- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
sor. Erro honen azpian sor, so, soin eta sortu sarrera-buru nagusiak bildu dira. Sor-en azpisarrera modura soraio, sorgin, sori1 eta sori2 daude. So-ren azpisarrera modura, berriz, sorotsi. Soin-en azpisarrera modura, sorta dago.
Proposaturiko familia honetako sarrera-buru nagusi guztiak arazo larririk gabe lot daitezke formaren aldetik. Alabaina, esanahiaren aldetik lotura ez da beti erabat argia: soin ‘sorbalda’ eta sor ‘soraio, sorgor’ zail dira elkarri lotzen. Orobatsu gertatzen da sortu ‘jaio, atera’ aditzarekin, ez baita erraz lotzen aurreko bietako bakar batekin. Bestalde, sor-en azpian jarri dugun sorgin ere sor zein soin-ekin lotzeko aukeraz mintzatu gara. So-ri dagokionez, proposamen berria dakargu, eta haren peko sorotsi-k ere aukera horren araberako azalpena izan du.
♦ sor (1562: Land; ik. sorgin). ■ Hitz zabaldua, inoiz orokorra izana dirudi; ik. behean sori. ‘Gor’ adieran Landuccigan ageri da (“ensordarse, sor egin”) eta erdi-ekialdean ageri da gehienbat testuetan (EtxSar sor edo gor sortzen dena, Lizarg itsuak ikústen…, sórrak aditzen); gainerako adiera nagusiak: ‘tonto, ergel’ (Leiz gu sorregi gara [“trop stupides”], Astar ume batzuk diriala surrago, beste batzuk sorrago); ‘soraio, sorgor’ (Ax bekhatoreak bere burua gor eta sor egiten du, Larm lo daude…, sorrak eta gorrak; cf. Aspiroz (gnaf.) “sorra, sufrido. Minendako sorra da gaixoa”); ‘astun’ (Maister sor eta phezü, EAzk burdi motz sorra; cf. behean sorrik).
□ Ez dirudi Erdi Aroan goitizen edo deitura moduan erabili zenik; cf. ordea gor-ekikoak. Semero Surra (SJuan 1227) edo ex Monte Surra (ColIrach 1120) bezalako pertsona eta toki-izenetako surra osagaia hitzarekin lotzeko aukeraz mintzo da Orpustan, soraio eratorriaren ‘legendun’ adieraren bidetik, baina ez du -u- bokalaren nondik norakoa azaltzen (1999e-bertsioa: 249); ik. sudur.
● sordun ‘gor’: Hualde (lepradunak baratan dra xain, sordunek entzuten dei); izen erabileraz, ik. behean.
● sor egin ‘gortu’: Land (“ensordarse, sor egin”); ‘liluratu, txunditu’: Larm (
“encantar, arritu, sorgindu, sorregin”, “hechizar”, “entorpecer”), cf. Harr “beldur gaitzez, arpaz sor egina, stupéfié par une peur horrible, engourdi par la crampe”; esanguratsua izan daiteke, batez ere bigarren adierarengatik, so hitzaren etimologiarako, ik. han.
● sorgor Añib (itsu sor-gor jakiñez bat); ‘gor’: Bonap (bazt., xviii. m.) (egon dire soor Yangoikoaren bozera); sogor forma ere jaso izan da (bazt., lap.); dvandva elkarketaz osatua.
sorgarri (Zalgiz [bata mingarri, berzia sorgarri]), sorgorreri (‘gorreri’: Azk/Izeta (bazt.: + so(g)orreri); bigarren osagaia eri ‘gaixo’ da, cf. hezueri, nafarreri, etab.), sorgortu (Añib [o, ze sor-gorturik nagoan!]; ‘gortu’: Azk/Izeta (bazt.); cf. gorsortu), sorkeria (‘ankerkeria’: Astar [ze gogortasuna! ze sorkerija fariseuena!]; ‘ergelkeria’: Jauregi [sorkeri oriek ez dira gaurko egunekoak]), sorreri (‘apoplexia’: Larm; ‘gorreri’: Lizarg; cf. sorgorreri), sorrik (‘baldar’: Astar [sorrik eta urduriturik]), sor-sorrean (Azk/Izag (gip., bizk., gnaf., zar., erronk.), “estar ignorante (de lo que pasa, por no recibir malas noticias)” Azk), sortasun (‘gorreri’: Pouv; ‘baldartasun’: Astar: cf. Elexp “torpeza de articulaciones. Lepuan sentitzen dot sortasun bat…”), sortu2 (‘sorgortu, soraiotu’: EtxZib [oñhazeak eztaroe sortzen sentimendua]; ‘gortu’: Pouv; ‘harritu’: KuartPhel [Prosperoren izena / aditzean sortu dira]; ‘baldartu’: Apaol [besoak sortu zaizko dornuari eta kardari eragiteko]; ‘(mina) gutxitu’: Iraizoz [miñak zerbait sortu ta arintzeko]).
► Ez dirudi sor-etik haragoko formarik berreraiki daitekeenik. Soin-ekin lotuta, ordea, jatorrizko *son batean pentsa liteke, nahiz eta arazo semantikoak dauden bien loturarako; formaren aldetik, onartuko genuke elkartuetarik zabaldu zela -r duen forma, cf. *zun → zur. Eratorri zaharrei begira (cf. soraio, sori), badirudi amaierako dardarkaria bakuna zuela jatorrian; cf. bihar-en biharamun eratorri zaharra, dardarkari bakunarekin (FHV 335).
