- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
sen. Honen azpian sen, senar, sein/sehi, sendo, senide eta seme sarrera-buru nagusiak bildu dira. Sein/sehi-ren azpisarrera modura sehaska, sei eta sendi daude; sendo-ren azpisarrera modura, sendagaila eta sendor; senide dago jarraian, azpisarrera modura senikide eta seniparte dituela; seme dago azkenik, semebitxi eta semeder azpisarrerekin.
Proposaturiko familia honetako sarrera-buru nagusi guztiak batere eragozpenik gabe lot daitezke formaren aldetik, eta bete-betean azal daitezke oinarrizko sen erro batetik. Esanahiaren aldetik, arazo handiena sen-en beraren esanahiaren eta beste guztien esanahiaren arteko loturan egon zitekeen; alabaina, ‘naturazko, sortzezko’ esanahi orokor batetik ongi lot litezke hitz guztiak, eta honek paralelo egokia du latinezko genō hitzaren familia zabalean. Ikuspegi honek, gainera, sendo ere familia berean kokatzea ahalbidetzen du.
♦ sen (1745: Larm; ik. senar, sendo, seme, senar… Erdi Aroko eta akit. lekukoekin). ■ Bizk. eta gip. hitza (Azkuek erronk. ere jasotzen du, ‘konorte’ adieran). Larramendik, berak sortutako hainbat eratorritan, sena- darabil, erdarazko seña-ren ustezko jatorria finkatzeko asmoarekin.
Esanahiak dira ‘zentzu on’ (Larm, Zink), ‘zentzu, konorte’ (JJMogel senetik atera ta zer egiten eban ez ekijala, TxAgir sena ta konorta galdu jakuzan), ‘antze, trebetasun’ (Larm, Olab), ‘seinale’ (Larm), ‘gorputzeko zentzu’ (frBart gorputzeko senak edo sentidubak dira arimako gatxen atiak), ‘(ohiko) egoera on’ (frBatr gure jenijuak… beti sen baten… iraun ezin dabelako, Erkiaga gauzak artez ta euren senean badabiltz), ‘instintu’ (ErleGob (erleak) beren jatorrizko senarekiñ eta esperienziarekin ezagutzen dute), ‘(pertsona baten) izaera’ (Azk (bizk.)) eta “temple, sazón” (Azk (bizk.)); izond. moduan ere ageri da, ‘zentzudun’ esanahiarekin (Larm, Añib, Azk (bizk.)). Testuetan gehien ageri diren esanahiak dira ‘zentzu, konorte’ (batez ere bizk.), ‘instintu’ (batez ere gip.) eta ‘(ohiko) egoera on’ (bizk.).
● senaera “significación” Larm; -a beretuarekin, cf. senagarri, eta Larramendiren beraren sena eman/hartu esapideak, denak artikuluarekin.
sena eman (‘ezagutu, antza hartu’: Larm [senik ematen diozu (gizon oni)?]), sena hartu (Larm [ezagutzen dezu gizon au?… senik artzen diozu?]), senagarri (“notable” Larm; cf. sengarri, eta -a bereturako ik. senaera), senak eman (“pensar, ocurrirse a uno” Azk (bizk.: senak emon deust)), senantza (“significado” Larm, Izt), senatu (“significar”, “atinar, acertar”, “mostrar”, “notar, señalar” Larm), sendu (‘sentitu, sumatu’: TomAgir [basauntza sendu dun leoiari]), sendun (‘zentzudun’: Olab), senean (‘itsumustuka’: Mogel [ez ibilli senian ta abespeluan, ta nos nai erein]; ‘zentzuz’: Azk (bizk.); ‘antzean’: TxAgir [beti igezka doan keriza baten senean]), seneko (‘zentzudun’: Olab), senera1 (“circunspección” Larm, Iturz), senera2 (‘antzera’: TxAgir [neure aitak esan eustan senera]), seneratu (Zaitegi [senera zaitez urteen urtez noizbait]), sengabe (“lelo, fatuo” senge Larm; senbaga JJMogel), sengabeko (frBart [bata bada nezijua ta senbagakua]), sengarri (‘gorputzeko zentzu’: frBart [gorputzari bere sengarri guztietan naija emoteko]: ‘sentiera’: frBart), sentsu (‘zentzudun’: Larm, Azk (bizk.); zenzu Azk (bizk.)), sentza (‘adimendu’: Elizdo EuskEsn 1929).
► Ezin da sen-etik goragoko formarik berreraiki. Formaren aldetik, haren familiakotzat jo ditugun sein, senar, seme eta besteren oinarrian ikus daiteke sen- hori bera, eragozpenik batere gabe. Esanahiari dagokionez, berriz, pentsatu behar da sen urrundu dela gehienik jatorrizko adieratik: paralelo moduan har daitezke lat. genō ‘sorrarazi, erne’, ‘eragin’ eta haren eratorri genius “divinité génératrice qui préside à la naissance de quelqu’un”, “génie”, ingenium ‘izaera berezkoa, naturala’ eta ingenuus ‘sortzetikoa, naturala’ (ErnMeill s.v.); horrela, pentsa dezakegu ‘sortzetiko’ moduko batetik garatuko zuela sen-ek ‘natura, izaera’ adiera. Ohar bedi, bestalde, azken buruan familia latindar berekoa dela lat. nātūra ‘izaera berezko’ (ErnMeill s.v. nāscor), eta orobatsu genuīnus ‘sortzetiko, benetako, berezko’ ere, beste adar batetik bada ere (ErnMeill s.v. genū).
