- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
sagu (~1496: RS; cf. agian Sagutirin (ColRonces 1284), ik. sator). ■ Hitz orokorra. Sabu aldaera erdi-ekialdeko zenbait puntutan jaso izan da XVIII. mendetik aurrera (Harrt, Larm…). Xagu han-hemenka aurkitzen da XX. mende hasieraz geroztik, eskuarki balio adierazkorrik gabe.
XVI. mendean hasten da agertzen testuetan (lehentxoago RS saguak jango dauena, katuak jan dezala, OihAtsot zetabea… saguaren hortzeko, Iturr sagu ta arratoiak); ‘guruin, hazizurri’ adieran darabil Mogelek, eta hegoaldean bederen jaso izan da (Harrietek ere badakar); Lhandek ‘barrabil’ gisa dakar (cf. izter-sagu). Izenondo moduan jasotzen dute Iztuetak (“astuta persona”) eta Azkuek (“sagaz”). Sat- forma maiz agertzen da elkartuetan.
Saguzar, sator edo satandere moduko hitzen osaerari erreparaturik, pentsa liteke esanahi zabalagoa zukeela lekukotasun historikoetan agertu aurretik. Ik. arratoi.
● sagu-belar landarea: Larm, Lakoiz; cf. ing. mouse-ear hawkweed.
● sagutxo “ratoncillo” Land, Mogel (sagutxu basokua); bada xagutxo aldaera sabaikaritua ere, eta cf. saguño eta sagutto, ttikigarriarekin.
● sagu-txori Azk/Izag (bizk., gip., gnaf.); badirudi saguaren tankerako ibilera edo mugimendua duela zuhaitz-enborrean gora eta behera dabilenean.
● saguzar hegoaldean erabilia; Larm (-xar), BMogel; -zar gutxiespenezkoarekin.
● satain ‘satitsu’: BozasU, Izag, Aspiroz (bizk., gip., gnaf.); satagin eta satarin formak ere jasoak izan dira; bigarren osagaia arin izan daiteke.
● satandere ‘erbinude’: Arak (gip.); sagu + andere; hainbat hizkuntzatan emetasuna adierazten duen hitzen baten laguntzaz izendatzen da animalia hau, eta hispaniar-arabierazko paralelo bat —carūsat al-fīrān (o fīrīn) “prometida, novia de ratones”— dakar gogora Mitxelenak (ik. Agud & Mitxelena 1968: 76).
● satartera ‘sagu-tranpa’: Lizarg (deabruarén satartéran); Ameskoako erdaraz “mujer de pocos valores” balioarekin jaso izan da (Lapuente 1975: 396); bigarren osagaia azaltzeko badirudi gazt. artera izenondoa aintzat hartu behar dela, baina hitzaren kategoria aldatu dela; cf. Ameskoako adibidea.
● satero ‘satitsu’: Azk (bizk.); sagu (sat-) + ero, Bähren arabera (1936: 110).
● satitsu Lizarg; ‘erdi-itsu’ Larm (-txu); sagu (sat-) + itsu.
● satitz ‘satitsu’: Añib, Zabala; ez daude argi bigarren osagaiaren gorabeherak.
● satsuri Oih; sat- + zuri, txistukariaren asimilazioarekin.
sagu-belarri (landarea: Lakoiz; cf. ing. mouse-ear chickweed), sagu-habia (Mburu (s.-kabia)), saguño (Goihetxe), sagutegi (Salab (-tei)), sagu-tranpa (Añib), sagutto (Artxu), saguxatar (‘saguzar’: ErIruk (gip., + xagu-)), satarte (‘sagu-arte, sagu-tranpa’: Artxu), saturdin (“taupe gris, mulot” Harr). Cf. enara-sagu, lur-sagu, ur-sagu…
► Ez du etimologia argirik, baina sa-gu osagaiak bereiz litezke agian. Lehen osagaia, sabel, sahets, sakon-eko bera izan liteke, eta ‘barren’ moduko esanahiren bat baldin bazuen, pentsa liteke horma edo etxe barrenetan ezkutuka ibiltzen den animalia dela.