Esanahi ezberdinak azaltzeko, bi aukera azter daitezke: batetik, ‘gor’ izatea jatorrian, eta hortik ‘soraio, ergel, sorgor, baldar…’; bestetik, ‘soraio, ergel, sorgor, baldar…’ esanahi orokorra izatea berezkoa, edo horien azpian dagoen oinarrizko esanahi bat, eta ‘gor’ espezializazio moduan azaldu beharko litzateke. Bigarren aukeraren alde, cf. beharbada soraio: jatorrian *sor-jaio izanik, eta elkartuetan maiz esanahi antzinakoena gordetzen dela oharturik, hor ez dago ‘gor’-en arrastorik.
Ez dago argi erronkarieraz izen moduan dokumentatzea (cf. sordun eratorria) esanguratsua den bere jatorrizko kategoria izenondoaz bestelakoa zela erabakitzeko; gor-ek ere badu izen erabilera.
Schuchardtek (1903: 396) okzit. sort ‘gor’-kin lotzen du, mailegutzat joz. Esanahiari dagokionez, euskal hitzaren adieren kideak aurki daitezke hizk. galo-erromantzeetan ere: cf. fr. zah. “inexorable, insensible” (FEW 12, 452b, sŭrdus, I 1), eusk. ‘soraio, sorgor’-ekin konpara litekeena, edo fr. zah. “bête” (FEW 12, 453a, sŭrdus, I 1), eusk. ‘tonto, ergel’-en kidekoa (‘astun’-ek ez du kide argirik).
Baina hipotesi horrek arazoak ditu. Euskal hitzean hitz amaierako herskariaren aztarnarik ez egotea arazoa da Mitxelenaren ustez (1970b: 72, 12. oh.); arazo hori erabatekoa ez balitz ere, hastapeneko igurzkariari dagokionez maileguetako s- > z- bilakaera tipikoaren zantzurik ez izatea hipotesiaren aurka dago (cf. zopa, zorte etab.; FHV 281). Horretaz gain, hizk. galo-erromantzeetan sor ‘gor’ aldaera aurki daiteke (FEW 12, 452ab), baina euskal eremutik urrun, Frantziako hego-ekialdean; Baionan, ordea ichourd dokumentatzen da (FEW 12, 452b), Landetan asšurt etab. (< *exsurdus-etik azaldu beharrekoak, itxuraz, FEW 12, 456b), nahiz eta gask. sour(d) ere dokumentatzen den (Palay s.v.), jakina. Azkenik, soraio eta sori eratorri zaharrek ere maileguaren hipotesiaren aurka egiten dute, iradokitzen baitute ‘soraio, sorgor’ dela jatorrizko esanahia, ez ‘gor’.
soraio (~1527: Zalgiz (-rh-)). ■ Erdi-ekialdean erabiltzen da gehienbat historikoki. Iparraldean hasperena (-rh-) du eskuarki (zub. sohaio), baina sorraio aldaera ere badago.
‘Legendun’ adieran Leizarragagandik hasita aurkitzen da (Zalgiz sorhaioa higun, arropa maite, Leiz sorhaioak xahu itzazue, AgirAst soraioak edo lepraz beteak); hitza ‘sorgor, (buruz, bihotzez, eroapenez…) gogor, nagi…’ adieretan da erabiliena (Haranb o, arima sorhaioa! o, horma eta ez bihotza!, Zalgiz emak sorhaioari phorru, eska dakidik gatz, Larg sorraio eta sinhets-gogor, LanDot Jinkuaren gauzendako insensible edo sorhaio, Etxahun laiduen sorhaio).
□ NafAgir-en 1651ko Sorayoçubia bat dago, eta EuskVald2-n 1679ko Sorayo Arizza, biak ‘legendun’ esanahiaren lekuko, ziur asko, baina ez dugu Erdi Aroan horrelako beste leku-izenik aurkitu.
soraiorik (Duh [gogorrik daude ta sorhaiorik haren alderat]), soraiotasun (‘legen’: Leiz; ‘sorgortasun’: Larg [gure mendeko giriztinoen sorraiotasuna]), soraiotu (Pouv, Mihura [biziyo hunek… sorhaiotzen du]; cf. Aspiroz (gnaf.) “zauria soraiotu, insensibilizarse una herida”).
► Sor hitzaren eratorria da, itxura guztien arabera; cf. hitz horren ‘soraio, sorgor’ adiera. Hitzaren bigarren osagaiarentzat bi aukera aipatzen ditu Mitxelenak (FHV 516-517, 1977b: 264, 44. oh.): batetik, jaio izan liteke, kontsonante ondoan j- galdu dela onartzen badugu; egituraren paralelo moduan, cf. Leiz itsu sorthu eta Lizarg itsu jaio. Bestetik, jo izan liteke, harjo hitza har + jo den bezala; kasu honetan, -a- azaltzeko *sorak jo moduko sintagma batetik abiatu beharko genuke, itxuraz, eta bi ohar egin beharko litzaizkioke aukera honi: batetik, sor-ek izena behar luke izan, eta erabilera hori ez da inondik ere arrunta (cf. erronk. sordun ‘sor’; ik. sor); bestetik, arazo moduan har liteke sintagma mugatua izatea abiapuntua, ez mugagabea (paralelo modura, cf. agian Urrexola gatzaio, jatorriz *gatzak jo azaldu duguna).
