- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
oroit (orhit 1545: Etxep; orhoit 1571: Leiz). ■ Iparraldeko testuetan bakarrik ageri den oroit izan (igaitz. eta igkor.) esapidean erabiltzen da gehienik (Etxep harzaz orhit eztena, Leiz gehiagorik ezta doloreaz orhoit, Lopez orhit delarik [‘ohartzen delarik’]; Mercy orhit dügülarik… othoitze ezinago respektüz bethia). Bestelako esapideak: oroit atxiki (Lopez kruzifikatu izan dela orhit atxikitzia), oroit eduki (Xarlem orhit edüki itzazie / oraiko ene erranak); cf. orobat Leiz oroitik (hire nigar xortez orhoitik). Oroitean ere erabilia da (cf. Duv “ene orhoitean, aussi bien que portent mes souvenirs”; Monho gizonen orroitean), eta badirudi oroit-ekin lotu behar dela, ustezko oroite izen batekin baino.
● oroipen batez ere gip. eta gnaf. testuetan erabilia; ‘gogorapen’: Larm, Mburu (Jangoikoaren oroipena galzea); oroipengarri ‘oroigarri’: Izt (batalla andi anitzen oroitpengarri); Mitxelenaren arabera, oroit + -men, cf. zub. orhitmen, -t ondoko m- > p- bilakaerarekin, cf. agian zipotz, zi(h)i/ziri + motz baldin bada (FHV 346).
● oroitzarre(n) FPrBN (urtaburia edo orhitzarrena), Belap (saintiez orhitzarre egiten da); -zarre atzizkiarekin, cf. batzarre, gorazarre, hatsarre, hiltzarre, maitazarre, etab.; badirudi jatorrian inesiboa edo dela -n, edo beste zerbaiten gurutzaketaz sortua.
oroigailu (Duv [prestuen orhoitgailuak edertzen]), oroigarri (EtxZib [heriotzearen orhoit garri habea]), oroimen (‘gogorapen’: Tartas [herioaren orhitmena]; ‘oroitzeko ahalmen’: Gerriko [memoria edo oroimena]), oroimentxa (Maister [plazer igarenez eztizie orhitmentxarik batere ükhenen]), oroitun (Duv [gelditzen naiz… zure eskupeko orhoitdun]), oroitza (Pouv, BurgDot), oroitzaile (Materra [orhoitzaille… bezala ohoratzen eta adoratzen ditugu imajinak]), oroitzapen (‘oroipen’: Materra [zure amorioaren orhoitzapenetan]; ‘oroitzeko ahalmen’: Haranb [eman diazadazu orhoitzapena]), oroitze (Materra [representatze edo orhoitze]), oroitzetasun (Haranb [eman diazadazu… memorian orhoitzetasuna]). Eratorri hauek oroitu-tik ere esplika litezke.
► Oroit izan moduko erabilera iragangaitzak mailegua izan daitekeela iradokitzen dio Mitxelenari, cf. Oih eniz ausat, lit. ‘ez naiz ausarta’ (FHV 106, 24. oh.); horrela, azken jatorrirako lat. collectum baten aukera proposatzen du. Honen alde, zentzu ez erabat argiko Etxep eta Oih orhituki dakar gogora, jatorrian “recogidamente” edo esanahia izango zuena; ik. oroitu-ren eratorrietan oroituki-n jarritako ‘arretaz, bildutasunez (?)’ adiera.
Formaren aldetik, dena den, badira arazoak lat. collectum-etik *orheit (cf. oreitu) batera iristeko; dokumentazioan berantiarragoa izanik ere, bokalismo hori litzateke jatorrizkoa, asimilazioz oroit, bakuntzez orit. Mitxelenak dioskunez, gask. zah. *coréit moduko formaren batetik abiatuko beharko genuke, ez latinetik zuzenean, lat. -ll- geminatuak euskaraz bortitz moduan hartuta -l- eman beharko bailuke. Alabaina, ez dugu horrelakorik aurkitu gaskoiz eta, gehienez ere, <l> bakarrarekin idatzitako hitz pare bat topatu ditugu okzit. zaharrean, coletagi “collecte” eta coletari “collecteur”; oro har, aski orokorrak dira <ll> eta <lh> moduko grafiak familia horretako hitzetan, cf. adibidez bearn. zah. coelher “aller chercher” (FEW 2/2, 900b, cŏllĭgĕre). Hastapeneko herskariaren galerarako, cf. mendeb. oste < lat. post (FHV 251).
Hipotesi honetan, *khoreit > *horeit > *orheit > orhoit bilakaerarekin azalduko genuke dardarkariaren ondoko hasperena, haren lekualdatzez. Mitxelenak bestela azaltzen ditu hasperenaren gorabeherak (FHV 211, 13. oh.): *khorheit > *horheit > *orheit moduko zerbait proposatzen du, azken urratsean hasperenaren disimilazioarekin; baina hemen ez da azaltzen Mitxelenak berak ere sekundariotzat jotzen duen dardarkari ondoko hasperenaren jatorria eta, gainera, oso gaizki dokumentatua dagoen lat.-errom. k- > eusk. kh- ere onartu beharko genuke mailegu batean. Ororen gainetik, halako mailegu berantiar batean ezinezkoa da kh- > h- bilakaera.
