- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
mutil (1002: DocLeire [Mutiloa]). ■ Hitz orokorra. Mit(h)il zub. eta erronk. aurkitzen da; mot(h)il ez da oso bakan baizik ageri (baina cf. Motillori (SMillán 1076), Johannes Motila (DocLeire 1145)). Leherkaria hasperenduna da eskuarki iparraldean (-th-); futil forma gnaf. eremuan jaso izan da; put(t)il deiki moduan erabili izan da iparraldean (HiriartU ago, putil, ago!, JEtxep berri onak, puttil, berri onak!), eta halaber motel(l) eta mote hegoaldean (Zabala bai, motell!).
Bi adiera nagusi bereiz daitezke: ‘gizaseme gazte (ez jaun gazte ezkondua)’ (gehienbat mendebaldeko testuetan ageri dena: Lazarg mutil gose ongurarik… ez ete da?, Mikol banzuk, mutil?; cf. behean mutiko), eta ‘morroi, mirabe’ (gehienbat ekialdean, baina mendebalean ere ageri dena, bereziki testu antzinakoenetan: RS mutil gextoak kendu deike argia, Etxep muthilek gure zerbitzutan deramate urthia, Beriain zenturioaren mutila). Izenondo gisa ere erabili izan da hegoaldean, ‘trebe’ adieran (ArreseB topatzeko ederra Txomiñ da mutilla, TxAgir aurreratute orretan Euskalerriko emakumerik geienak mutillak dira).
□ Erdi Aroan, ez dago argi Mutiloa leku-izena zein adierari dagokion, cf. Mutilluri (SMillán 1062). Ez dago argi ‘morroi, mirabe’ adiera dugun Garsia Mutila (DocArtaj ~1119), Miguel Dominguiz dicto Mutil (MerMont 1350) eta halakoetan; badirudi ‘gizaseme gazte’ egon daitekeela Miguel Mutil Ederra (PobNav 1330) moduko deituretan. Ez dago garbi Valtierra inguruko Mutilu (AGNI 1188) leku-izena hitzaren adibide den; hala balitz, -u duen forma dokumentatua legoke.
◊ Euskal eremutik kanpo, Ourenseko zorrotzaileen arteko hizketa-moduan mutila, mutilo erabili izan da (AgudTov s.v. mutil). Cf. halaber Arabako erd. mótil ‘(Bizkaiko edo Gipuzkoako) mutil euskaldun’ eta motilón, errom. -ón atzizki handigarriarekin[1] (Baraibar s.v.); Tafallan, cf. Martin de Olleta, alias Mutillon (TafallNav 1554; izan ote liteke mutil + on, euskaraz?).
● mutildu2 ‘mirabe bihurtu’: Egiat (bürüzagia mithiltü); ‘(umea) gazte bihurtu’: TxAgir (nire nebea mutilddu bai-dok); ‘soildu, lumatu’ esanahiari dagokionez, ik. behean.
● mutilzahar hegoaldeko hitza; ‘gizaseme ezkongabe adineko’: Xenp (animosua ez dago mutill / zarraren biotza); ik. neskazahar, lehenago lekukotua.
mutil-dantza (Orixe; Iztuetak ez dakar, cf. makil-dantza eta neska-dantza), mutil-denbora (Pouv), mutil-edade (Land), mutiletan (‘mutil-denboran, gaztetan’: EAzk; cf. Elexp mutilléta, “neskek ligatzea edo hartan saiatzea, behintzat”), mutil gazte (Beriain), mutilgo (‘mirabetza’: Maister [mithilgua sakratia]), mutilki (“garçons, enfants mâles” Harrt), mutil koskor (Izt), mutil-lagun (JJMogel), mutil-neskato (‘morroi-neskame’: Lazarg [mutil-neskatoz… bete bear dau etsea]), mutiltasun (‘mirabetza’: EtxZib), mutil txiki (Mburu [sei urtetik amarreraño zituzten mutil txiki guziak]), mutiltxo (Lazarg), mutilzale (Mogel). Cf. argimutil, artzain-mutil, basomutil, eskola-mutil, itsasmutil, itsumutil, meza-mutil, negu-mutil, zahagi-mutil…
► Mailegutzat jo ohi da, lat. putillus (putus ‘mutiko, ume’-ren ttikigarria, “synonyme familier de puer”, ErnMeill s.v. puttus) eta mutilus ‘adargabetu’ aipatu izan direlarik hitzaren jatorri posibletzat. Biek ala biek arazoa dute, eusk. **mutilu antzeko zerbait beharko baikenuke, hiru silabatakoa; eragozpen hau gainditu daiteke, onartuta elkartu-eratorri ugarietarik sortu zela hitza (cf. argimutil, itsumutil, etab.), azken bokala galdurik (cf. -luz < luze, FHV 134).