Badirudi aukera batek zein besteak egiten duela sor-en jatorrizko dardarkaria bakuna izatearen alde. Dardarkari bortitza duen sorraio aldaera azaltzeko, cf. orhoit/orrhoit etab., eta sohaio aldaerarentzat, cf. erhi/ehi etab. (FHV 329).
Badirudi ‘sorgor, gogor, nagi’ dela berezko esanahia, eta ‘legendun’ adiera beste orokorrago horren espezializazioa izango litzateke; legenaren ezaugarrietako bat azaleko sentikortasunik eza baita. Alderantzizko bilakaera semantikoak zailagoa dirudi.
! sorgin (1256: ColRonces [Sorguinariçaga]; xorgin 1427: Otsagabia[1] [Gracia, Oria et Andreona que heran xorguinas broxas]). ■ Hitz orokorra. Landuccigan xorgin (“bruxa”) eta xorgino (“bruxo”) bereizten dira. Hala ere, aurreneko testuetatik gizaseme zein emakumezkoei aplikatzen zaie: NafAgir orai bi sorgin goaz [emakumeak; 1576]; NavIntel ni sorguina banayz “si yo soy bruxo” [gizasemea; 1576]; OñatEsk sorgintzat daukaten atsoari, Mogel sorgintzat ta guzurtitzat zeunkan luebagin pranzes au, dala gizon garbi bat; cf., bereizkuntzarik gabe, Materra sorginak dira iende thaillu batzuk zeiñek… arnegatzen baitute bere egiazko Iainkoaz; femeninozko zehaztapena dakarren sorgintsa forma iparraldeko zenbait autorek darabil: MElizanb, Zerbitz, Larz…; cf. halaber emasorgin Urterengan. Azti-rekin batean agertzen da maiz (EtxZib aztietan, sorginetan, Haranb sorginek eta aztiek).
Irain gisa erabili izan da (NavApod apo sorgina [1544, Aezkoa], frBart seme edo alaba gaistuak… ‘sorgina’ edo ‘barritsuba’ esaten badeutsu); izenondo moduan ‘faltsu’ adieran ere aurkitzen da (JEtxep hezur-xuxentzale sorginak nun nahi), eta orobat da ‘erne, argi’ (Oxobi guziak baino sorginagoa izan zen Oxalde); haurrez mintzatuz, badu ‘argi, xarmagarri’ adiera ere (TEtxeb ara au ume sorgiña! lastanka jango neuke!; cf. Orixe aur politeri “xorgin” esaten zienagu). Elkartuetako lehenbiziko osagai moduan ‘ohiz kanpoko’ zentzua du maiz.
□ Xorgin aldaerarekin, cf. halaber Alonso de Espinaren ~1460 obrako “feminas que bruxe vel xurgine vulgariter nuncupantur” (bosgarren liburuko azpiburu batean);[2] orobat “presonas fechiseras, adeuinas o xorguinas” (AGVizc 1479). Leku-izen askok dute hitza osagai moduan: cf. Xorguin Aran (ApeoVit1 1482), sorguin yturia (OnomVasc 7 1488), Sorguinarena (LéxNavI 1571; “endrecera de las brochas”), sorguin Eunçea (EslabTop 1640), Sorguinarrate (TopAlav 1703), etab.
◊ Gaztelania zaharrean bada jorguín, -a hitza; badirudi igurzkari sabaikaridun xorgin formatik mailegatua behar duela. Xorgin aldaera agertzen den 1479ko agiri berean, cf. “fechiserias, adeuinanças, surguinerias e daciones de yerbas” (AGVizc 1479). Bestalde, hitzak adierazten duen sexuari dagokionez, “asi hombres como mugeres” (EnrGuip 1466) esaten da sorginei buruzko gaztelaniazko agiri batean, bereizketa eginez eta gizonezkoei sorguines eta andrezkoei sorguiñas deituz; ohar bitez sudurkariaren sabaikaritzearen gorabeherak.
● sorgin-afari Harr; Utergako ohituraren berri ere badugu: “acudió a la misa del gallo y después de concluida pasó […] a tomar un bocadillo que llaman sorguinafari, como es de costumbre en aquella noche” (LéxNavII 1802); cf. sorgin-gosari, sorgin-askari, sorginbelatx, sorgin-piku, sorgin-baratxuri, etab.: ‘ohiz kanpoko’ adieratik azal daitezke hauek, eta, horrela, gauarekin, izaera basarekin eta halakoekin loturiko esanahiak ematen dizkio sorgin-ek laguntzen duen hitzari.
● sorgineria “hechizos, sorgineria” Land; sorginderia Lizarg; cf. goian 1479ko surguineria. / sorginkeria hitz zabaldua; Haranb (sorginkeriei sinheste emaitea).
● sorgin-oilo “simiente de la planta llamada mandabelar, el viento la impulsa a largas distancias” Azk (bazt., bnaf.); ‘tximeleta’: Azk (bazt., bnaf.), cf., esanahi berarekin, jainkoilo.