Familia latindar horrekiko paraleloa ongi zabaldu daiteke euskal hitzaren familiako beste hitzetara ere: senide-rekin (eta sendi-rekin) konpara daitezke germānus ‘arraza bereko, autentiko, natural’ (cf. kat. germá, germana ‘anaia/neba, ahizpa/arreba’), genitūra ‘sortze, kreazio’ eta orobat gens ‘klan’, ‘familia, ondorengo, arraza, nazio, herri’; sein ‘ume’ ere ongi lotzen da gens-en eta germen-en dagoen ‘ondorengo’-rekin (‘kimu, ernamuin’ da germen-en jatorrizko esanahia), eta cf., gainera, prō-geniēs ‘ondorengo’, ‘ume, kimu’; zein etimologia ematen diogun, senar ere genitor ‘ernetzen duena’-ra hurbil daiteke. Esanahiaren gorabehera zenbaitetan genō-ren kide delako, orobat dira gogora ekartzekoak lat. creō ‘sortu, handiarazi’, ‘sorrarazi, hazi’ eta haren ondorengo gazt. criar, ‘hezi, hazi’ esanahia baitu. Xehetasunetarako, ik. sein, senide, etab.
Esanahi orokor horretatik, ‘sortzetiko, berezko’-tik, azaltzen dira ‘antze, trebetasun’ eta ‘seinale’; orobatsu ‘instintu’, funtsean ‘berezko, naturazko’ den zerbait baita, eta baita ‘zentzu, konorte’ eta ‘(ohiko) egoera on’ ere, berezkotzat harturik ‘egoera on’ eta ‘konorte’: berezkora edo egoera naturazkora itzultzea da horietara “itzultzea”, konorteratzea, norbere egoera onera etortzea.
♦ senar (1294: AGNComp3/4 [Senar d’Arroquieta]; -nh- ~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Hasperena du iparraldean: senhar (nahiz eta badiren, bereziki XX. mendean, hasperenik gabeko lekukotasunak). Badu ‘atal arra’ adiera ere (cf. Pouv kurtxeta senharra). Mendebaldeko zenbait lekutan ez da herri-hizkeran erabilia (gizon da balio horrekin erabiltzen dena), eta, iparraldean, cf. halaber espos (lagun); ik. EAEL §347.
Ezkontideen izen ohizkoenen artean (senar/emazte, andre/gizon) senar da, historikoki bederen, ezkontidea izendatzeko bakarrik erabili izan dena (‘gizon’ edo antzeko esanahi generikoagorik ez duena). Ez dago argi Erdi Aroko adibideek beste esanahiren baten arrastorik gordetzen duten.
□ Erdi Aroan, euskal eremu osoan aurki daitezke hitzaren lekukotasuntzat ditugun adibideak, izen eta goitizen moduan: lehen lekukotasuna Garazikoa da; Nafarroa Garaian cf. pero miguel senarrco (SMig 1319), Pascoal Senar (PobNav 1330), mendebaldean cf. Pero Sanches de Echano, dicho Pero Senarr (ArchDurIV 1456), Estibaliz de Monesterio de Juan Ochoa de Arriola, la dicha Senar (ArchOñatIII ~1496).[1]
Araban,[2] leku-izen interesgarria da balle de Senarsabel (ArchAran 1502; cf. emasabel), baina ez dago argi zein den haren esanahiaren nondik norakoa.
Akit. senarri izena (sentarri ere irakur liteke, OnomAquit §322) emakumezko batena da, eta, horregatik, ez dirudi hitzaren adibidetzat har daitekeenik, zuzenean bederen (Mitxelena 1954a: 414, 433); baina ik. arestiko la dicha Senar.
senarberri (‘gizon ezkonberri’: Orixe), senardun (-nh- OihAtsot), senar egin (‘senartzat hartu’: RS [otsoa senar dagianak]: cf. 1536ko EzkonBeorb zuzaz berze senarrik ez egiteko), senar-emazte (pl.: Leiz), senar-emaztealdi ([ez sing.] ‘ezkon-bikote’: Izt), senar-emazte berri (pl.: Orixe), senar-emaztegai (ez sing.: Iraola), senargabe (‘alargun’: Land (-bage); ik. alargun), senargai (-gei Harrt, Xarlem; -gai AgirAst; orokorra da), senargura (Lazarg [senargureak… nago]; senargurarik EAzk), senar hartu (‘(emakumea) ezkondu; (norbait) senartzat hartu’: Land, Belap), senar-hiltzaile (Lard), senarpeko (‘senarraren mendeko’: Mburu), senartu (‘ezkondu (gizona [senar bihurtu] edo emakumea [senarra hartu])’: Pouv, Larm, TxAgir; ‘ezkonarazi’: Azk [erriko etxaguntzarik zabalenean, baztartsuenean, senartu eban izekoak (Simon)]), senartzako (‘senar-orde, maitale’: Etxaniz).
► Sen-har zatitu daiteke hitza. Lehen osagaia sen- dela proposatu izan da, hots, *seni-ren elkartuetako forma (ik. senide, seme). Beste aukera bat da sen erro soila egotea hor.
Bigarren osagaiari dagokionez, bi aukera aztertu behar dira: ar ‘ar (ez eme)’ ikusi izan da aspaldidanik (Vinson 1910: 39, Bähr 1935: 10), izen + izenondo segida; bestela, proposa liteke har ‘hartu’ aditza dugula (ik. goian sehaska).
Hitzaren osagaiek ematen dituzten aukeren konbinazioak ugariak dira. *Seni-tik abiatuta, gogoan hartu behar da ‘haur’ eta ‘haur ar’ adierak izan zitzakeela, lehena hobetsi badugu ere. Bigarren osagairako ar ‘ar (ez eme)’ hartuta, zerrendan eman daitezke konbinazio posibleak: (1) *seni-ren ‘haur’ adieraren hipotesitik abiatzen da Vinson, eta ‘ume ar’ izango litzateke senar; (2) *seni-ren ‘haur ar’ adieratik abiatuta, bitxi xamarra litzateke emaitza, ‘haur ar ar’ moduko pleonasmo bat baikenuke.
