- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
su. Hitz honen azpian su, suhi eta susper sarrera-buru nagusiak bildu dira. Su-ren azpisarrera modura subil, sugar, sugarastatu, sugate, suhats, sukalde, sukar eta sute daude. Susper-en azpisarrera modura, suspertu.
Proposaturiko familia honetan, eragozpen formalik gabe lot daitezke sarrera-buru nagusiak. Suhi ere familia honetan kokatzeko, esanahiaren aldetiko xehetasunak dira argitzekoak, hitzaren motibazio antropologikoaren bila.
♦ su (xiii.-xiv. m.: DocArtaj [Elvira Suberria]; ik. suhi eta akit.). ■ Hitz orokorra. Suan erako formak ekialde zabalean erabiltzen dira gehienbat, eta sutan erakoak, aldiz, erdi-mendebaldean;[1] surtan erakoak bizk., gip. (jad. IbargC) eta Voltoire eta EtxZib-engan aurkitzen dira (ik. behean). Sur aldaeraren adibide esanguratsua izan daiteke Leizarragaren hau: Iainkoaren glorifikatzera sur behar dugu, eta bethiereko gure desir guziak fin hartara beha egon behar dirade; ‘gogo bizi’ edo antzeko zerbait esan nahiko luke (konpara bedi Belap-en adibidearekin, gure salbatzeko sü handi baziala). Suia/süia forma mugatuak bnaf. eta zub. ageri dira, Etxeparegandik hasita.
Berezko eta irudizko erabilerak ditu (ArrasErrek suak erre azala, Etxep urhe hunak behar dizi suian unsa purgatu, JElizalde estomaguaren suan, Materra zure amorioaren sua, OihAtsot odolak su gabe diraki, Belap gure salbatzeko sü handi baziala, AgirAst betiko surtara). ‘Azaleko pikorta’ adierazteko ere oso zabaldua egon da.
□ Erdi Aroan, Artaxoakoa da lehen lekukotasuntzat jo dugun Suberria, eta “fuego (hogar) nuevo” itzultzen du Mitxelenak (1969b: 48); itxuraz deitura berarekin, cf. Sancho Sumberria, Miguel Sumberria (PobNav 1330) eta Garcia Sumberria (PobNav 1366), guztiak artaxoarrak. Esanguratsua izan daiteke sudurkaria berreraikitzeko.
Lehenagokoa izan liteke peçam in Seuteguia (SJuan ~1252), sutegi-ren adibide baldin bada. Cf., bestalde, Sugarteguieta (LibRub xiii. m.) eta lehenagoko gomic sugabarra (SMig d.g., xii. m.; Sugaharra eman ohi da), baina hauek azken buruan suge-ren adibideak dira, Mitxelenaren iritziz (1971b: 255-257). Honela, zail da esaten horietarik den Sancho dit Suguar (OnomNord 1381), ala suhar ‘kartsu’ dagoen hor (ik. sugar). Hitzaren adibide garbiagoa izan daiteke Mingonin de Subieta (OnomNord 1399), Suhobieta baldin badago hor; cf., bestalde, Martin de Suquiasu (ArchMarq 1490), Sukia-ren adibide baldin bada (hitzaren adibidetzat du Mitxelenak deitura hori (19733: 150)).
Horrela azaldu dira, orobat, Iohan de Sumendiaga (ArchEib 1494) bezalakoak, baina baliteke asu ‘sasi’-ren adibide izatea: Catalina de Sumendi izenaren ondoan, cf. Juan Çuri de Asumendi (VecVizcII 1514), eta, lehenago, Asumendi (ArchLeqI 1334).
Akitanierazko svtvgio/svhvgio jainko izenean su egon daitekeela aipatu izan da, bestelako aukerak baztertu gabe (FHV 420, Mitxelena 1961g: 202, OnomAquit §615).
● sugina ‘sukaldearen zola’: Ax (labe gori beroan, sugina gogorrean); badirudi izenari lotu zaiola -a artikulua; esanahiari begira, pentsa liteke -gain dagoela, diptongoaren bakuntzearekin; agian ez da erabat baztertzekoa -gin atzizkia egotea; *su-egina dela uste du Harrietek.
● suhalama ‘gar’: Belap; gask. hlãma ‘gar’ eta halamá ‘gartu, suak hartu’-rekin lotu behar da bigarren osagaia (FEW 3, 599b, 600b, flamma); ik. sulama.
● suhar1 ekialdeko hitza; EtxSar (kapitain hagitz suhar eta balent hark); atzeranzko osaeraz azal liteke, suhartu-tik; bestela ez legoke argi zer sintaxiren araberakoa litzatekeen su + har moduko osaera bat; ik. halaber sukar.
● suhar2 ‘ipurtargi’: Azk (erronk.: suãr); su + har (zomorroa).
● suhartu Oih (bihotza suharturik); ekialdean ageri da, batez ere igaitz.; cf. hedadura handiagoko su(a) hartu: Pouv (belharrak sua hartzen du), frBart (etxiak su artuta) eta suak hartu: EtxZib (ustekabe harturen du suak mundu guztia); su + hartu; itxuraz suhar-tu baino egokiagoa, ik. suhar1.