● sorgintzu ‘sorgintza’: Azk/Zubik (bizk.); atzizkiaren baliorako, cf. arrantzu.
sorgin-baratxuri (Lakoiz; ik. sorgin-afari), sorginbelatx (‘saguzar’: AEtxaide (x-: gnaf.); ik. sorgin-afari), sorgindasun (ik. sorgintasun), sorgindu (Pouv), sorgindura (“ensorcellement” Pouv), sorgin-etxe (Orixe; bertako trikuharriaren izen herrikoia da Arabako Arrizabalagan, besteak beste), sorgin-garo (Izag/Elexp (bizk.)), sorgingo (Larg [emazte bat sorginkoan zakiena]), sorgin-haize (‘haize-zirimola’: Azk/Izag/Elexp… (bizk., gip., gnaf.)), sorgin-hitz (Barb), sorgin-ira (Azk/Izag (bizk.)), sorginketa (Mburu [sorginketako gauzak zekizkien batek bein egiña]), sorgin-mandatari (‘tximeleta’: Azk (bizk., gnaf.); cf., esanahi berarekin, jaungoikoaren mandatari, eta goian sorgin-oilo), sorgin-orratz (Azk/Goik (bizk., gip.)), sorgin-piku (‘basapiku’: Azk/Aspiroz (gip., gnaf.)), sorgintasun (Pouv, Kapan [sinistu edo egin daben… sorgindasunik]), sorgin-txori (Larm, Izt), sorgintza (Pouv, Lardiz [sorgintzan zebilzanak]; sorgintzazale AgirAst), sorgin-ume (“kajatik ekarritako umea, niña de la inclusa” Zubik (bizk.)), sorgin-zulo (Barb (-zilo)).
► Hitzaren bigarren osagaia -gin dela onartu ohi da (cf. hargin, zurgin, etab.), baina lehenari dagokionez ez dago aho bateko iritzirik. Schuchardten ustez (1918: 42) erromantze jatorrikoa da, eta sortis factor glosatzen du euskal hitza, gazt. sortero eta fr. sorcier gogora ekarriz. Mitxelenak (1955a: xxv) aukera hori kritikatzen du, lat. sortem-etik (cf. zorte) abiatuz gero *zortagin edo *zorkin (< *zort-gin) beharko genukeela argudiatuz.
Mitxelena bera (1970b: 72, 12. oh.) sor ‘sorgor’-ekin lotzeko aukeraz mintzo da: esanahiaren aldetik, bere sortu ‘(mina) gutxitu’ eratorritik abiatu gintezke, sorginen zereginetako baten bidetik.[3] Beste aukera bat da sortu ‘harritu’-tik abiatzea: sorgintasunaren funtsa ‘sorgortzea, harritzea, xarmatzea’ izatea ez da ezinezkoa; cf. Larramendik dakartzan “encantador, que atrae y embelesa, sorgillea, arritzallea” eta “hechizar, sorregin”. Hipotesi honek arazo formal nagusi bat du: -gin atzizkiari izenak lotzen zaizkio (Azkue, Morf §90), eta sor izenondo moduan dago lekukotua nagusiki; izen moduan, erronk. sordun ‘gor’ da adibiderik behinena; ik. sor.
Beste aukera bat da soin ‘sorbalda’-rekin lotzea, elkartuetan sor-: berez ‘soinarekin zerbait egiten duena’ litzateke; emagin, hargin, harakin etab.-ek ez dute adierazten zerbait (emea, harria, haragia…) hutsetik egitea edo sortzea, baizik eta zer horrekin aritzea; cf. bereziki Azkuek dakartzan andragin “marido que mira mucho por el bienestar de la esposa” eta gizagin “mujer que cuida bien al marido”. Agian izan zitekeen ‘hezur-konpontzaile’ moduko zerbait sorreran; cf. Mogel andrakume azur imintzalla… azur lokatu ta destokitubak zuzenduten dakijezanak eta JEtxep hezur-xuxentzale sorginak nun nahi. Aukera honek sor izenondoaren hipotesiaren eragozpen nagusia gainditzen du, soin izena baita.
sori1 (1745: Larm). ■ “Lobanillo” esanahiarekin dakar Larramendik, eta Arin-ek Gipuzkoako Goierrin “ciertas hinchazones o granos que suelen brotar en abundancia en la quijada de algunas ovejas” direla dio sorik (soriak). Bestalde, Azkuek (bizk.) ‘kailu, maskur’ adieran jasotzen du.
► Badirudi sor-i analizatu behar dela, eta -i partizipio marka dela; esanahiari dagokionez, ‘sorgortutako, soraiotutako azal’ moduan uler daiteke ‘kailu, maskur’ (NotEtym 187). Sori ‘zilegi’ homonimoarekin harreman etimologikoa duela onartuz gero, badirudi sor inoiz hitz orokorra izana dela; ik. sori2.
sori2 (~1527: Zalgiz). ■ Ipar-ekialdeko hitza da. Sori izan esapidean erabiltzen da gehienbat, ‘zilegi’ esanahiarekin (Zalgiz ezta sori, horak ogi, Leiz egiten dié sabathoan egin sori eztena, Ax debeku zen, etzen sori eta ez zilhegi bide luzerik iragaitea, Belap etzaie haier sori algarreki ezkonzia); predikatibo moduan ere ageri da (Pouv egitentu sori; “sori uzten du Elizak eria, l’Église le permet aux malades” Duv).
sori-egun (“jour où il n’y a pas d’abstinence” Harr), soritu (“devenir, rendre permis, licite” Harr), soriztatu (GureH 1930 [ez zioten… soristatzen… sakramenduaren errezebitzea]).
