- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
neska (~1496: RS; cf. behean niskas, nesca, etab. eta orobat neskato). ■ Hitz orokorra. Bi adiera nagusi ditu: ‘emakume gazte (ez andre gazte ezkondua)’ batik bat (RS neskea ta eskea, nekea ta kaltea, Lazarg neskea zara zu ta ni gizona, OihAtsot neska erabilia asturutsu), eta baita ‘mirabe, zerbitzari’ ere (OihAtsot urruneko neskak anderauren hots). Azkueren arabera, kutsu peioratiboa izan du leku askotan, neskatila-k ez bezala (alderantziz beste zenbait lekutan); cf. jad. Etxabe: “pareció que la pronunciación de neskaa era tosca y al parecer grosera para quien es tan delicada y polida, se quedó solamente para las mujeres ordinarias y de servicio”.[1] Idatzizko hizkuntzan, ordea, ‘birjina’ adiera ere eman izan diote zenbaitek (andre-ri kontrajarririk agian); cf. jad. Oih neskaso eta sabindarren neskutz/neskuts. Nexka forma sabaikaridun eta eskuarki adierazkorra oso erabilia da testuetan XVIII. mendetik aurrera.
□ Pirinioetako ekialdeko muturrean, Amélie-Les-Bainsen aurkituriko zenbait berunki ustez K.o. II. mendekotan honako lekukoak ditugu (Coromines 1975: 1-53; bere irakurketa onartu dugu): epiteto batez lagunduriko izen moduan kantas niskas (bitan), niskas aquiferas, niscas cationts, nesca evostri, domnas niskas [dinas], nisca et kilitius, eta apelatibo moduan nesca peteia, eleta nesca; bokatiboan agertzen dira, singularrean zein pluralean, iturburuetako ninfei dei egiten zaien testuinguruetan, latin arruntean idatzitako testuetan; i/e txandakatzea garaiko latin arruntaren ezaugarri fonetikoen bitartez azaltzen du Corominesek, jatorrizkoa zein litzatekeen argi adierazi gabe. Lekukotasunok oinarri hartuta, neska hitza iberierak eta euskarak partekatzen zituztenen artean dagoela uste du. Emakumezkoen izenak dira antzinateko lekukotasun hauek guztiak; orobat akit. nescato, ik. behean.
◊ Pirinioetako hitza dela esan izan da (OnomAquit §256), baina ez dago argi euskal substratuz azaldu behar den hori. Cf. Garlin udalerriko bearn. nèsque “fille, jeune fille” (Palay s.v.); “niaise” esanahia ere badakar, eta Palayk dioenez, horren maskulinozko forma da nesci “niais, imbécile” (< elizako lat. nĕscius, berez, aski goizik zabaldua Galorromanian; FEW 7, 105a); LespyR-ek ez du lotura hori egiten. Bestalde, hiztegi hauetan ez dugu aurkitu Rohlfsek dakarren nesco; Palayrenetik hartua omen, berez (LeGasc §105).
● neskako ‘neska gazte’: NafSerm; -ko atzizk., eta beste atzizki batekin, cf. neskato; badirudi gnaf., aezk. nesako belarraren disimilazioz azaldu behar dela, cf. halaber nesaki/neskaki.
● neska-senti “instinto sexual… Mutiko oiek ez dira oraindik jaietan kalera joaten, ez daukate oraindik nexka-sentirik” Goik (gip.); cf. egunsenti.
● neskaso ‘birjina’: Pouv, Oih (neskaso bat amatako, / Galileako / Nazareten hazia); cf. bere interpretazioa: “vierge, pucelle, de neska oso”.
● neskatxa hedadura zabalekoa (ez zub.); ‘emakume gazte’: Leiz (neskatxá ezta hil, baina lo datza); ‘mirabe’: Duv; atzizkia arazotsua da, -txo-rekin lotua egon liteke, cf. agian bigantxa/bigatxo.
● neskazahar ‘emakume ezkongabe adineko’: Barrutia (neska zarrok danza egin da mutilok dirua pagadu); bada, besteak beste, arrain baten izena ere (Iraola); ik. mutilzahar berantiarragoa, biak ala biak iparraldean ez lekukotuak.
