- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
tresna (~1490: GaribAtsot). ■ Hitz zabaldua. Landuccigan trezna dago; tresen(a) Lizarraga eta Orixek darabilte, eta gnaf.-bazt. eremuan jaso izan da.
‘Tresneria’ esanahiarekin ageri da Garibairen atsotitzean (tresneak jabea dirudi, “el menaje”) eta Landuccigan (“axuar de la casa, etse treznea”), baina gainerako lekukoetan ez (‘jantzi, arropa’: EtxZib tresna ederrak ere iauntzi; ‘lanabes, langai’: Ax lanhabesak, tresnak, Mogel biargintzako tresnaak; ‘uhaleria’: Lardiz gamelu baten tresna-pean); pertsonez esana ere aurkitzen da, zentzu gutxiesgarrian (Larm zer mutil zuzenak edo zer tresna biurriak, Elizanb bazakinagu, tresna makurra).
● tresnatu ‘(aberea) zelatu’: RS; ‘jantzi’: Pouv; kasu honetan, pentsa daiteke errom. tresnar-etik hartua dela aditza, eta ez dela ezinbestean tresna-tik abiatuta osatu.
● tresneria ‘ekipaje’: EtxSar (tresneria eta bagaieriak); ‘tresnak, lanabesak’: FedProp 1898 (negu-arrantzako zuten tresneria guzia); euskararen barrenean sortua, -eria atzizki jatorriz erromantzearekin.
tresnagabetu (Larm (-bage-), Uriarte [tresnagabetu zituen gameluak]), tresnatxo (TxAgir (-txu)), tresnatzar (‘piltzar’: Mburu; ik. behean traînes ‘piltzarrak’).
► Mailegua da, cf. gazt. zah. tresnar ‘arrastaka eraman’; hau berau, azken buruan esanahi bereko fr. traîner-etik dago hartua.[1] Pentsatzekoa da gaztelaniatik hartu zela hitza, eta euskararen barrenean zabaldu zela, formaz bederen, iparraldeko euskalkietara ere: Corominasek eta Pascualek diokutenez (DCECH 5, 626a, tresnar), hitzak ez du -s- etimologikorik aldaera galo-erromantze jatorrizkoetan (FEW 13/2, 161a-171a, *traginare), eta gaztelaniazko berrikuntza da, frêne/fresno, âne/asno bikoteen eredura bokal luzea jatorrizko -es- moduan interpretatua. Ez da baztertzekoa, jakina, forma jatorriz gaztelaniazko horri hizkera galo-erromantzeetako adierak lotu izana (esanahi ezberdinez, ik. behean).
Nolanahi ere, ez dirudi pentsatu behar denik atzeranzko osaeraz sortua denik tresna, euskararen barrenean tresnatu-tik. Wartburgek gogoratzen duen gisara (FEW 13/2, 170a), “[i]n den allermeisten bed. aber erweisen sich die subst. vom typus train und traine durch ihre semantik und auch chronologisch als rückbildungen vom verbum”; hots, erromantzeetan bertan baditugu aditzetik ateratako izenak, eta adiera gehienetan ditugu izenen adibideak.
Erromantzeetan ere aurki daiteke, beraz, tresna izena, eta adibide hauek aurkitu ditugu euskal eremuko agiri-bildumetan: ‘tresneria’ adierarekin, cf. Nafarroan “et quemaron [al] abat la casa et la cubas con quantos tresnas hy auia” (AGNCartI 1261); ‘uhaleria’ adierarekin adibide gehiago dago, cf. Nafarroan “Garci Semeneiç de Leçcana tolio dos mulas a Furtuyn Maranchona con todos sus tresnas, et uendieronlas en Pomplona” (AGNCartI 1261), Bizkaian “vn roçin de albarda color castanno escuro con sus tresnas” (AlcBilb 1435), “vn mulo morsyllo con su alvarda e tresnas” (AlcBilb 1459), “azemilas de camino en su casa nin reçibir tresnas de los mulateros” (OrdBilb 1495), “e muchas armas e toda artellería e azémilas e tresnas” (GSalazar), Araban “asi acemillas como rocines de las ruedas, que ayan de yr con una manta en cerro sin tresnas algunas” (ArchDonem 1492), “las dichas azemillas con sus tresnas” (ArchLegut ~1512).
Adiera guztiak aurki daitezke hizkuntza galo-erromantzeetan (FEW 13/2, 165a, *traginare): ‘lanabes’ adierarako, cf. okzit. trano, treina, etab., ‘eskuare, arrastelu’ adierarekin; nekazaritzaz aparteko lanabesetarako ere, cf. okzit. zah. traina ‘arrantzarako sare’ (forma honekin berarekin, “traîneau pour le transport de lourds fardeaux” adiera ere badu. Animaliekin erabiltzen den ‘uhaleria’-rako, cf. Frantzia erdialdeko “bâton que l’on suspend au cou des vaches pour les empêcher de courir”, okzitanieratik hurbilagoko hizkeretan “bout de solive que l’on suspend au cou des boeufs pour les empêcher de courir”, etab. Bestalde, agian ez da baztertzekoa euskararen barrenean garatu izana ‘jantzi, arropa’ adiera, ‘animalien uhaleria’-tik, baina cf. okzit. zah. traina “queue traînante d’une robe” eta Saintongeko traînes ‘piltzarrak’. Erabilera gutxiesgarri ugari aurki daitezke hizkera galo-erromantzeetan: umeez ari garela, cf. adib. Lochesko train “enfant bruyant”, Alençonen “enfant dissipé”, etab. (FEW 13/2, 163a); cf., gainera, fr. zah. trainée “femme dissolue”, traînée “fille sale” (Poitoun), “fille perdue” (erdialdean), etab. (FEW 13/2, 162b).
Landuccioren trezna aldaerari dagokionez, ohar bedi badela arag. treznar ‘laborea metatan jarri’, eta idazle sevillar batek treznar eta trezno badakartzala, zaldiei jartzen zaien uhaleriarekin loturiko esanahi batekin (DCECH 5, 626a). Bestalde, -e- tartekatu da tresena aldaeran, -sn- taldea apurtzeko, cf. ziur asko esnatu, esne > gnaf. esenatu, esene (FHV 164, 512).