- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
sagar. Honen azpian sagar eta sagarroi sarrera-buru nagusiak bildu dira. Sagar-en azpisarrera modura sagardo eta sagasti daude.
♦ sagar (1086: SMillán [in loco qui vocatur Sagarraga]). ■ Hitz orokorra. Fruta (MLastur sagar errea eta ardao gorria) eta arbola (EtxZib bere fruitutik sagarra (ezagun da)) adierazteko erabiltzen da. Hainbat sagar-mota izendatzen dituzten elkartuetan agertzen da, bigarren osagai gisa: errege-sagar, irasagar, jainko-sagar, san juan sagar, etab.
Zenbait gorputz-zatiren izenetan ere agertzen da, gehienetan elkartuen bigarren osagai gisa: Adanen sagar (Harr), Ebaren sagar (Azk (erronk.)), zintzur sagar (Azk (bnaf.)) ‘zintzur korapilo’; zango-sagar (Lecl), aztal-sagar (Duv) ‘zango mami’; bular-sagar (Azk (lap., zar.)), errape-sagar (Oñatibia), errosaar (Satr (bnaf.)) ‘errapeko guruin’ (baita ‘errapearen gogortze’ errape-sagar Azk (bizk., bazt., lap., bnaf., zub.), errosagar (bizk., gip., lap., zar.)). Cf., gainera, pinosagar ‘pinaburu’ (Bonap (zar.)), kuku-sagar “agalla de árboles” (Land, Mikol), aritz-sagar “agalla de roble” (Azk (zar.)), ezpata-sagar “pommeau d’épée” (Pouv).
□ Lehenagokoa izan daiteke Arabako Sagassaheta (SMillán 1025; sagar + -tza + -heta litzateke), baina arrazoi fonetikoengatik baztertzen du Mitxelenak, eta nahiago du sagats ikusi (1971b: 244, 8. oh.); cf., bestalde, Nafarroako Sagasseta (DocLeire 1099). Nolanahi ere, baliteke Mitxelenaren ustearen aurka egitea Beila de Sagarzaheta (SMillán 1089) lekukoak.
Beste adibideen artean, cf. Sagarrcelay (ColRonces 1284), Orti Sagarra (PobNav 1330), Lope S(a)gar (ArchTolI 1349), casa de Sagarmendi eta Johan de Irursagarreta (CenBNav ~1350), Sancho Vassa Sagarr (PobNav 1366), Martin Martines de Sagarbelsy (ArchRentI 1384), Sagarbide (ArchDebaI 1391), Juan Sánchez de Sagarberridi (ArchAtaun 1399).
Geroago, cf. casa de Sagarvusti (ArchOiarI 1499), ttierras de Sagarzurieta (ArchElgoi 1452), de Çeçeyll a Sagarbieta (ArchEib 1498), Ansolopezsagarreta (ArchZest 1479), Iuan Miguell de Sagarrola (SBartSS 1484), Christovelcho de Sagarçuça (ArchRentII 1490), etab.
● sagar-amun “pomme non acide et précoce” Harr; bigarren osagairako, cf. amondu.
● sagardi Haranb; sagardoi Oih; cf. Sagardia (ColRonces 1217), Saguirduya (ColRonces 1300), Zuberoan Lostau de Saguardoye (CenSoul 1377) eta Araban Peres de Sagarduri (TextAlav 1448), Sagarduya (ApeoVit1 1483), erdialdean Iohan Ybannes de Sagardia (ArchMondIII 1461) eta Sagardygastoa (ArchOiarI 1499), etab.
● sagarko1 ‘sagar basaka’: Azk/Arzdi/Izag (erronk.); -ko atzizki txikigarriarekin; cf., gainera, Iribarren chagarco, basa-sagarrez egindako edaria, Erronkarin.
● sagarkoatze “manzano silvestre” Azk (erronk.); erronk. sagarko-ren gainean osatua da, -tze atzizkiarekin, baina ez dago argi -a-ren nondik norakoa, ez bada sagarkoa forma mugatu lexikalizatuaren gainean osatu.
