- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
min. Erro honen azpian min eta mihi sarrera-buru nagusiak bildu dira. Min-en azpisarrera modura mikatz dago; mihi-ren azpisarrera modura, mingain, mintzo eta mintz daude.
Proposaturiko familia honetako bi sarrera-buru nagusiak arazo larririk gabe lot daitezke formaren aldetik. Alabaina, esanahiaren aldetik lotura ez da garbia. Horretaz gain, mintz ere mihi-ren barrenean sailkatzeko saioa egin dugu, esanahiaren haritik, nahiz eta formaren aldetik min-ekin errazago lot daitekeen eta, bestela ere, etimologia erromantzea eman zaion.
♦ min (1415: ArchBizkII [la era de Sagarminaga]). ■ Hitz orokorra. Izen eta izenondo gisa erabili da. Izen moduan: ‘oinaze, gaitz’ (Etxep ene mina sendo ez liro zuk baiezi bizian, OihAtsot ezta sentheria bano min gaitzagorik, Lazarg bere mina… deklaraetan), ‘gogo, gurari bizi’ (Ax haren ikhus min handi batekin, Bordel zure mina dudala, Laphitz jiteko mina; galera edo ezina daude tarteko -(r)en minez joskeran: Etxep haren minez orai nago ezin hilez bizirik, Lazarg ni aren minez ilten ninzan da / a beti alegerarik), ‘behazun, gibelmin’ (ekialdean erabilia, jad. Voltoiregan); izenondo moduan: ‘mikatz, garratz’ (Land; GaribAtsot ginda, gozo dala min da, RS zauriak otzituago dira minago, Leiz dulzea eta mina, Ax iustizia min da, eta garratz, EtxZib hitz minak), ‘bizi(en), handi(en), bete(en)’ (Harizm etsai minon gainera, Pouv plazergarri maiteenak eta minenak, Xurio ene gutizia miña da zurekiñ hertsiki lothua izatea, Larg gauaren minean, Laphitz argi xuri-min bat).
□ Erdi Aroan, lehenagokoa litzateke Espartzako Sancho Mina (PobNav 1366), Zaraitzun, eta orobat Bazkazaneko Pes de Mindurry (CenBNav 1412) eta Eiheralarreko ostau de Mindola (CenBNav 1412); hauek guztiak min-en azpian sailkatzen ditu Orpustanek (1999: 334), nahiz eta beste toki batean aitortzen duen ez dagoela argi zer den izenaren lehen partea, Mindurry-z ari dela (2000a: 165).
XV. mendeko Sagarminaga izenaren adibide ugariez aparte, aipagarriak dira Pero de Sagarbinaga (CenarOtaol ~1507) eta Joan de Sagarbinaga (ColCenar 1514). Bestalde, badirudi horko -min- horri lotu behar zaizkiola Oiartzungo mançanos llamados minoac (AbelZab 1499), Hernaniko “manzanos salbajes que en bulgar bascuençe se dizen minoac” (AbelZab 1539), etab.; dirudienez, erromantzearen morfologiaren barrenean azaldu behar da bukaerako -o, nahiz eta kasu honetan -ak duten euskal sintagmetan erabiliak agertu, cf. luebanos (TextAlav 1393), heuno (AgarZuzi 1527).
Agian hitzaren adibidetzat hartu behar da Martin de Gaztaminça (ArchAspar 1516), gaztaina + min + -tza analizaturik (zailagoa dirudi gazta egotea bertan). Dena den, agiri berean Martin de Gaztamiça aldaera ere badago; ez dirudi errata denik, behin baino gehiagotan agertzen baita, eta honek pentsaraz lezake mi(n)tz dagoela (cf. zumintz/zumitz…), edo [ĩ] dagoela <i> horren azpian.
● mingar ‘mingarri, mikatz’: Tartas (aspre, mingar, triste eta karratz); cf. Haranb minkarreko harmarik; osaeraz, badirudi min + gar dela, cf. garmin. Cf. Pedro Nabarlaz alias Mingar (EuskVald2 1702).
● mingots ‘mikatz’: Zuzaeta (-tz); badago -gotx ere, eta -n- gabeko bizk. mikotx eta gip. mikots ere; ‘mingarratz’: erdi-ekialdean aurkitzen da Arakistainez (gnaf.) geroztik, mingotx forman batik bat; ez dago argi zein den bigarren osagaia: Izag AranOñ-ek minkotz eta minkatz jasotzen ditu, baina ez dirudi mikatz eta mingots berdintzeko bidea ematen dutenik, nahiz eta bi hauetan -n-dun formak eta gabeak dauden.
