- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
neke (~1496: RS). ■ Hitz orokorra (baina zub. gutxi erabilia; cf. Larrasket: “peu usité, sauf nekez”, eta halaber zub. nekezia, Belap nekezü (neketsu), Artxu, ZubDot nekezale (nekazale)). Herskari hasperenduna (-kh-) oso zabaldua dago iparraldean, baina hasperenik ez dago Etxepare, Leizarraga eta zuberotarretan (cf. behean Leiz nekhatu).
Esanahiak: ‘pairamen, atsekabe’ (Leiz ez urthueriarik, ez heiagorarik, ez nekerik, OihAtsot haurrak hazi, nekeak hasi, Mburu naigabenz eta neke latzak); ‘lan’ (RS aberatsok jaia…, txiro gaxook neke, JElizalde nekearen alokairuan, EtxZib igande eta bestetan larga-zakek nekea; cf. Lazarg nekea egin ‘lan egin’, eta nekatzaile, nekazale, nekazari); XVIII. mendean hasten dira agertzen ‘akidura, unadura’-ren lekukotasun garbiak (Barrutia neke gustia kendu jat, Mburu neke aundizko lana). Izenondo moduan ere erabili da (OihAtsot gauza nekea, Lizarg naiz guri neke idúri).
□ Erdi Aroan Nequeçaurre (ColRonces 1283) lur-saila dugu Nafarroan; Lesakan Necalecu (NafTop 1504) izena dago, eta Areson Necasoro (NafTop 1705); Araban Nequezondoa izeneko alor baten berri jaso da (TopAlav 1634). Iribarrenek Gares eta Obanos inguruan las Nequeas bildu zuen “tierras del término municipal que por la deficiente calidad de su tierra, distancia o mal acceso resultan de difícil y trabajoso laboreo” (VocNav); Eleizaldek Nekesolo izena jasotzen du Mendatan, lur-saila hau ere (1933: 389). Ez da segurua hauek guztiek hitzarekin zerikusirik izatea; orobat Leireko agirietako Nequesa leku-izena (1125),[1] Exemena de Naquosa (1082) eta Lope Garceiz de Ennacosa (1097) formetan ere ageri dena, eta Eneko izenarekin lotura izan lezakeena. Nekola ere ez da hitzaren adibide segurua (Enneco de Necola, DocLeire ~1071), Eneko + ola izan baitaiteke, cf. Lostau denecola (CenSoul 1377; Orpustan 2000a: 254); cf., bestalde, Trebiñuko Nekoaran izeneko alorra (EAETop), neko- duena.
● nekaldu ‘oinazetu, zigortu’: AranaG; neol.: neka + -aldu.
● nekez adond.: ‘nekerekin’: Leiz; ‘zailtasunez’: OihAtsot (ohakoan dena ikasten nekez da gero ahazten), NavIntel (beldurra dut neques edequico çaydala arequi dudan amorioa; Iruñea, 1565); ‘berandu’: Izt; izond.: ‘zail’: Larm (nekezago da ori gaba ta eguna alkartutzea baño); hitz orokorra, zub. barne; lexikalizatua izenondo gisa bizk., gip., bazt., ‘zail’ esanahiarekin, nekeza da, etab.; cf. arteza.
● nekoso Gerriko; atzizki erromantzearekin (-oso hegoaldean, -os iparraldean); cf. bakeoso.
nekari (‘pairamen’: Harb [ene arimaren nekhari guziak]; ‘nekagarri’: Mburu [egiteko agitz nekaria]), nekea egin (‘lan egin’: Lazarg), nekegai (Mburu [purgatorioko… neke-gai izugarria]), neke izan (Etxep [neke etzaitzula jitia nigana], Lazarg [neke da askaetea]), nekepe (Mburu [eritasunaren nekepetik]), nekepetu (Añib [israeltarrak Egiton nekepeturik]), neketan (Etxep [hek dostetan, ni neketan]), neketsu (Belap [behardün eta nekezü]), nekezia (Bela), nekezka (Añib), nekezko (Leiz [kargatzen dituzue gizonak karga iasaiteko nekezkoez]; (iz.) Kardab [pobretxo bat… ta nekezko bat]), nekeztu (Mendig [nekextruk Poncio Pilatosen gomendiuaren pean]).
