- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
oren (1545: Etxep). ■ Ekialdeko hitza (gnaf. zati bat eta Pirinioetako euskalkiak barne: bada hor oron aldaera ere). Ik. ordu.
Denborazko unitatea (‘egunaren 24 zatietako bakoitza’) adierazten du (Etxep oren baten ephia, Leiz oren erditsu bat); eguneko ordu zehatza ere bai (Leiz hirur orenén inguruan, BeraGut bear bainaiz ediren amar orenetako Etxalarren); bada ‘erloju’ ere (EtxZib Iaunagatik ziaraunstek… oren mihi gurbillek). ‘Momentu, garai’ moduan ere oso erabilia da, baina, dirudienez, ordu baino gutxiago (Etxep arimaren partitzeko oren izigarria, Belap zer heltü zen oren hartan?); orobat ‘estura, kinka’ (Leiz Aitá, enpara nezak oren hunetarik).
desoren (Tartas [berandia baitzen eta desorena]; cf. desordu), ezoren (Ax [gizonarekin bakharrik, ez-orenean eta hartako lekhuan]), oren-erakusteko (‘erloju’: Lapeyre), oreneratu (Ax [bere azken orenera zenean]), orenetik orenera (‘momentutik momentura’: Ax [ardia orenetik orenera lekhuz aldatzen da]), orengile (‘erlojugile’: Pouv), orenkal (Pouv), oren oroz (Etxep [oren oroz bekhatutan nabilena galduia], Leiz [ordu eta oren oroz]; oren oro EtxZib), orentsu (Harand [hirurgarren orentsuan]), orentto (JEtxep [orentto batez]). Cf. otron, oturuntza.
► Hitzaren jatorritzat lat. hora jo izan bada ere, bide horretatik ez dago osaeraren azalpen erabatekorik. Schuchardten ustez genitibo plurala da oren (1922a: 69), eta lat. quota horarum est? galde-modua dakar, zer oren da? esaldiaren kide gisa; baina latinezko testuetan ez dugu esamolde horren adibiderik aurkitu. Gainera, aintzat hartzekoa da zub. óren azentuera, euskalki horretan -én genitibo pluralak atzizkiaren gainean izan ohi baitu azentua; aspaldi lexikalizatutako hitza dela pentsatu beharko genuke.
Betiere maileguaren hipotesian, egiantzekoagoa da bearn. ore hartzea jatorri moduan (ik. Palay s.v.; grafikoa baizik ezin da izan LespyR-ek dakarren hore-ren <h>). Osaeraz, ore-n litzateke: -n ustez inesibo horren izaera argitzeko, cf. egun → egu; kasu honetan, kontrako gertakaria genuke, -n gehitzea.
Hitzaren oinarrizko esanahia ‘egunaren denborazko zatietako bakoitza’ dela onartzeak indartu egiten du maileguaren hipotesia: Traskek dioenez (s.v. ordu), zatiki horren kontzeptua berria zatekeen euskaldunentzat; hori kontuan hartuta, ez litzateke harritzekoa hitza bera ere mailegatu izana. Badirudi, bestalde, esanahi honetan oren eta ordu banaketa dialektal osagarri xamarrean daudela; ohar bedi orduan dagoen bezala ez dagoela orenean ‘orduan’. Ik. ordu.
Bigarren bokalaren asimilazioa gertatu da oron aldaeran (FHV 83). Bestalde, familia berekotzat jo izan dira ordu, orain, orast hitzak, besteak beste, betiere mailegu latinoaren hipotesiaren barrenean.