- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
oihan (oihar- 1007: GuipAlb [medietatem montis qui dicitur Oyar Zaual]; oihan 1258: ColIrach [Oyançauala]; ik. oihartzun). ■ Noizbait hitz orokorra izana; historikoki ekialdean erabiltzen da, baina utzi ditu arrastoak mendebaldean ere: leku-izen eta deituretan ez ezik (cf. Ojan-, Oxan-, Oiar-…), RS-n agertzen da (otsoa senar dagianak beti ojanera begira).
Oi(h)an da forma zabalduena; oihen bnaf.-zub. eremuan aurkitzen da, baina ez ugari (cf. Oihenart); oxan aldaera Erronkarikoa da. RS-ko <-j-> grafiak badirudi [ž] markatzen duela. Oi(h)ar- oso goizdanik (ik. goian) ageri da elkartuetako forma bezala.
Esanahi historiko nagusia ‘baso’ da (irudizko adieran ere bai: Gaszar mundu hunen oihanean; cf., elkartuetako bigarren osagai moduan, Ax haltza oihan, FedProp 1906 palmiertze oihan); gnaf.-aezk.-zar. eremuan bada ‘mendi’ ere (cf. Duv: “dans une partie de la Haute-Navarre, oian signifie montagne et bois”; jad. Beriain Kalbarioko oianean; ohar bedi lehen agerraldian montis-ekin batera ageri dela hitza); ‘mortu’ adiera ez da segurua: RS-koa “desierto” itzultzen da han bertan, baina cf. OihAtsot otsoa senar duenak oihanera beha, “vers le bois”. Adiera horiek orobat aurkitzen dira baso hitzean ere (ik. han esplikazio posible bat; ez da esan nahi oihan-ena kasu berbera denik).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Oyar Elque (ColRonces 1284), don Diago de Oyanederra (SMig 1290); oihan ederra-ren ondorengoa dateke Oñ(a)ederra deitura: cf. Garçia Martiniz de Oynaedera, Garcia Martiniz de Oyanedera eta Garci Martiniz de Oyanederra, pertsona beraren izenaren aldaerak (AGNComp6 1294).
Hitzaren adibidetzat hartu behar da Oiartzun izena (osagai berekin, baina forma berrian, ik. behean oihantsu modernoa): cf. Oiarzun (GuipAlb 1007), eta -n gabeko Oyarçu, Oyarço eta Oyharçu (ArchRentI 1318, 1320 eta 1338), rio de Oyarzu (ArchHondI 1399), etab. Oihar- + -zu analizatuta —cf. Otazu, Zumelzu… (SMillán 1025)—, gerora gehitua behar du -n-k, inesiboa leku-izenaren parte gisa berranalizatuta; -un(e) atzizkia dela pentsa liteke orobat (cf. agian Ataun, Biurrun, Lohitzun(e); Mitxelena 19733: 157).
Leku-izen horrekin identifikatu ohi dira antzinateko zenbait adibide ere: cf. Estrabonen (III, 4, 10) eta Ptolomeoren (II, 6, 10) Oίασσώ eta Plinioren Oiarso (III, 4, 29; IV, 34, 110), guztiak -n gabe, itxuraz (Estrabonen kasuan, Oίασουνα dago Lasserreren edizioan). Aipatzekoa da hasperenaren adierazpen grafikorik ez erakustea antzinateko hauek, euskal hitzean jatorrizkotzat jotzen baitugu; horretaz gain, elkartu-eratorrietako forma da oihar- eta, dakigunaz, halakoak Erdi Aroan hasten dira agertzen.
Antzinateko datu horien gaineko eztabaidan sakondu daiteke: Olarso dakar, berez, Pliniok, eta Oiarso zuzendu ohi da; baina agian kontuan hartzekoa da gaurko Hondarribiko Olearso izena: cf. “el balle que se diçe Olearçu hasta San Sebastian” (ArchHondI 1194; Olarzu(n) ere bai, agiriaren beste kopia batzuetan) eta, geroago, Iztuetaren “Olearsoko Munoaren ondoan edo Higerren bukaeran sartzen da [Bidasoa ibaia] Kantauriako itsaso indartsuaren bizileku zabalera”. Datu interesgarria izan liteke hau geografikoki are zehatzago kokatzeko Pliniok kostaldearekin lotzen duen leku-izen hau; pentsa liteke gaurko Olearso Plinioren Olarso-rekin identifikatuz gero —ez zuzenean Oίασσώ/Oiartzun-ekin—, hipotesi hau, antzinako izena gaurko Hondarribiko lurrekin lotzen duena, indartu besterik ez dela egiten.
Eztabaidarako, ik. halaber Canto (1997: 45). Dena den, aitortu beharra dago ez dagoela argi zein den Erdi Arotik datozkigun Oyarçu eta Olearçu leku-izenen arteko harreman etimologikoa, halakorik balego (geografikoki eremu bera edo bertsua izendatzen dutela dirudi), ez eta nola igaro den Olarso-tik Olearso formara.
● oihanbide FedProp 1898; cf. Oyaruide (ColIrach 1318).
● oihantsu Duv (oihantsua ala zuhaitzik gabea), oianzu Azk (bazt.); osaera modernokoa, elkartuetako oihar- zaharrik gabe eta, Baztanen izan ezik, atzizkiaren -tsu alomorfo berriarekin. Ik. goian Oiartzun-i buruz esandakoak.