● neskuts ‘birjina’: AranaG; neol.: neska + huts.
neska-dantza (Azk (bizk.); ik. mutil-dantza), neska gazte (Xenp), neskaki (Inza; gnaf. nesaki-rako, ik. neskako), neska koskor (BMokoroa (nexka-koxkor)), neska motz (AndGut), neska-mutil (ez sing.: Mburu; hegoaldekoa), neska publiko (JJMogel [neska publiko ta eskandalosaak]), neskatiko (Azk/ErIruk… (gnaf., bazt.)), neskatxo (“pucelle” OihAtsot; esanahiari dagokionez, cf. neskaso), neskatzar (Urte), neskaxe (Zalgiz [ago, neskaxia, ago], Bonap/Azk/ErIruk (gnaf., erronk.), neskaxi Izag (erronk.); ik. neskatoxe), neskazale (JJMogel), neskegun (ik. behean neskenegun). Cf. artzain-neska, leiho-neska…
► Ez du etimologia argirik. Amaierako -ska ttikigarritzat jo izan da; Lafonek ustezko ne- osagaia neba hitzekoarekin lotu ote daitekeen galdetzen du (1999: 290), ik. han. Mitxelenak ohartarazten du hastapeneko n- ez dela arrunta ondare zaharreko euskal hitzetan (FHV 310).
Bährek *ner- bereizten duen hipotesia aztertzen du (1935: 15-16): gogora ekartzen du ner/nyr ‘gizon’ zeltarekin lotu izan dela,[2] baina ohartaraziz neska-k emakumezkoak izendatzen dituela, ez gizonezkoak; dena den, bere ustez baliteke *nerska jatorrian zehaztugabea izatea sexuari dagokionez, gerora emakumezkoetarako espezializatuz. Horretaz gain, hipotesi hau zuzena balitz, haren ustez hobeki ulertuko litzateke neska + eme izatea neskame eratorria, bestela zaila baita ulertzen ‘neska urrixa’ pleonasmoa.
Hipotesi honek hutsune bat baino gehiago ditu: (1) jatorrian gizonezkoei egiten badie erreferentzia ustezko *ner horrek, bitxia gertatzen da Bährek aipatzen duen balio zehaztugabea, sexua bereizten ez duena; (2) euskarazko datuek, ez digute horrelakorik pentsatzeko biderik ematen; (3) ezin da hipotesiaren alde erabili neskame-ren etimologia hori, eme bera mailegu gaskoia baita, aski berria, eta ez dirudi hain berriki arte iraun ahal izan duenik hitzaren esanahi zehaztugabeak. Horretaz gain, *ner hori nerhabe hitzekoarekin lotzen du Bährek, baina gogoan har bedi neure + habe proposatu izan dela hitz horrentzat (FHV 82, 19. oh.).[3]
neskame (~1580: Lazarg). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (arab., bizk., gip., gnaf., lap.); batez ere gip. testuetan ageri da. Bizk. aldaera neskama da (TEtxeb).
Esanahiak dira ‘neska’ (Lazarg espilu artan mira zatez / neskame engañadea; cf., gainera, ErIruk (gnaf.)) eta ‘neskato, neska zerbitzari’ (Harizm harmaturik neskameok / hala daude begira: / noiz duketen andretarik / uste duten desira, OArin morroiak, neskameak eta beste edozeinereko personak); ‘laratzeko kako’ (BozasU (gnaf.)) eta “trébede, trípode” (Goik (gnaf.)) esanahiak ere aurkitzen dira.
neskame-morroi (pl. BMokoroa), neskametu (Orixe [ez da au neskametzeko neskaren ordua]), neskametxo (Mirande), neskametza (‘neskame-lan’: neskamentza Larm; neskametza Azk (gip.), TxAgir).
► Osaeraz, neska + eme proposatu izan da. Hala izatekotan, badirudi eme-ren ‘urrixa’-z bestelako adiera batetik abiatu beharko genukeela, bestela pleonasmo itxura bailuke; baina eme-ren ‘ezti, leun, otzan’-etik abiatu nahi izatera, ohar bedi adiera hori ekialdekoa dela. Horretaz gain, formaren aldetik beharbada **neskeme litzateke espero izatekoa, ez neskame. Ik. goian.
Bestelako aukerak aztertu behar dira: pentsa liteke neska + habe dagoela (cf. nerabe/mirabe, haurhabe; FHV 82, 19. oh.; 482), -b-ren sudurkaritze asimilaziozkoarekin, baina ohartzekoa izan daiteke ez izatea *nerame edo *mirame formarik. Esanahiz, ‘etxean sostengu lana egiten duen neska’ moduko zerbaitetan pentsatu beharko litzateke.
