- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
sarri (992: SJPeña [in Pampilonia, Sarriurin]).[1] ■ Hitz orokorra. Historikoki aditzondo moduan erabilia aurkitzen da gehienbat, eta bi adiera nagusirekin: ‘laster, berehala’ (ez bizk.; Etxep honein sarri utzi nahi nuzuia?, Lazarg ezkonduko nax sarri) eta ‘maiz’ (arab.-bizk.-gip.; Lazarg iruli sarri oean, Kapan ainbat sarrien, OArin sarri ofrezitzen diradenak; cf., adiera honetan, izond. bezala, Mogel komunio ain sarriak).
Beste bi adieraren arrastorik ere bada: izen moduan, ‘sasiarte, baso itsu’ adiera izan dezake, cf. EtxZib ihesitan baitoa sarriz berro; izond. moduan, ‘trinko, estu, bete’ adiera ere badu, cf. Azk artoa sarriegi dagoanean, meaztau egin bear izaten da (bizk.), eta Izag “sarriya, lo cerrado y apretado; sarriyo patu, poner más juntas las plantas” (Nafgip.). Ik. Erdi Arokoak.
□ Badirudi bazterreko bi adieren adibide direla Erdi Aroko izenak: itxuraz izen moduan, cf., besteak beste, Sarria (DocLeire 1087), Sarricohuri (SMillán 1025), Sarriguren (SJPeña ~1035); horietan ‘sasiarte, baso itsu’ adiera izan lezake izenak. Izenondo moduan eta beharbada ‘trinko, bete’ esanahiarekin, cf. Bassessarri (LivOr ~1150; geroagoko Basusarri da), Irizuri (LivOr 1194; geroago Irisarri moduan agertzen dena; cf. Teruelgo Villaespesa izeneko herria); cf. halaber IbargC: “barriada… que llaman Sarria porque están juntas las unas casas con las otras, ca eso quiere decir sarria en vascuence”.
bezain sarri (‘bezain laster’: Leiz [hartan sarthuren zareten bezain sarri]), hain sarri… zein (OihAtsot [zelhatan dagoenak bere gaizkia hain sarri enzun dezake zein ongia]), sarrienaz (‘bezain sarri’: Leiz [erori izan zen sarrienaz]), sarrieneko (frBart [ezkontzen utsgarri… sarrijenekuen gainian]), sarriro (‘sarritan’: Larm, Añib), sarrisko (Leiz [handik sarrisko (Harand handik lauster)]), sarritako (Larm, Añib [bisita luzeak ta sarritakoak]), sarritan (OArin), sarritu (Larm, Añib [sarritu sakramentuak]), sarritxo (Larm, Mogel), sarrixe (Goihetxe [zer asea sarrixe… egin beharko dudan]). Cf. busti-sarri, edan-sarri, jan-sarri.
► Partizipioa da osaeraz, saR erroa (dardarkari bortitzarekin) eta -i partizipio marka zaharra (sari/saldu-n *sar erroa berreraiki dugu, dardarkari ahularekin). Sar-tu partizipio berriak funtzio nagusia bereganatu zuen, aditzarena, eta jatorrian partizipioa zen sarri aditzondo moduan geratu da geroztik; bestalde, partizipiotik zuzenean eratorritako izenondo erabilera gaurdaino gorde du sarri-k: ik. goian Azkueren eta Izagirreren adibideak.
Esanahiari dagokionez, pentsatzekoa da sarri jatorriz ‘bat egin, bildu, trinkotu’ edo izango zela; ‘laster, berehala’ eta ‘maiz’ esanahiak azaltzeko, “denboran bat eginik, gertu” bezalako zerbaitetan pentsatu behar dela dirudi; cf. it. spesso, ‘trinko, lodi’ jatorrian, ‘maiz’ esanahia ere baduena. Euskarazko usu ere gehi dakioke, bai baititu ‘trinko’ eta ‘maiz’ adierak, besteak beste.
Sartu-ri dagokionez, ‘zerbaitekin bat egin, zerbait horretan barneratu’ izan liteke bilakaera semantikoaren muina; aipagarria da Etxep bat gaitz erran nahi badu, oro bardin sartzea: ‘bat egite, biltze, trinkotze’ adiera zahar bat iradoki lezake, sarri-rekiko lotura erraztuko lukeena.
