- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
luze (947: SMillán [Faranlucea]; -luz 1300: AGVizc [el sel de Eguiluz]). ■ Hitz orokorra. Luz forma aski ohikoa da elkartuetako bigarren osagai moduan (ik. Erdi Arokoak; cf. Goihetxe amiamoko lepo-luz, / moko-luz eta zangar luz; erronk. eta zub. -luz/-lüz bukaera oxitonoa da).
Berezko esanahiaz gainera (RS ule luzea, Leiz arropa luze xuriz, Lazarg bizi ona ta luzea, Mburu zur luzeak edo mastak; cf., neurria adieraziz, Leiz zen luze seiogei eta borz urrhets, INabig lekoa bat luze), baditu bestelakoak ere (Lazarg neure begi luze ekusgurea; JanEd arduak egin diye / prezio luzea; cf. IbargC: “Pero González de Butrón, llamado Luzea… porque fue muy liberal, franco y dadivoso”); aditzondo moduan ere (‘luzaro’) erabilia da (Harizm hain luze desterruan, Xurio luze bizitzea; cf. Iturr zan bezin luze, zetzan lurrean jarria). Maiz ageri da forma sabaikaridun adierazkorra (INabig moko luxea, Duv uli lerden, luxe… bat).
□ Erdi Aroan, lehenagokoa izan daiteke serna de Andaluz (SMillán 864), baina izenaren osaera ez da argia —arazo filologikoak ere izan ditu, Andahiz irakurri izan baita—. Hitzaren adibide zaharrenen artean, cf. halaber Faranducia (SMillán 1017), Ataondo et Olaluce (ColIrach 1024), Carrelucea (SMillán 1025). Cf. halaber Egilucea (DocLeire 1096), Soroluce (DocLeire 1110), Micael de Lerat, [tenente] Ayzluceam (ColIrach 1187), Idoyluçeta (ColRonces 1240), Aran Lucea (ColIrach 1245), Yuarrlucea (ColIrach 1312), etab.
Izengoiti gisa, cf. Nafarroan Enequo Luçea (SJuan 1168), Sancho Lucea (ColIrach 1204), eta ezin konta ahala adibide gehiago. Nafarroa Beherean, Sancho Luçea (CenBNav ~1350). Gipuzkoan Juan Luçea (ArchSegI 1384), eta Araban Pero Lucea (ArchAspar 1455), Juan Sanchez d’Aranguiz, dicho Chachu Luçea (ArchDuran 1465). Sabaikariarekin, cf. Joanes Garaycoa dicho Luxea (NavApod 1565).
Amaierako bokalik gabeko aldaeraren adibide, arestiko Andaluz zalantzazkoaz gainera, cf. Heguiluzco Arrasatea (ArchDonem 1459), Ruy Sanchez de Heguiluz (ArchDonem 1462), etab. Bada halaber Sel de Urdaluz (ArchAspar 1430), baina ArchDonem-era bidaltzen dute, eta han sel de Hurdalur dago, 1516ko kopia batean.
Elkartu-eratorrietako luza- formarako, cf. Luçayde (DocLeire 1110), Arriluçaondoa (LibRub xiii. m.); Luzaide izena luza- + -bide analizatzen du Orpustanek (NouvTop §157), orobatsu Mitxelenak (19733: 74).
◊ Arabako erdaran, Kontrastan, cf. biguiluz eta biguilucear (VocAlav; cf. Lazarg begi luze) eta, Iruñerrian, biriluz “curioso, fisgón, entrometido” (VocNav).
● luzamen batez ere ipar.: cf. luzapen, luzamendu; Harand. / luzamendu (batez ere ekialdekoa, XIX. mendearen hasieraz geroztik urria da; Etxep (repostuia eman deraut luzamendu gaberik); ohar bedi -mendu atzizkiaren antzinatasuna, -men eta -pen-en aldean; ik. halaber barkamen eta adimendu. / luzapen hegoaldean erabilia: cf. luzamen; AgirAst (ez ibilli luzapenetan).
