- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zamari (1450: AGNCarlV [Juan Martines de Çamaburu[1]]). ■ Hitz zabaldua. Ekialdean ‘zaldi’ esanahia du (Zalgiz zamariak joan direnian establia zerra, Leiz zamariei bridák ahoetara emaiten drauztegu, NafAgir bein zamari bat juan ginduen, Etxahun Eihartx’ huñez eta Miñau zamari handin); mendebaldean ‘zama abere, mando’ da (RS samarien ostikoa da gestoa, Zabala astoak zaldia zamari / eginik dakus, ta arroa zimaurdun, Izt zamari mueta guztietakoak zer nai lanbidetarako). Elkartu-eratorrietan oso zabaldua dago zamal- forma.
□ Ez dago argi Lostau de Samaritz (CenSoul 1377) hitzaren adibide den. Orobat Burzamay (MonTudII 1353); Burzemay ere agertzen da behin, Burzamay-ren bi agerraldiren ondoan. Biek aurreratuko lukete hitzaren lehen lekukotasunaren data.
● xamarinko “potrico” Azk (erronk.); atzizkirako, cf. erronk. gorrinko, zurinko, xibinko, xarenko, xurrunpanko, etab. (ik Morf §303).
● zamalgende ‘zaldi azienda’: Bonap (zar.); zamari-gente Mendig; jende-ren ‘klase, multzo’ adierarekin.
xamalko (ik. behean zamariko), xamari (adkor.: Azk/Larrasket), zamalari (“écuyer” BelaHizt), zamalazpi (“croupe de cheval” Pouv), zamaldun (‘zaldizko’: Leiz; cf. zaldun), zamalgin (“qui ménage les chevaux” Harrt), zamalkatu (Maister [aski eztiki zamalkatzen da]), zamalongarri (Duv), zamaltzain (“mulatero” Land (-zai); ‘zaldizain’: Pouv (zamarizain), BelaHizt (zamalzañ); maskaradetako pertsonaia: Azk), zamaltzar (Duv, Etxam (zamal-zar)), zamaltzatz (“étalon” Pouv (-lz-); ik. ahartzartz), zamaltzintz (“gourme de cheval” Pouv (-lz-)), zamari-buztan (landarea: MDass; ik. zaldi-buztan), zamarikin (“hennissement” Pouv), zamariko (‘moxal’: Lizarg; -lko Gèze; xamalko Duv), zamarixka (Duv), zamariz (Volt [oñez ala zamariz]), zamarizko (‘zaldizko’: Leiz). Cf. txipa-zamari, ur-zamari…
► Azken buruan lat. sagma ‘basta, zela’, ‘(bastan jarritako) karga’ da hitzaren jatorria, baina bere ibilbide zehatza argitzeko bi aukera aipa daitezke: (1) euskararen barreneko eratorpenez sortua da, zamari < zama + -ari atzizk., edo (2) lat. berantiarreko (equus, mulus) sagmarius ‘karga daraman (zaldi, mando)’ eratorritik zuzenean hartua (ik. FEW 11, 70b, sagmārius). Bigarren aukeraren arabera zama eta zamari aparteko bi hitz bezala mailegatuko ziren, zein bere aldetik; honen alde egon liteke zamari-k, zama-ren aldean, askoz hedadura zabalagoa eta erabiliagoa izatea. Horretaz gain, atzizkiduna balitz, harrigarria litzateke euskaraz bakarrik gordetzea, hots, ez izatea erromantzez horren kiderik: zamari baina **zamero; cf. gazt. escudero / eusk. ezkutari.
Hastapeneko z- igurzkariarentzat, cf. zama (FHV 281). Hitz elkartuetako zamal- aldaerarentzat, ik. abere. Hitzaren jatorria sagmariu(s) baldin bada, amaierako bokala galdu da (cf. bizk. marti < lat. Martius; Mitxelena 1974c: 191, 39. oh.). Esanahiari dagokionez, badirudi ekialdeko ‘zaldi’ adiera euskararen barreneko bilakaera izan dela, garairen batean zama-abereetan ohikoena hori izango zelako edo.[2]
! samalda (1847: Izt). ■ Azkuek gip. eta bnaf. jasotzen du, eta Salab-ek ere badakar, baina testuetan ia gipuzkeraz bakarrik ageri da (badago zamalda TxAgir-en bizkaierazko testu batean). Esanahia ‘talde’ da (Izt datozela jende samalda andiak, Lardiz sagu-samalda izugarri gauza guziak ortxikatzen zituztenak), gauzei buruz ere esana (Izt esparrago samalda andiak). ‘Belar-zama’ esanahiarekin ere jasotzen du Azkuek (gip.; + zamalda aldaera).
samaldaka (Lardiz [jendeak samaldaka zijoazkion]), samaldan (Zaitegi [gizostea samaldan bertaratzen da]), samaldatxo (Arana).
► Esanahiari begira, zamari-rekin lot daiteke; hitz-elkartutzat hartuta, alde ‘talde’ egon liteke bigarren zatian. Aukera honetan, asimilazioz azalduko genuke -alde > -alda (cf. gainera aldra). Xehetasun horiek gorabehera, hala ere, hipotesi honetan s- ezin da modu erregularrean azaldu (cf. Iztuetagan zamari eta samalda).