► Ez da etimologia argirik proposatu, baina badirudi sor ‘sorgor, soraio’-rekin lot litekeela. Formari dagokionez, cf. sori ‘kailu, maskur’, partizipioa jatorriz (ik. sori1); esanahiari dagokionez, ‘(zerbaitekiko) sorgortua izan’ ← ‘(zerbaitekiko) axolagabe izan’ ← ‘(zerbait egitea) libre izan’ moduko bilakaera proposa daiteke.
! ♦ so (1545: Etxep). ■ Bnaf.-zub. eremuko hitza gehienbat; XIX. mendetik aurrera lap. testu batzuetan ere ageri da; zar.-erronk. eremuan ere jaso izan da. ‘(Begiz) begira, beha’ balioarekin erabiltzen da gehienbat (Etxep bihotzera so diagozu, OihAtsot so eztagoena geroari, Belap begiak behera so); izen bezala ere aurki daiteke (Oih so hutsaz / maitarazi diroena, LanDot so gaxtuak aurthikitzen). So egin esapidean da bereziki erabilia; Leizarragak so egitia dakar behatzea-ren Zuberoako baliokidetzat; cf. halaber Axular: “batak [erraiten du] behatzea, eta bertzeak so egitea”.
so egin (Etxep [so egik bateiarrira]; sogin Belap [zeri sogin behar da?]: cf. Oih so’gin), so-egile (Maister [amuriua orotarat so egile da]), soka (“par des regards” Salab), soño (JEtxep2), soz (Oih [begi basterraz… soz behin ere / etzindezke iar nigana]). Cf. bazter-so.
► Gure ustez, aukera dago sor-en familiaren barrenean kokatzeko. Formaren aldetik, su eta haren sur- alomorfoa dauden harreman berean leudeke so eta sor. Esanahiari dagokionez, berriz, gogora ekarri behar dira sor-ek dituen ‘harritu, txunditu, liluratu’ esanahiak (“absorto” eta “arrebatado” dakartza Larramendik), eta baita sor egin aditzaren ‘liluratu, txunditu’ ere. Adieren bilakaerarako, Buckek jasotako (s.v. watch) bi paralelo ekar daitezke hizpidera: errum. se uita ‘begiratu’-ren etimologiarako, zeina ‘nor bere buruaz ahaztu’ baita jatorrian, ‘nor bere buruaz ahaztu’ ← ‘nor bere buruaz ahaztuta egon zerbaiti begira’ ← ‘arretaz begiratu’ ← ‘begiratu’ bilakaera ematen du Buckek; gazt. mirar ‘begiratu’ ere lat. mīrāre ‘zerbaitekin liluratu, harritu, txunditu’-tik dator. Horietaz, gain, esanguratsua da ing. stare ‘begiratu (begiak josita)’, zeina aitzingermanikoko *staren ‘zurrun egon’-etik datorren, eta goi alem. starren ‘zurrundu, zurrun egon’-en kognatua den (Kroonen s.v. *stara- eta *sturnēn, Pokorny s.v. (s)ter-1). Paralelo hauen bidetik, erraz azaltzen da euskarazko sor egin ‘txunditu, liluratu, harritu’-tik so egin ‘begiratu’-rako bilakaera.
Hitzaren erabilera eremuari begira, mailegu okzit. edo gask. zaharren batean pentsa zitekeen, baina hizk. hauetan so hots-segidak toki eta garai ezberdinetan izan ditzakeen esanahietako ezeinek (‘eguzki’, ‘sos’, ‘arreba, ahizpa’, ‘bere’, ‘naiz’…) ez du bide semantiko errazik eskaintzen loturarik ezartzeko. Gainera, sorotsi hitza so-ren eratorritzat hartzeak erakutsiko luke so-ren antzinako hedadura askoz zabalagoa izan zitekeela; ik. jarraian.
! sorotsi (~1496: RS). ■ RS-n ageri da bi bider: idi zarrari ze egiok alaunerik sorotsi (“no le cates majada”) eta tamal eukok txiroari ta sorotsi aen oparinari (“a su necesidad atiende”). Añibarrok ere badakar (“acechar”, “escuchar”, “zelar”) eta Zabalak ere badarabil (zorozten dago otsoa / berbok zeatz entzuten); zorotzi forma dakar Añibarrok, besteak beste, eta orobatsu Zabalak (zorotziten eta zorozten). Badirudi hitzaren esanahiaren funtsa ‘begiratu, adi egon, erreparatu’ adieren bidez eman daitekeela.
XX. mendeko hizkuntza idatzian ‘lagundu’ adieran erabili (edo berrezarri) da (cf. soroski, sorospen, sorospide…).
Beste bi aldaera edo eratorri dakartza Mitxelenak (1977b: 247, 6. oh.):[4] “Hay también vizc. mod. sogotsi (Arratia) ‘estar atento’, soroska (Zaratamo) “cuchicheando”, según el colector: más bien parece ser, o haber sido, ‘vigilando, en acecho’”.