● sumur “sümurra, braise” Géze; bigarren osagaia gask. mo(u)r(t) ‘hila’ izan liteke, izenondo gisa ere erabiltzen dena, ik. Palay s.v. mourt eta mor(t).
● surtan IbargC “surtan quiere decir ‘en el fuego’”, Volt (bikia surtan, “geme au feu”), EtxZib (surtarik delira dezan kharrez inguratua), Ubill (infernuan beti surtan erretzen); arkaismo lexikalizatua, mendebaldean gaur arte iraun duena eta ekialdean XVII. mendeko zenbait testutan (usuago den suan-en ondoan) dokumentatzen dena; sutan modernoagoak bestelako balioak ditu, hala nola ‘garretan’.
● sustatu ‘sutu, bizitu, bultzatu’: Pouv (suz-), Xurio (zure amudioz sustaturik); Lopezek usustatu darabil (amorioz erre edo usustatu); osaeraz *su-z-ta-tu, apikariaren aldeko asimilazioarekin, cf. behean sutatu, instrumentalik gabe; ez dago argi nola esplikatu behar den usustatu aldaera.
● sutegi ‘arragoa’: “entre la fragoa o suteguia” (ZestBurdin 1527), Ax (errementaldegian, harotzaren sutegian); ‘sukalde’: OihAtsot (horak suthegian); goiko Seuteguia-z gain, cf. Spolssuteguia (OnomVasc 7 1486), hau ere arazoekin.
● sutopil Materra; su-opil ez ezik, sukopil ere badago, eta baita surtopil eta sustopil ere; Mitxelenaren ustez, *suko opil-etik azal daiteke sukopil aldaera (FHV 248); badirudi asimilazioz azaldu behar dela txistukaria sustopil-en, sus- < sur-; surtopil-eko -t-rako, ik. sukalde.
● sutsu Harrt, Mogel (arro, sutsu ta aserrakor); cf. Suchuportillua (EslabTop 1588), atzizkiaren balio apur bat ezberdinarekin.
● sutunpa “cañones de artillería”, “pieza de artillería”, “culebrina, pieza de artillería”, “espingarda” Larm; Larramendik asmaturiko eta aitorturiko hitz bakanetarik, cf. halaber godari; badirudi onomatopeia bat erabili zuela bigarren osagairako, cf. Mogelen sutaunpa aldaera.
su-arma (Larm, Mogel), su-arotz (‘errementari’: EtxZib (suharotz)), suburu (“chimenea” Arak (gip.)), su-egur (RS [iausi din ezkurra oroen su egur]), su eta gar (Haranb [gure ganako amorioz su eta khar ditxetzula]), sugai (‘erregai’: Ax [eltzeari… sukhaien gutitzea]; ‘pospolo’: Harr; “carga de escopeta” Larm; “inflamable” Larm, Pouv (sukhai; baliteke sukhoi-rekin nahasi izana)), sugarri (‘sugai’: Lizarg (sukárri); “incentivo” Larm (sukarri); ‘sukar’: Lizarg (sukarri); ‘kitzikagarri’: frBart; herskariaren xehetasunetarako, ik. sukalde), sugin (Larm (suk-), BMogel [erremienta sugiñekin]; herskariaren xehetasunetarako, ik. sukalde), suharri (Pouv, Lizarg; sutarri ere badago han-hemenka, ik. sukalde), su-hauts (‘bolbora’: Larm, Mogel; sutauts Larm, Iturr; ‘errauts’: Artxu), su-hazi (Lopez [bekatiaren su-azia]), su-inar (EtxZib), sukari (‘sugai’: Xurio), sukoi (Ax [sua lotzen zaie, zeren sukhoi baitira, ihar baitira]), sukor (Larm, Mburu [bere pasione sukorrak]), sukune (‘sutondo, supazter’: Mendig [< sut-/su’- + gune, ziur aski, eta ez su + une; ik. sukalde]), su-lama (‘gar’: Leiz (su flama), Gaszar (su-lama); ik. goian suhalama), su-leize (Mburu [sulezeko etsai amurratu guziak]), sumin (Pouv; sumindu EtxZib), sunahi (‘sugai, sukoi’: Azk/Izag AranOñ (bizk.)), supazter (Leiz (su bazter), Monho (supazter) [< sut-/su’- + bazter, ik. sualde]), supe (Gaszar [errerik hemen supean]), su-pindar (Lopez), supizgarri (Ax (su pitzgarri)), sutaitzin (Zalgiz [zer dio suthundokoak? zer baitio suthaitzinekoak]), sutantz (RS [otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutanzean]), sutaratu (Mburu (surt-)), sutatu (‘sutu, piztu’: Salab, Laphitz [bere hitzaz berotzen ditu, sutatzen ditu]; ik. goian sustatu), sutoki (Urte, JEtxep), sutondo (Zalgiz [zer dio suthundokoak? zer baitio suthaitzinekoak]; sutondo OihAtsot; su-ondo Hbarren, EAEL (gnaf.); sutondo orokorra da, su-ondo erdi-ekialdean ageri da), sutto (Lizarg), sutu (Ax [goritua eta sutua zaudenean]), sutxo (Larm, Astar (-txu)), suzko (Leiz [suzko habeak bezala]). Cf. egartsu1, jo eta su, labesu…
► Hainbat argudio bil daitezke su baino zaharragotzat jotzeko sur aldaera: (1) gutxi dira CV egitura duten euskal hitz ez-gramatikal zaharrak (cf. ke); (2) antzina aski eremu zabalean zegoen zabaldua sur (bizkaieratik hasi eta lapurtera arte, gutxienez; bestela, erdi-mendebaldeko berrikuntzatzat hartu beharko genuke; ik. eratorrietan surtan); (3) gnaf. surtopil bezalako aldaerak hedadura zabalduago horren lekukotzat har litezke (surbil-ekin bestelako arazoak egon litezke, ik. subil), cf. orobat Mburu surtaratu; (4) hitzaren forma zaharra genuke Leizarragaren adibidean (sur behar dugu), predikatibo moduan edo gordea —hor ere modu arkaikoan—, eta esanahi berezi batekin.