Bilakaera semantikoa hala gertatu bada, sarri forma zaharrak gorde du hobekienik jatorrizko esanahitzat duguna; lehen begiratuan, pentsa liteke Kuryłowiczen lege ezagunaren aurkakoa dela hau, baina aski da ohartzea funtzio nagusia bereganatu duela -tu duen forma berriak, aditzarena, eta horren arabera neurtu behar da lege hori, nahiz eta sartu-k berak ez duen esanahia jatorrizkotik hurbilen.
Jatorrian partizipioa izanik, izenondo erabileratik bilakatuko zen izen: cf. fr. fourré ‘sasi’ izena, partizipioa jatorrian, bois fourré ‘baso sarri, sasiz edo zuhaixkaz betea’ bezalako esapideetatik eratorria, itxuraz (cf. Basusarri; lehenago dago dokumentatua, halere, izen ustezko adibide bat, Sarriurin). Ik. FEW 3, 674a, *fodr eta Mitxelena (1966a: 287-288).[2]
sartu (1321: Beotib). ■ Hitz orokorra. Herskari hasperenduna (-thu) ia orokorra izan da iparraldean. Sartun partizipioa bizk. zenbait puntutan aurkitzen da, eta XVIII. mendeko azken zatikoak dira adibide zaharrenak (de la Quadra 1784).
Lag. iragangaitz eta iragankorrarekin erabiltzen da (Beotib gipuzkoarrok sartu dira / Gazteluko etxean, Etxep konseilu bat… gogoan sar balekie; RS egun ona sar ezak etsean, Etxep (andre) bat gaitz erran nahi badu, oro bardin sartzea). Aditz-izeneko sar(t)zaite formaz ik. behean.
● arrasartu ArmanUsk 1906 (galthatü zian zerbütxian arrasartzera); arra- aurrizkia (< errom. re-).
● sarbide hitz zabaldua, bizk. gutxi erabilia; Harand (-pide); cf. Lope Sarruide (PobNav 1366), nahiz eta sarri-ren adieraren batekin lotu behar den, ziur asko.
● sartzai(k)era ArrasErrek (kantoeko sarzaikeran), Kapan (Kristo gure iauneen sarzaierea Ierusalemeko ziudadean); cf. Land, Mikol… sarzaite aditz-izena; sartzai- + -(k)era.
sar-atera (Lizarg [sar-atrabát elizan]), sargu (‘sarrera’: sargia Salab [hilobiaren sargian]; -gu Azk (erronk., zub.); -guia JEtxep; ‘sartalde’: Hualde; cf. eki-sargia Azk/Larrasket (zub.); badirudi -a beretu duela -gu atzizkiak), sargune (Harand (Leiz aiuta)), sar-jalgi (Laphitz [sar-jalgi bat egin]; cf. Intxpe aizia sarjelkhi dadin untsa), sarkari (Urte), sarkoi (Azk/Izeta (bazt.), Orixe), sarkor (Larm, Larg), sarkura (‘sarrera’: Maister (sarkhüra)), sarleku (Larm, frBart (sartuleku)), sarraldi (Mburu), sarrarazi (Leiz (sar erazi)), sarrera (‘sartze’: Larm, Mburu; ‘sartzeko leku’: Larm, BMogel; ‘hitzaurre’: Larm, BurgDot; ‘sartzeko modu’: Mogel [arkitzen duela sarrera… euliak]; ‘sartalde’: sartu-era frBart; ‘ahalegin, indarka’: Izt [erromatarrak ekusten zeudela / mendi-mutillen sarrera]; ‘ikuskizun baterako txartela’: Mendaro; erdi-mendebaldeko hitza; cf. sartze), sartalde (Larm, Añib), sartaurre (‘hitzaurre’: Larm, Añib), sartegi (Mburu [sartegia ta atea]), sartu-irten (Larm, Añib [sartu-urtenean]), sartu-une (Elexp… (bizk., gip.)), sartzapen (TBLap [< sartze + -pen]), sartze (Land (sarzaite), Leiz [gure zuek baitharako sartzea]; ‘sarbide’: Leiz [resuma eternaleratko sartzea abundoski administraturen zaizue]; ‘sartzeko leku’: Mburu). Cf. eguzki-sartze, etxe-sartze…
► Osaeraz, -tu partizipio marka berria du, sarri arkaiko eta lexikalizatuaren aldean. Osaeraren eta esanahiaren xehetasunetarako, ik. goian sarri.