● luzanga Mogel; atzizkirako, cf. besanga, zilanga, etab. (Morf §285).
luzagarri (EtxZib [bizia luza garri]), luzakeria (‘luzatze, atzeratze’: Maister), luzakor (OihAtsot), luzara (Duv [luzara kalte egiten dio… ardiari]; ECocin [pikatzen tuzu luzara]), luzaro (Volt, Beriain [luzaro eta sosegureki]; luzaroki EtxZib [luzaroki hilltzea da… azkenena] [< luza- + -ro atzizk.]), luzatu (RS [emongo badeustazu, luzatu ze egidazu], Etxep [ezta anhitz luzaturen exekuzionia]), luzaz (EtxauzGut (luzazago); luzazki Belap [bizi adin lüzazki]), luze iritzi (‘luzetsi’: Kardab), luzekara (Oih [gorputza duelarik / luzekara]), luzeki (Etxep [bizi izan luzeki]), luze-labur (Leiz [orenak luze-laburrean ziraden egunaren araura]), luzera (OñatEsk), luzetasun (Leiz), luzetsi (‘berantetsi’: Lardiz [aren etorrerari luzetsirik]), luzetxo (Mogel (-txu)), luzexe (Pouv bigarren puntu hau luzexe da), luzexka (Artxu), luzexko (Leiz [denbora luzeskoz]). Cf. begiluze, belarluze, buztanluze, hankaluze, hegaluze, mihiluze, zangaluze…
► Osaeraz, argudia daiteke *duz erroa dagoela hitzaren oinarrian, -e berranalizatuarekin (cf. heze, atze, etab.). Ez dirudi jatorrizko formaren hondartzat hartu behar denik elkartuetako -luz aldaera, eta elkartuetako bigarren osagaietan azentu ahularengatik gertatzen diren galeren bidez azal daiteke, cf. Aralar izena (< Aralarre, ~1141ean), bat zenbatzailea (< *bade), Albiztur (cf. Aluizt Urre, 1025ean), etab. (FHV 134, 411; IX 241). Ikuspegi honen alde egiten du, erabat, erronk. eta zub. -luz/-lüz oxitono izateak. Orobat dirudi zaila 1017ko Faranducia lekukoan jatorrizko d- herskariaren aztarna ikustea, lehen adibideetarik izanik ere bakana baita, eta desitxuratua egon baitaiteke (Froncea izateraino iritsi zen, eta Fronducea ere dokumentatzen da 1163an, Peterson 2009: 251).
utzi (etxi ~1468: ErrodZar; utzi ~1527: Zalgiz; itxi ~1580: Lazarg). ■ Hitz orokorra. Aldaera zabalduena utzi da (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.); mendebaldean ageri dira itxi (arab., bizk.; Lazarg, BertsBizk…), eta, testu zaharretan, etxi (ErrodZar, RS, Land, Lazarg, Kapan…; cf. etxipen Azkuek Orozkon jasoa). Eutzi XVII.-XVIII. mendeetako gip. testuetan agertzen da (geroago Otaegik bakarrik darabil), baita Sanper zaraitzuarrarengan ere. Eitzi zub. (XVII. mendetik: FPrZub, Belap, Maister, etab.) eta erronk. aurkitzen da (ützi eta utzi, utzu, eitzu-ren ondoan).
Beste aldaerak dira etzi (gip.; AzkGut), itzi (arab., bizk.; AntzDot), iutzi (NafGut, Iraz, Mburu), autzi (Nafgip.), eitzu (erronk.), etsi (bizk.), otzi (gnaf.).[1]
Aditz-izen erabilienak dira uzte- eta iste- (cf. utzite- Leiz, EtxZib, itxite- Astar, Añib, Uriarte); cf. aratizte (s.v. aratuste).
Esanahiak: ‘egoera jakin batean laga’ (Etxep bere ama ezin utzi obeditu gaberik), erdi-mendebaldeko zenbait autorerengan laguntzaile hirupertsonadunarekin erabilia (Lazarg Klariani bakarrik itxita); baita ere ‘bakean utzi’ (Etxep othoi, utzi nazazu, Iturr mutil, utzi akiok) eta ‘(toki jakin batean) ezarri’ (EtxZib oiñetakoak zituzten / utzi athe sartzean).