► Neke eta nekatu lat. mailegu argitzat jo izan dira, baina ez dago garbi zein den haien arteko harreman etimologiko zehatza, eta Mitxelenak bi aukera ematen ditu: lat. nex ‘heriotza bortitz, hilketa’, akus. necem, hartzea eusk. neke izenaren oinarri, eta bertatik eratortzea nekatu aditza; edo, lat. necare ‘hil, ero’-tik abiatuta, neke izena nekatu aditzetik eratorria dela pentsatzea (Mitxelena 1974c: 202). Bada, gainera, hirugarren aukera bat: neke lat. nex-etik eratortzea, eta nekatu lat. necare-tik.
Aski mailegu zaharra da, erromantzeetan -c- herskariaren bilakaera hasi baino lehenagokoa. Badirudi euskarazko esanahiak lat. ‘hiltze, erailtze’-tik ‘pairatze, atsekabe, lan’ eremu semantikorantz egin duela bidea.
Hizkuntza erromantzeen artean lat. nex-ek Italiako eta Sardiniako erromantzeetan baizik ez du iraun, eta distribuzio geografiko honen bidetik agian argudia liteke ez dela lat. nex izena eusk. neke-ren jatorri zuzena; baina era berean ohartarazi behar da erromantze horietan aurki daitezkeela, hain zuzen, latinezko esanahitik hurbilen dauden adibideak, euskaraz bezalaxe (cf. it. zah néce ‘oinaze’ eta Valdichianako ‘larrialdi, behar’; Battag eta DEtimIt s.v.).
Bestalde, lat. necare-k ondorengoak Romania osoan ditu, baina aski goizik espezializatu zen bazter gehienetan ‘itota hil’ esanahia hartuz (FEW 7, 76b, nĕcare; DCECH 1, 265b, anegar); euskarazko maileguak hau gertatu baino lehenagokoa behar luke, necare-tik abiatuz gero.
Mitxelenak néke/nekhátu bikote hasperengabe/hasperenduna bere azentuaren hipotesia indartzeko darabil, herskari hasperenduna silaba azentudunetan ageri dela ohartaraziz (FHV 409).
nekatu (~1496: RS). ■ Hitz zabaldua (ia ez zub.: bai OihAtsot, Egiat, Gèze (-k-)). Hasperena oso zabaldua dago iparraldean (Leiz neke baina nekhatu). Aditz iragangaitz eta iragankorra da: ‘pairarazi/pairatu, atsekabetu’ (Leiz nekhatuak eta kargatuak, EtxZib milla martirioz ditu nekhaturen prestuak); ‘lan egin’ (RS neka adi euterren, Leiz trabaillatu eta nekhatu); ‘unatu, akitu’ (Materra nekatua naiz, zaren zu ene pausagunea, EtxZib etzazula nekha… buru feblea).
● nekaporratu ‘adikatu’: Arak (gnaf.), Lizarg; esanahiz ‘nekez xehatu’, cf. porratu ‘xehatu’,
● nekazale hedadura zabaleko hitza; ‘langile; laborari’: Materra; neke- Mogel; egile-atzizkia da hemen -zale, cf. arrantzale, egurzale (Morf §97).
● nekazari hegoaldean erabilia; ‘langile; laborari’: “oficio de necaçari” (AbelZab 1620; 1667, 1671 eta 1699ko adibideak ere badira lan horretan eta AgarZuzi-n), Larm; neke- Mogel; cf. nekazalgo ‘laborantza’: Arak (gnaf.), Lizarg; atzizkiarentzat, cf. agian argizari/-zagi, buruzagi.
nekadura (Pouv), nekaera (Larm, Mogel [nekaera edo tormentuba]), nekagarri (izond. Ax; iz. Ax [gaiztoa, ene nekhagarria]; izen gisa ere lexikalizatua, “tormento” esanahiarekin, cf. negargarri), nekaldi (‘nekatze, akitze’: Larm; ‘neke-denbora’: Mburu (+ neke-aldi) [zuk zere nekaldi, naigabenz eta ezbai aldietan]; ‘oinaze’: Mogel [nekaldi edo tormentuzko su-leza bat]; ‘(Jesu Kristoren) pasioa’: TxAgir; badirudi neologismoa dela azken adiera, gazt. pasión itzultzeko), nekatzaile (‘langile; laborari’: EtxZib (-za(i)lle)), nekazaritza (‘laborantza’: AgirAst).
► Ik. goian neke eta nekatu-ren arteko harremanaz.