Horretaz gain, aintzat hartzen baditugu Erdi Aroko Sumberria deiturako artaxoar ugariak (ik. goian), *sun aitzinformara ere irits gintezke; orobatsu egin dugu zur-en kasuan, *zun berreraikita (dardarkari bakuna du hitz horrek). Sudurkaridun forma horren alde egingo lukete zenbait eratorriren aldaerek: suhats-en sumats aldaerak, subil-en sunbil-ek, etab.; ik. halaber suhi.
Zaharrena sur izanik, elkartuetako su- aldaera ugaritik azaldu beharko da su. Dardarkariaren izaera bortitzaren alde egin lezake zub. sü egoteak, baina baliteke, besterik gabe, dardarkaria galdua izatea su > sü gertatu zenerako; ez dago argi hitzarekin lotu behar diren bazt. -sur eta surrean ‘bila’. Hauetan dardarkari bortitza azaleratzen da, baina horixe da espero dena polisilaboetan.
Oro har, zailagoa da dardarkaririk gabeko formatik abiatzea, ez bailegoke azalpen errazik amaierako -r azaltzeko (ez dirudi erakusleetako ha/hark modukoak aintzat har daitezkeenik hemen).
Esanahiaren aldetik, pentsa daiteke Mitxelenak Erdi Aroko Suberria-n ikusten duen “fuego (hogar)” inoiz orokorra izana dela; sugate-k eta sukalde-k ere badute adiera hori, eta ik. bestalde suhi.
subil (xubil 1559: NatVasc [Eneco Sanz, Xubill, bastero]; ~1715: Barrutia; sunbil 1717: LéxNavI; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., bnaf., zub.). Aldaerak dira subil (bizk., gip., zub.), sugil (gip., gnaf.), suil (bizk.), sühil (zub.), sühüil (zub.), sunbil (gip.), sungil (gnaf.), sunpil (TomAgir), sumil (bnaf.), supil (bizk., gip.), surbil (Astar), soil (bnaf.), eta, z-rekin, zubil (bizk.), zupil (gip.), zunbil (gnaf., bazt.), zumil (bnaf.), zunpil (gip.) eta zurbil (ADonostia); hasierako sabaikariarekin, lehendabiziko lekukotasunaz gainera, xunbil aldaera (gnaf.) dago (cf., gainera, aezk. Xubilaro).
Esanahi ohikoena ‘enbor’ da, bereziki sutondokoa, eta maiz Gabon-gauean jartzen denaz esana (Barrutia egin eginik aren gorputza Natibitate subila, Mburu gain orrelakotik amiltzen den zunbil andi edo zur edo aitz biribila, Astar (franzesak) dagoz geldi geldi subil bat eginik). Beste adierak dira ‘goldean jartzen den egur-zatia’ (Azk/Izag (bizk., zunpil gip.)), ‘egurrezko eserleku’ (Azk (bizk.)), ‘gainean ebakitzeko egur puska’ (Azk/Izag (bizk., xunbil gnaf.)), ‘mulko, bultu’ (ArreseB), ‘bultu, tailu’ (Izt), ‘leraren zolako egur’ (Azk sunbil (gip.)), ‘etxe-zolako zureria’ (Althabe (zub.)) eta “pièces de bois sur lesquelles reposent les barriques” (Lhande sühil, sühuil (zub.)).
□ Erdi Aroan, cf. agian Miguel Survill (MerEst 1427). Orobat ez dago argi hitzaren adibide den Nafarroako Sunbilla herriaren izena: cf. villa de Sunbil (AGNComp5 1291), lehenago Husumbil (AGNComp2 1280). Are lehenagokoa da Aragoiko “in uilla [Be]nascu in loco ubi dicitur ad Subilla” (ColObar ~1015). Agian ziurxeagoak dira Subilerreca (ArchElgoi 1452) eta Juan Peres de Subileta (ValladVizc 1486); cf., bestalde, Arabako Susumbilgo Yturriondoa (ArchBar 1478). Sunbil aldaeraren lehen lekukotasun gisa jarri dugun horri dagokionez, “tronco que llaman sumbil, para la noche de Navidad” dakar agiriak.
subil-aizkora (‘aizkora handi’: Azk (bizk.)), subil-arrats (‘Gabon-gau’: soila oats AEtxaide (bnaf.)), subilaro (‘Eguberri-gau, Eguberri’: Suhilaro Duv; Subilaro Azk/AEtxaide (lap., aezk.), Orixe; Xubilaro CEEN 1971 (aezk.); Sunbillero AEtxaide (gnaf.); Subilaro-egur Azk/Barand (aezk.)), subil-harri (“piedra del fogón” Azk (bizk.)), subil-egur (“tronco o tizón de Navidad” Iribarren (gnaf.)), subil-ondo1 (“leño pequeño” zubilondo Añib; cf. ondo ‘kondo’), subil-ondo2 (‘sutondo’: EAzk), subil-oste (‘egurtegi’: Azk (bizk.)), subil-txondor (‘egur handiz osatutako txondor’: subil-txendor Izag (bizk.)).
