- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
portu / bortu / mortu (bortu ~1245: SJuan [don Martin Bortuco];[1] portu 1353: ArchBizkII [Portuondo]); maurtu ~1496: RS; mortu 1541: NatVasc [Val de Anué Mortua]). ■ Hitz zabaldua. Badirudi euskaraz historikoki agertzen den esanahi antzinakoena ‘(goi) mendi’ dela,[2] eta ekialdean gorde dela hobekienik, b-dun forman eskuarki: Etxart egin dezagün konferenzia eta bilkhü bortüetan, EtxZib xirripa mortukoak, Oih Orhi da Bortuetan mendi gora bat, Tartas bortuko elhurra, Belap bortian abelzain, Lopez Horebeko borthu seindura, Lizarg portu gora gora bat, Mendig bortuko ardiak); ‘portu’ esanahi orokorra oso zabaldua dago, p-dun forman (Leiz Cretako portu bat, Ax euskaldunen etxea, pausalekhua eta portua, Kardab zure gurutzeko portu segurura); bada ‘leku jendegabe, basamortu’ ere, bereziki m- eta b-dun formetan (RS maurtuti hoeanean [“por el desierto”], EtxZib mana ezti iudutarrei mortuan fornitua, ibid. bidez bide ibillirik portuetan aitziña, Larg athera zen mortu hartarik… predikatzera, Lardiz Ejiptotik mortu artaraño, Intxpe Jüdeako bortietan, Jntegi eremuan edo bortuan). Badirudi, zenbait eremutan, espezializazio moduko bat dagoela formen eta adiera desberdinen artean.
□ Erdi Aroan, b-rekin eta itxuraz ‘(goi) mendi’ adierarekin, cf. don Peidro de Bortu (SJuan 1286); pentsa daiteke adiera horretatik hurbilago dagoela, ‘portu’-tik baino, Barakaldoko Bortuchu (OnomVasc 17) soroaren izena; adiera horren adibide dirudite, p-rekin egonik ere, Arabako Portuchar, Portucho eta Portoste (TopAlav; Kontrastakoa, Okina ingurukoa eta Monasteriogurengoa, hurrenez hurren), baina ez dago argi zein den beren antzinatasuna.
Ugariak dira, bestalde, portu-ren adibideak Erdi Aroko agirietan: maiz erromantzezko adibide garbiak dira, cf. Sancta Christina de Summo Portu (HospSom 1100), ‘(goi) mendi’ adierarekin; ‘portu’ adieraren adibide dirudi Perucho de Portu (ArchHondII 1481), eta euskarazko adibide garbiagoa da, artikulua duelako, Iohan de Portua (ArchLeqII 1494).
Mortu-ren adibideak ere zailak dira identifikatzen, lat. mortuus ‘hil’-en hitzaren familiarekin nahastu baitaitezke: prado que dizen de Asina Mortua (AGNRealIV 1329) horren adibide ona izan daiteke; cf., bestalde, Juan de Mortuartu (VecVizcI 1511) eta Mortugaran (TopAlav 1706; mortu + haran?). Martin de Maortua (VecVizcI 1511) deituraz ik. behean.
! ● bortubete cf. “que en sus términos […] se haga bortubete por tiempo de un mes” eta “se haga bortubete en los términos del por un tiempo de un mes” (LéxNavI); osaeraz, bortu + bete?
bortuar (‘menditar’: Etxam (-tiar); ik. mortuar), bortu-gain (Xarlem), bortutiar (‘eremutar’: Jntegi [San Paulo, lehen bortutiarra]; ik. mortuar), bortuztatu (Azk (“trashumar, pasar temporada en el Puerto, en el Pirineo (se aplica al ganado)”) / Lhande (zar., zub., erronk.)), mortuar (‘eremutar’: Larm, Birjin (-tar)), mortukara (Atheka [mendi mortukaretan]), porturatu (EtxZib [portura gaiten artean uhiñak iraganik]), portutxo (INabig [portutxoak badubela irla bat erdian]). Cf. basamortu, itsas portu…
► Azken buruan, lat. portus-etik azaldu behar da. Latinezko lehen esanahia ‘pasabide’ bide da, eta latinean bertan ‘porturako sarrera, portu’ adieran espezializatu zen (ErnMeill s.v.); adiera horrekin erabiltzen da erromantze guztietan, errumanieraz izan ezik (FEW 9, 228a, pŏrtus). Beste adiera nagusia, ‘mendiko pasabide, mendi lepo’, eta hortik ‘(goi) mendi’, erromantze hispaniar-piriniotarretan aurkitzen da (batez ere gask., kat., gazt., mozarab.), euskararekin batera, eta, Corominesen ustez (DECat 6, 718b, port), adiera horri dagokion portus ez da latinetik zuzenean heldu, antzinagoko hizk. ie. batetik baizik, sorotaptiko izendatzen duen horretatik.[3]
Euskararen barrenean, egia da b- duen forma zaharrak ‘(goi) mendi’ adiera hori duela, eta p- duten forma berriagoek ‘portu’ adiera gehienbat; baina horrek ez du ezinbestean Corominesen sorotaptikoaren hipotesiaren alde egiten: herskarien bilakaeraren aldetik, latinezkoek izan dutenarekin bat egiten du (cf. bake, bekatu, etab.; FHV 238-239), eta, ‘(goi) mendi’ adieraren izaera piriniotarrari dagokionez, agian ez da baztertu behar euskararen barrenean garatutako edo indartutako adiera izatea, eta hortik zabaldu izana inguruko erromantzeetara.
Badirudi m- duten aldaerak b- dutenetatik azaldu behar direla, cf. makila < lat. bacilla (FHV 268-271). Esanahiaren aldetik, gainera, badirudi errazagoa dela azaltzen ‘leku jendegabe’ adiera ‘(goi) mendi’-tik; ohar bedi ‘leku jendegabe, basamortu’ adiera mortu eta bortu formekin erabiltzen dela batez ere. Bestalde, ezin da baztertu lat. mortuus ‘hil’-ekiko antzekotasunak eraginen bat eduki izana, zenbait kasutan bederen, bai hastapeneko m-ri dagokionez bai esanahiari dagokionez; cf. beharbada basamortu (AgudTov s.v. bortu1).
Zaila da maurtu hitza bortu/mortu-ren familiatik bereizten (FHV 96, 13. oh.), baina bokal diptongaziorik ez da gertatzen euskaraz (antzeko arazo baterako, ik. apez/apaiz). Maortua deitura *mauru-ortu-tik azaldu nahi du Mitxelenak (19733: 127), baina orduan ez litzateke maurtu-ren lekuko, baldin hau bortu-rekin lotu behar bada; beste aukera bat da bortu-rekin ez lotzea maurtu, baina haren eraginez edo antzeko esanahia garatu izana.
Portu aldaera, berriz, erromantzeetatik hurbilago dago, eta esanahiz ere adiera orokorrena du.