● min hori Lazarg (egingo jat min oria / remediadu ezpanadi); cf. gazt. amarillez izeneko gaitza, eta testuinguru horretan badirudi morbus virgineus ‘birjinen gaixotasuna’ delakoarekin lotu behar dela, kolore horixka baitu, eta ezkontza aholkatzen baitzuten medikuek.
● minte ‘izurri’: RS (mi gestoa da minago mintea baño); ‘mikaztasun’: Land; -te atzizkiarekin, itxura guztien arabera, cf. urte, elurte, etab.
minantz (AgirAst (-an(t)ze)), minbera (EtxZib [sentimenduak… hagitzez miñ berago]), minbizi (Larm, Egiat), mindu (‘min hartu/eman’: Leiz [sobera minthurik haién kontra]; ‘mikaztu, garraztu’: Land, Haranb [ene burrero minduak]; ‘hartzitu’: Leiz [orhe guzia minzen]), mindun (OihAtsot [beso minduna bulharrean]), mindura (Pouv), mingabe (EtxZib [plazer mingabeak]), mingaizto (‘minbizi’: Duv (min-gaixto)), mingarratz (landarea: Bonap/Azk (gip., gnaf.: + -atx)), mingarri (RS [emaitea andizuren, arzaitea mingarri]), minki (Leiz [nigar egin zezan mingi]), minkor (‘mikatz’: Lazarg [ezta minkor, salbo / ezti-eztia]; ‘mingarri’: Gaszar [lurreko plazer agorrak… falsoak eta miñkhorrak]), minpe (EtxZib [arima miñpekoa]), minsor (Azk/TEtxeb/Izeta… (bizk., gip., gnaf., zar.; -sur bazt.)), mintasun (‘mikaztasun’: Ax [mintasuna gozatzen]), mintsu (EtxZib [ebakitze mintsua]), mintxuri (‘zorabio’: Arrue), minxka (MElizanb). Cf. belarmin, bihozmin, dolumin, erdimin, garmin, gezamin, gibelmin, gorrimin, haur-min, ikusmin, jakin-min, karmin, ozpin1 ‘minagre’, pipermin, sabelmin, samin, sagarmin, sumin, urdalmin, urmin…; ozpin2 ‘oinaztarri’-n ere egon liteke (ik. ortzi).
► Jatorrizko forma gisa *bin aldaera hartu behar da; jatorrizko herskari ahostunaren alde, cf. tradizio sekundarioko Sagarbinaga, RS-ko arbindu, garbin eta ozpin ‘minagre’ (cf. agian erpin).
Esanahiari dagokionez, badirudi ‘mikatz, garratz’-etik azal daitekeela ‘oinaze, gaitz’ izen erabilera, eta honi lotu behar zaio ‘gurari, gogo bizi’; era berean, baliteke ‘behazun’-etik azaldu behar izatea ‘mikatz’. Bestelako aukera da *bin-i jatorrizko ‘(sentiera, gauza…) bizi(en), bete(en), handi(en)’ esanahi zabal bat ematea, eta hortik eratortzea besteak, izenondo zein izen erabilerak.
mikatz (mingatz 1571: Leiz (zub., kharmin-en baliokide)). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak: mikatx (gip.), mikatz (bizk., gip.), mingatx (bizk., zub.), mingatz (bizk., zub.), mink(h)aitz (gip., lap.), minkats (bizk., gip.), minkatx (gip., gnaf., lap.), minkatz (bizk., gip.).
Esanahiak dira ‘mingots, karmin’ (Izt edari minkatzak), eta, izen moduan, ‘mingostasun, kirastasun’ (mingatz Gèze), ‘oinaze’ (Larm), eta ‘gerezi mingots’ (mingatx Azk (zub.)).
mikatz izan (‘mindua izan’: Duv [minkhaitz zare huntz-ondo baten ariaz]), mikatzaldi (‘haserrealdi’: minkhaitzaldi Duv), mikatzarazi (Mst [orhiaren hant eta mingatz erazitekua]), mikaztatu (“faire du mal” minkaiztatu Hbarren), mikazki (Intxpe [seme hura… hirur egünez mingazki nigarstatü… düzü]), mikazkor (“sensible, hombre fácil de resentirse” minkaizkor Larm), mikaztasun (Birjin [et-erakusten zuen ber-izairaren minkhaztasun guzia]), mikaztu (“picarse” minkaiztu, minkaistu Larm).
