- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
polit (1539: LéxNavI [Mari Polit]; pulit ~1650: Pouv). ■ Hitz orokorra. Forma pu-dunak (pulit, pullit) iparraldean bakarrik aurkitzen dira (baina po- baino bakanago). Aldaera -ll-dunak (pollit, pullit; Urterengan aurrenekoz) ekialdekoak dira gehienbat, gip. zati bat barne; cf. mendebaldean politt, are sabaikaritze automatikorik gabeko lekuetan ere.
Era askotako zerez esana aurkitzen da (Oih begi polita, Gaszar bildots pulit bat, AgirAst itz polit-ederren billa, PErrota kantidade polita, HiriartU nahaskeria pullitik bada, Urruz edale polit bat [‘aski ona’], TxAgir egualdi polita, Labaien sagardoa polita egiteko [‘gustu onekoa’]…). Nabarmentzekoak dira Arabako lekukoak, testuetan zaharrenak baitira, eta beste esanahi etimologiko nagusiaren adibide direlako: Land “polida cosa, gauça polita” eta Lazarg arzai polita.
□ Tradizio sekundarioan, cf. orobat Remon Polit (BrujNav 1540), casa llamada de Polit (LéxNavI 1565), Pedro de Uztariz, alias Polit (NavApod 1572, Iruñea), Mari Polit de Urdax (LéxNavI 1601).
● poliki Pouv (pu-), Larm (zer polliki datorkion); ‘astiro’: Mburu (kontuz ta poliki irakurtzea); polit + -ki atzizk.; polikisko (pu- Hbarren), polikitu (Kardab), polikitxo (Etxag); euskararen barrenekoa dirudi ‘astiro’ adieraren bilakaera, baina beste hizk. errom. ere aurki daiteke, cf. Pirinioetako kat. a polit “a poc a poc i amb compte”, “lentament”, DECat 6, 645a, polir).
● polito bizk. hitza; Larm, Mogel (engañetan ditu polito); ‘astiro’: ArreseB; polit + -to atzizk.
politasun (Pouv (pu-), Uriarte), politu (Larm, Añib [politu, galantu, bitxitu ta edertu]).
► Okzitanieratik harturiko mailegua da: cf. okzit. zah. polit ‘eder’ (XIII. mendean dokumentatua, FEW 9, 128b, polire); pulit eta poulit ere ongi dokumentatuak daude okzitanieraz, eta ondotik sartuak behar dute euskaran, forma zaharra zokoratu gabe eta euskal eremu osora zabaldu gabe. Euskararen barrenean garatu dira sabaikari adierazkorrak (FHV 179-183).
Erromantze batetik ekialdetik sartu eta euskararen barrenean orokorturiko mailegu ugarietako bat da, cf. adib. eztei, negu, eliza, alha, nahiz eta horietako batzuk lehenagokoak izan eta gaskoitik sartuak.
Azken buruan, lat. polire ‘leundu, garbitu’-ren polītus partizipioa da (FEW 9, 129a). Nabarmena da ezin dela mailegu zaharra izan: adibidez, latinaren garaikoa balitz **boritu edo izan beharko genuke (cf. biru ‘hari’ < lat. fīlum, Land bara ‘pala’ < lat. pala).
Ez dirudi gaskoitik hartua denik hitza: ‘polit’ esanahiarekin ez da oso erabilia erromantze horretan. Adiera horretaz Wartburgek dakarren hitzaren banaketa dialektologikoan (FEW 9, 128b, polire, I 2 b α), Gaskoinia ekialdeko eskualde eta herrietan baizik ez dira aurkitzen adibideak; Okzitania betean, berriz, erraz aurkitzen dira, are Marseillan ere. Esanguratsua da Palayk dakarren oharra (s.v. poulìt, -ide): “poli, -e; vers la Garonne aussi joli”. Eta are zehatzagoa da LespyR-ena (s.v. poulit): “Les cartes ALG II, 401 et III, 585 situent toutes deux polit dans l’Est gascon, au contact du languedocien qui use largement de ce mot; le gascon préfère beròi, bròi”.[1]
Mailegaketaren kronologia ezartzen laguntzen du honek: kontuan harturik okzitaniarrak Nafarroan XI. mendetik goiti ezarri zirela (ik. González Ollé 1969: 293-294, Zierbide 2011: 763), ez dirudi askoz lehenagokoa izan daitekeenik mailegua. Kronologia hau ondo doa formaren aldetik egin ditzakegun oharrekin: euskararen barreneko hastapeneko herskariaren ahostuntzearen eta VlV > VrV bilakaeraren ondotik mailegatua behar du, eta erromantzearen barreneko azken bokalaren galeraren ondokoa (cf. bekatu mailegu zaharra, ez **pekat, lat. peccatum partizipiotik). Amaierako bokalaren galeraren datu honen arabera, gainera, ohar bedi maileguak okzitanieraren eremukoa behar duela, haren ezaugarri baita, eta ezin dela inondik ere gaztelaniatik hartua izan, eta are gutxiago latinetik. Eztabaida honetarako, ik. halaber oroit.
Esanahiari dagokionez, ‘eder’ esanahi hori okzitanieraz eta katalanez aurki daiteke, esan bezala. Espezializazio horretaz gain, aski orokorra da beste hizkuntza erromantzeetan ‘galant, apaindu, xarmadun, gizabidezko’ adiera, latinez ere aurki zitekeena (ErnMeill s.v. poliō, “se dit du physique comme de l’esprit”). Badirudi Arabako adibideak bigarren honen arabera ulertu behar direla, beharbada okzitanierazko polit formari gaztelaniazko esanahi nagusia erantsita: cf. gazt. pulirse “adornarse, aderezarse, componerse, especialmente las mugeres”, eta pulido “agraciado, y de buen parecer” (NTLLE 1780 s.v.); Landuccik berak pulidu dakar, formaz ere gaztelaniatiko mailegu argia, “elegante” esanahiarekin. Lazarragaren artzai polita sintagmari dagokionez, ohar bedi orduko gaztelaniaz aski erabilia zela izenondo hori ‘artzai’ izenarekin, cf. CORDEk dakarren1536ko polido pastor, besteak beste.