● sagar min BMogel (sagar miñ ta motelak); cf. la era de Sagarminaga (ArchBizkII 1415; Arabakoa) eta Juan de Sagarvinaga (ArchMarq 1499).
● sagarpe Añ; cf. Sagarpea (AnsoTop 1839) eta, bestalde, Sagaspe, atzizki berarekin baina sagartze-ren gainean, ik. han.
● sagartegi PAstar; cf. tierras de Sagarteguieta (ArchElgoi 1452).
● sagarteka “abondance de pommes” Larrasket; badirudi -keta atzizkiaren aldaera dela atzizkia, metatesiarekin, cf. sagarketa; bada zub. teka beregaina ere. / sagarteko “cantidad de manzanas” Azk (zub.); sagarteka-ren aldaera, itxuraz.
● sagartruxa ‘kuku-sagar’: Duv (bnaf.); bigarren osagairako, cf. beharbada gask. trouch ‘zurtoin’.
● sagartze ‘sagarrondo’: Oih; ‘sagar-pila’: Pouv; ‘sagarrondo’ adierarengatik hemen sailkatu dugu, ez sagartza-n, Beila de Sagarzaheta (SMillán 1089, ik. goian Sagassaheta), Pero Martines de Sagarça (AlcBilb 1458), etab.; cf., bestalde, Sagarztegui (ColRonces 1254), Sagaspe (PobNav 1366), Lostau Sagarspea (CenSoul 1377), -rz- > -s- bilakaerarako ik. behean sagasti.
sagar-arbola (Salaberria), sagar-azal (DurPlat), sagar-bizar (“mousse de pommier” Pouv), sagardizain (Urte), sagar-erneta (ECocin), sagarketa1 (“quantité de pommes” Duv; ‘sagar-garraio’: Duv; deklinabide jatorriko atzizkiarekin), sagarketa2 (‘sagar-bila’: Lhande (bnaf.); bigarren osagaiarentzat, cf. gask. queta ‘bilatu’, cf. egurketa, urketa, etab.), sagarko2 (‘basasagar’: Azk (erronk.); xagarko Arzdi (erronk.)); txagarko Izag (erronk.)), sagar-lore (grenada sagar lore Urte), sagar-lur (“verger de pommes en échiquier” Pouv), sagar makatz (Azk (bizk., gip.)), sagar-mihura (Azk (gnaf.)), sagar mokote (Goik (gip.)), sagar-muin (“jugo que arroja la manzana cuando se está asando” Azk; sagar-mun VascIsland), sagarño (txik. Barbier), sagarraritz (‘sagarrondo’: sagarraraitz Izag (Nafgip.)), sagarrondo (EtxZib [biziaren sagar ondoa]), sagar-ondozko (‘sagarrondo’: Izt), sagar-orpo (‘sagarrondo’: Azk (bizk.)), sagarra jo (Elexp (bizk.)), sagar-sabi (“almáciga de manzanos” Azk (gip.); “retoño de manzano sin injertar” Elexp), sagar-sastraka (“manzano sin injerto” s. sestraka AEusFolk 1927 (gip.); cf. halaber sastraka, esanahi berarekin), sagar-tirrita (“jus de pommes” Lhande (lap.); cf. ttirritta ‘ttantta’, ‘kopuru ttiki’), sagartsu (Harr), sagartu (EuskEsn 1916 [lora ta mote asko izaten ditu zuaitzak, baña nekez sagartu ta eltzen dira]), sagartxo (Inza), sagartza (“abondance de pommes” Harr), sagar-xori (Harr), sagar-umetxikin (“resto de la manzana” TEtxeb (bizk.)), sagar-ustelka (“jugar a la gallina ciega” Azk), sagar-ziztor (“primeras manzanas que caen sin formarse bien” s. xixtor Izag (gip.); cf. ziztor ‘txiki, hutsal’), sagarzain1 (“troncho de la manzana” Azk (erronk.)), sagarzain2 (“encargado de cuidar manzanales” Azk (gnaf.)), sagar-zuhaitz (-zugatz ArreseB), urtebete-sagar (‘urte osoan gordetzeko sagarra’: TolEgut).