► Osaeraz so + egotzi izan daitekeela uste du Boudak (1955: 345). Hipotesi honetarako, pentsatu beharko da tarteko *sogotzi bat izan dela eta, hortik, igurzkarien asimilazioz, sogotsi —cf. Mitxelenak aipaturiko Arratiko lekukotasuna—; arrunta da igurzkarien ahoskagunea asimilatzea, cf. sasoi (gazt. sazón), sinetsi (< zinetsi), etab., eta lepokariaren alde gertatu da zorotzi aldaeran (FHV 283). Bokalarteko -g-/-r- txandakatzerako, cf. bizk. agate/arate (FHV 221).
Esanahiaren aldetik, ‘so egotzi’ eta ‘erreparatu, begiratu’ ia gauza bera dira, eta, alde honetatik, ez legoke arazorik Boudaren hipotesiarentzat. Dena den, aitortu beharko litzateke so hitza inoiz mendebaldean ere erabili zela, RSen jatorritik hurbilago, alegia.
Gure ustez, Boudaren proposamenaren ildo beretik bada ere, bada beste etimologia egokiagorik hitzarentzat, horrekin batera so-ren beraren etorkia argituz: sor-en familiara eraman baitugu so, eragozpen formalik gabe azal genezake sor + etsi batetik sorotsi (cf. sinetsi); horrela, *soretsi > sorotsi genuke, bokalen asimilazioz. ‘(Zerbaiten, norbaiten aurrean) zurrundurik, txundituturik, harriduraz etsi’ litzateke *soretsi-ren esanahi etimologikoa, eta hortik azal daiteke ‘norbaiti geldi-geldi begiratu’. Dokumentaturiko “acechar”, “zelar”, ‘erreparatu’ ongi ezkontzen dira hitzaren etimologiaren barrenean biltzen den ‘geldi-geldi’-rekin; sekundarioa da ‘lagundu’, eta ‘zerbaiti/norbaiti begiratu, adi egon, erreparatu’ ← ‘zerbaiti/norbaiti lagundu’ bilakaeraz azal daiteke.
♦ soin (~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Suin aldaera (maizago suñ) zuberotarretan aurkitzen da. Zenbait elkartutan (sorburu, sorbalda…) sor- forma hartzen du.
‘Sorbalda’ esanahiarekin badirudi orokorra izana dela: Landucci eta Lazarragagan dago (“ombro de hombre, gizonan soña” Land; Lazarg ditxoso burua, ditxoso soñak) eta orobat ekialde zabalean (Zalgiz leku gaitzian egur dagianak soinaz ekarri behar, Materra gurutzea soiñean, Beriain ezkerreko soñetik eskuietako soñera, Maister gaiza orori suña pharatü);[5] neurria adierazteko ere erabili izan da (Pouv, Harr… soin bat egur; cf. behean soingainta, sointara). Bereziki (baina ez beti) leku-kasuetan, ‘janzten/apaintzen/estaltzen… den gorputz-zatia’ edo adierazten du euskal eremu guztian (Etxep soinera eta iatera, Lazarg soinean gonaz ondo janzita, EtxZib tresna ederrak ere iauntzi eskarnioz soñari, Ax soiñeko arropetan [cf. behean soineko], frBart soinak jantzteko, MarIlhab soinean ekhartzea medaila xume hetarik bat); gorputz-en baliokide “garbia” bihurtzen da XX. mendean, hegoaldeko testuetan gehienbat. Eremu zabal batean (ez adib. zub. testuetan) ‘jantzi, soineko’ balioa dauka (Argaiñ soin berregiñ eta aberatsez, IesuJaiotz etorri zan lurrera / gizonen soñean).
□ Hitzaren adibide dirudi “Martín de Lizasoain, llamado por sobre nombre Soynto” (LéxNavI 1569).
● soinegi ‘sorbalda’: Sanper; -nh- Arbelb; soin + hegi.
● soineko hedadura zabaleko hitza; Ax (bertze soiñekoen egiteko).
● soinera ‘soineko’: ArreseB; soin + era, itxuraz, ez adlatiboarekin.
● soingainta “carga al hombro” Azk (erronk.); soin + gain + -ta; atzizkirako, cf. erronk. bi astota egur “dos burros cargados de leña” (Morf §105).
● sorbalda hitz orokorra; Leiz ((ardia) ezarten du bere sorbaldén gainean); lehen partean sor- dago, baina ez da argia bigarren osagaiaren nondik norakoa —ik. Mitxelenaren zalantzak, FHV 486—: agian malda-rekin lot liteke (< *balda-tik?); beste aukera da sor-bal-da zatitzea, agian zabal-eko *bal-ekin, eta -da atzizki batekin, cf. agian zapalda.
● sorbeltz “vencejo” Larm, Lizardi; sor- + beltz da, itxura guztien arabera; kolore iluneko hegaztia da.