► Lehen osagaia min da, baina bigarrenarekin zalantza egon daiteke: aukera bat da gatz izatea, besterik gabe, eta ez legoke arazo larririk esanahiaren aldetik, cf. gazi-ren ‘garratz’ adiera (cf. sagar gazi, etab.). Formari dagokionez, elkartuetako herskariaren ahoskabetzearekin azaltzen da -katz/-katx (cf. ustekabe; ik. sukalde); -gatx/-katx aldaeretako sabaikaria, berriz, adierazkorra edo behar luke, eta sabaikari horretatik abiatuta birsortua -k(h)aitz. Beste aukera litzateke gaitz izatea, ‘txar, gaizto’ adieran, eta -i- bokalak eragina litzateke -tx sabaikaria, baina zailagoa da esplikatzen -gaitz > -gatz diptongoaren bakuntzea (FHV 102-103); esanahiaren aldetik ere, badirudi egokiagoa dela gatz-en aukera. Aukera batean zein bestean, bizk., gip. minkats aldaera hizkera horietako apikari eta lepokarien arteko nahasketaren ondorio gisa ulertu behar da.
! ♦ mihi (mĩĩ ~1490: GaribAtsot; mi ~1496: RS (+ mii); mihi ~1527: Zalgiz).[1] ■ Hitz orokorra; historikoki gutxienik gipuzkeraz aurkitzen da (ik. behean mingain). Hasperena du iparraldean. Mendebaldean (arab., bizk.) mi(i) da aurrenik dokumentatzen dena (Garibaik espresuki dio bokala sudurkaria dela)[2] eta XVII. mendetik aurrera hasten da agertzen mi(i)n (cf. halaber artzaĩ > artzain, etab.). Zubereraz ere bokalak sudurkariak dira (Larrasketen arabera); erronk. forma sudurkaridunak (Bonap) zein gabeak (Azk) bildu dira.
Berezko esanahiaz gainera (GaribAtsot aginean min dabenak mĩĩa ara, RS mi gestoa da minago mintea baino, frJZum goarda ditean exilik orko miiokaiti, Zalgiz zinzarri mihi gabe, OihAtsot horak non mina han mihia, Leiz bridatzen eztuelarik bere mihia), bada ‘hizkuntza, mintzaira’ (Leiz nazione eta leinu eta mihi eta populu guziari, EtxZib hitz eta mihi / diferentetakoak), ezkila edo zintzarriena (OihAtsot zinzarri mihi gabea), etab.
● miazkatu bizk., gip. erabilia; Mogel (miazkauko dituzu atzak gozuaren gozoz); miaz ‘mihiarekin’ + -ka + -tu.
● miaztu erdi-mendebaldeko hitza; Land; miaz ‘mihiarekin’ + -tu.
● mihi-luze testuetan, Astar-engan dugu lehendabiziko adibidea, baina cf. mi luçe çarra iraina (EuskVald2 1593).
● mizto Larm (-st-), Kardab (suge txar baten mingañ edo mistoa); Mitxelenaren arabera, bukaera -to atzizki txikigarria litzateke; miztor ere badago, eta Larramendiz geroztik aurkitzen da.
mihi-arrain (Orixe), mihitsu (Pouv, Duv [gizon mihitsuak ez du lurrean urhats onik eginen]), mihiz (Leiz mihiz othoitz egitea), mihizko (Maister), mihiztatu (“assembler à mortaise et languette; mettre le battant aux clochettes” Duv). Cf. aho-mihi, ardi-mihi, arpin, idi-mihi, lur-mih, ozpin (‘oinaztarri’)…
► Badirudi *bini berreraiki behar dela, eta *bin-i zatitu: eratorrietako min- formak eta bokal sudurkariek -n- berreraikitzen laguntzen dute (FHV 146); mendeb. mi(i)n aldaera lehenagoko mĩ(ĩ) formatik azaldu behar da, bokalaren sudurkaritasuna kontsonante moduan berrezarri delarik (cf. agian arrain/arrai, eta erronk. xaĩ ‘garbi’, herskari aurrean xaintu ‘garbitu’; ik. FHV 152, 305). Hastapeneko ezpainkaria, berriz, b- zen jatorrian, ez m-, Mitxelenaren ustez (FHV 276, 350); ozpin ‘tximista’ eta arpin eratorrietan b- horren ahoskabetze erregularra genuke (lehen osagaia ortzi eta ardi dukete, hurrenez hurren), eta azentuaren gorabeherengatik azaltzen da -i-ren galera. Baliteke zubin ‘zurezko lerro’-n bere horretan gorde izana herskaria (zumin aldaera ere badu; ik. zuin).