► Mitxelenak su-ren eratorritzat du 1967an (“sería mejor dejar aparte subil ‘tronco junto al fuego’, que procede más bien de su ‘fuego’” 1967c: 607), nahiz eta Apellidos Vascos-en zur-en azpian sailkatzen duen (Mitxelena 19733: 170). Berez, badirudi errazago ulertzen dela zur-en eratorri moduan —batez ere sutondoarekin zerikusirik ez duten adierak gogoan hartuta—, ‘zur biribil’ esanahiarekin eta, hala balitz, su-ren nahasketaz azaldu beharko lirateke s- aldaerak. Aitzitik, ‘su ondoko (zur) biribil’ gisa interpretatuko bagenu, zur-en gurutzaketaz azalduko genituzke z- aldaerak; aukera honen alde, ohar bedi ‘sutondoko enbor’ dela hitzaren adiera ohikoena, eta Gabonetako ohitura hori euskal eremutik kanpora ere zabaltzen dela. Jakina, ez da baztertzekoa bi osaera ezberdineko hitzak bildu izana hemen, zur + bil eta su + bil (gogoan har bedi zur-en *zun protoforma).
Aldaerei dagokienez, jatorrizko *sun ikus daiteke sunbil, sumil eta surbil-en (betiere su-ren hipotesian); sugil-en ezpainkaria galdu ondotik sartu da belar epentetikoa, eta sühil-en hasperena.
‘(Gabonetako) sutondoko enbor’ esanahi ohikoenerako, cf. inguruko herrietako ohiturak eta sutondoan jarri ohi den enbor hori izendatzeko hitzak: kat. tió (< lat. tītio ‘ilinti’), Lleida eta Aragoi aldeko tronca de Nadal, etab. (DECat 8, 495a, tió, eta 871b, tronc).
sugar (1545: Etxep; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.). Esanahi nagusia ‘gar’ da (Etxep sekulakoz egon behar hango sugar bizian, Maister sü gar bizi bat bezala, Mburu Sodomako sugar izugarrietatik, Zuzaeta infernuko sugarretan); irudizko adieretan ere erabiltzen da: ‘kar, berotasun’ (ZubDot bihotza betha sü garrez, ArreseB sugarraz zebana / maite Erria), “agonía” (Larm). Azk-ek (bizk.) ‘sukar, kalentura’ esanahiarekin ere jasotzen du (cf. Añib sugardun). Urtek eta Larramendik sukar aldaera bat dakarte ‘gar’ esanahiarekin. Ik. sukar.
Izenlagun moduan zenbait hiztegigilek aipatzen dute: “impatient” (Harrt) eta “fiero” (Arak (gnaf.)).
□ Erdi Aroan, cf. agian Sancho dit Suguar (OnomNord 1381), bertan suhar ‘kartsu’ egotea baztertzekoa ez bada ere. Hitzaren adibide gehiago omen daude Erdi Aroan, izengoiti moduan, Mitxelenak dioenez (19733: 150), baina ez dugu beste lekukotasun esanguratsurik aurkitu. Bestela, cf. agian “en lo que llaman Suarr Hondoa” (ValdCas 1580).
Bestalde, cf. Sugarteguieta (LibRub xiii. m.) eta lehenagoko gomic sugabarra (SMig d.g., xii. m.; Sugaharra eman ohi da), baina hauek azken buruan suge-ren adibideak dira, Mitxelenaren iritziz (1971b: 255-257).
sugardun (“calenturiento” Añib), sugardura (“inflammation, échauffement” Duv), sugarretan (‘sutan’: Lizarg, Urte (su kharretan); Urteren adibidean khar aldaera dago, ez nahas sukarretan-ekin, ik. behean), sugarrezko (Añib [sugarrezko oe izioan]), sugartu (“se mutiner” Pouv; Arana [karidadean sugarturik]).
► Osaeraz, su + gar. Esanahiaren aldetik, sugar honekin lotzen da Urteren eta Larramendiren sukar ‘gar’; baliteke sukar-en gurutzaketaz gertatu izana ahoskabetzea edo, bestela, cf. sukalde eta halakoak. Bestalde, baliteke esanahiaren gurutzaketa gertatu izana Azkuek dakarren bizk. ‘sukar, kalentura’-n.
sugarastatu. ■ Azkuek bizk. jasotzen du, sugarastau, sukarastau eta sukaraztau aldaeretan. Esanahia ‘gardostu’ da (Azk (bizk.) ondo sugarastau barik lapikoan sarturiko oilloa eneuke jan gura). Hitz honekin lotua egon daiteke esanahi bereko sugarrastu (Azk (gip.)).