► Osaeraz, sa-gar analizatu behar da. Bi osagaiak beste hitz batzuetan aurki daitezke, baina ez dago argi zein izango zen bien konbinazioaren jatorrizko esanahia: lehenerako, cf. sakon, sabel, samin eta halakoetako sa- aurrizkia; bigarrena, berriz, gar izan liteke (cf. gari, garagar). Esanahiaren aldetik, ‘barrenean, behean ehotzekoa, xehatzekoa’ izan ote liteke, onarturik sagardogintzatik eta sagar jotzetik hartuko zuela esanahia? Beste aukera da bigarren osagaian -gor ikustea, eta *sagor > sagar proposatzea (cf. azkar < *haz-kor); hor genukeen ‘barren gogor’ esanahi etimologikoa baino egokiago dirudi erro horren familiako ‘gordin’ adierak.
Elkartuetan ageri diren ‘zango mami’, ‘zintzur korapilo’ eta ‘errapeko guruin’ adierei dagokienez, ‘atal borobil’ edo ‘atal mamitsu’ irudizko adiera hartu du hitzak (Trask s.v.); pinasagar, kuku-sagar eta halakoetan ‘fruitu’ edo ‘(landareetako) handitsu’ esanahi zabalagoa hartu du; badirudi erromantzeetako kalko gisa dugula ezpata-sagar-en, cf. gazt. pomo eta fr. pommeau: hauetan, halako gider edo eskutokien forma borobilduarengatik hartu zuen izena (TLF s.v. pomme eta pommeau).
sagardo (sagardao 1653: Mikol; sagarno ~1650: Pouv; sagardo xvii. m.: VascIsland). ■ Hitz zabaldua (NafGut sagardoak egiñen ditugu, Mogel erriko ardao edo sagardauaz). Aldaera nagusiak dira sagardo (gip., gnaf., lap., bnaf.), sagardao (bizk.), sagarno (lap., bnaf.), sagar-ardo (gip., zub.), sagar-ardu (zub.), sagar-arno (lap.) eta sagar-ano (bnaf.).
sagardo-egite (Izt [sagardogitea arras lagatua egondu dala]), sagardo-sagar (Goik (gip.)), sagardotegi (Larm), sagardotza (Izt [eraman oi zituztela sagardotza andiak erbeste urrunekoetara]).
► Osaeraz, sagar + ardo, haplologiarekin; cf. garagardo.
sagasti (1314: SEngPamp [Sagastia]; sagastui 1485: ArchOñatI [Pero Yvañes de Anasagastuy]). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaera nagusiak dira sagasti (bizk., gip., gnaf.; RS zarrak sagastia ibini, gazteak irazi, Izt sagasti eder galantak), sagastui (Land, Izag (bizk.)) eta sagastoi (Izag (bizk.)).
□ Erdi Aroan, cf. halaber donna Maria Miguelles de Sagastiçarr (SBartSS 1346), Iohan Sanchez d’Apalasagasti (ArchTolI 1348), Lope de Veretersagastiguy (ArchTolI 1349), Pedro de Sagastia (PobNav 1366), Pero Urtiz de Sagasti (ArchSegI 1374), Martín de Sagastiçaual (ArchUrretx 1383), Miguell d’Irasagasti (ArchTolI 1384), Pero de Beysagasty (ArchSegI 1390), Juan de Sagastigutia, Pedro de Sagastiberri, (ArchAtaun 1399), etab.
XV. mendean, cf. Martín d’Arymasagasti (ArchSegII 1401), Juan Sanches de Andranafarrasagasti (ArchSegII 1402), Juan Martinez de Anasagasti (ArchOñatI 1447), Juan Urtis de Atorrasagasti (ArchSegII 1448), etab.
