- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
maiatz (1366: PobNav [Peru de Mayaça]). ■ Hitz orokorra. Maihatz iparraldeko zenbait autoregan aurkitzen da, Urterekin hasita; majatz EtxZib eta LavDot-en ageri da (maiyatz XVII. mendeko lap. beste testu batean), eta maijatz, berriz, DurPlat eta Uriartegan; maietz hegoaldean agertzen da XIX. eta XX. mendean; maetz zaraitzueraz agertzen da, maiatz-ekin batera.
Aurreneko testuetatik agertzen da (RS maiatz iluna ta bagil argia, urte guztiko ogia, Leiz maiatza, Lazarg larrosa maiatzekoa, Haranb maiatzak hogoi eta hameka egun ditu). Hitzaren etorki “arrotz” agerikoa saihesteko, lorail edo orril moduko hitzak asmatu dira; cf. halaber ostaro (EtxZib) eta ostoil (Pouv).
● arramaiatz ‘ekain’: Mercy (arramaiatzaren hogei eta zortzi denian); ContR arremaiatz (erronk.); arra-/arre- aurrizkia (< errom. re-).
bigarren maiatz (‘ekain’: ContR (erronk.); ik. arramaiatz), maiatzada (Herria 1961 [“maiatzada” deitu besta]), maiatz-belar (Azk/Aspiroz (gnaf., lap., bazt.)), maiatzeko hil (JJMogel; ik. maiatz-hil), maiatzeko lore (EtxZib [maiatzeko lore guztiz urrindatua]), maiatz-hil (Lazarg [jaio zitezen maiatz ilean]), maiatz lehen (MaiMHil [Maiatz lehenaren bezperan]), maiatz-pazko (Olaetx).
► Mailegua da, eta Mitxelenaren ustez kalendas maias bezalako esapideren bat izan liteke jatorria (1974c: 203);[1] esapide horretan maias-ek izenondo funtzioa du, eta lat. maius-en akus. pl. forma da. Corominas eta Pascualen arabera (DCECH 3, 890b, mayo) maius-en izenondo funtzioa arrunta zen latinez, eta baliteke erabilera honek hizkuntza arruntean iraun izana (cf. gazt. las mayas, eta Argentinako maiatzeko fiestas mayas). Ik. González Palencia & Meleren lana (1944). Poppek XIII. mendeko okzit. zah. kalenda maia ‘maiatzaren lehena’ dakar (FEW 6/1, 63b, maius, II 1), baina lekukotasunen urria aintzat hartuta jatorri jasoa zukeela dio, lat. calendae maiae-tik zuzenean mailegatua (FEW 6/1, 64b).
Euskal folklorean ere antzeko ohitura eta ospakizunak aurki daitezke: cf. Doneztebeko Maia-besta, edo maiekin zerikusia zuten beste hainbat ospakizun (Múgica 1913, Irigarai 1933, Caro Baroja & Irigarai 1946, Garmendia 2007). Ohitura hauen isla da, halaber, Lazarragak dakarren Au esan da il ekidan eskuetan / Andra ditxabageau, barriz, sei ilekoaz maiaetan.
Amaierako -tz erregularra da (cf. gorputz < lat. corpus; FHV 288-289). Zar. maetz forma espero izatekoa da (cf. zar. anae/anaye; Mitxelena 1967a: 172). Aipagarria da erronkarieraz *maxatz formarik ez izatea, ik. arramaiatz (cf. erronk. anaxe, eta RS Mayatz baina anaje; Mitxelena 1954e: 142, FHV 175-177); ezaugarri gordetzaile hau hitzaren izaera erlijioso-kulturalaren ondorio izan daiteke.