Osaeraz, *bin-i zatituta, *bin erroa eta -i partizipioa bereiziko genituzke. Formaren aldetik ez dago arazorik, baina ez dago argi, *bin erroari eman diogun esanahiarekin (ik. goian min), nola egin behar den lotura min ‘mikatz’ edo ‘(sentiera, gauza…) bizi(en)’ eta mihi ‘mingain’-en artean: beharbada metonimiaz edo, mikaztasuna mihian sentitzen delako edo? Agian ez da ahaztekoa sugarra izendatzeko ere, mihiaren forma antzematen zaiolako edo, ‘mihi’ esanahidun hitza erabili izan dela zenbait hizkuntzatan: kwai austronesiarrean, sene Trans Ginea Berrikoan eta nakh-dagestaniar familiako lau hizkuntzatan, ‘mihi’ eta ‘gar’ esan nahi duten hitzak kolexifikazio harremanean daude (CLICS³ s.v.), hots, izen homofonoen bidez adierazten direla; euskaraz ere, cf. su-mingain.
Uhlenbecken (1949b) proposamenaren bidetik, hitz hau hastapenean b- duten gorputz-atalen taldean sailkatzen du Mitxelenak (FHV 268),[3] baina ik. begi aukera honen kritikarako.
mingain (~1520: Isasti). ■ Hegoaldean erabilia, bereziki gipuzkeraz (Isasti gogoa mingañak salatu, OArin nola gure mingañak ezin explikatu leikean); Etxeberri Ziburukoagan ere agertzen da (arren zuk diezadazu, othoi itzul miñgaña). ‘Ahosabai’ moduan ere ageri da gnaf. eremuko puntu batzuetan (Bonap), Eguesibarren eta Oltzan (mingein), eta Larramendik ere badakar (migain).
mingain-azpiko (Azk (gip., bazt.)), mingain-luze (Kardab [edalea senarra ta mingañluzea emaztea]). Cf. arrain-mingain, idi-mingain, su-mingain…
► Agerikoa denez, mihi (min-) + gain da osaeraz, eta ‘mihi-gain’ ← ‘mihi’ bilakaera semantikoa gertatu da hitza erabiltzen den lekuetan.
mintzo (1545: Etxep). ■ Ekialdeko hitza (gnaf. barne; cf. Larm: “Nafarroako minzoa”). Funtsean ‘hizketa, hizkera, ahots’ da (Leiz baldin gure minzoari behatu nahi ezpazaizkió, EtxZib haren mintzo ederra, Duv mortuan oihuz dagoenaren mintzoa); ‘hizkuntza’ ere bai (EtxSar mintzo bakhar bat, Artxu franzes minzoa). Oso erabilia da mintzo izan (‘hitz egin’) egituran (Etxep norekila minzo izan, NavIntel [Iruñea, 1557] erroy ardan matel çarra, cer minçoayz?, Lizarg mintzo dá Maria, Goihetxe sagu gazte zori-gaitzekoa / gathuari mintzo zitzaion).
● mintzaide Pouv, Oih aipatuz; -(k)ide da bigarren osagaia.
● mintzaira Haranb (neure herriko minzaiaz), EtxSar (-aira); ez dago argi atzizki ezberdinak ote diren -aira eta -aia; zub. eta ekialeko bnaf. ageri da mintzaje.
● mintzaraje Belap; atzizki erromantzearekin, ez dago argi -ra- zergatik dagoen.
● mintzatu Etxep (tronpeta da minzaturen), NavIntel (minçatu baliz ylen guindian; Gartzain, 1597), Beriain (Iaungoikoareki minzatzera); aipatzekoa da, besteak beste, ‘-kin mintzatu’ balioa duen erabilera iragankorra: adib. Etxahun: nahi zütüt segreki mintzatü.
● mintzatzaile/-zale -zale Leiz (airera minzazale izanen zarete); ‘berritsu’: -tzaille Ax (presuna bat dela erasle handi, minzatzaille); iparraldeko hitza, mintzatzaile XIX. mendean erabiltzen du Uriartek itzulpen batean.
● mintzuru Aspiroz (gnaf.: agitz polita da egazkien mintzurua goizian goizik pasatzen hasten dielarik); ez dago argi aiduru, ekuru edo -duru/-duri atzizkiarekin lotu behar den, besteak beste izena delako, cf. hobeki lanturu; atzizki erromantzea da, nolanahi ere.
mintzaldi (Añib (gnaf.), Jntegi), mintzari (Haranb [minzari zuhurra, hitzetan asea]), mintzati (Pouv [ene mihi minzatia]), mintzatze (Leiz [minzatze deshonesta]), mintzo-debeku (‘toteltasun’: Azk/Izeta (lap., bazt.)), mintzodun (Azk (aezk.)), mintzogabe (Azk (aezk.)), mintzoz (‘ahoz’: Hualde [profetaren mintzoz]), mintzura (Añib (gnaf.)).