! ● su garastegi “poste que es en el su garastegui” (ZestBurdin 1527); esanahi ezezagunekotzat du Azkunek, eta garastegi ematen du lema bezala. Badira, gainera, 1544ko agiri batean, suarasteguia “taielaz lantzeko lekua?” eta suara ‘taiel’, lehendabizikoa suaraztegia lemapean; testuinguru zehatzagorik ezean, ez da baztertzekoa hitz bera izatea su garastegi eta suarastegi. Larramendik, bestalde, sugarats bat dakar, lihogintzari loturiko hitza, guk hemen suhats-en azpian eman duguna.
sugarastada (“fuego o llama de un momento” sugarastaa Izag (bizk.)).
► Sugar-en eratorritzat jo liteke, baina ez dago argi -astatu bukaeraren nondik norakoa; ez dirudi -ats edo -asta moduko bukaerak proposa daitezkeenik (cf. gorrats, gorrasta, etab.; Morf §290-291), ekialdekoak baitira atzizki horiek. Dardarkari bakunari begira, ordea, su-ren eratorritzat hartzeko aukera dago, cf. agian garaztatu ‘ihinztatu’. Erabilera metaforikoren bat beharko genuke hemen, ‘garrarekin ihinztatu’ edo; garaztatu hitzaren hasieran gar- egoteak ere erraztu egingo zuen hori.
sugate (suate ~1496: RS; sugate 1562: Land). ■ Mendebaldeko hitza (arab., bizk.). Aldaerak dira sugate (arab., bizk.; Land, Lazarg, Mikol…), subate (Larm, Añib (bizk.)), suate (bizk.; RS, Añib), sugete (bizk.), subete (bizk.), suete (bizk.), sueta (bizk.) eta suite (bizk.).
Esanahiak dira ‘sutondo’ (Lazarg jarri banadi sugatean / beroetan jat iturria, Zabala gure etxea / suak artu dau / sugatetik) eta ‘sukalde’ (RS badagik suatean ipirdia uzkarti, EgiaKant zegaiti deutsudan negu guztiko / zer esan ifini sugaterako, Añib suateko lan ta tresnak); ‘etxe’ adieran ere erabili izan da (Akesolo onenbeste zerga ezarri eutsien… bertako suite edo etzeen neurrien).
sugate-harri (suetearri Azk (bizk.)), sugate-bazter (suete-bazter Kkiño), zazpi-sugate (“capigorrón” zazpi-suete Azk (bizk.), Otxol).
► Osaeraz su + ate da (ik. sute, homonimo izatera iritsi ahal izan daitezkeen formetarako); hiatoa apurtzeko sortu da osagaien arteko -g-, cf. agate (< aate < ahate); ez da baztertzekoa inoiz *suhate moduko bat egon izana, elkartuetako *suh- batekin. Esanahiari dagokionez, badirudi esanahi orokorragoa duela hemen ate-k (cf. elizate, etab.).
‘Etxe’ adierari dagokionez, cf. sukalde-rentzat Larramendik dakarren “fuego, casa, vecino” eta, beste hizkuntzetan, gazt. hogar, hoguera, fr. foyer, etab., etimologikoki fuego eta feu ‘su’-rekin lotuak (DCECH 2, 969a, 1. oh., fuego). Ik. bestalde suhi, eta goian Erdi Aroko Suberria.
suhats (sugaratx 1565: NavApod [Catelina Sugaracha]; sugats 1745: Larm; ik. substratukoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.). Aldaeren artean ditugu, alde batetik, hirusilabadunak: sugarats (Larm), subarats (gip., gnaf.); beste aldetik, bisilabadunak: suhats (gip., lap., bnaf., zub.), suatz (bizk.), suatx (lap.), subats (gip.), sugats (gip.), sugatz (Izt), subets (gip.), sumats (lap., bazt.), zuhats (zub.); -tsu bukaeradun suberatsu (bizk.) eta suatsu (bizk.) ere badaude.
Esanahi zabalduena ‘trukes, matxarda’ da, bereziki sutondoan edo sukaldean erabiltzen denaz esana (Duv eginen dituzu untziak hautsen altxatzeko, eta trukesak, eta suhatsak); Azkuek “acial, tenacillas de madera” (bizk.) adiera ere ematen du.
Lihoa lantzeko zurezko artazi moduko tresna bat ere adierazten du: “tascador”, “sedadera” (Larm), “chevalet à battre le lin” (Lhande (lap.)), “tijera… para separar las fibras finas de las bastas en el lino ya agramado” Barand (gip.); lihoa biguntzeko egurraz ere esaten da (Azk (gip., gnaf.)).
‘Are-gider’ (Izag (bizk.) eta ‘izerdia kentzeko uretan sartzen den ohola’ (Althabe (zub.)) esanahiak ere ageri dira.
□ Goitizen moduan dugu hitzaren lehendabiziko adibidea, Catelina Sugaracha (NavApod 1565, Gares); lihogintzari loturiko adiera dukegu hemen, ikus jarraian substratukoak.