Itxura guztien arabera, esan, joan, egin, egon… partizipioen analogiaz sorturikoa da amaieran -n duen sartun aldaera (cf. halaber batun, hartun, etab., guztiak erro monosilaboekin).
Aipagarria izan daiteke sartu bakarraren ondoan atera, erkin, irten, ilki eta jalgi egotea.
! sasi (1391: ArchDebaI [Iohan Lopes de Sasiola]). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lab., aezk., bnaf., zub.). Saasi (bizk.), sesi (gnaf.) eta sasu (bnaf.) aldaerak ere badaude. Oihenartek Notitia-n zarzi dakar sasi-ren aldamenean, gazt. zarza-ren jatorritzat; Oihenartengandik datoz, zalantzarik gabe, Larramendiren zarzi, sartzi (badu sartzieta ere) eta Hiribarrenen zartzi, sarzi (haiek gehitutakoa da s- aldaera). Lhanderen sartzi (lap., bnaf., zub.; badu lap. sartzieta ere) formak ez du sinesgarritasun handirik eta Hirib-engandik jasoko zuen; cf. gainera Larramendiren sartzieta, zeina Mitxelenaren ustez Larramendik berak sortutakoa izan daitekeen, -eta atzizkia gehituz. Honela dio Mitxelenak (1957d: 500): “creo que todo en definitiva descansa sobre el testimonio de Oihenart”.
Izen moduan eta izenondo moduan, baita ere hitz elkartu askoren lehen osagai gisa ageri da. Izen moduan esanahiak dira ‘lahar’ (Harizm Moisek ikusi zuen / sasi bat ez erretzen, AgirAst zure soroko sasiak, Zabala sasi gainetik egitean) eta ‘lahardi’ (Hirib etzen nihon oihan eta sasirik baizen). Errefrau eta esapideetan ohikoa da (Larm oltzak begiak, sasiak belarriak, Goihetx hargatik ez zitzaien zortea hobetu. / Sasitik athera eta baitziren berhoratu).
Izenondo moduan, XX. mendeko testu batzuetan ageri da, honako esanahi hauekin: ‘nahasi, korapilotsu’ (EskOnAlm 1905 ilea eta bizarra doazila nahuten bezala, luze eta sasi), ‘ezjakin, landugabe’ (Orixe ez baita gure erria uste bezain sasi) eta ‘nahasi, kutsatu’ (Etxaide Eibarren, askoren ustez euskerarik sasiena mintzatzen dan errian).
‘Larreko, basa’ zentzuarekin hitz elkartu askoren lehen osagai gisa ageri da, XVIII. mendeaz geroztik (ik. behean sasi-ardi, sasi-sagar, etab.); ‘gezurrezko’, ‘faltsu’ zentzuarekin, berriz, XIX. mendeaz geroztik (ik. behean sasiargin, sasierrege, sasimediku…).
□ Erdi Aroan, baliteke lehenagoko adibidea izatea “bustal que ha nompne Sassyeyen” (LibRub xiii. m.); orobat “lo cal terminat ha nompmne Eunssassia” (NavOccit 1321), zeinaren lehen zatian euntze dagokeen (besteren artean, ik. Orpustan 1999: 317). Errioxan, Santa Cruz del Valle Urbión herrian, Zarzia bat dakar Merino Urrutiak (1936: 37), eta Zarzea ere badakar Mujikak (1992: 345; zahar-ekin lotzen du); ik. behean zarzi eta halakoez. Aragoiko Sasabe (SJPeña 1059; lehenagoko adibideak badira) eta Saspe (AGNComp2 1280; Artzibarko Zazpe da) hitzaren adibidetzat ditu Orpustanek (1999: 343).
Adibide ziurren artean eta Sasiola-ren adibide ugariez gain, cf. Martín de Sasiayn (ArchAtaun 1409), monte de Sasya (AlcBilb 1436), Joan de Sasyeta (ArchSegIII 1465).
