- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hoin. Honen azpian hoin eta ohondikatu sarrera-buru nagusiak bildu dira. Hoin-en azpisarrera modura orkatila, orpo, ortuts/ortoz eta ortutsik/ortozik daude; ohondikatu-ren azpisarrera modura, berriz, ondiko.
Formaren aldetik, arazoak daude bi sarrera-buru nagusiak lotzeko: zalantzazkoa da ohondikatu-ren oinarrian hoin egotea, eta esanahiak eskaintzen du irizpide formalek egiten ez duten zubia; ondiko-rekin, gainera, esanahiaren aldaketa proposatu behar da.
♦ hoin (oñe- 1443: Abendaño; hoin ~1527: Zalgiz; oin ~1545: EtxalekBerts; huin 1545: Etxep; cf. behean oinez, eta ortuts). ■ Hitz orokorra (zenbait eremutan hanka eta zango-k ere badute oin-en balioa). Hasperena (hoin/ho(i)ñ, huin/hu(i)ñ) bnaf. eta bereziki zubereraz aurkitzen da. Forma -u-dunak behe-nafarreraz agertzen dira aurrenik (jad. Etxep), eta geroago zubereraz (Maister huñ; Zalgiz hoin, Belap hoñ). Zenbait elkartutan or(t)- forma hartzen du, beti hasperenik gabe (ik. behean).
Gorputz-atala da funtsean (Abendaño oñetako lurrau jabil[t] ikara, EtxalekBerts anzareak oina zabal, Isasti eroak (begiak) oñetan; neurria ere bai: Leiz seiogei eta borz urrhets, baitirade 625 oin); badirudi zenbait testutan hanka edo zango osoa izendatu izan duela. Horrezaz gainera: ‘azpi, behe’ (EtxZib hurbilldurik (zuhaitzaren) oñetara aizkora, Kardab gurutzearen oñean), ‘izate, hein’ (EtxSar mundu hau… bere oinean badago, AgirAst usanz eder au… bere oñera biurtu dedin), ‘belaunaldi’ (Mogel senidetasun au eltzen dala laugarren grado edo oñeraño), ‘kapital, oinarrizko ondasun’ (Mogel buztarridi edo oña, AgirAst oñak (bei) umeetan emango dituan irabaziak), ‘oinarri’ (AgirAst kristauen talde ta gorputzak oñetik asita bururaño, frBart zimentuban edo oinian uts egitia)…
□ Erdi Aroan badira oin- edo antzeko osagairen bat duten izenak, baina horietan guztietan oin dagoenik ezin da ziur esan: cf. Burgosko Honia, Onia… (ColOña 1011), Grian de Oinati (SMillán xiii. m.), Gil Lopez d’Oynaç (SBartSS 1313), etab.[1] Adibide garbia dirudi, bestalde, Ortustegui-k (PobNav 1366), ik. behean.
◊ Bilboko gaztelaniazko agiri batean, cf. “sy pisan e onan las iervas” (OrdBilb 1497); gaztelaniazko oñar aditz baten adibide litzateke, Isasi et al.-en arabera (2005: 152), nahiz eta ez den beste inon dokumentatzen.
● oinatz hitz zabaldua, XIX. mendeaz geroztik batez ere erdi-mendebaldean ageri bada ere; Leiz (oin hatz); bigarren osagaiaren adiera ‘arrasto, aztarna’ da, ik. hatz.
● oindagora ekialdeko hitza; ‘orpo’: Leiz (oindo-); ez dago argi zein den osaera zehatza, oin-ekin zerikusia baldin badu bederen.
● oinorde Larm (oñ-), Mburu (zure oñ-orde ta partez), JJMogel (San Pedroren oiñordia); oinordeko Mogel (gurasuak itxi nenduben euren oinordekotzat); oinordezko Urruz; osaeraz, segur aski, oin + orde: esanahiarentzat, oin-en adiera desberdinez gainera, cf. bereziki oinetxe.