◊ Aipatzekoak dira, antzinatasunagatik, “con un palo mango de soracha” (NavApod 1547, Tafalla), “unas mujeres xugarachaderas” (NavApod 1582, Elo), “con mujeres a sogarachar” (AutócSant 1608); adieraren argigarri, cf. “lino por sogarachar” (TafallNav 1549), “lino sugarachado” (AutócSant 1584), “sugarachando lino” (NavApod 1637, Uxue).
suhasle (‘lihoa lantzeko suhatsen erabiltzaile’: Arin/Izag (gip.)), suhaspeko (“residuos de lino que se emplean para encender fuego” subaspeko Azk (gip.)), suhastu (“tascar el lino” sugarastu Larm; suastu Izag (gip.)), suhats-piko (‘suhatsei eusteko ohola’: Barand (gip.)).
► Pentsa daiteke su + hatz moduko osaeraren batean, esanahiarekin ere ondo lihoakeena: ‘sutako gauzak hartzeko hatz’ litzateke berez; jatorrizko erabilera horren zabaltzez azalduko genuke ‘lihoa lantzeko artazi’. Erregularra da txistukarien s-tz > s-ts berdintzea —eskuarki, apikariaren alde—, cf. errom. sazón > sasoi (Land sazoi) eta, igurzkari/afrikatuarekin, Oih satsuri (< *sat-zuri); ik. FHV 283. Ez da hain erraza azaltzen zub. zuhats aldaera (Azkue da aldaera horren iturri bakarra).
Agerikoa denez, osaera ezberdinekoak behar dute aldaera hirusilabadunek: sugar egon liteke lehen osagai gisa, eta honek berak su-ren aldeko hipotesia sendotuko luke. Sumats aldaeran su (< *sun)-en jatorrizko sudurkariaren aztarna ikus genezake: *sunats > sumats bilakaerarako, cf. zumar (< zunhar), Lumo < Luno, etab. (FHV 304).
sukalde (~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira suk(h)alde (bizk., gip., gnaf., lap., aezk., erronk., zub.), suk(h)alte (erronk., zub.), sukulde (gip.), xokalte (erronk.); sutalde Mikoletak darabil, eta Azkuek bizk. jasotzen du; gainera Harrietek suthalde aipatzen du eta Lhandek sutalde lap., bnaf., zub.-tzat ematen du, baina ez da euskalki hauetako beste lekukotasunik aurkitzen. Iparraldean hasperenarekin (-kh-) agertzen da batik bat.
Esanahiak dira ‘supazterreko gela’ (OihAtsot haurrak athean duena erasi, sukaldean zuen ikasi, Ax kuzinako eta sukhaldeko eltze-plateren artean, Kardab sukaldean ontziak garbitzen ari zan, Astar aposentu, sala ta sukaldetan) eta ‘sutondo, supazter’ (Haranb atsekabek ene gorputza sekatu dute ilhetien berotasunak sukhaldea nola, AgirAst galde sukaldeetako laratzai); Mikoletak ‘sutontzi’ adieran darabil (urtu egizu (leia) sutaldean), eta Larramendik “fuego, casa, vecino” esanahia ere ematen dio.
Zenbait eratorritan sukal- forman agertzen da.
sukaldari (Mburu [sukaldariak eta barazkalgiñak]), sukaldaritza (ArEgut 1960), sukalde-atze (Orixe), sukalde-bazter (BMogel), sukalde-diru (“contribución fogueral” Azk (gip.)), sukalde-gela (Barand), sukalde-giro (‘sutondoan egoteko moduko giroa’: Garate (gip.)), sukalde-jakintza (Anab), sukalde-laguntzaile (Etxaide), sukalde-lan (AMZabala [Iñaxi ta neskamea ari ziran sukalde-lanetan]), sukalde-mutil (“marmiton” TourLaf, Berron), sukalde-nagusi (Anab), sukalde hotz (“sobre cuisine” Hbarren), sukalde-pertz (sukal-pertz Orixe), sukalderatu (Duv, Etxaide), sukalde-tresna (Mogel), sukalde-zatar (Azk (gip.)), sukaldezain (‘sukaldari’: sukalde-zai Arrue), sukalde-zoko (sukhalde xoko Goihetxe; sukal-txoko Soroa), sukaldiar (‘sukaldari’: Azk (zar., erronk.)), sukalki (Etxaide [ene amak… egiten zitun sukalki sail bat]), sukalkide (Zaitegi), sukalkin (‘sukaldari’: Larm, Beobide), sukalkintza (Beobide [artu zuan… ospizioko sukalkintza]), sukalondo (‘sukalde-atze’: sokalondo Inza EuskEsn 1913), sukaltarte (‘eskaratz’: sükhal- Azk/Lhande/Larrasket (zub.)), sukalzilo (“qui aime à fréquenter la cuisine” Lhande (lap., bnaf.)).
► Aski argi dago su eta alde direla osagaiak, baina aukera ezberdinak landu dira tarteko -k- eta -t- azaltzeko. Mitxelenak gogora dakar *suko alde proposatu izan dela sukalde-rako, baina, sutalde jatorrizkotzat hartuta, disimilazioz azal daitekeela dio (FHV 248). Sutalde-n, berriz, uste du -t orokortu dela, zabaltze analogikoz, beste elkartu eta eratorrietatik, eta bi aukera aztertzen ditu hauetan: (1) -te aditz-izenetakoan egon daiteke -t horren sorrera (cf. jatordu < *jate-ordu), edo (2) elkartu-eratorrietako fonetismoetarik azaldu behar da (cf. artalde < *ardi-alde). Egiari zor, halako orokortzerik behar izan gabe ere, ez dirudi ezinezkoa *sute-alde moduko osaeraren bat, -te aditz-izenetakoarekin.