Arazo formal horiek guztiak gainditzen ditu beste hurbilketa batek: egokiagoa dirudi gask. horehèyt “chose, événement extraordinaire” (Palay s.v.) moduko batetik abiatzeak; hore- ‘kanpo’ + -hèyt ‘egintza’ da hori gaskoiz (ik. behean bearn. forfèyt aldaeraz). Horrela, *horheit litzateke jatorrizko forma euskaraz, bukaeran -t duela, ez -tu, eta horren aldekoa da oroit izan esapidearen antzinatasuna, oroit formaren autonomiaren lekuko (ik. behean oroitu). Formaren bilakaerari dagokionez, *horheit batetik *orheit dugu (cf. oreitu), besterik gabe, hasperenaren disimilazio erregularrarekin (FHV 212). Aldaeretan, -ei- diptongo zaharretik erregularki azaltzen da -i- (orhit), eta -ai- (cf. oraitu); asimilazioz dugu, aldiz, *oreit > oroit.
Bestalde, hitz horren esanahi etimologikoa ‘ohiz kanpoko egintza’ baldin bada, pentsatzekoa da oroitzeko modukoak direla halako egintza edo gertakariak, eta hortik garatuko zuela euskal hitzak bere esanahia. Alabaina, ohartu behar da eremu galo-erromantzean egintza gaiztoak izendatzeko espezializatu zela hitz hau, ‘legez kanpoko egintza’ moduko adiera orokor batetik, beharbada: cf. bearn. forfèyt ‘krimen, gaiztakeria’ (LespyR s.v.), fr. forfaire “enfreindre, transgresser; faire du mal, du tort à”, eta are ‘isun’ moduko adierak ere aurki daitezke fr. zah. (FEW 3, 351a, facĕre). Ik. sarrera hori frantsesezko, okzitanierazko… datuekin. Adiera horixe du katalanez ere, cf. forfer “fer mancament, cometre un crim o una falta greu (contra algú)” aditza, eta jad. XI. mendean agertzen da kat. forsfeit, forfeit izen abstraktua ere, ‘ekintza kriminal’ esanahiarekin (DECat 3, 961a, fer).
Horrenbestez, pentsatu beharko da galo-erromantzezko adiera hau garatu baino lehenago gertatu zela euskaraz mailegaketa.
oroitu (orhitu 1545: Etxep; oroitu 1564: Amendux). ■ Erdi-ekialdeko hitza, gip. barne; Lazarg-n ere ageri da. Ik. gogoratu, gomutatu, akordatu. Dardarkariaren ondoren hasperena dago eskuarki iparraldean; or(h)itu zub., bnaf. zati batean eta Pirinioetako euskalkietako zenbait puntutan aurkitzen da, eta oreitu gnaf. (eta gutxienez aezk.) eremuko zenbait testutan XVIII. mendetik aurrera (XVI.-XVII. mendeetan oroitu besterik ez dago gnaf. testuetan, eta orobat FElizalde eta Lizarragagan); dardarkari gogorra (orr(h)oitu) lap. eta bnaf. testuetan ageri da XVII. mendean hasita. Oraitu XIX. mendeko Iberoko testu batean dokumentatzen da lehenengoz.
Aditz iragangaitza da gehienbat: ‘gogoratu’ (Etxep hala behar dugu harzaz unsa orhitu, Amendux nigar begi bapederak bere aldias oroiturik, Beriain oroit bedi dagola Iaungoikoaren aurrean, OArin bere pekatu guziez oroitzea), ‘ohartu’ (Lopez orhiturik hala eginez gure heuskararen ara edo ethorza anitz pundutan bortxatzen zela); badu erabilera iragankorra ere: ‘gogora ekarri’ (Ax nehork orhoitu eta othoitztu eztuena da kasta), ‘oroitarazi’ (Ax falta guztiez orhoitzen zaitu (konzientziak)).
● oroituki ‘arretaz, bildutasunez (?)’: Etxep (goiz et’arrats orhituki haren izena laudatu), Oih (igand’ egun’, orhituki, / iragan ezak sainduki); Mitxelenaren hipotesian, baliteke esanahi etimologikotik hurbil egotea, ik. oroit-en.
► Oroit-en gainean osatua, -tu atzizkiarekin; hedaduraz oroit baino zabalduago baldin badago ere, oroit-ek historia autonomo sendoa du (cf. oroit izan esapidea, ik. goian).
Gask. zah. *coréit aipatzen badu ere, badirudi Mitxelenak oreitu/oroitu dituela jatorrizkotzat, -tu osoarekin; aukera honetan, partizipiotik aditz-oinak egiteko gertatuko zen azken bokalaren kenketa morfologikoa, oroitu → oroit (cf. lotu/lot, xuritu/xurit, etab.; FHV 423, eta 344, 2. oh.). Alabaina, gure ustez, oroit formak aski beregaintasun historikoa du (ik. goian), eta bera dago oroitu-ren oinarrian, ez alderantziz; konpara bedi, adibidez, deitu-tik eratorritako deit formaren urritasunarekin (errom. deito, azken buruan).
Orr(h)oitu aldaeran gogortu egin da dardarkaria kontsonante aurrean (oroit-en azpian, cf. halaber orroitean), hizkuntzaren arau fonotaktiko ezagunen bidetik (FHV 331, eta 329, 5. oh.).