- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
sano (1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Hasperena (-nh-) XIX. eta XX. mendeko testu bakan batzuetan agertzen da. Adiera nagusiak: ‘on, egoki, zuzen’ (Leiz doktrina sanoa, PErrota ori da bide sanua), ‘(kontzientzia) garbi’ (Leiz, Goihetxe), ‘egiati, tolesgabe’ (Leiz grabe, moderatu, sano fedean, JanEd maliziya bageko / piña eta sanua; bada, gip. bederen, xano forma adierazkorra), ‘seguru, eroso’ (INabig Zertan alde guzia leku sanoa da), ‘sendo, osasuntsu, osasungarri’ (Urte gizon sanoa, Lizarg sáno ta séndo). Aditzondo moduan bizkaieraz aurkitzen da (Kkiño burle egin eusten sano).
□ Ez da inondik ere segurua Artesano (DocLeire 1057) hitzaren lekukotasuna denik (‘arte sendo’ edo?); ik. xahu.
sanokeria (“zer sanhokeria! quelle naïveté!” Duv), sanoki (Egiat), sanorik (Etxahun [sanorik beitira etxerat ützüliren]), sanopotro (Elexp (bizk.: aura dok sanopotrua aura, kriston izotza ta manga utsian)), sanotasun (Lizarg [abstinenzia, sanotasunarén ama]), sanotu (-nh- Duv).
► Gazt. sano du jatorri, itxura guztien arabera. Aipagarria da hitzaren orokortasuna, mailegu berri-antzekoa izanagatik ere;[1] azken buruan jatorri berekoa den xahu ‘garbi’, antzinagoko mailegua bada ere, ekialdean baizik ez da aurkitzen. Biak ditugu, dena den, XVI. mendeaz geroztik dokumentatuak.
Euskaraz dituen adiera guztiak hizkuntza erromantzeetan ere aurki daitezke; adibidez, Leiz doktrina sanoa esapidearen konparagarri, Wartburgen saine doctrine “orthodoxe et conforme aux décisions de l’église” dugu (FEW 11, 189b, sanus, I). Edo goiko INabig-eko adibidearen konparagarri Wartburgek “où l’on est en sûreté (lieu, port)” (~1240) eta “qui ne présente pas de danger (d’une côte)” (1680) adierak dakartza (FEW 11, 189a).
Bizk. aditzondo funtzioa bertako bilakaera dela dirudi; ‘oso, hagitz’ adiera honetatik gertu dago, halaber, xahu eta xahuki-ren ‘zeharo’ balioa.