- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
madarikatu (~1527: Zalgiz; maradikatu 1545: Etxep). ■ Hitz orokorra. Madarikatu da forma zabalduena; maradikatu ipar-ekialdean aurkitzen da eta gehienbat bnaf. eta bereziki zub. testuetan ageri da (Sanper eta Hualdegan ere bai; orobat Leiz, Ax eta beste lap. testu bakan batzuetan).
Adizki jokatuekin ez ezik (Etxep maradikatzen dut neure fortuna, Ax arnegatzen eta maradikatzen dutela bere buruez, Mogel madarikatu dezu bere izen santua?), oso maiz erabili izan da izen edo izenondo gisako partizipioa ere (Zalgiz zaldi madarikatuk biloa leun, Leiz idolatria traidoreak eta maradikatuak, Lazarg ernegatzen dot / zugaz, madarikatua). Badirudi LasartBerts-en madarika dagoela izenondo moduan (zori madarika gaistoan).
● madariku Pouv (mara-); -o Artxu (eztüt ene madarikhua lür gañen iauriko); atzeranzko osaeraz sortua, cf. bedeinku, aipu.
● madarikatutasun “al maldito llaman madarikatua, y de aquí se deriva madarikatutasuna por la maldición, a la cual llaman así bien birao” Garibai; hapaxa da, eta ohar bedi garai horretan atzizkiak gutxiago erabiltzen direla, baina urritasun horretan -tasun da erabilienetarik, ik. Sarasola (1997: 636).
madarikagarri (Duv), madarikatuka (frBart [zeu umiai ta umiak zeuri madarikatuka]), madarikatzaile (Pouv, Lardiz [isekari eta madarikatzalle]).
► Lat. maledicere da hitzaren jatorria, euskaraz orokorturiko -atu bukaerarekin (Mitxelena 1974c: 204). Bokalaren asimilazioarekin maradikatu dugu, bokalarteko VlV > VrV bilakaerarekin (cf. goru, borondate < lat. colus, voluntatem; FHV 311-313); erromantzeetan ere aurki daiteke male- > mala- bokalaren asimilazioa, cf. Burgosen a Deo sit maladictus (ColOña 1147) eta gask. maladìt (Palay s.v.).[1]
Metatesia gertatu da aldaerarik zabalduenean, maradikatu > madarikatu; ohar bedi antzeko banaketa dialektala duela metatesiak benedikatu/bedeinkatu bikotean (ik. han), nahiz eta, horien aldean, eremu murritzagoa hartzen duen ekialdean maradikatu-k. Dardarkariaren eta hortzetako ahostunaren arteko metatesirako, cf. irudi/iduri, eriden/ediren (Gavel 1921: 493).
Badirudi atzeranzko osaeraz sortua dela madarika, madarikatu-tik (cf. begira ← begiratu).
madarikazio (madarizione 1545: Etxep; madarikazio 1745: Larm). ■ Hitz zabaldua. Erdi-mendebaldean -ka-dun aldaerak ageri dira: madarikazio (gip.; madarikezio gnaf. (UltzDot)), madarikazino (bizk.), madarikazinoe (bizk.); ekialdean -ka-rik gabeko aldaerak aurkitzen dira: madarizione (lap., bnaf.), madarizio (gnaf. (ETZ, 1854), Urte), madarizino (EtxZib), madarazino (Pouv), maradizino (lap., bnaf., zub.), maradizione (lap., bnaf., zub.), maraditzione (zub.) eta maradikzione (Maister, LanDot); cf. maledikzione, maldizio.
Esanahia ‘madarikatze’ da (Etxep orai dela zuiendako madarizionia, Kardab bere aserre ta madarikazio guziakin); izenondo moduan ere erabilia izan da (Elizanb atso madarizione hori).
madarikazio-egile (madarizio e. Urte), madarikazio eman (madarizione e. Jntegi), madarikazio erran (madarike- UltzDot), madarikazioka (Duv [madarizioneka eta burhoka abiatzen da]), madarikazioko (Mogel), madarikazioz (Ax [maradizinoz egoitea eta minzatzea]), madarikaziozko (Ax [(iuramentu) maradizinozkoak]).
► Euskararen barreneko eratorpena dugu madarikazio-n, -zio atzizkiarekin. Iparraldeko -ka- gabeko formak, ordea, ez dira madarikatu-ren eratorriak, okzit. zah. maladiction modukoren baten ondorengo baizik. Hau berau latinetiko mailegua da, maledictio-tik (FEW 6/1, 85b, II; maledictio-ren tradiziozko bilakaeratik, maldició aurki dezakegu okzit. zaharrean, FEW 6/1, 85a, I 1).