● oin(t)uts oñ- Larm, Kardab; oint- Lopez (huinthuts); ik. behean ortuts/ortoz.
oin-arrasto (‘oinatz’: AgirAst), oinarri (Arak (“pértiga”); ‘asentu, zimendu, funts’: Azk/TEtxeb (bizk.), ArgiDonL), oinazpi (EtxZib), oinbete (neurria: TxAgir), oinbide (Kardab [gurdibidea, oñ bidea]; ik. behean orbi(de)), oin-esku (Etxep [huin eskuiak itzaturik]), oinetako (Leiz), oinetxe (Azk [euren iaiotetxe edo oiñetxe-izena]), oinez (Leiz; cf. GSalazar: “e dezían de vascuençe ones, que quiere dezir a pie […] e los otros onas, que la levasen a pie” (xv. m.; Villacortak oñas eta oñas dakar)), oinezko (OihAtsot), oin-hots (Land, Mogel), oinkari (Larm, Añib), oinkatu (Larm, Duv [oinkatzen eta zaphatzen]), oinkazkatu (NafSerm [an oinkazka dezaten]), oin-ogen (“estevado” Land), oinohol (Larm, Mogel), oinpe (Harizm; ik. behean orpeko), oinperatu (Mburu), oin-urrats (EtxZib), oin-zola (OihAtsot). Cf. erbi-oin, harroin, mendi-oin, zutoin…
(or(t)-):
● orberatu ‘oina minberatu, herrena egin…’: Zalgiz, Larm, Larrasket…; bukaera beratu aditza da.
● orbi “galop ou course” Oih; -bi bukaerarentzat, cf. azpi, erbi, ibi, zubi.
● orbide RS (beor zarrari orbiden neke da irakasten), Zalgiz; or- + bide.
● orkoi Ax ((zapata) oiñaren neurrira eta orkhoiera ethortzen da); orkhei Harrt, Egiat; Mitxelenaren arabera, -gai/-gei da bigarren osagaia.
orpeko (Zalgiz). Gehiago ere izan daitezke. Forma hauetan ez dago hasierako h-rik ekialdean; adib., Zalgiz hoin, baina ibid. orbide, orpeko.
► Badirudi hoin forma hasperenduna dela zaharrena; -ui- diptongoa ez da jatorrizkoa, cf. zub. zuñ < zoin (FHV 107). Monosilaboa dela eta diptongoa duela kontuan hartuta, jatorrizko *Con-i osaera batean pentsa liteke; hastapeneko kontsonantea ezin da h- izan (*honi-tik ohi eratorri dugu, eta ‘on’ esanahitik ere ez litzateke ‘oin’ azalduko; ik. behean or(t)-i buruzkoak), eta beste kontsonante galkorren batean pentsatu behar da, *boni agian? Beste aukera bat izan zitekeen *thoni moduko zerbaitetan pentsatzea, Martineten pentsamoldearen barrenean.
Elkartuetako or(t)- formaren dardarkarirako, cf. jaun/jaur-, oihan/oihar-, etab. Diptongoaren soiltzerako, berriz, cf. ohoin/ohorgoa (FHV 486); gure ustez, dena den, diptongoaren soiltzerik gabe ere azal liteke, -i erabat lexikalizatua ez zegoen *on > *or- egoera batetik, nahiz eta Mitxelenak dioen “es claro que la reducción [diptongoarena] es posterior a la presencia de -r”. Ik. soin. Zinez ohargarria da or(t)- duten eratorriek ez dutela hasperenik, eta honek berresten du hitzaren h- hastapenekoak sudurkariaren ondorengo sekundarioa behar duela izan. Batzuetan ageri den -t- analogiari egozten dio Mitxelenak (FHV 250).
Esanahiari dagokionez, badirudi zabaltze metaforikoz ulertu behar direla ‘azpi, behe’, ‘izate, hein’, ‘belaunaldi’, ‘kapital, oinarrizko ondasun’ eta ‘oinarri’. Bestalde, ‘oin’ ← ‘hanka, zango’ zabaltzea arrunta da (orobat ‘esku’ ← ‘beso’), cf. errum. picior ‘zango’, jatorrian bakarrik ‘oin’, nord. zah. fōtr ‘oin’, zango osoa ere adierazten duena, serb-kr. noga, gaur ‘zango’, baina eslav. zaharrean ‘oin’, etab. (Buck s.v. leg). Bestelako zabaltzeetarako, cf. eusk. hanka bera, oina ere barne hartzen baitu zenbait hizkeratan.
orkatila (1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (gnaf. eta lap. barne). Orkatila aldaeraz gainera, badaude batetik orpatila (Azk (bizk.)), orgatila (gip.), urkatila (gip.) eta orkatxila (bizk.); bestetik tx- hasieradunak: txorkatila (bizk., gip.), txonkatila (gip., gnaf.), txorgatila (gip., lap.), txongatila (gnaf.), txonkotila (gip.), txongotila (gip.) eta txonkatrila (gip.). Esanahi nagusia ‘axiroin, zurmio’ da (Lardiz orgatillak eta oñazpiak sendotu zitzaiozkan, TomAgir orgatilletik arrastaka… burdin-kateak); Azkuek ‘ezproi’ (bizk.) eta ‘zenbait animaliaren behatz txikia’ (bizk.) gaineratzen ditu.
orkatila-txoko (‘orkatilaren juntura’: Zaitegi (bizk., gip.)).
