- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
murri (1462: ArchBizkII [Pedro Murria]; ik. behean murritz). ■ Hego-mendebaldean aurkitzen da (baina cf. behean murrika). ‘Urri’ da esanahi nagusia (JJMogel murrija [‘ile-bakana’] badago (emakumea), ArreseB iturri urri murriak, ibid. izanagaitik oneek asko ta / areek murriak); cf. Mogel “diru murri dago edo nago, estoy sin ochavo o lo está” eta Azk ille-murri (gip.), ule-murri (bizk.). Larramendik ‘triste’ adierarekin dakar.
□ Erdi Aroan, beharbada hitzaren adibide dira hauek: Arabar Errioxako Murriart (PobNav 1366), Bilbo aldeko Martin Saes de Murrieta (VecBilb 1464; baina cf. Nafarroako Murieta). Ezin dira ziurtzat hartu, besteak beste Kataluniatik hurbilekoak direlako, rivuo de la Murria (DocObar ~1099) eta La Murria (RentRib 1322). Esanguratsuagoa da, itzulpena dakarrelako, “murri, que en buen romance, quieren decir desorejado” (LéxNavI 1615; irain gisa erabilia).
● murrika “ricanerie” Duv; Azk (lap., bnaf.); Otxol (zer murrika edo zer ixeka?), Arradoi (hire murrika baino maiteago… sainduen musika; cf. ibid. irri-murrika, eta, paralelo gisa, barre-murritz); ‘zurrunka’: Aspiroz (gnaf.); nolanahi ere, ez da gauza segurua murri-ren zuzeneko eratorria izatea, eta hobe da, beharbada, Wartburgek (FEW 6/3, 238b-240a) dakarren Okzitania hegoaldeko *mŭrrĭcare ‘iseka, burla egin’-rekin lotzea, honek erromantzearen barrenean dituen arazoak ahaztu gabe; ‘zurrunka’ adiera azaltzea zailagoa da: *mŭrr- ‘mutur’-etik, agian?
● murritu ‘urritu, gutxitu’: Larm, Mogel (betuliak erdi zuri ta erdi murritubak), Astar (murritubagaz duazala… labore edo frutak); ‘muturtu, zipoztu’: Arak (gnaf.); bigarren adierarako, ik. erromantzezko adieren gaineko eztabaida.
murri-murri (Kkiño [txanpon barik isten ebezan murri-murri]). Cf. buru-murri.
► Schuchardten ustez (1903: 399), erromantzez zabaldua den mourre, morro… hitzen familiakoa da. Hitz horrek bi adiera nagusi ditu, ‘mutur, ezpain lodi’ eta ‘tontorrik gabeko muino, gain’ (FEW 6/3, 231b-236b, *mŭrr-, I 1 eta 2; DECat 5, 799a, morro).
Wartburgek gask. móurri ‘baldar, motz’ eta mourry ‘triste’ dakartza (FEW 6/3, 310b, *muturr- eta 232b, *mŭrr-), formaren aldetik egokiak (ik. behean kat. murri). Esanahiaren aldetik, cf. beharbada Landetako amourlicá “mettre en boule, recoquiller” (FEW 6/3, 236b), eta bada amurā “appuyer sur, presser; v.r. se tasser, se faire petit, se ramasser” bat ere (FEW 6/3, 236b; Isère urrunagokoa da), ‘txikitu, urritu’ adierarako bidea argitu lezakeena. Erabilera hauek *mŭrr-en ‘tontorrik gabeko muino, gain’ adierapean ulertu behar dira: funtsean, multzo edo mordoxka bat egiteko, zerbait pilatu edo metatu egiten da, barreiatua zegoena toki txikiago batera biltzen da, eta hortik ulertu behar da ‘urritu’. Paradoxikoa dirudien arren, ‘asko’ adiera ere garatu daiteke multzokatzeari loturiko erabilerekin, eta arestiko horiekin batera dakar Wartburgek amọr “beaucoup” aditzondoa (cf., gainera, pila bat, fr. un tas de, gazt. un montón de, etab.). Adiera multzo hau duten hitzen taldekotzat har daiteke urru ‘ugari, modu trinkoan’ (izond. eta adond.; Larm, gnaf., gip.; ik. urririk) eta, zer esanik ez, zar. urru “cumbre redondeada o en forma de corona de una montaña” (Iribarren) hitzak, m-rik ez badute ere; ik. behean.
Bestalde, kat. murri ‘pikaro, frikun’ izenondoa dakar Corominesek (DECat 5, 805a), formaren eta kategoriaren aldetik egokia; gask. móurri ‘baldar, zakar’ aipatzen du (ik. behean murritz-en eztabaida) eta, euskararen barrenean, erronk. murri ‘gaizto’ bat. Esanahien hurbiltasunari dagokionez, euskal izenondoaren eta erromantzezkoen gutxiespenezko izaera nabarmendu liteke; ‘triste’ adierarako ere, cf. gazt. murria ‘tristura’ eta gask. mourry ‘triste’. Muturrarekin, ezpainekin egiten diren keinuetan ikusi behar da adiera erromantze hauen jatorria; murritu-ren ‘muturtu, zipoztu’ berdintsu azal daiteke. Ohar bedi, dena den, hego-mendebaldeko hitza dela murri, eta murritz dela katalanaren eremutik hurbilen duguna.
Egiari zor, bide honetatik ere erator liteke ‘urri’ adiera, kontuan hartuta “escaso”, “falto, faltoso”, “feble, defectuoso” adierak eman zaizkiola murri-ri; azken biak, ‘(zerbait) gabea, (zerbaitez) gabetua’ eta ‘maker, markets’, hurbil daude izaera akastuna adierazten duten ‘baldar’ eta horietatik.