sasiabogadu (-au TEtxeb (bizk.)), sasiama (‘atxapar’: LondEsk), sasi-apaiz (Azk [nik, sasi-apaiz onek, erdiak esateko ere eztiat adorerik izango]), sasi-arantza (“abrojo” Añib; Enb), sasi-ardi (‘larre-ardi’: Orixe), sasiargin (Azk (bizk., gip.)), sasiarotz (Azk (bizk., gip.)), sasiarrosa (‘basarrosa’: Lakoiz/Azk (gip., gnaf.); sasilarrosa Azk (bizk.)), sasiarte (‘eremu’: Ubill [berrogei urtean mantendu zituan sas-arte aetan]; ‘sasidi’: frBart [ezkutubeetan, sasi arteetan edo solo baztarreetan dabiltzanak]; sasikarte TEtxeb (bizk.)), sasiasmo (‘asmo ezkutu’: Olab), sasia(k) sutu (‘kitzikatu’: AzpPrem), sasibazter (Izt [edozein zoko une eta sasi bazterretan alea edo sapia sartu]), sasibehi (Izt), sasibehor (Orixe), sasibelar (sasibedar LondEsk), sasibide (“berenjenal… negocio enojoso” Larm), sasiburduntzi (“comida que se guisa y se despacha en el campo” Azk (bizk., gip.)), sasidanbolin (‘danbolin’: xaxi d. Soroa), sasidi (Larm; Lizarg [gordetzen direla oian edo sasidi batean]), sasi egin (‘sasiz bete’: Mburu [sasi eginik arkitzen den lurra]; ‘sasiz garbitu’: Zerbitz Herr 1955), sasiemazte (Etxaide), sasierrege (Etxag [Kataluñara joan da / (Karlos) sasi-erregea]), sasieskola (‘piper egite’: Azk/Elexp (bizk.)), sasieskoladun (‘titulurik gabeko’: Izag (bizk.)), sasieskribau (Azk (bizk.)), sasieta (“zarzal” Larm), sasiezkontza (TxAgir), sasifededun (Larz), sasigerezi (“madroño” Azk (bizk.)), sasigerlari (Herr 1955 [sasi-gerlari edo “gerrillero”]), sasigizon (“brutos” Izt; ‘gizonezko ohaide’: Etxaide), sasigudari (Herr 1971 [“Tupamaros” deitu sasi-gudariak]), sasigudu (“guérilla” Lhande), sasi-haur (‘sasiko’: Etxaide), sasi-idisko (Oñatibia), sasi-igela (“rubeta, rana de zarzas” sasingela Larm), sasi-ilar (“fruit d’une espèce de chardon” -lh- Hirib), sasijainko (Orixe), sasijakintsu (Azk [alper sasi-iakintsuak]), sasijakitun (Azk [irakurle gitxi ta sasi-iakitun asko]), sasika (‘sasidi’: FedProp 1911), sasiko (‘basati’: AgirAst [sasiko abereak]; ‘sarri, sasiz bete’: Bordel [sasiko alderdia]; ‘sasikume’: Azk/Izag/TEtxeb/Elexp (bizk., gip.); TxAgir), sasikoipatsu (“jueves gordo” Azk (bizk.)), sasikume (PAstar; Astar [sasikume, dongaro jaijo edo beste onelako lotsatuten daben izen gestoren bategaz]; xaxikume ZegHizt), sasilahar (“abrojo” sasilar Larm; Uriarte), sasiletratu (-letradu EAzk), sasi-lili (Lauax), sasi-lore (TxAgir), sasimahats (sasimats Añib (bizk.), Azk (bizk., gip.)), sasimaisu (Azk (bizk.)), sasimartxo (“domingo anterior a carnaval” Azk (bizk.)), sasimasusta (TxAgir), sasimediku (sasimiriku Lhande; sasimediku Mendaro), sasi-mozle (sasu mozle Arradoi), sasi-multzo (Kkiño), sasiño (ChantP (zub.)), sasiohakida (Azk [Matrimonio Civil… susaraki edo sasi-oakida utsa da]), sasiohoin (“salteador” Azk (lap.)), sasiokaran (Harr (bizk.), Azk Ezale 1897; sasiokan Izag/Elexp (bizk.)), sasiondo1 (Mogel [(txorijak) jaazten diriala sasi onduetara]), sasiondo2 (‘sasi-landare’: sasu ondo GureAlm 1947), sasiosagile (Kerex), sasiote (‘sasi’: SMitx), sasipe (Pouv [oreinek ere (badituzte) bere berroak eta sasipeak]), sasipoi (‘sasikume’: TEtxeb (bizk.)), sasiprofeta (Iraizoz), sasiratu (“aller au buisson” Duv), sasirik baso (Azk [biderik bidarte ta sasirik baso ibiltekoak]), sasirik sasi (TxAgir), sasisagar (‘basasagar’: Mburu), sasi-sastraka (BAizkibel), sasiz berro (Harr), sasisendagile (Labaien), sasisendalari (Mirande), sasite (“maleza de espinas” Larm; Lardiz), sasitegi (‘sasidi’: FedProp 1899; sasutei Satr (bnaf.)), sasitsu (Larm; FedProp 1906), sasitu (‘sasiz bete’: Izt; ‘sasi itxura hartu’: Duv [ogia, usu erainez, sasituko da, aldaska hainitz egiten duelako]; “balbucear” sasiu, sasiau Izag (bizk.)), sasitxori (Izt), sasitza (Mogel [beingoan gelditu zan / sasitza aurrean]), sasitze (‘sasidi’: Harr), sasizale (“zarcero perro” Larm), sasizko (Duv), sasizoko (Hirib [othe edo sasi zokhotan]), sasizozo (Larm), sasiz sasi (Iturr), sasizulo (Soroa).