Nolanahi ere, ez dago argi zein litzatekeen bigarren osagaia. Baliteke gerora sartutakoa izatea -g- kontsonantea, aitzinforma *sa.u zenean (belar orokorrarekin, cf. negu < errom. neu). Hala balitz, *bun edo *dun bezalako jatorrizko erroren batean pentsa genezake, bukaerako sudurkariaren galerarekin (cf. barrun/barru); baina erro horien esanahiekin zenbait zehaztapen semantiko egin behar dira: *dun ‘eduki’-rekin, pentsa ote liteke, haien gordelekuetan jangaiak biltegiratzen dituztelako, ‘(zulo) barrenetako jaun edo jabe’ modukoak direla? Bestela, *bun erroarekin (muino-rekin lotzen den neurrian), saguaren beraren itxuran edo pentsatu beharko da.
Ez dirudi sabu aldaerak ezer argitzen duenik jatorrizko kontsonante herskariaz (cf. mailegu/mailebu): XVIII. mendetik aurrerakoa da, eta hitzaren eratorri ustez zahar diren guztietan sat- da elkartuetako forma (jatorrizko -g-rekin, cf. begi/bet-, ogi/ot-; FHV 125).[1] Berez, zaharra izan gabe, azal liteke (sagu >) *sa.u batetik.
Badirudi ‘guruin, hazizurri’ eta ‘barrabil’ adierak animaliarekin egiten den metafora batetik abiatuta azaldu behar direla; cf. lat. mus ‘sagu’ / musculus ‘gihar’, berez ‘sagutxo’.
sator (~1620: Volt; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra. Herskari hasperendunarekin (-th-) ageri da maiz iparraldean. Saátor jasotzen du Izagirrek Oñatin. XVIII. mendean hasten da agertzen testuetan (Kardab ni sator itsua naiz, EAzk satorra lez zurrak, JEtxep lurpean satorra bezala). Izenondo moduan ere erabilia izan da (TxAgir neskatxa satorra! azpitik lana eginda euki arrek).
□ Erdi Aroan, ez dago argi hitzaren adibide den Bernardo de Satorra (PedroCat 1210).
● sator-lan ‘sator-meta’: Goihetxe (sator-lan hasi guzia / badiduritzo mendia); ‘azpiko lan, traizio’: Barb (ohart zaizkote sator-lan izigarriari), Erkiaga (erritarren esamesak batuaz, azpiak jaten, sator-lanean jarduteko asmoz); iparraldeko hitza, XX. mendean hegoaldean zabaldua.
sator-arte (‘sator-tranpa’: LurErrem), satorka (Larz [azpiz eta satorka]), sator-lur (Harr (oso zabaldua)), sator-oski (‘sator-lur’: Salab (-th-)), sator-zulo (Duv).
► Hitzaren bigarren osagaia zein den ez dago argi (lehena sat- elkartuetako forma): hor ‘txakur’ aipatzen du Traskek (s.v.), baina esanahiaren aldetik hitzaren osaera ‘sagu-txakur’ izateak ez luke azalpen garbirik.
Bährek (1936: 110), Saroihandiren ideia jasoz, bigarren osagaia gor ‘sor’ izan daitekeela aipatzen du, oilagor/oilitsu-rekin konparatuz sator/satitsu bikotea; hala izanik, **sakor forma espero genezakeen beharbada (cf. bekain), bigarren osagaiko herskaria ahoskabetuta, baina cf. aztarna/aztarren (< hatz + barren; ik. halaber gazta/gasna), non lehen osagaiko herskariaren ahoskunea gorde den. Esanahiari dagokionez, Bährek aipatzen du hizk. erromantzeetan, ingelesez eta are arabieraz ere satorrak duela bere-berea itsu izatea, ez satitsuak, baina italierazko “sordo come una talpa” ere badakar, zenbait kulturatan satorraren eta gortasunaren artean ezartzen den loturaren adibide gisa.