Bi aukera hauek ez dute argi azaltzen ‘haur ar’ ← ‘senar’ bilakaeraren xehetasunik (Erdi Aroan ote dugu jatorrizko esanahi horren aztarnarik?). Beti ere *seni-ren hipotesiaren barrenean, arazo semantiko horiek gainditu ditzake har ‘hartu’-ren aukerak: (3) *seni-ren ‘haur ar’ adieratik abiatuta, ‘(familiarako, etxerako, triburako) hartzen den haur arra’ izan liteke senar; hipotesi honetan, onartu beharko genuke emaztearen familiara ezkontzen zirela gizonezkoak, eta ez alderantziz; (4) *seni-ren ‘haur’ adieratik abiatuta, berriz, ‘familiarako hartzen den haurra’ generiko bat izango genuke, eta ez dirudi zaila hortik ‘familiarako hartzen den mutil’ espezializatu batera igarotzea, bereziki hartzen zena beti mutil gaztea baldin bazen.
Aukera hauetan guztietan eragozpen bat egon liteke: haur izatea eta senar izatea ez dira bateragarriak hitz bakoitzak adierazten duen heldutasun mailari dagokioenez —gogoan har bedi, dena den, emazte-k (< ema + gazte), gaztetasuna izendatuki biltzen duela hitzaren osaeran, hipotesi nagusiaren arabera, bederen (ik. eme)—.
Eragozpen hori gainditzeko modu bat da lehen osagaian sen erro soila ikustea. Kasu horretan, ordea, senar-en etimologiari egokitu behar diogu erro horren jatorrizko esanahiaz dakiguna: esan dugu ‘sortzetiko, naturazko’ izan daitekeela berez sen, eta hori baino esanahi zabalagoa beharko genuke. Agian, gens-en paraleloa gogoan harturik —familia horretakoa da ingenuus ‘sortzetiko, natural’— sen-i ‘familia, tribu, klan’ esanahia emango bagenio, ‘familiarako, triburako, klanerako hartutakoa’ izan liteke senar; bestela, urrunago ere jo liteke, latindar familia bereko genō ‘sorrarazi, erne’ aintzat harturik, eta senar-entzat ‘ernetzeko, ugaltzeko hartutako’ edo ‘ugaltzeko ar’ modukoetan pentsatu.
Paralelo latindarrean, garbia da familiako hitzen batasun etimologikoa; euskaraz, ordea, sen erroari ematen dizkiogun balizko esanahi zabal horien menpe daude aukera horiek, eta orobat lirateke egitekoak sen-en kategoria aldakortasunari buruzko gogoetak (lat. genō aditza da, gens izena, etab.).
Aukera hauek guztiek hainbat ohar antropologikotarako bidea irekitzen dute, ezezagunak baitzaizkigu antzinako euskaldunen ohiturak: zer adinetan ezkontzen ziren, ezkontzak noiz eta nola adosten ziren (inork adosten baldin bazituen), etab.
♦ sein / sehi (sein 1301: NavOccit [Per Ochoa del Seyn]; sehi 1545: Etxep; segi 1562: Land; sei 1580: Lazarg [bi silab.]; ik. behean akit. seni). ■ Hitz beregain gisa, bi eremutan banatua agertzen zaigu historikoki: batetik, mendebaldean (arab., bizk.) sei, segi eta batik bat sein formetan eta ‘haur’ esanahiarekin (badirudi ez dela ‘-(r)en ume, seme/alaba’ moduan erabilia izan) eta, bestetik, iparraldean (lap., bnaf. gehienbat) sehi forman eta ‘morroi, mirabe’ esanahiarekin (XVIII. mendeko Baztango testu batean se(e)ñ dago).[3] Pentsatu behar da hitza noizbait orokorra izana dela, eta horren lekuko da senide eta sehaska bezalako elkartu eta eratorrien hedadura.
Ugariak dira —sei(n)-en kasuan, jakina— haurdunaldi, haur-galtze eta erditzearen inguruko esapideak: seina batu (‘haurdundu’: frBart), seina bota (‘galdu’: Kapan), sein(a) egin (Mikol), seina galdu (Mogel)…
□ Hitzaren adibidetzat hartu ohi dira akit. senicco, seniponnis, senitennis, senivs, senixsonis pertsona-izenetako seni; denak dira gizonezkoen izenak (OnomAquit §313). Bestalde, ez da ziurra Erdi Aroko Seguin de los Faios (DocLeire 1131) edo Lob Segui (CartSord d.g., xii. m. ingurukoa; Loup Seguin aurkibidean) bezalako pertsona-izenetan hitzaren adibideak egotea.
● se(i)nge ‘haurgabe’: Larm, Añib; -ge atzizki pribatiboarekin, ik. kendu.
● seinzain Larm, DurPlat; cf. Arabako erd. cenzay, cenzaina.
sein-denbora (Larm; -denp- Barrutia), seindun (Larm, Mogel; haurdun baino askoz gutxiago erabilia), sein-edade (“niñez” segi- Land), sein-egite (Añib), sein-galtze (Astar), seingintza (‘erditze’: Mogel), seinkeria (Larm, Añib), sein-kontu (‘haurkeria’: Añib), seinlagun (‘haurlagun, karen’: Añib, Astar), sein-ohe (‘sehaska’: Añib), sein-oihal (Larm, Añib), seintasun (Mikol), sein-trapu (‘haur-oihal’: segi- Land), seintxo (seitxo Lazarg; seintxu Zuzaeta), seinzaro (seizaro RS). Cf. otsein, betsein.
(sehi):
sehigo (-goa Duh), sehikarako (Larg), sehikide (Harr; cf. senide), sehilagun (Harand), sehitasun (Pouv), sehitu (Haranb).
► *Seni berreraiki behar da, cf. akit. seni-. Bilakaera honen barrenean uler daitezke aldaerak: *seni > *seh͂i > *seĩ > sein, azken urratsean berrezarritako sudurkariarekin (cf. artzaĩ > artzain, lat. lucanica > *lukaĩka > lukainka/lukaika, etab.). Bokalarteko sudurkariaren erabateko galeraren ondorio da sei; kontsonante sudurkariaren ondorengo ezagunak dira, bestalde, sehi eta segi: cf. ahate/agate (lat. anatem), ihes/iges (< *ines); ik. FHV 299-305. Elkartuetako forma zaharra sen- da (cf. senide), hortxe gordetzen delarik jatorrizko sudurkaria.