● sagastarro ‘Turdus viscivorus’; cf. esanahi bereko garastarro; “oropéndola” Elexp (bizk.); osaeraz, sagasti + harro? Hegazti sagar-zalea —besteak beste— izan daitekeelako, beharbada.
sagastipe (Ataño [amaika sagastipe… laiatuak gaituk]), sagastitxo (txik. TxAgir [orain… solo gariz betea, gero sagastitxo bat]), sagastizale (‘sagasti-jabe’: Alzaga).
► Osaeraz sagartz(a/e) + -doi. Bilakaerarako, cf. in(t)austi-rako Mitxelenak dakarren in(t)zaur-tze + -di > *in(t)zaur-s-ti > in(t)sausti (FHV 286, 11. oh.).
♦ sagarroi (1643: Ax). ■ Ekialdeko hitza, gnaf. zati bat barne (ik. triku, kirikino). Sagarroĩ eta sagarroin aldaerak Erronkarin jasoak izan dira; zub. oxitonoa da (EHHA §177). Bukaera -ori eta -obi duten formak badira gnaf. eta lap. puntu zenbaitetan; orobat sagarraio (Pouv) eta sagarroio (Añib (gnaf.)). Harrietek sagarrerroi ere badakar (uste etimologiko batek eraginik), eta Barbier-ek sagar-erroi idazten du; ez dirudi egiazko oinarririk dutenik hizkuntzan. XVII. mendean agertzen da testuetan (Ax sagarroia bere egitez ere nekez erditzen da, Lizarg mendía oreñarén / omen dá egokía, / ta sagarroiarén / arría tokía).
sagarroitu (“hérisser” BelaHizt).
► Amaieran -oin, -oĩ, -ori eta -obi duten aldaerak eta zub. azentua aintzat hartuta *sagarroni berreraiki liteke beharbada, baina -aio eta -oio bukaera dutenak azalpen hertsiki fonetiko honetatik kanpo geratuko lirateke.
Hitzaren lehen osagaia sagu dela proposatu izan da (Schuchardt 1922a: 81, Bähr 1936: 107-109); cf. sator, saguzar etab., eratorrietan sagu-k har zitzakeen balio ezberdinen erakusle. Hala izanik ere, ohartzekoa da ez dela elkartuetako sat- formaren gainean eraiki. Hipotesi honen barrenean bigarren osagaian zer legokeen ere ez dago argi: Schuchardtek arrabio, arrobio, arrobi, arrogi aipatzen ditu, baina Bährek erronk. bokal sudurkaria dakar gogora eta jatorrizko -n- baten lekukotzat dauka (ik. goian); bide honetatik lat. -one (gazt. -ón) atzizk. aipatzen du. Bährek berak arro aipatzen du bigarren osagairako, hitza jatorrian ‘sagu lodi, puztu’ litzatekeelarik, baina aitortuz -i azaldu gabe geratzen dela.
Egokiagoa izan daiteke bestela analizatzea, sagar + -oi ‘sagarzale’, besterik gabe:[1] sagastietan ibili zalea da trikua, eta hortik hartu zukeen izena; cf. eslaviar hizkuntzen kasua, ‘ezti-jale’ erabiltzen baitute hartza izendatzeko (Buck s.v. bear). Atzizkia bera ohi-rekin lotzen du Azkuek (Morf §209); hori hala izanik, ongi azal daiteke berreraikitako -oni bukaera, ohi bera hon-en eratorri gisa ikusten baitugu jatorrian (< *honi; atzizkiaren -koi aldaera ere azaltzeko bidea ematen du honek, cf. *hide/kide, -heta/-keta, -hari/-kari). Bide batez, azalpen honek bere alde luke inon ez agertzea **sagarrǘ, **sagarruin bezalako aldaerarik, -oi diptongoa jatorrizkoa balitz espero bezala.