- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
otu. Honen azpian otu eta otoitz sarrera-buru nagusiak bildu dira. Otoitz-en azpisarrera modura otoi dago.
♦ otu (~1496: RS). Bizkaierazko hitza da historikoki. RS-n ‘erregutu’ adiera dauka (otu zegiok oean andreari; izen gisa ere bai: jaunen otua oi da agindua); gainerakoan ‘gogoak eman, bururatu’ esanahiarekin aurkitzen da (Mogel bizi ditezan eurai otuten jaken legez, Uriarte otu jakon juatia, TxAgir “galdua naz ba” otu iatan).
► Lat. uōtum ‘agintza, promes’, ‘erregu’ da hitzaren jatorria (Mitxelena 1961a: 224, FHV 531; ik. ErnMeill s.v.). Hastapeneko herskariaren galerarako, cf. lat. post > *bost(e) > oste ‘atze’ (FHV 251).
Esanahiari dagokionez, ‘erregutu’ da adiera arkaikoena, latinez (eta erromantzeetan) ere badagoena. Bestela azaldu behar da gerora gailendutako ‘gogoak eman, bururatu’: euskararen barreneko bilakaera izan da, baina aintzat har daiteke gazt. voto-k duen “parecer emitido en una junta” adiera (XV. mende bukaerarako dokumentatzen da hau gaztelaniaz, DCECH 5, 845a, voto); ‘iritzi, aburu’ horretatik errazago azal daiteke ‘gogoak eman, bururatu’, latinez (eta hizk. galo-erromantzeetan) dauden adieretatik baino.
♦ otoitz (1545: Etxep (othoitz egin); othoitze 1545: Etxep; othoitza 1571: Leiz). ■ Ekialdeko hitza; mendebaldean Larramendiz geroztik erabiltzen da. Bukaerari dagokionez, -tza, -tze eta -tz aurkitzen dira, baina -tz da erabiliena otoitz egin esapidean. ‘Eskari, erregu, errezo’ da esanahia (Etxep othoitze bat banegion larradala egia, Beriain gure otoitzak entzuten dituzula, Larm otoitz hau berau euskeraz).
otoitzaldi (Mburu), otoitz ari (Leiz [molde hartan othoitz ari dena]), otoitzean (‘otoitz egiten’: EtxZib [garazia egiguzu… gure amoreak gatik dagoen othoitzean]; ik. otoitzetan), otoitz-egile (Beriain (otoitz egille, otoizgille)), otoitz egin (Etxep [Jeinkoari othoitz egitera dizun… prosperoki bizia eta… parabizuia]), otoitzetan (‘otoitz egiten’: Leiz [perseberatzen zutén… othoitzatan eta orazionetan]; inesibo mugagabean), otoitzez (‘otoitz egiten’: Leiz [othoitzez niagok]; ‘-(r)en eskariz’: Beriain [Andre dona Mariaren otoitzes]), otoitz-ordu (Leiz), otoizka (‘erreguka’: Duv), otoizle (Pouv, Mercy), otoizleku (Argaiñ), otoizte (Leiz [othoizteak nola enzun daitezkeen]), otoizti (EtxZib), otoiztiar (EtxZib), otoiztu (Leiz [othoizten zutela ez lezan beránt hetarano ethortera]; ‘otoitz egin’: EtxZib; jatorrizko ekialdeko hitza, Larm-ez geroztik gip. ere bai, otoitz-en esan bezala), otoiztxo (EtxZib).
► Pentsa daiteke (b)oto + hitz dela hitzaren jatorrizko osaera, ‘erregu hitz’ esanahiz. Horrenbestez, otoitza, otoitze, otoitz aldaerak ez dira azaldu behar -tza/-tze atzizkitik abiatuta. Aukera honetan, berranalisiz azalduko genuke otoitze-ren -e; hitzaren erabilera mugatutik zabaldua litzateke -a, izenari atxikita (cf. latsa), eta agian ez da baztertzekoa -tza atzizkiaren eragina.
Analisi honen alde, ohar bedi otoitz dela nagusi otoitz egin esapidean (Leizarragak othoitz egin eta othoitze egin ditu, baina ez othoitza egin); horretaz gain, Leizarragak berak biak ditu mugagabean, otoitze eta otoitza, baina atzizkia dagoen baratze hitzean -tze aldaera horixe baizik ez du.
Lehen osagaiaren formari dagokionez, badirudi -o erromantzea dugula haren azken bokal gisa, otu-n ez bezala (ohar bedi otu aditza dela, dena den).
Erabat bestelako aukera da otoi-tik esplikatzea otoitz: pentsaturik boto + idoki (zehatzago itoite) zegoela hitzaren oinarrian, *(b)otoitoite formatik haplologiaz genuke *otoite (cf. otoitu zaharra, ik. behean); honetatik, aditz-izenaren atzizkia berrituta, otoitze- (cf. behean Etxep othoitzen nitzaitzu) eta otoitz ateratzen zaizkigu, azken bokala galduta; hortik, baita otoiztu ere. Esanahiaren aldetik, ‘zina bota’ edo litzateke.
otoi (1545: Etxep). ■ Ekialdeko hitza. Hasperena (-th-) du iparraldean. ‘Mesedez’ balioa du batetik (Etxep elas, othoi, hunat beha, Beriain otoi barka drazadazu); bestetik, izen bezala erabili da ‘eskari, erregu, errezo’ esanahiarekin (Etxep iuieak ere ez enzunen ezein ere othoiik, Lizarg zenbat otoi, zenbat nigar).
otoi egin (Etxep [othoi egik Ieinkoari deien barkamenduia]), otoiez (Rabelais [othoiez nauzu]), otoigia (ArmanUsk [ez eliza eijer bat…, bena othoigia txipi bat]), otoitu (Etxep [othoitzen nitzaitzu], Leiz [othoitzen aut]; jatorriz ekialdeko hitza (gip. Ubill-ez geroztik)).
► Berranalisiz sortua izan daiteke: otoitz-etik, otoizle, otoizte eta otoiztu bezalakoetan instrumentaltzat joko zen -z, eta hortik aterako zen otoi. Bestela, lat. vōtum-en ondorengo zuzen gisa analizatzen badugu —eta otoitz bera otoi-ren eratorri moduan—, ezin da -i azaldu. Esanahiaren aldetik ez dago arazorik, jatorrizko hitz latindarraren ‘erregu’-ren jarraitzaile da.
Aztertu dugun beste aukeran —boto + idoki (itoite)—, otoitu → otoi genuke atzeranzko osaeraz.