● oihantxo INabig; -ko ttikigarriarekin, cf. “robradal de Oyancoa, que quiere decir montecico” (LéxNavI 1558).
oihan-asto (‘basasto’: Lhande), oihan-barne (FedProp 1899 [oihan barnetan daudezen jendekiak]), oihan beltz (MDass [oihan belzetan kausitzen den elhorri belza]), oihandar (Larm, Goihetxe (-tar)), oihandu (“devenir forêt par la croissance de jeunes arbres” Salab), oihan-etxe (‘basetxe’: Barb [erregeak… jauregietan,… Dabit bere oihan-etxean]), oihan-gizon (“rustre” Lhande; ‘baso-mutil’: Izeta (bazt.)), oihan itsu (EtxSar), oihan-kasko (‘mendi-gailur’: Lizarg), oihanpe (“oihanpeko ohoina, larron qui se cache dans les bois” Pouv), oihan-txori (‘basatxori’: Añib (gnaf.)), oihantze (Duv), oihanzain (EtxZib), oihanzale (‘baso-mutil’: Izeta (bazt.)), oihan-zola (Goihetxe), oihan-zorri (“oyanzorri, así llaman los contrabandistas de la Montaña al carabinero [V. de Ulzama]” VocNav).
► Ez du etimologia argirik. Hasperen aurreko -i- jatorrizkoa den galdetu daiteke (cf. sahets/saihets < sa-hets; Lakarra 2009: 581);[1] aukera horretan, *ohan > oihan (> oian > oxan) genuke, baina ez dirudi ezer atera daitekeenik *ohan-etik (*han ‘handi’ erroa ote hor? Eta *bor errora eraman ote liteke o-? Ik. hogei). Nolanahi ere, -i- sekundarioa balitz ere (cf. saihets, goihen…), lekuko zahar guztiek dute bokalerdi hori, eta euskalki ezberdinetako formak -i- duen formatik eratortzen dira.
Erronk. oxan, bizk. ojan erregularrak dira (cf. erronk. oxal, RS ojal / oihal; Mitxelena 1954e: 142, FHV 176; cf. Elgetako 1448ko Oxanguren deitura, ElgeTop); elkartuetako oihar- formarentzat cf. jaun/jauregi, egun/eguraldi (FHV 309-310), oihar- kontsonante aurrean ere agertzen delarik.
oihartzun (~1650: Pouv (oi-); cf. goian Erdi Aroko Oiarzun eta antzinatekoak). ■ Lap. eta bnaf. eremuko hitza historikoki (zubereraz, esanahi berarekin, aran dago; XIX. mende bukaeraz geroztik hegoaldeko testuetan ere agertzen da). Maiz ageri da <rz> idatzita (jad. Pouv, Harand, etab.). Hasperenik gabe ageri da iparraldeko zenbaitengan (Pouv, Salab, Lapeyre, Zubiri).
oihartzunka (Dibarrart [oiharzunka ihardesten]).
► Lehen osagaia oihan ‘baso, mendi’ da, oihar- elkartuetan. Paralelo semantiko argigarria da zub. aran ‘oihartzun’: Zuberoan ez da historikoki (h)aran erabili bere esanahi ohikoarekin, baina, betiere hasperenik gabe, leku-izen batzuetan gorde da, alde batetik, eta, bestetik, hitz arrunt moduan ‘oihartzun’ esanahiarekin bakarrik erabili izan da. Hau da, aurrenik lekua adieraziko zuen, eta gero hotsa, leku horretan edo holako lekuetan sortzen den hotsa; cf. Harriet zub. aran-i buruz ari dela: “par extension: écho. C’est sans doute parce que le phénomène de l’écho se produit fréquemment dans les vallons”, eta cf. orobat Larramendiren azalpena, “eco, lugar o paraje donde se hace”. Oihartzunaren izena oihartzuna sortzen den lekuari lotzen zaio, beraz.
Bigarren osagaiari dagokionez, bi aukera landu behar dira: batetik, -zu atzizkia dagoela proposa dezakegu, amaierako -n batekin. Bestetik, erabat bestelako aukera da entzun-en berreraikitako *zun ‘soinu’ erroa ikustea bertan.
Lehen aukeran, Oiartzun herri(alde)-izenarenari lotzen zaio hitzaren etimologia. Oihenartek, Notitia-n Oiarço (gaurko Oiartzun) herriaz ari dela, honela dio: “voce autem Oiarço Vascones rem vel locum sylvestrem designant”. Alabaina, bi eragozpen ditugu: batetik, onartu beharko genuke izen arrunt gisa dokumentatzen ez den *oihartzu (cf. oihantsu izenondo modernoa) izen bilakatu zela lehenik, eta ‘aranots, oihartzun’ esanahia garatu zuela ondotik. Bestetik, ez legoke argi nola sortua den bukaerako -n, ez bada entzun-en eraginez, ‘aranots’ esanahia hartu ondotik; leku-izena baita, egoki azaltzen da Oiartzun-ek inesiboko -n beretzea, baina izen arrunt batean gertatu dela onartu beharko genuke oihartzun-i azalpen hori ematekotan (cf. agian zentzu/zentzun).
Bigarren aukeran, oihar-zun moduko hitz elkartu batekin, ‘oihaneko soinu’ gisako zerbait ulertuko genuke. Hipotesi honetan, eragozpen nagusia entzun aditzean *zun erroa berreraikitzeko izan ditzakegun arazoei dagokie.