Osaerari dagokionez, sen-i zatitu behar da: erroa litzateke sen eta partizipio eta izenondoetako marka -i atzizkia. Bide honek aukera ematen du sen erroaren jatorrizko esanahiari buruz galdetzeko: hitzaren adiera dokumentatuen artean zaharrena ‘haur’ dela onartuta (ik. jarraian), pentsa liteke, -i markarengatik, ‘sortua, hazia/hezia’ dela *seni; bestela, ez erabat kontrajarririk, ‘familia, tribua, klana’ adieraren bidetik (ik. goian. gens-i buruzkoak), ‘familiaratua, familiara ekarria, familian hazia’ moduko zerbaitetan ere pentsa liteke. Paralelo moduan, cf. lat. geno ‘sorrarazi, erne’-ren eratorri diren gens ‘ondorengo’, germen ‘ondorengo’ (< ‘kimu, ernamuin’) eta batez ere prō-geniēs ‘ondorengo’, ‘ume, kimu’. Hitzaren esanahiaren gorabehera batzuk argitzen lagundu lezake honek, eta baita loturiko beste hitz zenbaitenak ere (cf. batez ere senar eta seme).
Hitzaren adiera historikoen artean, ‘haur’ da zaharrena: batetik, ‘haur’ ← ‘morroi’ bilakaera errazagoa delako esplikatzen alderantzizkoa baino (cf. bizk. otsein ‘morroi’ [< ogi + sein]), eta bestetik, eta batik bat, sehaska eta senide moduko elkartu eta eratorriak ‘haur’ esanahiarekin bakarrik esplika daitezkeelako. Paralelo bete-betea dugu lat. creō ‘sortu, handiarazi’, ‘sorrarazi, hazi’-rekin (genō-ren esanahikidea, beraz), zeinaren ondorengoak baitira gazt. criado ‘sehi, morroi’ batetik eta crío ‘sein, ume’ bestetik, eta cf. orobat gask. creat ‘ume’, eta ‘sehi’ Nafarroari dagokion testu batean (DCECH 2, 241b, 242a, criar ‘sortu’, ‘umea edo animalia elikatu’, ‘hezi’). Wartburgek azaltzen duenez (FEW 2/2, 1296b, creare), ‘etxean hezia eta hazia’ da sehia edo morroia, ohitura baitzen etxaldeetan zerbitzuan ziren senar-emazteak eta haien umeak jaunaren etxean bertan bizitzea.
‘Haur’ esanahiarekin, neskato zein mutikoentzat erabiltzen da hitza (cf. Land segi neskatoa, segi mutila “niña, o niño”), baina aipagarria da hitzaren akitanierazko ustezko adibideak gizonezkoei bakarrik egitea erreferentzia, eta, aieru modura eta *nescato-ri kontrajarrita, akit. *seni-k ‘haur ar’ esanahia zukeela dio Mitxelenak (1954a: 433); cf. halaber lehen osagai moduan erro bera duten senar eta seme.
Horiek gogoan hartuta pentsatzen badugu ‘ume ar’ zela jatorrizko esanahia, egungo ‘haur’ azaltzeko pentsatu beharko genuke zehaztapen hori galdu zuela noizbait. Alabaina, hitzari zeharka baizik ez diote erasaten datu horiek, eta sen erroari buruz esandakoa gogoan hartuta (berezko ‘sortu, erne’ eta ‘familia, tribu, klan’ moduko adiera eratorriak aipatu ditugu), aski dugu *seni-ren jatorrizko ‘haur’ esanahi batetik abiatzea. Argudiobide honetan, bestela azaldu behar dira jatorrizko ‘haur ar’ adieraren alde ustez egiten dutenak: akit. senicco eta bestetan espezializazio moduko bat ikusi beharko da (cf. Erdi Aroko Enneco, gizonezko izena, etimologikoki zehaztugabea bada ere); senar eta seme hitzak, berriz, ez dira zuzenean eratortzen *seni-tik, eta haien bilakaeraren partikulartasunei lotu behar zaie noski gizonezkoei egitea erreferentzia, ez *seni-ren gorabeherei.
sehaska (~1620: Volt). ■ Oso zabaldua eta erabilia, bizk. eta zub. salbu (bizk. ez da XIX. mendearen azken aldera arte agertzen, eta zub. Gèze-k dakar ‘ganbela, manjatera’ adieran; ik. kuma). Badu ‘sorleku, jaiotoki’ adiera zabalagoa ere.
sehaskako (‘jaioberri’: Arrue), sehaskatxo (TxAgir), sehaskatu (‘sehaskan kulunkatu’: Larm), sehaskerri (‘jaioterri, jaiotzeko leku’: Azk).
► Badirudi *seni (sehi, sein) eta aska direla hitzaren bi osagaiak. Mitxelenak dioenez (FHV 322, 18. oh.), ez dirudi *seni-ren eratorri zaharretarik denik, halakoetan sen- elkartu-eratorrietakoa baitugu (seme, senar, senide dituzke gogoan), jatorrizko sudurkariarekin; horregatik iruditzen zaio egokiagoa sehi forma berriagotik abiatzea, sehi + aska.
Ohar bat egin behar zaio Mitxelenaren uste honi: senide eta senar bezalako eratorri zaharretan, kontsonante batez hasten zen bigarren osagaia (*hide eta har), eta horrexek esplika lezake ez gertatzea VnV > Vh̃V bilakaera. Hau kontuan hartuta, azter daiteke sen errotik zuzenean abiatzeko aukera, *sen + aska > *senaska > sehaska; honek ez luke arazorik formaren aldetik, baina bai, halere, esanahiarenetik, ‘haur’-ez bestelako esanahia proposatu baitugu sen erro horrentzat.