Bestelako bide bat aztertzen du Hualdek (2006: 504): su’ondo > sutondo gertatu zen haren ustez, hitz elkarketan sorturiko herskari glotala herskari bilakatuta (dioenez, herskari glotalak /t/-rekin du antzekotasun akustikoa handiena; kakotxarekin adierazi da glotal hori). Aukera honen aldekoak izan daitezke ustekabe bezalakoak (< *uste’gabe), ahostunaren ahoskabetzea ezin baita bestela azaldu horrelakoetan.
Edozein dela ere onartzen dugun aukera, -k- ez da inoiz elkarketako emaitza primarioa. Eztabaida honetan kokatu behar dira goiko hainbat eratorriren zenbait aldaera ere, guztiak sut- edo su’-rekin: sutopil, sukarri, sukin, sukune, supazter, sutarri, sutauts, sutaitzin, sutantz, sutondo; ohar bedi sukarri-n, sukin-en, sukune-n eta supazter-en bigarren osagaiaren lehen kontsonantearen ahoskunea gorde dela (-garri, -gin, -gune eta -bazter), lehenaren -t-rengatik edo glotalarengatik ahoskabetuta.
sukar (-kh- 1627: EtxZib). ■ Hitz zabaldua (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.; bizkaieraz Añibarrok eta XIX. mendearen azken urteez geroztiko zenbait autorek darabilte). Iparraldean -kh- ageri da gehienbat, baina XIX. mendearen erdialdeaz geroztik -k- ere aurki daiteke. Azkuek (bizk.) sugar bat ere jasotzen du ‘sukar, kalentura’ esanahiarekin (cf. Añib sugardun). Ik. sugar.
Esanahi nagusia ‘helgaitz, kalentura’ da (EtxZib lehoñ sukharrez zoratuak, Ax sukhar handiarekin zaudenean, Gerriko etikazko sukar edo kalenturarekin dagoan eria); irudizko adieretan ere ageri da: ‘berotasun, kar’ (Haranb eman diazozu ene arimari karitatezko sukhar bat, Hbarren ikhasteko sukharrak), ‘haserre’ (Azk (gip.)). Urtek eta Larramendik ‘gar’ esanahiarekin dakarte.
Bestalde, adizlagun moduan ageri da XX. mendeko testuren batean (TomAgir gogoz eta sukar lotu zitzaion ekiñaldiari).
◊ Corominesen ustez, sukartu-tik heldu da gazt. eta kat. socarrar ‘erre, gardostu’, haren eratorri ugariekin (DCECH 5, 283ab, socarrar; DECat 7, 990a, 991a, socarrar). Erromatar aurrekotzat du hitza; aukera honetarako, aintzat hartzekoak dira euskal hitzaren osaeraz esaten ditugunak: argitu beharko litzateke, besteak beste, zenbateraino izan daitekeen zahar suk + har moduko osaera bat. Nafarroan, cf. “el dicho puerco […] estaba entero sin abrir ni chocarrar” (TafallNav 1552).
● sukarretan ‘karrarekin’: Barb (othoitz eta othoitz ari zen, sukharretan); ik. sugarretan-en Urteren adibidea, su kharretan, argi eta garbi su + khar.
● sukartu “arder” Larm, Zink; ‘haserretu’: Larm, Azk (erronk., + x-), Etxaide; ‘beroa jasan’: Larm; ‘sukarrak hartu’: Uriarte; osaeraz suk + hartu, ik. behean, eta osaera horri dagozkio, esanahi etimologikotik hurbilen daudelako,“arder”, ‘haserretu’ eta ‘beroa jasan’; Uriarteren ‘sukarrak hartu’, ordea, sukar + -tu analizatu behar da, sukar-en gainean osatua.
basa-sukar (‘sineskeriako kar’: Hbarren), berrogei egunetako sukar (‘sukar ustel’: berrogoi e. s. JEtxep), sukar-amets (‘lilura’: Laf), sukar-belar (“digital” Azk (bnaf.)), sukar beltz (‘sukar ustel’: Hbarren), sukar-bulta (Herria 1958 [lehen sukar-bulta joan-eta]), sukardun (Pouv, Harand), sukar egosi (Pouv [sukhar egosia eta errea]), sukar-errabia (‘sumindura’: Barbier), sukar erre (“fièvre ardente” Pouv), sukar hetika (EtxSar), sukar hirukor (Beobide; ik. sukar laukor), sukar kabardil (“fiebre escarlatina” -kafardil Azk (lap.), Laf [non ez duen sekulako zerbait bildu nahi, sukar kafardil… eta holako]), sukarkin (“socarrina, chamusquina” Larm), sukar laukor (Beobide; ik. sukar laurden), sukar laurden (Laf; ik. halaber laurden), sukar malet (Laphitz [flakeziaren gainerat sukhar malet batek]), sukar malin (Laf), sukar min (“fièvre ardente” Pouv), sukarraldi (sukhar aldi Pouv), sukarti (Mburu), sukartsu (‘sukar-sortzaile’: FedProp 1911; ‘sukardun’: Zink), sukar ustel (‘tifus edo tifus antzeko sukar’: FedProp 1876), sukar-usteldun (Irig).
