- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
makila (~1557: OihAtsot). ■ Hitz orokorra. Leherkaria hasperenduna da iparraldean eskuarki (-kh-). Bukaerako -a gabeko forma ez da oso ugari agertzen. XVI. mendeaz geroz aurkitzen da testuetan (OihAtsot esku orotako makila da, Haranb makhila kolpez, OArin naiz eskuaz, naiz makillaz; ik. behean Leiz makhila buru). XIX. mendeaz geroztik gutxienez, agintearen sinbolotzat hartu izan da (cf. aginte-makila, errege-makila…, baina ik. orobat behean makiladun).
□ Ez dago argi Don Diego Urtis Maquilla (ArchSegI 1342) eta Pero Maquillo (PobNav 1366) hitzaren adibide diren.
● makila-dantza Xenp (makil-dantza); Iztuetak ez dakar.
● makilazo Izt (nola muxinkari txar oek biraltzen ez dituzten makillazoz aunditurik), Iturr (ez balitz egiten meatxu edo desafiorik eta tiratzen makillazorik); makilazoka Soroa; atzizki erromantzearekin, ohar bedi hitzaren gip., gnaf. hedadura (bizk. ere arrunta da).
makila-borra (Ax [Herkules…, makilla borra bat edo maillu handi bat eskuan duela]), makila-buru (Leiz [bere makhila buru gainean bermaturik]), makilada (Larm, BMogel [ematen ziozkan makillada gogorrak]), makiladun (Zaldubi [ohoinik, / eskale, makhiladun, / tzarki bezti denik]), makilaka (NavIntel [Arantza, 1688], Harrt, Barrutia [makilaka ta agaka]; iz.: Mogel [makillaka galanta]), makilakada (Mogel), makilakari (Larm, frBart [makilakarijak ta okasinoetsubak]), makilari (Larm, Hbarren), makila-salda (“zurra, paliza, golpes” Elexp (bizk.)), makilatu (Larm, Munibe [alper da Maria makillatu]), makilatxo (Urte (makhilltxo), Izt [danbolin-arratza makillatxoarekin joaz]), makilaztatu (Arak (gnaf.), Hualde (-statu)), makilukaldi (Egiat (makhila khaldi); makilukaldika Lizarg). Cf. aginte-makila, arto-makila, artzain-makila, astamakila, erratz-makila, errege-makila, eskumakila, gorosti-makila, hanka-makila, lizar-makila, zango-makila…
► Badirudi azken buruan lat. bac(c)illum dela hitzaren jatorria (lat. baculum-en[1] ttikigarria; ErnMeill s.v.); hala, pentsatzekoa da bacilla bezalako pluraleko forma baten ondorengoa dela.[2]
Hastapeneko b- > m- bilakaera ez da azaltzen hitzeko beste sudurkari batek eragindako asimilazioz (cf. maneki < baneki, hemen < heben, etab.), baizik bestelako arrazoiengatik (fonema berriaren ugaltzearekin lotuak diren gertakariak, etab.); aski bilakaera arrunta izan zen momentu batetik aurrera —asimilaziozko b- > m- bilakaera ugaritu ondotik, hain zuzen—, cf. bizk. zah. marka (< lat. eta gazt. barca), mortu < bortu, etab. Ik. FHV (268-271).