- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
oste (1465: ArchDonem [Pedro de Lexaoste]). ■ Mendebaldeko hitza (arab.-bizk. eta gip. zati bat). Leku-izenetan, are mendebaldean ere, badirudi gibel orokorra baino geroagokoa dela. Cf. halaber atze1, ondo.
Leku-kasuetan aurkitzen da gehienbat (RS nekearen ostean poza, Lazarg ene ostean nor izan dan / au baño gizon firmerik, OArin Jaungoikoaz ostean [‘-z gainera’], Uriarte zure aurrian, zure ostian; RS ase osteko loa; ArreseB mendi ostetik agertu; ik. behean ostera etab.). Izen oso bezala, atzealdea, ondorioa, ospea, festondoa, etab. adieraz ditzake.
□ Erdi Aroan, cf. halaber Juan Perez d’Elexoste (ArchUllib 1465), Juan de Vrioste (AGVizc 1489), Pedro de Vrioste (ArchPortuII 1497). Mitxelenak ohartarazi bezala (19733: 143), toponimian ere mendebaldekoa da, eta aski berantiarra (ik. gibel).
● osteango Lazarg (osteango beste berbaen artean); mendebaldeko testu zahar zenbaitetan aurki daiteke -ango, cf. ArrasErrek barruango; ik. orain, horien antzinatasunari buruz.
● osteiren hapaxa; ‘azken’: RS (aurrereen jaiaiten dana, osteiren ez dau negarra); badirudi *osteraen superlatibotik azaldu behar dela, *ostereen/*osterain > *osterein eta, bokalerdiaren metatesiz, osteiren; ik. behean osterengo.
● ostera1 ‘atzera, berriro, aitzitik…’: Land, EgiaKant (ostera eta laster); ostera (b)ere Mogel (ostera bere dirautsut), Lardiz (ostera ere berritzeko asmoan); esanahiaren garapenerako, ik. atzera.
● ostera2 ‘joan-etorri, txango’: TxAgir (bigarrengo ostera edo ioan-etorrian); oste + -ra da osaeraz, eta badirudi ostera1-en lexikalizaziotzat hartu behar dela, haren esanahiaren bilakaera zehatza argi ez badago ere: itzuli edo txango bat eginda berriro, atzera, ostera abiapuntura itzultzen delako ideia ote dago etimologiaren oinarrian?
● osterantzean Kapan (eta osteranzean zeruan direan santu guztiai); -eko VJ; osterantz/-rontz + -ean ines.
● osterengo ‘azkenengo’: Añib (osterengo ebanjelioa); osaeraz, ostera-en-go, cf. atzerengo.
osteko (‘ondorengo’: Astar [zeuben semietan eta benturaz eureetatik datozan ostekuetan]). Cf. afaloste, ate-oste, bazkaloste, eguerdi-oste, etxe-oste, gerra-oste, meza-oste…
► Lat. post ‘ondo(tik)’ da hitzaren jatorria, Mitxelenak dioskunez (FHV 251). Hastapeneko herskaria ahostunduko zen lehenik, eta gero galdu, post > *bost- > ost-; cf. halaber ostiko (< lat. posticus). Berranalisiz sortuko zen amaierako -e, leku-kasuetatik: ost-ean → oste-an.
Maileguaren kronologia berantiarraren alde egin lezake txistukaria apikaria izateak (cf., bestela, oste ‘gudaroste’-ren ozte aldaera, lat. hoste-etik), eta baita hitzaren izaera dialektalak ere, baina, era berean, antzinatasun erlatibo batez mintzo dira herskariaren ahostuntzea eta galera.
Mailegatutako preposizio bat euskaraz posposizio gisa agertzeaz, cf. kontra.
ostendu (~1496: RS). Bizkaieraz erabilia. RS-n ‘atzeratu’ adiera dauka: ostenduko zara, “atrasaroseis”. XIX. mendetik aurrera ‘ezkutatu’ esanahiarekin agertzen da (Añib leku ostenduan, ArreseB ostendu ziran zuloetan).
osten-ostenka (‘ezkutaketan’: Azk (bizk.)).
► Oste-n-du da osaeraz, inesibo mugagabe arkaikoarekin eta partizipioetako -tu atzizkiarekin; atzendu-ren kide betea da formaz, ik. han (Mitxelena 1977b: 253). RS-ko ‘atzeratu’ adierak gorde du esanahi etimologikoa; ‘ezkutatu’ esanahiari dagokionez, espezializazio moduko batean pentsatu behar da, ‘(bistatik) atzeratu’ ← ‘ezkutatu’ (ik. atzendu, ‘ahaztu’ adierarako bilakaeraz).