► Lehen osagaia hoin da, elkartuetako or(t)- forman; hoin-en familiarekiko lotura finkatzen laguntzen du orpatila aldaerak (ik. orpo). Zenbait aldaeratako hasierako afrikatua adierazkorra edo da, cf. gask. horabiat > txorabiatu, inurri > txinurri, etab.
Bigarren osagaian -tila atzizki ttikigarria ikus liteke, cf. ate/atetila, kutxa/kutxatila, leiho/leihatila, neska/neskatila, etab. (Morf §318), baina azaldu gabe geratzen da -ga-/-ka-. Egokiagoa dirudi zuzenean gatilu/katilu ikustea hor (cf. belaun-katilua), -ila-rako aldaketarekin, -tila-ren beraren eraginarekin, beharbada. Orgatila/Orkatila aldaerak gatilu/katilu-ren hastapeneko herskariaren gorabeheren arabera azaltzen da, besterik gabe (Gavel 1921: 238, 1. oh.); orpa-, berriz, orpo-ren eraginez edo.
Erabat bestela, orpo-ren eratorritzat jo liteke: orpa- formari arestiko -tila gehituta; hala balitz, sekundarioak lirateke -k-/-g- belarrak, nahiz eta zailak diren disimilazio/asimilazioz azaltzen.
orpo (~1468: ErrodZar). ■ Bizk., gip. eta gnaf. hitza. Aldaerak: orpo (bizk., gip., gnaf.), erpo (gip.), urpo (gnaf.) eta opo (gip.). Esanahi nagusiak dira ‘aztal’ (ErrodZar oña txiki, orpo laster), ‘atze (ibiltzean)’ leku-kasuetan (Kardab ea: ken orpoetatik), ‘landare-zango’ (Azk (bizk.)), ‘erro, sustrai’ (Azk (bizk.)), ‘zutabe-oin’ (Etxag) eta ‘erro, gontz’ (Añib).
□ Toponimian, cf. Arabako Zubalzaorpoa (TopAlav 1587), Lambarrieta-orpoa (TopAlav 1702), Bitunduorpo (TopAlav 1707), Soloandiorpoeta (TopAlav 1768), etab. Badirudi ‘atze’ edo izan daitekeela hauetan.
orpagain (‘aztalaren gainaldea’: orpagan Azk (bizk.)), orpalazo (‘abarkak lotzeko atzeko soka’: Izag ArOñ), orpasagar (“parte posterior de la pata del animal” Azk (gip.)), orpatx (“pezuñita del ganado vacuno” Azk (bizk.)), orpatxakil (“pezuñita del ganado vacuno” Azk (bizk.)), orpazain (‘orpoaren gainaldea’: Azk (gip.)), orpaziri (“cuñas adheridas al carro por debajo” Azk (bizk., gip.)), orpoak hartu (‘oinak jarri’: ArreseB), orpoak erakutsi (‘ihes egin’: Barrutia [ene kontra baldin badatoz, orpoak erakustia]), orpoak jaso (‘laster egin’: Apaol), orpo-aldera (‘atzerantz’: Orixe), orpoberatu (“quedarse el calzado con la parte trasera caída” Azk (bizk.)), orpo-gorri (‘oinutsik’: Azk (bizk.); ‘haur’: Azk [zortzi orpo-gorri baleukaz (bizk.)]; lexikalizatuta), orpoil (‘takoi’: Larm; ez dago argi zer den -il), orpopean (‘txinalka’: Azk (bizk.)), orpotik (OñatEsk [orpotik eta sustraitik kentzeia]), orpotu (“placer une porte, une fenêtre sur ses gonds” Harr), orpo-hutsik (‘oinutsik’: Azk), orpozik (‘oinutsik’: TxAgir; ortozik-ekin gurutzatua), orpoz-ipurdi (‘lasterka’: TxAgir [orpoz-ipurdi… ia errirarte ezta gelditu]), orpoz orpo (AgirAst [zeren orpoz orpo zerraikion emakume gaizto ura]).