► Mihi (min-) litzateke lehenbiziko osagaia; mintzatu eta mintzo-ren arteko harremana ez da argia: mintzatu aditza mintzo-ren eratorritzat hartzen badugu, -tzo moduko atzizki bat dagoela pentsatu beharko genuke (cf. agian altzo, zintzo). Mintzatu jatorrizkotzat hartuz gero, mintzo bertatik sortua litzateke, baina mintza bera zer litzatekeen ez legoke argi: ez dago antzeko “gorputz atal” + -tza eratorririk; atzizki horri eustekotan, egokiagoa da mihiaren antonomasiazko erabileratzat jo daitekeen ekintzatik abiatzea, hitz egitearenetik, eta ez haren gorputz atal izaeratik.
Beste aukera bat da mintz hitza mihi-ren eratorritzat jotzea, mihi (*bin-) + -tz. Hala balitz, mintz + -atu moduko osaeraren batean pentsatu beharko genuke, eta atzeranzko osaeraz azalduko litzateke mintzo. Aukera honek eragozpen bat du: -atu ez da partizipio marka berez, eta pentsatu beharko genuke berranalisiz sortua dela marka berri hori (horren alde egon litezke ezteiatu → eztei moduko berranalisiak, zeinetan -atu hartzen den partizipio marka moduan; ik. gatzatu).
! mintz (1384: ArchSegI [Garçía de Cumismendi]; min(t)z 1746: Arak (gip., gnaf.)). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak: mintz (bizk., gip., gnaf., bnaf., zar., erronk.), mitz (bizk.), mitzi (erronk.).
Esanahi nagusia ‘printza’ da (Mogel azaltxu me azal lodijaguari eraatsita daguana da mintz txito me ta etenerraza); honez gainera badaude ‘gari-alea mintzarekin’ (Arak (gnaf.)), ‘esnegain’ (Azk (bizk.)) eta ‘mizto’ (Azk (bizk.)).
□ Ik. zumitz adibide gehiagorako. Horietaz gain, hitzaren adibide izan daiteke Martin de Gaztaminça (ArchAspar 1516), batez ere aintzat hartuta agiri berean behin baino gehiagotan agertzen dela Martin de Gaztamiça aldaera: mintz/mitz txandakatze honek mintz-en pentsarazten du, eta zailago egiten du -min-tza zatitzen; ik. min. Cf., bestalde, Minçibar (ArchEsko 1497), baina ez dago argi zer adieraziko lukeen mintz + ibar osaera batek.
mintzurratu (“déflorer une vierge” Harr [< mintz + urratu]), minztasun (‘mehetasun’: Astar [(Jesu Kristoren gorputzaren irugarren doaia) da minztasun edo sutilezia]), sudur-mintz (‘mutur’: Izt [(katamotzaren) sudurmintzetako bizar lodi gogorrak]; ‘muturreko, sudurreko mintz’: EAzk [idia lotuten da / sudumitzetati]).
► Osaeraz, argudia daiteke *bin + -tz dela, jatorri erromantzea duela dioen hipotesi klasikoaren aurka. Esanahiaren aldetik, ez dirudi zaila mihi-rekin lotzea, mihiak berezkoa duen izaera mehetik abiatuta; cf., gainera, ‘mizto’ adiera eta, paralelo moduan, gazt. lengüeta bera.
Maileguaren hipotesi tradizionalean, errom. binza “tela delgada en el cuerpo del animal” hartu ohi da hitzaren jatorri gisa (cf. Iribarrenek Nafarroan bildutako mienza, mince, minza), eta eztabaida berean aipatu ohi dira gazt. brizna eta eusk. printza ere (Mitxelena 1954b: 116, 1966c: 136). Horiek aipatzen ditu Corominesek (DECat 9, 278b, vinça), bearn. pínsә “coquille” (Bastidan “ampoule” esanahirekin) ere gogora ekarriz. Nolanahi ere, mintz euskal jatorrikoa izatea posible dela uste du Corominesek, eta hobetsi ere aukera hori hobesten du: zaila ikusten du mailegu bat egotea zumitz elkartuan.
Corominesek aipatzen duen zumitz elkartuaren argudioaz gain, ohar bedi hitzak jatorrizko -a erabat galdua behar lukeela maileguaren hipotesian, eta hori eragozpena da.