● sorka adond. Duv (sorka aitzinaraziz Aletsandro, builaren erditik atheratu zuten); iz. Zaldubi (sorkha nahasmahas suerte hori bera, zeruko bidean, gauza hunkigarria da); sorkhan Hbarren (sorkhan, pusan, etxaka); sorkatu Duv, Atheka; osaeraz, sor- + -ka; cf. Duv “sorka, à coup d’épaules”, ik. soinka.
soinburu (‘besaburu’: Haranb [soinburutik soinburura eskua erabiltea]; sorburu Izt, Gerriko), soinean egin (OArin [soñean egitea edo janzia ematea]), soineratu (EtxZib [soñera dezan saindu harnesa]), soinetako (‘jantzi, soineko’: Bonap (gnaf.)), soinez soin (Goihetxe [bi mula zoazen soiñez-soiñ bidean]), soingain (‘besaburu’: Pouv, Goihetxe; cf. Mendig songain), soingaineko (“vêtement qui couvre les épaules” Duv), soinka (“à dos d’homme” Salab; ‘soinez soin’: Duv, JEtxep; ik. sorka), soinkari (‘zamaketari’: Azk/Izeta (lap., bazt.)), soinkatu (Duv [batek erortzera egin badu, bertzeak soinkaturen du]), soinkide (‘kide, lagun’: EtxZib [ene soñkide egizu]; cf. Pouv “compagnon de charge”), sointara (“ce qu’on peut porter de charge sur le dos” Duv).
► *Soni berreraiki daiteke, eta *son-i zatitu; diptongoaren izaera sekundarioa nabarmentzen du eratorrietako sor- formak (cf. halaber hoin > or-, etab.), -n > -r- aldaketa ere baduena (cf. jaun/jaur-, oihan/oihar-, etab.); cf., bestalde, Mendig songain. Zub. suñ-erako, cf. halaber zub. huñ < hoin (FHV 107). Ez dago argi, dena den, zein litzatekeen *son erroaren berezko balioa; formalki ez dago arazorik sor ‘gor’-ekin lotzeko, baina lotura horretarako ez dira argiak xehetasun semantikoak.
Badirudi ‘sorbalda’ dela hitzaren esanahi antzinakoena, edo agian, zabalago hartuta, Salab-ek dakarren “partie supérieure du corps”; janzten den gorputz-zatia (“sorbaldatik beherakoa” nagusiki) adierazteko maiz erabilia izatetik datorkioke ‘jantzi, soineko’ adiera. Bestalde, gorputz mailegua ordezteko hartu bide zuen ‘gorputz’ adiera XX. mendean, arrazoi garbizaleak zirela tarteko (ik. Mitxelena 1975: 353-358).
sorta (~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua. Herskari hasperenduna du eskuarki iparraldean. Izena da alde batetik: ‘zama’ (OihAtsot bide luzean lastoa ere sorta soinean, Añib zeuroeen sorta edo kargea), ‘eskutada, azao’ hego-mendebaldean, XVIII. mendeaz geroz lekukotua (Mburu igitari-mutillak egiten dituzte beren zamak edo sortak, Añib bedar gaistozko sorta bat); izenondo moduan ipar-ekialdean erabili da (‘astun’: Ax karga sortha bat, zama pisu bat, Belap kürütxe sortha bat; ‘(pertsona) motz, motel’: Belap hen espiritiak hain sortha eta lanpüts gerthatzen baitira).
XIX. mendeaz geroztik (t)xorta forma sabaikariduna aurkitzen da hego-mendebaldean ‘eskutada’ adieran. Giza sexuarekin loturiko kontuak ere adierazten ditu. Batetik, xorta jaso zuen Garbizuk Lezon “pudendo femenino” esanahiarekin. Bestetik, hego-mendebaldean zabaldua dago txorta ‘larru-jotze’ adieran (txortan (egin), txorta jo…).
sortatu (‘kargatu’: Leiz [haien begiak sorthatuak ziraden], Maister [hanitx pentsamentü suertez sorthatürik]; ‘sorta egin’: Izt [lotua edo sortatua]), sortatxo (Larm, Etxag [belar… sortatxoak egin ta / zintakin lotubak]), sortaxe (‘astuntxo’: Oih [neur' egitekoen haxe / bakoitza baitzautan sortaxe]).
► Osaeraz, sor-ta zatitu behar da, eta soin dagoke lehen osagai moduan. Badirudi Azkuek ekialdekotzat jotzen duen -ta atzizkia dela bigarren osagaia, cf. ahota “bocanada”, mandereta “sabanada”, etab. (Morf §105); -tara atzizkiaren aldaeratzat du berau. Cf. Garbizuk Lezon jasotako bizkarta “peso que puede uno llevar al hombro” (bada bizkartara ere), eta bizkartaa gisa entzun edo interpretatu duela dio Mitxelenak berak (1962: 58).
Esanahiari dagokionez, ez dago arazorik soin-ekin lotzeko, ik. han neurriak edo zama bat adierazteko soin bat egur, soingainta, sointara, etab.