► Badirudi -bo dela bigarren osagaia, hauspo eta lepo hitzetako bera, herskaria ort-en ondotik ahoskabetuta; -bo hori *bor ‘borobil’ erroa izan daiteke (ik. han). Esanahiz, ‘oin borobil, oinaren atal borobil’ izango litzateke jatorrian. Beste esanahiak erabilera metaforikoz sortuak dira, eta ‘beheko, oinarriko’ esanahi orokorra ikus daiteke horietan.
Disimilazioz sortu da erpo aldaera, cf. halaber ortustu-ren zub. erthüstü aldaera, ohortzi > ehortzi, etab.
ortuts / ortoz (1366: PobNav [Ortustegui]; orthuz 1643: Ax; ortoz 1745: Larm Supl). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., zar., erronk., zub.). Aldaerak dira ort(h)uts (lap., bnaf., erronk., zub.), ortoz (bizk.), ortotz (bizk., bazt.), orthus (lap.; Larm Supl), ortuz (gip., gnaf.; -th- Pouv), orthutz (Pouv), ortox (bazt., bnaf.), orthutx (zub.), ortos (Izt), urtus (Larm) eta urthuts (lap., zub.). Cf., gainera, zub. erthüstü (Larrasket). Zub. azentua bigarren silaban du.
Predikatibo moduan erabiltzen da gehienbat (Ax biluz da, orthuz da, Jntegi athera zen etxetik orthuts), batzuetan izenondo oso moduan erabili izan bada ere (frBart Karmen Ortozeko prailentzat). Ik. oinuts, ortutsik.
● ortustu Harrt (urt-); Larm (ortoztu); ortuts-ekin dagoen aldaera sorta osoa aurki daiteke, eta cf., gainera, zub. erthüstü.
ortozean (Azk (bizk.: or goiko munatxoan / oinak ortozean)), ortoztasun (frBart [santuben barubak, ixiltasuna, ortoztasuna]), ortutsetan (EtxZib [esker itzultzera ioaten baikare orthutsetan]).
► Bigarren osagaia huts da (cf. oinuts): ortuts da jatorrizko forma, eta aldaera sekundario moduan azaldu behar da ortoz, beharbada instrumentaleko -z atzizkia zegoela interpretatu zelako. Azalpen honen aldekotzat har daiteke erabilera predikatiboaren nagusitasuna. Antzeko egoerarako, cf. biluz.
Zenbait aldaeratan, asimilatu egin dira bokalak, batera edo bestera: o-u > o-o, u-u.
ortutsik / ortozik (orthutsik ~1630: EtxZib; ortozik ~1802: Mogel). ■ Hitz zabaldua (bizk., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.). Aldaeren artean, o-z hasten direnak dira ort(h)utsik (lap., bnaf., zub., erronk.), ortozik (bizk., aezk.), ortosik (bizk.), ortotzik (bazt., lap.), ortotsik (bazt.), ortoxik (bazt., bnaf., aezk.), ortuxik (aezk.) eta ortoxirik (aezk.).
U-z hasten direnak dira urt(h)utsik (gnaf., erronk., zub.), urtuzik (gnaf., zar.), urtuxik (gnaf., zar.), urtuxurik (zar.), urtuxirik (zar., erronk.), urtuzi (gnaf.) eta urtutsi (gnaf.). Badaude bestalde erthutsik (zub.), aurtotsik (Artxu) eta portotxik (gnaf.).
Esanahia ‘hanka hutsik, oinetakorik gabe’ da (EtxZib bide luzeak pasatzen / zinituen orthutsik, Mogel ortozik ibilten bere ez zirian lotsatuten).
► Osaeraz, ortuts/ortoz + -ik proposatu behar da, eta ez hoin + hutsik: txistukariaren gorabeherak egokiago azaltzen dira hitz bukaeran dagoenean eta instrumentalarekin lot daitekeenean (ik. goian); aldiz, *hoin-hutsik batetik zailagoa litzateke azaltzen lepokari eta apikariaren arteko txandakatzea.
! ♦ ohondikatu. ■ Leizarragak darabilen hitza; Pouvreauk, Larramendik eta Harrietek jasotzen dute. Bigarrenak ondikatu eta oindikatu aldaerak gehitzen ditu, berak asmatuak agian; Harrietek ere ondikatu dakar, Larm-engandik hartua beharbada. XX. mendeko testuren batean ere ageri da. Esanahia ‘zapaldu’ da (Leiz (urdek) bere oinéz ohondika eztitzaten); irud. zentzuan ere erabiltzen da (Leiz gizonéz ohondikatu izateko).