Azalpen horietaz gainera, eta urri euskal ondareko hitza baldin bazen, ezin da baztertu urri eta murri-ren antzekotasun formalak esanahiarena ere ekarri edo indartu izana.
Murri-ren eta urri-ren ustezko lotura etimologikoaz hainbat ohar egin daitezke. Alde batetik, urri-ren ondorengotzat ikusi nahi badugu murri, zenbait puntu nabarmendu litezke: hastapeneko m- azaltzeko, gogoan har bitez *bur erroaz esandakoak (ik. urri1); bestalde, Mitxelenak dioenez, m- azaltzen da akatsak adierazten dituzten izenondoetan (cf. maker, mengel, muker, etab.; FHV 275-276), eta murritz ere urri-rekin lotzeko aukera iradokitzen du. Beste aukera bat da nahas-mahas, itzuli-mitzuli bezalako erreduplikazioetako fonetismoen bitartez azaltzea, kontuan hartuta badela urri-murri. Esanahiaren aldetik ez dago inongo arazorik urri-rekin lotzeko. Aukera honetan, alabaina, m- gabeko forma batetik abiatzen gara, eta horrek ez du bat egiten abiapuntu erromantzeaz esan dugun guztiarekin.
Beste alde batetik, azter liteke urri bera murri-ren eratorri izan ote daitekeen. Eztabaida horretan, zinez esanguratsua izan daiteke zar. urru “cumbre redondeada o en forma de corona de una montaña” (Iribarren), erromantzez *mŭrr- erroak ongi lekukotua duen adiera baita (ik. goian), eta m-rik ez duen euskal forma batean agertzen baita; orobatsu erronk. urri ‘koskor’ eta ‘konkordun’, argi ez badago ere m- nola galdu duten hitz hauek.[1] Arazo larri bat dago, ordea: urri-k baditu forma hasperendunak, eta, hortaz, baliteke bestelako jatorri bat izatea, eta ez egotea lotua delako *mŭrr- erroari. Ik. urri1.
murritz (1366: PobNav [Gracia Murrizça]). ■ Erdi-ekialdean aurkitzen da (baina cf. behean murriztu). Murritx Lizarragagan ageri da. Esanahiak: ‘soil, motz, urri, labur’ (Pouv “qui a les cheveux ras” (cf. beharbada Erdi Arokoa); Larg higan zaite, buru murritza, Lizarg errestituzio murritx labur bat, Hbarren gaitza: / buruko min, sukhar beltz, herio murritza, Duv ilea murritza eta lodia, Zaldubi hitz murritzez); “à parler bref” Harr, “serio, antipático” Aspiroz (gnaf.) (Arradoi ez izan idor eta murritz); ‘zeken’ (Aspiroz (gnaf.); Lizarg murrítx denak orí eztú).
● murriztu Gipbizk. eremuraino hedatzen da mendebaldean (Izag AranOñ, Elexp); ‘urritu, gutxitu, soildu, moztu, inausi’ adierak ditu; murroistu dago Volt-engan (cf. orobat Pouv murroitzle), eta morrotxtu EtxZib-engan (soldata iduki diot edo morrotxtu diot); ez dugu aurkitu bokalismo horiek azaltzeko kide erromantze beterik, baina Wartburgen *mŭrr- sarreran (FEW 6/3, 231b-236b) u-o eta o-o duten aldaerak aurki daitezke; bestalde, badirudi erromantzeen bitartez azaldu behar direla horrelakoak, ez euskararen barrenean.
murritzaile (Urte [ardien murritzailleengana]; ‘gastatzaile’: Urte; ‘kentzaile’: Harr), murritzik (Duv [oihanik ez duen etxaldea murritzik dago]), murrizkeria (‘(hesi bateko) mozteko kimu’: Urte; ‘zakarkeria’: Duv; ‘xuhurkeria’: Duv). Cf. barre-murritz, irri-murritz.
► Badirudi murri-ren eratorritzat jo behar dela, baina xehetasunak ez daude argi (gogoan har bedi -tz ez zaiela maileguei gehitzen, guk dakigula, cf. beltz, hortz…); Schuchardten ustez, murriztu aditzetik atzeranzko osaeraz sorturikoa da murritz, eta horretarako murritu/murriztu bikotea dakar gogora (1903: 399). Ohar bedi murriztu-ren eremua zabalagoa dela; Schuchardten hipotesiari eusteko, erdi-mendebaldetik zabaldutakoa behar luke murriztu-k (cf. mendebaldeko aditzetako -ztu, berriztu, sariztu, etab.), eta erdi-ekialdean bakarrik sortua murritz-ek.
Wartburgek gask. móurri dakar (FEW 6/3, 310b, *muturr-), esanahiaren aldetik esanguratsua dirudiena:[2] ‘ergel, baldar, motz, trakets’ (eusk. mutur aipatzen da eztabaidan); murritz-en “à parler bref” edo “serio, antipático” esanahiekin konpara liteke (cf. orobat murritu ‘muturtu, zipoztu’),[3] eta euskal hitza aldaera erromantzeen konstelazioaren eztabaidan kokatzen du, berriz ere. Ikus goian.
Horretaz gain, betiere hipotesi erromantzearen barrenean, ohartu behar da ‘soil, motz, urri, labur’ eta “qui a les cheveux ras” (eta cf. murri-ren ‘ile-bakan’) ez daudela ezinbestean urruti Corominesek kat. morro-rentzat ematen duen “turó o bony prominent però de cim aplatat” adieratik (DECat 5, 799a), Wartburgen *mŭrr- sarreran ere badagoena (FEW 6/3, 236ab, I 2 a).
Mailegu erromantzearen alde egingo luke goian murroistu eta morrotxtu aldaeren bokalismoaz esandakoak.