(T)xorta aldaeran sabaikaritzea dugu, eta badirudi ‘larru-jotze’ adiera abarketagintzatik sortua dela; cf. N. Larrea EuskErr 1915, oharra: “txortaz izendatzen dituzte beren lanak abarketariak: zenbat txorta josi dituk?”; oharrak argitzen duen testu edo esaldia, berriz, honako hau da: Kankalluk baño lenago txorta josten duanik arkitu ezetz. Gip. zenbait puntutan erabiltzen diren txorta-josten edo txortan (sortak josten, abarketaren zoruak egiten edo josten) esan-moduetatik abiatu behar dela dirudi adiera sexuala esplikatzeko. Beste aukera bat da pentsatzea eremu horietako txorta-k ere Garbizuk Lezorako dakarren esanahi bera izango zuela noizbait, baina ez dago hori baieztatzeko moduko daturik.
! ♦ sortu1 (-thu 1545: Etxep). ■ Hitz orokorra. Hasperena (-th-) du eskuarki iparraldean. Esanahi nagusiak: ‘jaio, erne, atera, agertu’ (Etxep nontik ginaden sorthu, Kapan sortu zala Birjinearen sabelean; Leiz gehiago frukturik hireganik sor eztadila; Ax landareak sortzen eta hazten; ibid. artizarra… oillaritean sortzen eta ilkitzen; OihAtsot inhurriari hegalak sortu; Monho haize ezti bat / sortu da Orientetik; AgirAst asmo au… sortu dedin zure biotzean; Lardiz onetan, sortu [= ‘agertu’] zan Saul); badu erabilera iragankorra ere (OihAtsot gutietsak handikeria, sor dezakek bekaizkeria, Kardab ni sortu ninduen aita, Gerriko ezerezetik atera edo sortu, Arrue zuk sortu didazu zer jana; Bilintx etzenduten gezurrik / sortuko [= ‘atera, asmatu’] bestela).
sorberritu (‘birsortu’: Harand), sorkari (‘asmaketa’: Harand [kalumniez edo sorkhari gaxtoez]), sorkuntza (“naissance” Harrt), sorkura (OihAtsot [puta semea, on bada, benturaz; gaxto bada, sorkuraz]), sorleku (OihAtsot), sor-mintzaira (-tzaia HiriartU), sorrera (Mogel [sorrera edo konzepzinoe garbia]), sor-seinale (‘orin’: Azk/Larrasket (gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.)), sortalde (Larm, Ubill [eguzkiaren sortaldetik]), sortegi (‘mindegi’: Urte, Harand [giristiñoen sordegia]; ‘sorleku’: Zaldubi [gerthatu zen Bethelemen / Jesusen sorthegia]), sorterri (-th- EtxSar), sorterro (Larm, TBLap), sortetxe (Arak (gnaf.), Lizarg (sortuetxe)), sortoki (Urte, Hbarren), sortzaile (-zaille Haranb), sortzapen (‘sortze’: Belap [sortzepenez edo izatez]), sortzaro (‘sortze’: Xaho), sortze (sortzeti OihAtsot; sortze Leiz (+ sortzetik); sortzetikako Jauretxe; sortzez EtxSar; sortzezko Larm, Goihetxe), sortzeko (Etxep [sortu eta sortzekoak]), sorzain (“la nature ou l’esprit qui préside à la naissance des enfants” Oih; neurtitzetan darabil). Cf. lehen sortu.
► Osaeraz, sor + -tu dela argudia daiteke, baina ez dago argi soin-ekin lotu behar den ala sor ‘soraio, sorgor’-ekin. Egokia izan zitekeen soin, haren ‘gorputz’ adiera aintzat hartuta, baina berau XX. mendeko sormen garbizale eta idatzizkoa baizik ez da.
Arrazoi bategatik baino gehiagorengatik, ezin da lat. sŭrgĕre aditzarekin lotu. Eragozpen erabatekoa izan gabe ere, ohartu behar da hizk. erromantzeetan aditz horrek baduela, ohikoaz gain, ‘aingura bota’ adiera zaharra, euskaraz batere agertzen ez dena. Corominesek azaltzen duen bezala (DECat 8, 81a, 82b, sorgir), hau da katalanez hitzaren adiera zaharra, eta hortik hartua dute gaztelaniak, frantsesak, portugesak eta italierak (DCECH 5, 339a, 340a, surgir; FEW 12, 462b, sŭrgĕre); berriagoa da ‘sortu, agertu’ adiera horietan, latinaren kalko gisa berrezarria, Corominasen arabera.
Horretaz gain, formari dagokionez, surrēctus zen aditz latindarraren partizipioa, baina berreginiko formek ordezkatu zuten: *surctus partizipio berregina egokia izan zitekeen euskarazkoaren jatorri moduan, baina errom. italikoetarako proposatzen da hori, eta *sŭrsus dugu Galorromanian (FEW 12, 461a); dena den, Galorromanian ere inoiz *sŭrctus zaharragoa egon zitekeelako argudio gisa darabil Corominesek euskarazko sortu, sortir-en etimologiaren gorabeherez ari denean, eta euskal hitza mailegutzat joz, bide batez (DECat 8, 103a, sortir; DCECH 5, 343b, surtir; erromantzeetako hau berau lat. sortiri ‘zozkatu’-tik, ziur asko).
Ororen gainetik, ohartu behar da euskal hitzean s- dugula, ez mailegu zahar bati legokiokeen z- (cf. zorte bera, lat. sortem-etik), eta hori aski da, hitzaren orokortasuna aintzat hartuta, *surctus eta halakoak baztertzeko jatorri moduan.