Harrietek Leiz-engan ageri ez den adibide bat ematen du (askazien aginduak ohondikatzea); iturriaren argibiderik ematen ez duenez gero, ez dago garbi ahozko hizkuntzatik jaso duen ala berak asmatua den; s.v. ohondikoa “il est usuellement employé dans le dial. Bas-Navarrais” dio. Bestalde ondiko hitz honekin lotzen du.
ohondikadura (“acozeamiento” Larm), ohondikari (“acozeador” Larm), ohondikatze (“acozeamiento” Larm), ohondiko (Larm, Harr (bnaf.: ohondikoz zaphatzea)).
► Hoin-ekin lotzekotan, badirudi erreduplikaturiko erroaren gainean osaturiko forma behar duela, eta *on-on-di-katu > ohondikatu bilakaera izango genuke, bokalarteko sudurkariaren bilakaera erregularrarekin. Ez dago argi zein litzatekeen -di- osagaiaren funtzio zehatza (cf. gaindi-n duen prosekutibo itxurako balioa, baina handi-n duen izenondoak egitekoa), nahiz bihurdikatu, linburdikatu, zimurdikatu eta gisakoekin lotu behar den. Hala izanik, eta horietan denetan bihur, linbur eta zimur bereiztu behar diren neurrian, hitz honetan ere ohon- bereiztea da aukerarik behinena; forma hau, ezerekin erkatzekotan, ohoin-ekin erkatu behar da, baina esanahiari dagozkion xehetasunak argitu beharko lirateke.
Ez bada Larramendik nahasturiko forma, zuzenean azaltzen da, ohondikatu-tik, ondikatu.
Esanahiaren aldetik ez dago arazorik, eta esanguratsua izan daiteke, herri etimologiaz edo asmatua ez bada, Larramendiren oindikatu (ik. behean ondikatu).
! ondiko (1571: Leiz [ondikoz]). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk.); zubereraz gutxi ageri da (Etxahun; cf. ondikatu Intxpe, undikatu Azk). XX. mendean ondiko(t)z eta ondikozko baizik ez da aurkitzen ekialdean. Bestalde, Iztuetak eta XX. mendeko gip. zenbait autorek ere badarabilte. Esanahia ‘zorigaitz’, ‘atsekabe’ da (EtxZib fabore nazazu neure / ondikoetan, Xurio bethiereko miseria eta ondiko gogorra).
● ondikatu ‘atsekabetu’: Pouv (zure bihotz gaizoa baitzegoen ondikaturik); ‘atsekabedun’: Pouv (ondikatuak konsolatzea); ‘agiraka egin’: Intxpe (cf., gainera, Azk-en undikatu “afrentar”); esanahi kidetasunari begira, ondiko-tik eratorria dela pentsa genezake. Ez da baztertzekoa ohondikatu ‘zapaldu’-ren aldaera izatea, baina badira biak, ohondikatu eta ondikatu, zein bere esanahiarekin darabiltzaten autoreak, hala nola Pouvreau; kasu honetan, aditzean berean gertaturiko zatiketa lexikoa dugula proposatu beharko genuke, ik. behean.
ondikoez (‘zorioneko’: KadBet), ondikoz (‘atsekabez’: Leiz [afekzionatukiago eta ondikozago Iesu Kristen ethortea desira lezatenzat]; ‘zorigaitzez’: Pouv, Harand [hori dute eskas ondikoz haiñitz presunek]; -otz Larm), ondikozki (Pouv [(bekhatuak) ondikozki billusi baitu… graziaz]), ondikozko (Leiz [behar handi eta ondikozko hunen remediagarri]), ondikozkotu (Haranb).
► Ohondikatu-rekin lotzekotan, badirudi atzeranzko osaeraz dugula ohondikatu ‘zapaldu’ > (ondikatu ‘zapaldu’) → ondiko. Beste aukera litzateke proposatzea lehenik ohondikatu/ondikatu zatiketa lexiko bat gertatu zela, eta ondikatu ‘atsekabetu’-tik sortu zela, atzeranzko osaeraz betiere, ondiko ‘atsekabe’. Ik. eratorrietan ondikatu.
Esanahiaren aldetik, kasu batean zein bestean, pentsatu beharko dugu garatze metaforiko bat izan duela ondikatu-k, ‘zapaldua’ ← ‘zorigaitzean eroria’ ← ‘atsekabetua’ edo.