Mutilus-etik abiatuz gero, m- duten formak lirateke jatorrizko (Erdi Aroan hori da dokumentatzen dena, ez besterik), eta putil, futil eusk. ezpainkarien txandakatzeen adibideen artean ulertu beharko lirateke, paralelo garbirik ez badago ere (FHV 261-277); hitzak har lezakeen balio adierazkorra (cf. putiko/puttiko, motell…) aldaera horiek azaltzeko lagungarri izan liteke. Esanahiari dagokionez, ‘ilea moztua duen gazte’-tik abiatu beharko litzateke: gazt. motilón “religioso lego (que lleva el pelo cortado en redondo)” eta arag. motilar ‘ilea moztu’ bezalakoak hizpide hartuta, Corominasek eta Pascualek mutil gazteei ilea mozteko ohitura dakarte gogora (DCECH 4, 198a, mutilar);[2] euskal usadioei dagokienez, cf. “muchos ancianos vascos, que conservan la antigua costumbre de dejar el pelo largo, como distintivo del “echekojaun” a diferencia del “mutill”, mozo (mocho)” (Aranzadi 1907: 568). Kasu honetan, mutildu ‘soildu, lumatu’-rekin lotua legoke hitza (ik. behean); cf. Mogel mutillak beti erabillen buruba mutildurik, ta emendi etorkeen euren izena (ik. Schuchardt 1914: 334 eta Bähr 1935: 15); ik. behean mutildu.
Putillus-etik abiatuta, agian tarteko *butil bat berreraiki daiteke, putil, futil eta mutil bera azalduko lituzkeena (ik. goian ezpainkariez); baina, honen aurka, aipagarria izan liteke Erdi Aroko hitzaren ustezko adibide guztien artean b-dun formarik ez aurkitzea (ik. putzu-n butzu aldaera zaharra). Esanahiaren aldetik ez luke azalpen berezirik behar, baina zailagoa litzateke mutildu ‘soildu, lumatu’-rekin lotzea; hipotesi batean zein bestean, badirudi jatorrizko ‘gizaseme gazte’-tik abiatzea dela egokiena (ik. sein/sehi-ko ‘haur’ ← ‘morroi’); honen alde legoke mutil gazte, mutiko etab. ‘gizaseme gazte’-ren ttikigarri izatea, ez ‘mirabe’-renak.
Mit(h)il aldaeran u-i > i-i gertatu da, asimilazioz (Mitxelena 1954e: 132, FHV 77). Badirudi motil aldaerak erromantzearen bilakaera islatzen duela (ik. bigarren oharra).
mutiko (muthilko 1571: Leiz; mutiko 1572: LéxNavII [Joanot Echagaray, alias Mutico]). ■ Hitz zabaldua. Tradizio sekundarioa alde batera utzita, berandukoa da testuetan -tiko bukaeradun forma (Lizarg mutikotto, Iturr mutiko); zub. mithilko (jad. Belap). Mot(h)iko gutxi erabili izan da. Mutil ‘gizaseme gazte’-ren —ez ‘mirabe’-ren— txikigarria da ia erabat, -ko atzizkiarekin (Leiz baduk hemen muthilko bat, VJ mutilkoari edo neskatilleari). Aski zabaldua dago muttiko forma sabaikariduna.
XIX. mende hasieratik agertzen da ipar-ekialdean putiko/potiko (Xarlem zer putikua zen kabalier hura!; cf. Harr: “zer putikoa!, quel rude, fort courageux, audacieux garçon!”); ‘mutiko’ balio soilarekin ere erabili izan da (Zubiri gure putikoa Californiarat artzain mutilgorat yuana zen, Casve potiko ta neskatila). Forma -tt-dunak ere ageri dira (Barb errak, hi, puttikoa, Herria 1956 pottiko eder bat sorthü da).
□ Mutiko aldaerarako, cf. halaber llamado Mutico (LexNav2 1659), Amaiurkoa; putiko-rako, cf. Juan Angel Jacaluz, alias Putico (NavApod 1830, Aldude).
● mutikozutu Lizarg (mutikozútua, zázpi urtetaik amabórz edo amaseitaráño); mutikozitu Azk (gnaf.); atzizkia zitu ‘uzta’ izena da, ‘garai’-rako bilakaera semantikoarekin, ik. Morf §167-168; azken buruan, lat. sectu, tarteko *seito batekin (Mitxelena 1974c: 191).
mutiko gazte (Arbelb), mutikokari (“jovenzuela que tiene afición a andar detrás de muchachos de su edad” Azk (bazt., bnaf.)), mutikoki (‘mutilki’: Duv), mutiko koskor (Kkiño), mutikoño (Zubiri), mutikotto (Lizarg), mutikotxo (ArreseB), mutikotzar (TxAgir). Cf. eskola-mutiko, mari-mutiko…
► Bigarren osagaia -ko ttikigarria da. Mitxelenak -lko aldaerako -l- analogikotzat du (mutil-en eraginpekoa), baina testuei begira ez dirudi hala denik. Mutil (< lat. mutilus) eta mutiko (< lat. putus + errom. -ico) jatorri ezberdinekoak direla proposatu izan da (Gavel 1921: 30-31 eta 294, oh.).
! mutildu1 (1562; Land). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bazt. eta lap. ere jaso izan da). Aldaerak dira mutildu (arab., bizk., gip., bazt., lap.), mutuldu (bizk.), motildu (Larm). Esanahi nagusia ‘soildu, lumatu, ilea moztu’ da (frBart Jaungoikuak… mutilduko deutseezala eureen burubak, Izt (eperra) mutilduko du); honako adiera hauetan ere ageri da: ‘dirurik gabe (utzi)’ (Mogel (eskribaubak) itxiko zaitube mutildurik), “mutilar, cortar” (Larm), ‘landareak inausi’ (Azk mutuldu (bizk.)), ‘soildu, hondatu’ (Uriarte itxi dau solo guztija mutildurik) eta ‘kikildu’ (Azk (lap.)).
► Ik. goian mutilus ‘adargabetu’-ri buruzkoak.