► Oihenarten datuak hizpide dituela, Mitxelenak dio fonetikoki ez dela eragozpenik *sarzi-tik edo *zarzi-tik azaltzeko sasi (1957d: 499-500; *zarzi hutsa aipatzen du FHVn, 284, 9. oh.). Forma hori dokumentatua legoke, baldin Larramendiren, Hiribarrenen eta Lhanderen datuak aintzakotzat hartzen baditugu. Alabaina, gazt. zarza-ra hurbiltzeko Oihenartek berak asmatua izan daiteke, Mitxelenaren ustearen aurka —hitzik asmatzen ez zuela dio (1957d: 500)—: badira autore zuberotarraren obran zenbait adibide, helburu etimologikoekin zenbait hitz sortu zituela erakusten dutenak, hala nola ahorra, gazt. ahorrar-ekin lotzeko ahur-en ustezko aldaera gisa dakarrena (cf. bestalde atsotitzetako aberatsi, erahantzi, etab.). Bestalde, Lafonek izendatuki jartzen du zalantzan Lhanderen datuen sinesgarritasuna (1948a: 368).
Nolanahi ere, *sarzi-ren errealitatea gorabehera, *sarzi > sasi proposaturik, hitzaren lehen zatian *sar erroa dagoela pentsatu beharko genuke, sarri ‘trinko’-n dugun bera. Bigarren zatian, ehortzi edo berezi hitzenekin konpara genezake, baina haietan proposaturiko -z instrumentalaren azalpena ez da ongi egokitzen kasu honetan (ik. ehortzi); agian egokiagoa da beste zenbait hitzetako -tz atzizkia ikustea (-i partizipioarekin, betiere), cf. beltz, hortz, etab. Esanahiaren aldetik ez dago arazorik sarri ‘trinko’ eta sasi lotzeko, hain zuzen lahar trinkoa baita sasia.
Ez da alferrekoa erabat bestelako aukerak lantzea, batez ere sarzi eta halakoak lilura baten gainean eraikiak izan daitezkeela gogoan hartzen badugu; ohar bedi Erdi Aroan ez dagoela sasi besterik. Horrela, esanguratsua da gip., bizk. sastraka ere izatea, sasi-ren hurbileko esanahiekin. Formaren aldetik, kide betea genuke sats (forma partizipioduna litzateke sasi), nahiz eta esanahiaren aldetik zuzenean ezin lot daitezkeen: bizkaieraz ‘simaur’ esanahiarekin ageri da sats; erronkarieraz, berriz, ‘zikinkeria’ esanahiarekin dugu tsats. Ekialdeko adiera honen bitartez lot litezke sats eta sasi, cf. zikin bera, zeina zur +-kin dela proposatu dugun (ik. han).
Esanahiari dagokionez, honela azaltzen du Traskek ‘gezurrezko’, ‘faltsu’ adiera (s.v. sasi): “[t]he further sense of ‘pseudo-’ must have developed along the lines of ‘wild’ > ‘disorderly’ > ‘irregular’ > ‘pseudo-’”. Euskararen barrenean, erabat kideak dira basa-rekiko adibideak: cf. basamediku ‘sasimediku’, basapoeta ‘sasipoeta’, etab. Esanahiaren bilakaerarako, argigarriak dira Inzaren hitzak (1928: 151): “Basa, natural, no de ley. Zurgin-basa, carpintero vulgar. Argin-basa, cantero vulgar (Arizkun)”.