► Mitxelenaren ustez (1977b: 263), suk + har da hitzaren osaera, eta lokartu-ren etimologia dakar gogora, ergatibo marka ihartuaren adibide gisa (< lok + hartu, cf. Ax lohakartu). Hipotesi honetan, badirudi atzeranzko osaeraz behar duela sortua izan, sukartu-tik, horrela baizik ez baita azaltzen sukar izen izatea. Esanahiari dagokionez, irudizko erabilera batetik azaldu behar da ‘suak hartua’ ← ‘sukartua, sukarrarekin’.
Bestela, sut-/su’- + gar osaera proposa liteke (ik. goian sugar), eragozpen larririk gabe esanahiaren aldetik; ohargarria izan daiteke suk(h)ar eta (h)ar ekialdean (baina ez zub.) hasten direla agertzen bereziki, biak XVII. mendetik aurrera.
Baliteke hitzaren aldaera izatea Azkueren (bizk.) sugar ‘sukar, kalentura’, sugar-ekiko gurutzaketarekin; bestela, sugar bera izan daiteke, sukar-en esanahiak hartuta. Urtek eta Larramendik dakarten sukar ‘gar’, sugar-en eraginez azal daiteke edo, bestela, sugar-en aldaera gisa (ik. sugar).
sute (1912: EuskEsn). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Esanahiak dira ‘sualdi’ (EuskEsn 1912 bigarren sutea 1422g. izan zan) eta ‘supazter’ (Orixe an egoan sute-alboan, Lauax oin yakun samurra suteko murmurra); bigarren honetatik datoz ‘sukalde’ (Lauax suteko tresnetan) eta ‘etxe’ (Orixe Errekaldeko beste sutean (etxean)).
► Osaeraz, -te atzizkia du (cf. elurte, etab.). Hainbat eratorriren oinarrian egon liteke, ik. sukalde; horri dagokionez, ohartzekoa izan daiteke hitz beregain gisa sute aski berandu lekukotzea, eta bazterrekoa izatea, baina, egiari zor, su + -te osaera aski automatikoa da bestela ere.
Bigarren adieran, baliteke sugate, suete-ren aldaera izatea, ez sute; ik. sugate.
! ♦ suhi (~1181: ColIrach [Orti Suia]; suin xiii. m.: SJuan [Domicu Suinna]). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira su(h)i (arab. (Land), gip., gnaf., bazt., lab., bnaf., aezk., zar., zub. (sü-)), suin (arab. (Lazarg), bizk.), sühi (bi bokalak sudurkariak, zub.), sühü (bi bokalak sudurkariak, zub.), sũ (erronk.) eta sĩ (erronk.); Lhandek gainera sühil (zub.) jasotzen du; Egiategik sünhi aldaera darabil (beharbada, lehen bokala sudurkaria dela adierazteko).
Esanahia ‘alabaren senar’ da (Lazarg edozeiñek gura leuke / angoa bere suiña, Urte edo suhi edo seme edo alaba edo bertze zenbeit).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Garcia Suya (PobNav 1330). Ez dago argi hitzaren adibidetzat har daitezkeen Pere Arnalt de Suyn (OnomNord 1354), Garcia Periz de Suyona (PobNav 1366) eta Iohan de Suyaga (ArchElguet 1430; cf. Suinaga deitura 1690an, EibTop).
suhi-behar (‘suhigai’: Laf), suhi-errain (pl. Azk [suin-errain lotsa galdukoak legez]), suhigai (Lardiz [bere bi alabakin ezkontzeko zeuden sui-gaiai esan zien]), suhitu (‘suhi bihurtu’: suindu AranaG).
► Bokal eta kontsonante sudurkariak dituzten aldaerak kontuan hartuta, *suni berreraiki behar da, eta argudia daiteke *sun + -i dela osaeraz: pentsaturik ‘etxe’ dela hemen su (ik. goian Erdi Aroko su-ri eman ohi zaion “hogar” adiera; sugate-k eta sukalde-k ere badute ‘etxe’ adiera), eta partizipiozkoa dela -i, berez ‘etxekotua, etxeratua, etxera ekarria’ moduko zerbait izan liteke suhi.
Esanahiaren gorabeheretan eta osaeraz kideko den hitz baterako, ik. sein/sehi.
♦ susper (suspar 1745: Larm; susper 1746: Larm;[2] ik. Erdi Arokoak). ■ Gip., gnaf., bazt. eta bnaf. hitza. Aldaerak dira susper (bazt., bnaf.), suspar (gnaf., bazt.) eta zuzper (gip.); txosper (gip.) eta txoxper (gip.) aldaera sabaikaridunak ere badaude, beharbada balio adierazkorrarekin.
Esanahiak dira “valiente” (Larm), “fogoso, ardiente, vivo” (Azk (bazt.)), “agudo, ingenioso” (