- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
mesede (mertxede 1558 b.l.: Sorabila; mesede 1562: Land; mersede 1564: EraulOhar; merzede 1598: NavIntel). ■ Hitz orokorra. Hegoaldean gehiago erabili izan da (cf. fabore). Mesede da nagusi hego-mendebaldean (mersede dago gnaf. testu batzuetan, jad. XVI. mendean); mer(t)xede da ipar-ekialdeko forma (Nafarroa Garaian, cf. m. egin esapidean Beriain nola atrebitzen den eskatzera erregeri mertxede egin drazon, Lizarg guk bere Majestadeai inzógun mertxéde; bada adibide bat mendebaldean ere, Sorabila Errege jauna, egiezu / alkabalez mertxede). Merzede aldaera ere dokumentatua dago (NavIntel sure mercedeori; Voltoirek ere badakar).
Esanahi orokorrenaz gainera (Leiz bere graziagatik eta mertxedeagatik, Lazarg legiola ain mesede andia, BertsBizk ezagutzen ezpadaue, / alango mesedea, frBart kaltezko ta mesede bagako gurari asko), begiramenezko trataeran erabili izan da hegoaldean (Lazarg aen mesedea serbidu, ibid. mesedeori serbietako, Mikol zeure mesede ori ondo dago?, Mendig orren mertxediari eskribitu); iparraldean bakarrik aurkitzen da ‘-(r)en mendean, baitan’ adieran (EtxZib gure gorputzak… uhiñen merxedean, Belap (Jesüs-Krist) soldadoen mertxedian ützirik).
mesedegarri (Mogel [mesedegarri ta ona]), mesedegile (‘ongile’: Añib, Arana), mesedegin (frBart [bijotz biguna ta mesedegina]), mesederako (frBart [batiatuten danaren mesederako]), mesedetu (Añib [mesedetu, ontartu ta faborezitu eban]), mesedetxo (ArreseB), mesedez (Kardab [mesedez… eskatu zidan]).
► Mailegu erromantzea, gazt. merced-etik hartua, ziur asko; hau berau lat. merx, mercedem ‘ordainsari, soldata’-tik heldu da (lat. merx ‘salgai’-ren eratorria). Gaztelaniazko merced formari amaierako -e ezarriz egokitu da euskarara, ziur asko; -rz- > -s- bilakaerarako, cf. euskal ondareko -tarzun > -tasun, urzo > uso (FHV 362), eta merzede > mersede > mesede moduko bilakaera bat proposatu behar da, dardarkari ondoko z > s aldaketarekin. Badirudi forma beraren bilakaera ezberdin baten lekuko dela mer(t)xede aldaera, euskararen barrenekoa, eta ez dela jatorri erromantze ezberdin bat proposatu behar.
Ohartzekoa da gaztelaniaz izaera erdi kultua duela hitzak, bestela -d galduko baitzuen (cf. pie, fe; DCECH 4, 48a, merced). Gazt. zah. *mercede baten aukera ez du baztertzen Traskek (s.v. mesede); dokumentatu gabea dela dio, baina CORDEn bada adibide bat edo beste (Gabriel Lobo Lasso de la Vegarenak dira gaztelaniaz aurkitu ditugun adibide ziur antzeko bakarrak, 1601ekoak).
Zaila dirudi gaztelaniaz besteko jatorri bat izatea: hizkuntza galo-erromantzeetan, bukaerako kontsonantearekin, cf. fr. zah. mercit, eta gask. eta bearn. zah. mercer (FEW 6/2, 15b, 16b, mĕrcēs); latinetik harturikoa ezin da izan, herskariaren bilakaerak erakusten duen bezala.
Jatorrizko adiera, ‘ordainsari’, zaharkitua da gaztelaniaz (orobat italieraz; katalanez ere badago, eta galo-erromantez ez du iraun, FEW 6/2, 17b); adiera horretatik garatu zen ‘pribilegio, grazia’ esanahia, eta hori dago euskal hitzarenaren oinarrian. Begiramenezko trataera eta ‘-(r)en menpe, baitan’ adiera galo-erromantzez zein ibero-erromantzez aurki daitezke.