Horrenbestez, formala da Mitxelenaren proposamenari egiten diogun oharra, eta esanahiak du erabakitzen, batez ere, sehi-ren alde. Bestalde, ohar bedi iparraldean sehi-k ‘morroi, zerbitzari’ adiera historikoa hartu baino lehenagokoa izan behar duela hitzak.
Horretaz gain, **seinaska-rik ez dagoelako eta dokumentazioa oso berandukoa delako, uste izatekoa da bizkaieraz ekialdetik sartua izango dela hitza.
Erabilera metaforiko gisa azaldu behar da ‘sorleku, jaiotoki’ adiera, eta ‘ganbela, manjatera’ adiera, aldiz, objektuek antzeko itxura dutela erreparatuta.
sei (1415: ZalbGut). ■ Hitz orokorra. Sei aldaera nagusiaz gain, badaude xei (bizk., gip.) eta xiye (bnaf.) ere. Pluraleko forma mugatuentzat, seirak erako formak nagusi dira mendebaldean, eta seiak erakoak erdi-ekialdean.
Numeral moduan ageri da (Leiz sei anaie hauk, AgirAst begira irabazian ipiñi dezun dirua… euneko seian); ordua (ArreseB seiretan asi eta amarrak artean) edo hilaren eguna (Izt agor-illaren seiean) adierazteko ere erabiltzen da.
● seietan ‘sei aldiz’: Pouv, Bordel; diptongo ondoko -e- epentetikoarekin, mugagabeko -tan atzizkiaren aurretik.
● seilaste “semana sin fiesta” Añib (bizk.); selaste Azk (bizk.); seiaste Azk (bizk.); ez da argia albokariaren nondik norakoa, baliteke sail-ekin gurutzatu izana.
● seira1 batez ere ekialdean erabiltzen bada ere, Gipbizk. eta gip. zenbait lekutan ere jaso izan da; hauetan -i-z bukatzen diren zenbakariekin bakarrik ageri da -ra atzizkia (ik. ErIruk 72); ‘seina’: Leiz (laur animalék zutén batbederak… seirá hegal); seiratan Haranb (erranen dute seiratan Pater Noster); -ra banakariarekin hemen. / seira2 “(jugar) a seis” Azk (orok.); -ra adlatibokoarekin, nahiz eta, jakina, bai adlatibokoa bai banakaria biak jatorri berekoak izan daitezkeen azken buruan.
● semai ‘bost zentimoko txanpon’: JGarate/SMartin/Elexp (bizk. (+ xemai, xemei)); sei + marai; pentsatzekoa da behinolako sei maraiko txanponaren antzeko itxura izango zuela geroagoko bost zentimoko txanponak.
seiamar (seiramar BeraLzM), seidun (“senario” Larm; “sextilla” Larm), seiehun (ZenbTaul, Leiz), seiehungarren (Izt), seietan ehun (Materra), seietan hogei (Tartas), seigarren (Leiz; seigarrengo OArin), seihortzeko (‘lau urteko ardi edo ahuntz’: Inza (gnaf.)), seiko (“senario” Añib; ‘kartetako seia’: Azk (orok.)), seikoitz (Añib [(pekatua) orduan izango da pekatu bikotxa, irukotxa, seikotxa edo geiago]), seikote (‘seiko talde’: Izag AranOñ), sei liberako (‘sei liberako txanpon’: Duh), seina (Izt [beste seina erreal]), seinaka (Olab), seinatan (“chacun six fois” Duv (bnaf., zub.)), seiogei (‘ehunda hogei’: ZenbTaul, Leiz [seiogei personaren ingurukorik]), seiraka (“de six en six” Harr), seirazka (Hbarren), seirazkatu (Duv), seiturte (“bissextilis annus” seithurte Urte; elkartuetako -t-rekin, ik. sukalde), sei-zazpi (frBart [sei zazpi urtera artian]), sei-zazpietan (‘sei edo zazpi aldiz’: Oxobi), sei-zortzi (Kkiño), semaiko (‘sei maraiko txanpon’, ‘txakur txiki’: seimaraiko Larm; seimaiko Harr; semaiko Azk (bizk.); xemaiko TEtxeb (bizk.)).
► Itxura hutsari begira, mailegutzat jo izan da (cf. lat. sex, gazt. seis, etab.; ideien bilduma baterako, ik. Giese 1928: 566, eta, berrikiago, Holmer 1990: 18-19). Aukera honek arazo gaindiezinak ditu: batetik, mailegu balitz —eta badirudi zaharra behar lukeela, haren orokortasunari begira—, hastapeneko igurzkarian s- > z- bilakaera esperoko genuen, eta amaierakoan afrikatzea, beharbada; bestetik, ez dirudi egiantzekoa hain zenbaki apaletan mailegurik izatea, batez ere ondotik datozen zenbakiak euskal ondarekoak direnean, mila arte. Hitz hau hizpide duela, itxura hutsean oinarrituriko proposamenei egiten die kritika jadanik Uhlenbeckek (1908: 511).
Gure ustez, egokiagoa da sehi ‘ume’-rekin lotzea. Horretarako, Amazoniako Dâw hizkuntzaz Eppsek dakarrena ekar daiteke gogora (2006: 265): hartan, ‘4’-tik aurrerako zenbakietan ‘anaiadun’ eta ‘anaiagabe’ baizik ez dira bereizten, zenbaki bakoitiak eta bikoitiak; gurean, ‘anaia’ erabili beharrean, ‘sei, haur, ume’ erabiliko zen zenbaketa modu horretarako, gaur egun sei zenbakian baizik iraun ez duena arrasto moduan. Formari dagokionez, hasperenaren galera orokortu da, zenbakiek azentu ahulagoa duketelako —sintagma batean izenaren edo dena delakoaren aurretik doazelako—, eta cf., gainera, hamasei eta halakoak. Ohar bedi gainera, ei diptongoa ahulenetarik dela (FHV 102-106), eta horregatik oso berandu arte se.i edo *seCi izan bide da (cf. hogei).
