- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
muga (1087: SMillán [domna Elo de Muga]). ■ Hitz orokorra. Testuetan aurrenekoz Oihenartegan ageri da (ik. behean mugarri). Esanahi nagusiak: ‘zedarri, bazter, neurri (jakin)’ (EtxZib kreaturen podoreek bere mugak dituzte, Añib ez urten… muga ta neurritik), ‘aldi, ordu, garai’ (EtxZib Iesus muga premiazkoan mundura ethorria, Ax bildu behar den denboran eta mugan; ik. behean muga gaitzean, muga onean/onez, mugatsu, mugaz…), ‘azken, bukaera’ (EtxZib eztukete ene penek… mugarik, Lizarg betíkos, mugarikgábe), ‘frontera’ (Oih Nafarroa garaiko eta Zuberoako mugan), ‘helburu’ (Duh horra bi mugak, zeinetarat baitaramate… bi bidek); ‘muino, hegi’ adiera ere jaso izan da (Azk, Izag, Barand…) eta Apaolazak darabil (zeuden muga baten gañean eserita).
□ Erdi Aroan, euskal eremuko adibideen artean cf. halaber “sicut posuimus bugas in directas lineas” (DocLeire 1109). Ik. behean erromantzeetako aldaerak.
● mugarri hitz orokorra; OihAtsot; cf. Pedro de Mugarreche (PobNav 1366; mugarr(i)-etxe ez ezik, izan liteke muga-(h)arretxe ere); mugarritu Urte; mugarriztatu Pouv.
● mugaz ‘garaiz’: EtxZib; hedadura eta erabilera lexikalizatuarengatik, erabilera metaforikoarekin, ik. mugon.
mugagabe (Maister [dohartsütarzün müga gabia]; mugagabeko Pouv; cf. EtxZib muga gabe ‘orduz lehen’, FPrZub müga gabe ‘mugarik gabe’), muga gaitzean (Ax [sasoiñetik kanpoan eta muga gaitzean]), mugakide (Ax), mugalde (Duv), mugaldi (Larm, Astar [ardaua edateko mugaldi edo okasinoe billa]), mugan (‘epean, buruan’: EtxZib [bi orenen mugan]; ‘-t(z)eko zorian’: Oih [erdi-mugan]), mugape (‘barruti, eremu’: Larm, Izt), mugatsu (Harand [seigarren oreneko mugatsuan]), mugatu (Larm, Añib [ezin mugatu ta zenbatu leiz]), mugazain (GureH 1921), mugon (Larm, Mburu [Komunio Santua dute asko gauza on egiteko mugon ta deretxea]; mugonean ‘ordu onean, garaiz’: Volt, muga onean EtxZib [muga onean sariaz… goza gaiten]; muga onez EtxZib; mugonezko Arrue [denbora egoki edo mugoezkoa]). Cf. afal-muga, harri-muga, helmuga, ikus-muga, jomuga, lur-muga, urtemuga…
► Hitzaren jatorria erabat argi izan gabe, Pirinioetako hitza dela dio Corominesek (DECat 5, 827a, muga). Inguruko erromantzeetako aldaerei begira b- berreraiki liteke euskararentzako ere (ik. jarraian).
Jatorrizko bokalismoaz (-o-/-u-) ezin da ondorio garbirik atera, bakarrik datu erromantze ñabarrei atxikitzen bagatzaizkie, behintzat. Euskararen barruan aldaerarik ez badu ere, inguruko erromantzeetan badira aldaera aipagarriak: gask. mugo, muo, mugà, boga; arag. zah. muga, boga; arag. buga, bua, buega, güega; mendeb. kat. bòga (ik. LeGasc §81); Anso eta Echo ibarretan buga dago (DCECH 1, 687b, buega), eta gazt. muga ‘mugarri, muga’; Wartburgek (FEW 6/3, 187a, muga) bearn. mugue “tas de terre séparant des champs, rebord de fossé couvert d’arbustes, d’arbres”, Gers muo etab. biltzen ditu. Bereziki Nafarroan eta Aragoin erabilia den mogote ‘mendiska’ ere eztabaida honetan kokatzen dute hasieran Corominasek eta Pascualek, baina bestelako aukerak ere aztertuz (DCECH 4, 108b-109a, mogote); Nafarroakoak dira, orobat, mogonar, mugar, mugonar, mugante (VocNav).