Amaieran -be izatea da beste aukera bat (ik. seme, ume), baina ez dakigu bere balio zehatza zein den. Batean zein bestean, arazo larria da -m- agertzea, -b- > -m- bilakaera ez baita gertatzen testuinguru honetan. Ume ikustea izan liteke beste aukera bat (‘mirabe’ adiera duela), baina **neskume bezalako aldaerarik ez egoteak ez du honen alde egiten.
neskatila (1653: Mikol (-tilla)). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bnaf., zub.); batez ere bizk. eta zub. testuetan ageri da. Neskatil aldaera bizk. eta gnaf. jaso izan da, eta XX. mendeko bizk. eta gip. autore batzuek darabilte.
Esanahia ‘neska’ da (VJ iteundu dakionean gizonari, andreari, mutilkoari edo neskatilleari, Belap kateximaren erraiteko mithilkoak eta neskatilak berhezirik althe bederatan izanen dira); batzuetan ‘birjina’ adiera du (Mogel neskatillak urten lei nora nai bere ule trenza ederragaz, baña ez neskiak, cf. Belap neskatila birjina… bat); ‘ohitura gaiztoko neska’ adieran ere jaso zuen Azkuek (bnaf.).
neskatila gazte (frBart), neskatilakan (Etxahun [ardüra nindabilan neskatilakan]), neskatilakari (‘neskazale’: Azk (zub.)), neskatilakote (‘13 eta 18 urte arteko neska’: Izag (bizk.)), neskatila otsein (Mogel), neskatilatan (JJMogel [neskatillatan garbi ta honestia izan dana, gero bere garbi ta leijala oi da]), neskatilatxo (BustDot), neskatilaxkot (txik. neskatillaxkot Azk (zub.)), neskatila zahar (‘neskazahar’: ErIruk (zub.)). Cf. plaza-neskatila, txalupa-neskatila.
► Azkuek -tila atzizkia ikusten du (Morf §318), cf. leiho/leihatila, ate/atetila, kutxa/kutxatila, etab. Bähren ustez (1928: 6-7), -ila da atzizkia, -t- epentetikoarekin (sugandila hitza du hizpide, eta cf. agian andrekila, baldin andreki-ren gainean osatua bada). Schuchardten iritziz (1904: 100), berriz, atzizki erromantzea da, mutil hitzarekin nahasitako hitza ere izan daitekeela baztertu gabe.
neskato (~1496: VonHarff [schatuwa]; cf. Zalgiz neskatoxe (~1527), eta bereziki akit. nescato). ■ Hitz zabaldua. Neska-ren txikigarria da berez (-to atzizk.). Esanahi nagusiak dira ‘mirabe, zerbitzari’ (OihAtsot neskatoa ez motila, ez aberatsa ez kiskila, Leiz neskato borthalzaina, Lazarg mutil-neskatoz… bete bear dau etsea) eta ‘emakume gazte’ (Leiz neskato bat… Rhode deitzen zenik, Mendig jente biardunen neskato guziuak). Nexkato XIX. mendetik aurrera aurkitzen da testuetan.
neskato gazte (Pouv), neskatoko (ChantP [hirur muthiko eta hirur neskatoko]), neskatotxo (Urte), neskatotzar (Añib), neskatoxe (Zalgiz [neskatoxia irrioi, petikora zirikoi]; ik. neskaxe).
□ Hitzaren adibidetzat hartu ohi da akit. nescato izena (pertsona-izen moduan, cf. andere, cison, etab.). Emakumezko baten izena da, goiko niskas bezala.
► Osaeraz, neska + -to atzizki ttikigarria; cf. neskako.
neskenegun (nesken egun 1571: Leiz). ■ Zuberoan eta Erronkarin erabiltzen da historikoki. Leizarragak aipatzen du (orain baték laranbate, berzek egiakoitz eta berzék nesken egun deitzen duguna). Nesken- da forma antzinako eta erabiliena (FPrZub ostiralian, ez neskenegünian eztezala ian aragirik, Belap neskenegün saintian); neskan- Erronkarin (jad. Arak) eta XIX.-XX. mendeetako zub. testu eta hiztegietan aurkitzen da.
► Badirudi neska-mutilen arteko harremanekin daukala zer ikusia; Bidasoa aldean, adibidez, neskeguna izan ohi zen andregai-senargaiak elkarrekin biltzeko egun izendatua, eta egun hori larunbata izan ohi zen.