Pluraleko seirak eta halakoetan (cf. zazpirak, zortzirak, etab.), analogiaz zabaldu da dardarkaria; -r- etimologikoa duten bakarrak hirurak eta laurak dira.
sendi. ■ ‘Familia.’ Arana Goirik sortua: sen- (sein) + -di atzizkia (Pagola 2005: 319-320). Oso erabilia hegoaldeko testuetan XX. mende guztian. Aranarenak dira halaber sengi (sen- + -ki: ‘ume, seme/alaba’), senaldi (‘belaunaldi’), senaldu (‘haragiz ezagutu’), sendau (‘ernaldu’), sendu (‘sorrarazi, ernarazi’), sentza (‘belaunaldi’)…
♦ sendo (sento ~1097: DocLeire [Monoza Sentoa]; sendo ~1103: DocArtaj [Garsia Sendoa]; ik. behean akitanierazkoak). ■ Hitz orokorra. Sentho zuberotar batzuengan aurkitzen da; sonto Erronkarin. Esanahi nagusiak: ‘indartsu, mardul’ (Etxep gizon sendoen balentiak, Ubill indartsuago, portitzago, sendoago, kementsuago ta bizkorrago), ‘sano, osasuntsu’ (Leiz sendo egin izan dirade erietarik), ‘bortitz’ (Leiz haizea sendo ikhusirik), ‘irmo, iraunkor’ (Urrexola sendo zenduan odolori, ErrodZar oñak arin, gogoa sendo, EtxZib habe sendoa), ‘gogor’ (MDass belhar sendoegiak yanez)… Aditzondo moduan mendebaldean aurkitzen da (Mogel biar deutsa esan sendo; ‘asko, ugari’: ArreseB ez dezu artzen sendo arto ta sagarra?). Hainbat elkartu-eratorri senda- formaren gainean egin dira.
□ Erdi Aroan, ez dago argi hitzaren adibidetzat jo behar den lehenagoko Sendamendi (ColRioj 1074; Errioxakoa, cf. agiri bereko Bellaizfaram, Yarza, etab.); urkamendi-ren gisako hitzen bat ote? Bestalde, Nafarroan cf. halaber Urraca Sendoa (SeoPamp 1107), hereditatem de Sendoa (AGNI 1178), Tota Sendoa (ColRonces 1242), beste hainbaten artean. Genitiboarekin eta agian kontsonante epentetikoarekin, Gomeç de Sendoua (AGNII 1220). Izengoiti garbi moduan, Martin Miguel dicto Sendoa (MerMont 1350).
Nafarroaz besteko lurraldeetan, cf. Bizkaian Martin Sendoa (SDomLeq 1398), Iohan de Sendoa (ArchVill 1446), Juan Sendo (ColCenar 1474), etab.; Araban, Juan Sendoa (ArchLeintz 1382; Gasteizkoa); Gipuzkoan Juan Sendoa (ArchAtaun 1399), Juan Sendo (ArchOiarI 1499), etab.; Nafarroa Beherean Johan Lopiz Sendoa (ColBNavII 1326), Sendoa Art. de Lacssa, dit Muyssot (OnomNord 1326), Sendoa lescorr (OnomNord 1364).
Martin Sendoan (ColRioj 1152), Dominico Sendoan (ColRioj 1172) eta halakoak hitzaren adibidetzat ditu Orpustanek (1999: 343), baina Fortunio Sendouan (ColRioj 1195) aldaera ere badago; bestalde, aipagarria izan daiteke 1172ko agiriak dakarren tres, qui tunc temporis erant Sendoanes, nahiz eta honek ere ez duen asko argitzen izen horren osaeraren nondik norakoa. Orobatsu, ez dago erabat argi hitzarekin lotuta dauden Garçia Sendoro (PobNav 1350) eta Pere Yniguiz dic[t]o Sendaro (MerMont 1350), ik. behean sendor. Orpustanek ere ez du garbi ikusten hitza ote dagoen casa de sendugarat (MaisArb 1435) adibidean. Azkenik, ez dirudi hitzaren adibidetzat hartu behar direnik Encanard de Sendos (AGNII 1203), don Garcia Sendos (TextNav 1315) eta don Sendol (DinChampI 1248), don Sendol (NavOccit 1248), Pero Sendol (ArchRentI 1318).
Akitanieraz, cf. agian sendi, bukaerako -i latinezko deklinabidekotzat hartuta (genitibo singularrekoa da, gizonezko baten izena, OnomAquit §309); cf. sembi/sembvs.
● sendatu ‘indartu’: RS (sendakike eguzkiari); ‘osatu’: Leiz (senda zedin haren alabá); sendo > senda- bilakaerarekin, cf. baso > basa-, etab. / sendotu ‘osatu’: Etxep (ene mina sendo ez liro zuk baiezi bizian); ‘indartu’: Materra; zub. sendotü dago —erronk. sontotu—, baina sentho; lehen adieran batez ere erronk. eta zub. (baina bizk. batzuek ere bai), bigarrenean bizk., gip., eta gnaf., baita lap. testu zaharretan ere.
