- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
odol (1401 b.l.: Urrexola). ■ Hitz orokorra. Esanahi nagusiaz gainera (RS odolak su baga diraki, Etxep orotarik lariola odol preziatuia), bada ‘arraza, leinu’ ere (Leiz egin ukhan du natura humano guzia odol batetarik, Tartas ienko handien arrazatik eta odoletik), eta orobat adierazten ditu izaera, kemena, pasioa etab. (Urrexola sendo zenduan odolori, Lazarg otzitu jatala niri odola, Laphitz zaphatzen du, garhaitzen eta ithotzen odolaren mintzoa). Hegoaldeko zenbait testutan (herri-kutsukoetan bereziki) aski ohikoa da pluralean erabiltzea (Xenp odolak ur biyurtu / zitzaizkidan oso).
□ Toponimian Odolyturri lekukotua dago (NafTop 1745); hain ziurra ez den Odoloa ere bai (NatVasc 1545).
● odoletan hitz zabaldua; ‘odolez’: Etxep (iguzkia, ilhargia odoletan etzinik); mugagabea da ziur asko, -e- epentetikoarekin.
● odolgiro Larm, Kardab; -giro ‘gogo, nahi’-rekin, cf. Duv “envieux, désireux. Ez naiz jan giro. Je n’ai pas envie de manger”, cf. logiro.
● odolki Pouv; -gi Harrt; cf. “yo hiciera que hubiese más sangre, que el hiciera hodelque” (LéxNavII 1605; Esteribar).
● odoloste mendebaldeko hitza (gip. zati bat barne); -este Land; -oste Mikol; odol + heste.
● odoluri ‘ubeldu’: EtxZib (bisaia ederra / odoluriz itsustu); odolguri aldaera Duv eta bestetan; osaera ez da argia, urin/guri(n) agian?; cf. agian beltzuri eta ubeluri.
odol-ateratzaile (Mogel [bizargin, odolateratzalle ta zauri-osatzallia]), odol-ateratze (Ax), odolbatu (‘odolbildu’: Land), odol-belar (Urte), odol beltzean (‘odol hotzean’: Lardiz [ain odol beltzean illarekin, ezer egin izan ez balu bezala]), odol-berotzaile (frBart [musika ta kanta indezente ta odolberozailiak]), odolbildu (Aran-Bago), odoldu (-tu Land, Mburu), odoleko (Mogel [aidetasuna, ala odolekoa, nola eratsia]; BMogel [bere odoleko ta adiskiden saltzallea]), odoleztatu (Materra (odolstatu)), odol hotzean (EtxZib), odol-isurtze (Leiz), odol-iturri (Leiz), odolkoi (Duv), odoltsu (‘odolez bete’: OihAtsot [muturra odolzu]; ‘anker, odolzale’: EtxZib (-ls-); ‘odolezko, odoleztatu’: EtxZib; ‘gorpuzkeraz odoltsu’: Harrt; odoltsutu “sangrentar” Land), odolustu (Haranb (odol hustu)), odolzale (Pouv, Mogel).
► Erreduplikazioz azal daiteke, eta *dol litzateke erroa: *do-dol; hastapeneko d- disimilazioz galdutakoa litzateke (cf. adar, adats, eder).[1] Zail da esaten zein den erro horren jatorrizko esanahia; horretarako, erro horrekin osatuak egon daitezkeen hitzak bila daitezke: cf. agian jori (< *e-dol-i) eta erori (< *e-lol-i; erroan *dol > *lol gertatu ondokoa, cf. lohi/-doi, etab.), zein bere arazoekin; horien arabera, ‘erori’ edo ‘isuri’ moduko zerbait izan liteke *dol erroaren esanahia. Aski goizik lexikalizatutakoak behar dute jori-k eta erori-k (ik. han), muga morfologikoez gaindiko VlV > VrV gertatu baita (cf. ibili, bilakaera hori gabe). Arazo hauek gabekoa da idol, ik. han.
Ez dugu hitza euskararen barrenean azaltzen duen beste etimologia proposamenik aurkitu.