Aldaera hauen aurrean Corominasek eta Pascualek diote: “estamos ante un tipo prerromano alternante mūga ~ mŏga, būga ~ bŏga, con la frecuente vacilación vasca entre b- y m-”, eta orobat *bŏga eusk. muga-ren aldaera dialektala dela (DCECH 4, 108b-109a, mogote; DCECH 1, 687b, buega). Hitza aitzineuskarari dagokiola esan izan du halaber Corominesek (DECat 2, 32b, boga iii), aipatuz hitzaren egitura fonetikoak euskal ereduarekin bat egiten duela; ikuspegi hau ez dator bat oinarrizko CVC egituraren proposamenarekin (Lakarra 1995a), baina bi ikuspegiak izan daitezke baliozkoak, garai desberdinei dagozkiela.
Corominesen ustez (DECat 2, 32a, boga iii) ‘mugarri’ da Pirinioetako hitzaren oinarrizko esanahia, ez ‘frontera’; euskarazko ‘muino, hegi’ adiera ez dugu inguruko hizkuntzetan modu garbian aurkitu, baina maiz ageri dira testuinguru berean[1] bai esanahi horren hurbileko hitzak eta bai muga.
Corominesen gogoeta guztiak aintzat harturik, euskararen barrenean azaltzeko saioa egin daiteke: batetik, euskal gertakarien artean koka daiteke b-/m- txandakatzea; bestetik, adiera gehiago ditu euskal hitzak, eta hizkuntza horretan lukeen lehentasunaren alde mintzo da hori. Proposamen honetan zenbait auzi argitu behar dira, nolanahi ere: hitzaren osaerari dagokionez, bu-ga zatiturik, mu(i)no-rekin konpara daiteke; hitz honek badu buno aldaera Erdi Aroan, muno-rekin txandan (haien aldean, oso urria da muino gure corpusean), cf. Martin Martines de Bunhoa (SBartSS 1346), Pero de Bagabuno eta Iohan Perez de Larraondobuno (ArchTolI 1391), Chachu de Eleyçabuno (ArchTolII 1470), Martiecho de Garbuno (ArchRentII 1470), “a la altura que diz qu’es llamado en bascuençe Turpocobunoa” (ArchOiarIII 1470), Pedro de Ybarrabuno (ArchOñatII 1503). Horrela, bu- genuke bi hitzotan, buru-ren erroarekin erkatzekoa litzatekeena; Mitxelenak zub. bürno, erronk. buno ‘ernamuin’ dakartza gogora, muno-z ari denean (FHV 307, 16. oh.).[2] Lokatiboa litzateke amaierako -ga, mugatuan -aga ezaguna, cf. orobatsu Leerga (DocMont 1086) mugagabea eta Leherreaga (ColRonces 1193) mugatua.
Alabaina, *bu(r)-ga jatorria proposatzeak ez ditu argitzen erromantzeetako aldaerak: *bŭga interpretatu bazen euskal *buga, hortik genuke errom. boga; baina hola garaturiko forma batetik ezin dugu balizko *bŏga bat atera, hortik buega aldaera lortzeko.
Oinarri handirik gabeko azalpenak ere izan dira. Esaterako, uste izan da hitzaren jatorrian *mrogi hitz zelta dagoela (ik. AgudTov s.v.). Gorrotxategik ez du jatorri hau onartzen (1987: 956-957): *mrogi-ren ondorengoek ‘muga’ ez baina ‘lurralde’ esan nahi dute, batetik; bestetik, formazko arazoak badaude, euskaraz *moroga edo *muruga formak espero baikenitzake agian, eta gaskoiz edo katalanez hasierako talde kontsonantikoaren gordetzea, br- edo, ez zatekeen ezinezko.