● sendoro erdi-mendebaldeko testuetan erabilia; Lazarg; sendaro ‘ugari’: ArreseB; -ro atzizkiarekin, ik. Erdi Arokoak.
sendabelar (Urte), sendabide (Mburu), sendagai (Ax [ezta sendagai, ezta sendakizun]; iz.: Larm, Mburu), sendagailu (BelaHizt, Goihetxe), sendagarri (iz.: Ax [bilhatu behar zaika sendagarria]; izond.: Pouv), sendagile (Mogel [sendagille edo barberuba]), sendakizun (Ax), sendari1 (RS [oñak leor, aoa eze, sendari dokek; “gallardía”]), sendari2 (EtxZib [erhasun guztien sendaria]), sendatzaile (Leiz (-zale)), sendoan (Oih [erian… sendoan]), sendogarri (iz.: OihAtsot [erhoen sendogarri]; ‘indargarri’: Uriarte; izond.: Maister [ardu sendogarria]), sendoki (EtxZib [Luzifer bentzutu zuen sendoki konbatean]), sendokote (TxAgir), sendorik (Leiz [eri izana sendorik]), sendotasun (Pouv, EtxSar), sendotzaile (OihAtsot [gorputz eria arimaren sendozale]). Cf. larru-sendo, zango-sendo…
► Mailegutzat jotzen du Mitxelenak (1950c: 474-475, FHV 82, 21. oh.), jatorri gisa lat. exemptus ‘salbuetsi’ proposatuz eta Schuchardten errom. *sanitare/*sanitum aukera baztertuta (1906b: 8). Dioenez, beste kasu batzuetan bezala, aurrizki latindarrik gabe agertzen da euskal forma, cf. saiatu / errom. ensayar, txertatu < lat. insertare (FHV 61), xukatu, etab. (FHV 157). Aukera honetan, badirudi gazt. esento moduko formaren batetik abiatu beharko ginatekeela; “immunis, exemptus” esanahiarekin dakar Nebrixak forma hori (DCECH 4, 832b, redimir), eta aski ugari agertzen da CORDEn, XIV. mendetik hasita. Hizk. galo-erromantzeetako formei begira, ez dirudi haietatik hartua izan zitekeenik (FEW 3, 291b-292a, exemptus). Esanahiaren aldetik, ‘-tik libre, libratua (pribilegio modu bat edo)’ ← ‘gaitzetik libratua’ moduko zerbaietan pentsatu beharko litzateke, eta cf. arestiko “immunis”;[4] hortik abiatuta, aski berehalakoak dirudite ‘osasuntsu’ ← ‘indartsu, mardul’ ← ‘bortitz, gogor’ moduko bilakaerek.
Mitxelenak aldezten duen aukera latindarrak hainbat ahulgune ditu: pentsa daiteke hain orokorra den mailegu bat aski antzinakoa dela, baina s- > z- gertatu ez izanak ez du horren alde egiten (FHV 281); orobatsu pentsa daiteke -o bukaeraz, harrigarri baita -u duen adibiderik ez izatea (ik. abendu). Mailegu berantiarragotzat jotzeak eta aipaturiko gazt. esento-tik abiatzeak hastapeneko s-ren arazoa gaindituko luke, eta, agian, baita -o izatea; alabaina, ezinezko izan gabe, berantiartasun honek aurka izan lezake hitzaren orokortasuna.
Auzia bere osoan harturik, formazko zailtasunak semantikoekin lotzen dira: forma zenbat eta modernoagoa izan, orduan eta aukera gutxiago dago hitza euskara osora heda zedin, eta are gutxiago euskararen barrenean gaztelaniazko esanahitik hainbeste alda dadin; pentsatu beharko genuke euskararen barreneko bilakaera bereizi eta partikularra izan dela esanahiarena, orokorra izateaz landa. Horretaz guztiaz gain, Corominasek eta Pascualek dioskutenez, kultismoa da gazt. exento, eta badirudi XV. mende bukaeran zuzenbideko lexiko berezitukoa zela oraindik.
Gure ustez, bai formaz bai esanahiz, askoz egokiagoa da sen-ekin lotzea, -do/-to atzizkiarekin (cf. zindo, ondo). Hitzarekin lotu behar bada, forma ahostunaren antzinatasunaren alde egingo luke akit. sendi-k, eta ahoskabetzea dugu ekialdeko sentho eta sonto aldaeretan (ik. abendu, ozenen ondoko herskarien xehetasunetarako). Erraztu egiten du sen-ekin lotzea eta mailegua ez izatea hain **sento gutxi egoteak (cf. Erdi Aroko Monoza Sentoa lehen lekukotasuna). Bokalen asimilazioz azaltzen da erronk. sonto (FHV 82).
Esanahiari dagokionez, ‘natura oneko’ moduko zerbaitetan pentsa daiteke, cf. bere senean ‘bere onean’ eta halakoak. Era berean, sendatu eratorria aski hurbil dago “norbere senera edo onera etorri” moduko ideietatik. Oinarrizko ‘natura oneko’ horren zabaltzez azal daitezke ‘indartsu, mardul’, ‘irmo, iraunkor’ eta ‘gogor’; bestalde, ‘asko, ugari’ baliorako, cf. bizk. sano ‘asko’, ‘oso’.
! sendagaila (-gaille 1627: EtxZib; -gailla ~1630: EtxZib). ■ Ekialdeko hitza (gnaf. barne). Forma -e bukaeraduna EtxZib-en bakarrik agerten da; sentha- BelaHizt, Egiategi eta Intxauspegan (senta- behin bederen Duvoisinengan); -gala ere ageri da (Harrt (seinda-), Duh). Esanahi nagusiak: ‘balentria, mirari’ (EtxZib Sanson sendoa ohi duk / sendagallez famatu, Haranb zuk hunelako sendagaillak obratu ditutzu); ‘harrotasun, atsegin harro’ (EtxSar erranen duket bozkario eta sendagailla handirekin, Haranb (etsaiek) duten sendagaillarik handiena da gure arimak kolpatzea).
sendagaila egin (‘harrotu’: Ax [doillorkeriaz prezatzea… sendagailla egitea], Lizarg [sendagalla egin malizias]), sendagailatsu (“qui fait merveille de tout” Duv), sendagailatu (“ravir” BelaHizt), sendagailaz (‘harrokeriaz, miresmenez’: Ax [sendagaillaz bezala, eta ohore bailiz bezala]; ‘mirariz’: Harizm [Iakob ganik agertu da / sendagaillaz izarra]).
