurtu/hezitako otsoa’ edo litzatekeena; sabaikaria testuetan nagusi izateak aukera honen alde egin zezakeen, sabaikaria bera jatorrizkotzat jotzeko bidea irekitzen baitu, baina lehen lekukotasuneko zakur-ek aukera hori zaildu dezake. Aferesiaren bidetik, orobat abia gintezke ozar-etik, edo are etxe-ren elkartuetako etxa- formatik (cf. Nafarroan etxandre > txandre).
Zaila da bestelako osagairik identifikatzea: za- dugu, lepokariaren lehentasun kronologikoa hobetsita, baina ez da erraza formatik harago aurrizki hori zahar eta zabal bezalakoekin konparatzea; ugaritasun edo handitasun esanahiren batetik, agian. Pluraltasunari lotua dago -tza atzizkia adizkietan eta toponimian; atzizki hau berau lokazioarekin ere lotzen da.
Diru-txanponaren izenerako, cf. gazt. perra gorda, perra chica. Hizkuntza galo-erromantzeetan lanabes ugarik dute chien hitzean oinarritutako izena (FEW 2/1, 194b-195a, canis, I 2 e); ‘alfergura, nagitasun’ adiera duten oinarri bereko hitzak ere badira hizkuntza horietan (FEW 2/1, 193b, canis, 2 a γ), eta cf. halaber gazt. encanarse “entretenerse demasiado hablando”; Corominas eta Pascualen iritziz txakurrek bere-berezkoa duten izaera nagiari lotu behar zaio adiera hau (DCECH 1, 794b, can).