- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
susperro (~1638). ■ EgiaKant-eko hapaxa: Domingo pazkoen izen andia / Koronika garri, zeure egia. / Txakurren ogia[475] emongo deutsu / Domingo Hegikok bazagiz artu. / Martizen, susperroa, eldu ekizun / Feliperi egiteko gustiok oñean mun, / txakurren ametsagaz, paluak asko / eroango dozuz Franziarako. ‘Sutsu, kementsu’ esanahia eman izan zaio.
► ‘Sutsu, kementsu’ esanahia duelako ustearen bidetik, -o erromantzearen eredura sortua dela pentsatu beharko litzateke, susper-en gainean; cf. ezkerro, zurio, etab. Baina holakoak ez dira arruntak onomastikatik kanpo eta Nafarroan dira ezagunak, batik bat; Bizkaian ere badira batzuk Erdi Aroan, hala nola, Juan de Corrtaçar, dicho Çabalo (ArchLeqII 1509), Juan de Beytia, dicho Churio (ArchLeqIII ~1509), baina ez artikuluarekin, susperroa bezala.
Hemen hobesten dugun aukera da sus perro! moduko gaztelaniazko kolokazio batean pentsatzea (NTLLE 1739 s.v. sus “género de aspiración que se usa como interjección, para alentar, provocar o mover a otro a executar alguna cosa prontamente o con vigor”), eta horren arabera eman dugu aipuaren puntuazioa. Euskararen barrenean perro mailegua dokumentatua dago irain modura, cf. NavIntel perro çitalory, perro nastayo[r]y (Larragoa, 1556), ibid. perroa leen here, ala egoçi çinduçen perro bateq beçala (Taxoare, 1595), Barrutia mutil lotsabage, desbergonzadu, perroa; badirudi, gainera, erabat zabaldua zegoela, cf. Pouv pherroa “chien” (Oihenartek bidalitako oharretan). Orobat dago dokumentatua sus, cf. Lazarg AL: 1147v sus, bada!.
Ageri denez, aukera honetan hitzak ez du inongo zerikusirik ez susper-ekin, ez su-rekin ere.