► Itxuraz bederen sendo-ren eratorritzat har liteke (cf. zub. senth-), baina ez dago argi zein den bigarren osagaia. Agian fr. gaillard, okzit. zah. galhart ‘kementsu, bipil’-en familiarekin lot daiteke; maileguaren aukera honen alde egin lezakete -gala eta -gaille bukaerek. Familia hau *galia ‘indar’ baten azpian ezartzen du Wartburgek (FEW 4, 30a), eta haren etimologia ere ez da arazorik gabea (besteak beste, ez da ziurra -ard bukaera atzizki erromantzea den ere). Euskarazko lekukotasuna, hitz horiekin loturik balego, baliagarri izan liteke auzi horretan; eztabaidaren xehetasunetarako, ik. halaber DCECH (3, 47a-50a, gallardo) eta DECat (4, 301b-304a, gallard).
Osaera hori onarturik, elkarketa tautologiko samar batean pentsatu beharko genuke, agian hitzaren esanahiaren indargarri moduan. Kontuan harturik izenondo kategoriakoak izan zitezkeela hitzaren osaeran sendo eta *gaila, agian sendagaila egin moduko esapideetatik abiatuta azal genezake gerorako ‘balentria, mirari’-ren izen kategoria.
sendor. ■ Larramendik eta Añibarrok (“bizk.”) dakarte aurrenekoz, sendar forman. Mendiburugan (sendor) agertzen da batik bat, eta sendo-ren baliokidea dirudi (indartsu sendorra; ibid. murall sendorrak; ibid. sendatu ta sendor uztea). Badu ‘astun’ adiera ere (Mburu gurutzerik astunena ta sendorrena); gnaf. eremuan jaso izan da adiera hau (Azk, Inza…).
Ez dago argi ‘sorta, zama’ esanahia duen sendor-ekin lotu behar den; cf. jad. Bergarako 1580ko dokumentu batean: “nueve sendorres de lino, de cuatro manojos cada sendor”. Forma -ld-dunak ere baditu honek (Pouv, Larm…), eta z-rekin dakar Pouv-ek, Oihenartek bidalia (“zortha, zeldorra, pisua”). Mendebaldeko testuetan ageri da gehienbat (Zabala bai gogorra / ire sendorra!, Uriarte egurrezko sendor ta meta andi bat).
□ Zaila da hitzaren adibidetzat jotzea Makeako Sendorislipo (OnomNord 1245), gaur Zendarlephoa, Goihenetxeren arabera. Erromantzezko genero morfologiarekin daudela onartuta, eta <r>-k dardarkari bortitza adieraz dezakeela aintzat hartuta, agian ez da baztertzekoa hitzaren adibide izatea Garçia Sendoro (PobNav 1350) eta Pere Yniguiz dic[t]o Sendaro (MerMont 1350), sendo-rena izan gabe; hitzaren sendor zein sendar aldaeren lekuko lirateke horrela, arazo dialektalak ahantzi gabe, jakina.
sendorki (Mburu [sendorki… laguntzen diguzula]), sendortu (Mburu [sendortu zuen bere etxe au zazpi pillarerekin]).
(‘sorta, zama’):
sendorka (“sendorrak egin eta bizkarka (garraiatu)” Elexp), sendorketa (“sendorketan eiñ biu, tenemos que traer cargas al hombro” Izag AranOñ).
► Sendo-ren eratorritzat jotzea aski zentzuzkoa badirudi ere (cf. esanahien hurbiltasuna), ez dago argi zein litzatekeen bigarren osagaia: agian mehar eta zehar hitzetakoarekin konpara liteke (ik. zehar, *bar-en aukerarako); sendar litzateke jatorrizko aldaera, eta sendo-ren eraginez azalduko genuke sendor. Beste aukera bat litzateke, sendo-n aipaturiko euskararen barreneko azalpenaren bidetik, beste atzizkiren bat ikustea hemen, -dor (cf. idor, zidor); sen-dor litzateke osaeraz, eta -dor hori ongi lot daiteke ‘astun’-ekin (ik. lor ‘zama’), eta are hobeki ‘zama, sorta’ adiera duen sendor-ekin (ik. jarraian).
Formaren aldetik, arazoak daude ‘sorta, zama’ esanahia duen sendor hitzarekin lotzeko, seldor eta zeldor aldaerengatik. Esanahiaren aldetik ere, ez dago erabat argi nola lot daitezkeen ‘sendo’ eta ‘sorta’. Beharbada hobe da hitz bereizitzat jotzea, eta ‘sorta, zama’ esan nahi duen honetan -dor ‘zama’ ikustea (ik. goian); lehen parterako, zur egon ote liteke, *zun eta zul aldaeren bidetik?
♦ senide (1713: OArin, baina ik. behean seniparte eta halaber senikide; señide 1785: Ubill). ■ Hegoaldean erabilia. Forma ñ-duna oso bakan agertzen da eta gehienbat gip. testuetan. ‘Haurride, anaia/arreba’ esanahiaz gainera, badu ‘ahaide’ adiera ere, gehienbat bizk. testuetan.
● senidetzako ‘ustezko senide’: Mitx; senidetzat + -ko; cf. alabatzako, etab.
● senikera ‘ahaidetasun; ahaideria’: frBart; senit- + -kera. / senitera ‘familia (haurrideak)’: Izag AranOñ; senit- + -era.
senidealdi (‘familia’: Garate (gnaf.)), seniderdi (‘haurriderdi’: Azk (gip.)), senidetasun (‘ahaidetasun’: Mogel; senitasun Olaetx; bigarren aldaerarako, cf. aitasun), senidetu (‘ahaidetu’: Añib), senitalde (‘familia (haurrideak)’: Goik (gip.)), senitarte (‘ahaideria’: Uriarte), senitarteko (‘ahaide’: TxAgir), senitezkontza (‘bi familiatako kideen arteko ezkontza bikoitza’: