- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
sabel (xii. m.: SMig [uno pomar en vrtasauel]). ■ Hitz orokorra. Gorputzaren zatia adierazten du eskuarki (RS daminda sabela betez betez, Leiz hi egari auen sabela eta hik edoski dituán ugatzak, OihAtsot gure sabelak, gure iabeak, NavIntel ay ene sabela! [Zirauki, 1598], OArin sabel birjinalean, Harand balearen sabelean, frBart sabela ta gorputza Jaungoikotzat artuta); ‘barne, barrunbe’ adiera zabalagoarekin ere erabili izan da (AgirAst lurrak bere sabelean ezkutaturik dauzkan… ondasun guziak, Iturr dala mendiaren sabeletika / sagu txiki bat atera; cf. orobat esku-sabel, organsabel…).
Bestalde, Duvoisinek “convexité” adiera ere ematen dio, eta Azkuek “concavidad”; “fontanela” adiera ere jasotzen du lapurteraz.
□ Erdi Aroan, badirudi ‘sakonune’ adieran aurkitzen dela batez ere. Hitzaren adibide baldin bada, lehenagokoa litzateke Burgosko Xaviella (AntigEsp 941), Sabella (CartArlanz 1048).[1]
Nafarroan, cf. Çarrinsauel (ColIrach 1283; bada Çarrin ere, Ziraukikoak dira biak), Arssauel de suso (LibRub xiii. m.), etab.; Araban, Laytusabela (ArchSalvatII 1405), Lañuvide Sabela (ArchLagr 1456), besteak beste. Bizkaian, cf. Orozkoko herreria de Usabel (ArchBizkII 1456), Markinan Açerisabel (CenarOtaol 1507); Gipuzkoako mendebaldean, Urtasabel (ArchLegazp 1401), camino de Pagasabel (ArchElgoi 1452), ekialdean, Fagoagasabel eta Liçardysabel (ArchOiarI 1499).
Pertsona izenetan deitura moduan, cf. Gracia Sauela (LibRub xiii. m.); goitizena da, ziur aski, eta gorputz-atalari egiten dio erreferentzia (Mitxelena 1954a: 436).
● sabelaldi ‘erditze, umaldi’: Volt (sabelaldi bateko zazpi haurrek); ‘digestio’: Larm (sabelaldiaz ongi edo gaizki ibilli); ‘haurdunaldi’: Azk (gip., lap., erronk.); ‘tripakada’: FSeg, Etxaide; ‘erditze’ adieran aspaldi lexikalizatua dago eta ia orokorra da.
● sabeldario “disentería” Añib; cf. Erdi Aroko Garidario (PobNav 1366).
● sabeldarraio Haranb; -tasun Materra (gula edo sabeldarraiotasuna); adizkia da darraio, eta sabelaren apetei jarraitzen diena edo haien morroi dena litzateke esanahiz; cf. sabeldario.
● sabeldu “abombar, hacer convexo” Azk, “sabelduta dao, se dice de la tabla o madera arqueada” Izag AranOñ; ‘beherakoa egin’: Azk/Izag… (bizk., gip.).
● sabel-zorri goseaz esana: Mogel (sabel-zorrija egin jaku ta edan guria); hitz ia orokorra, dialekto guzietan lekukotua zubereratik kanpo; bigarren osagaiaren erabilera metaforikoarekin.
● sabelzuri ‘faltsu, zuri’: Urte (-tzuri), Larm (lausengari sabel zuriak); Urtubiarren aldekoez ere esaten zen (Hbarren); banaketa geografikoari dagokionez, Urte, Arak-en ageri da, eta Larm-ek eta XX. mendeko bizk., gip. autore gutxi batzuek darabilte; cf. halaber Hondarribiko barezuri ‘faltsu’.
sabeldun (RS [ardi adarduna ta bei sabelduna]; ‘haurdun’: Lizarg), sabeldura (‘beherako’: OihAtsot), sabeleko (‘umeki’: Lazarg [sabelekoaz ez ninzala gozaetan]), sabeleratu (BMogel), sabeleri (‘beherako’: Izt; eri-ren hedadurarako cf. halaber nafarreria), sabel-katigu (‘haurdun’: Añib [seindun edo sabel-katigu]), sabelki (“grosura, toda carne de sábado, sabelkiak” Arak (gnaf.)), sabelkoi (‘jatun, tripazain’: Harrt), sabelmin (MDass), sabel-ongarri (“fumier de défections animales” Duv), sabelpe (Mogel [sabelpian ta lepo ganian]), sabeltara (Tartas [Rebeka bere amak sabeltra batez sorthu baizutian]), sabeltasun (‘beherako’: Leiz [helgaitzék eta sabeldarzunak zadukatela]), sabel ttipi (“ventricule, bas-ventre” Duv), sabeltxo (Pouv), sabelune (‘sakonune, zulo’: ArreseB [sabel-una bagako zelai bat], Izag (bizk.); ik. sabeldu), sabel xume (“bas-ventre” Duv), sabel-zorro (‘tripotx’: Salab). Cf. emasabel, errasabel, esku-sabel, organsabel, otasabel…
► Osaeraz sa-bel da. Lehen osagaia sahets eta sakon-eko bera da, eta ‘barren’ moduko esanahiren bat izan zezakeen; cf. orobat samin eta samur. Bigarren osagaia, berriz, goibel, orbel, ubel eta halakoekin konparatu behar da, ik. beltz.
Esanahiari dagokionez, zaila da gorputz atalarekin zuzenean lotzen ‘barren beltz’ esanahi etimologikoa, eta errazago lotzen da ‘barne, barrunbe’ adiera zabalagoarekin; Erdi Arokoak ere gogora ekarrita, ez da zaila ‘barren beltz’ gisa hartzea sakonune bat. Horrela, sekundarioa izan behar du gorputz-atalaren adierak; esanahi etimologiko eta jatorrizkoan, beraz, hutsartea edo barrunbea hartzen da kontuan (cf. sabelune eratorria), eta gorputz atalarenean, berriz, irtentasuna edo (cf. sabeldu).