Bestalde, badago ‘(aztarna, oroitzapena, ondorioa…) utzi’ (EtxZib orhoitzapen biziak / eliz-ama katholikak begitean utziak, BurgDot zure pasioaren señaleak utzi ziñizkuna); ‘gorde, osorik utzi’ (Lazarg (suak) bobedaxeok / itxi dau eurok bakarrik, EtxSar guztiak hil zituzten, batere utzi gabe, Uriarte itxi eskeko batentzat… puska bat).
‘Abandonatu, bertan behera utzi’ adiera ere badu (Zalgiz utzak hona hobiagati, Etxep honein sarri utzi nahi nuzuia?, Luzuriaga ofizio zital ori eutzi egizu), erdi-mendebaldean (ekialdean Etxeparerengan bakarrik) datiboarekin ere bai (ErrodZar etxi egidak, Larm utzi, utzi, Gaztelako hitzera txoralda horri)
Beste esanahi bat ‘zerbait egiten ez eragotzi edo baimendu’ da, ekialdean (eta erdi-mendebaldeko testu bakar batzuengan) -t(z)era(t)-ekin (Etxep uztazu hurranzera, Lizarg enazála utzi galzerá), erdi-mendebaldean (eta ekialdeko testu bakar batzuengan) -t(z)en-ekin (Lazarg bere buruari itxi eutsan lurrera jausten, Lardiz etzioten besteakin joaten utzi), eta, alde guztietan, subjuntiboarekin (Leiz utzan behin haurrak resasia ditezen, Andram ari itxita / letorrela ona). Ekialdean laguntzaile iragankor bipertsonadunarekin agertzen da, eta erdi-mendebaldean (baita Etxeparerengan ere) gehienbat hirupertsonadunarekin.
Honako adiera hauek ere ageri dira: ‘oinordetzan utzi, ondorengoei utzi’ (Leiz eskribuz ere (doktrina) hura ezarri eta utzi ukhan dute, Astar egin bedi alegiña itxiteko semiai zegaz bizi), ‘maileguz eman’, ‘eskaini’ (Leiz utzi iezok mantoa ere, Kardab bere Ama maitea guri amatzat utzi), ‘kendu’ (Etxep ezin utzi behin ere gogotik, Lardiz pauso batean ere begietatik uzten etzuten), ‘zerbait egitetik gelditu’ (Leiz eztu benedikatu izatea behinere utzi ukhan, AzkGut eztigot etziko argatik zure mesedeori serbitzeari), ‘esan gabe, egin gabe utzi’ (Beriain orazio hau guzia itzik bat ere utzi bage), ‘luzatu’ (RS eingo doana ez biarko itxi), ‘galdu’ (EtxZib bizia utzi, Goihetxe batailletan buztana utzi zuen, TxAgir osasun bikaña zatika utziaz).
Izenondo moduan ere erabiltzen da, ‘zabar, axolagabe’ esanahiarekin (Larm, Lizarg persona floxo utziak, TxAgir utzi ta baldarra bai gure Martin).
● uzten “fórmula… con que uno se da por vencido en el juego de adivinanzas” isten Azk (bizk.); aditz-izena lexikalizatuta, uzten dut sintagmatik.
ezin utzizko (LavDot [eginbide hersienetarik bat niholere ezin utzizkoa]), utzarazi (Ax), utzezgarri (‘ezin utzizko’: Egiat), utzialdi (Mburu [jaiki-garai ta bekatuko loaren utz aldia etorri da]), utzia-utzi (Duh [(othoitza) utzia-utzi gelditzen ohi da]), utzidura (“abandon, négligence” Hbarren), utziera (“dexación, dexamiento” Larm), utzi eragin (Urte, Mogel), utzieria (‘zabarkeria’: Herria 1966), utzieste (FedProp 1900 [Jainkoaganikako ahanzte edo utzieste hau]), utzietsi (‘abandonatu’: utzetsi FedProp 1897; utzietsi FedProp 1900), utzigarri (“abjiciendus” Urte), utzikin (‘hondar’: Oih [garhaitu gab’ utzikinik]; uzkin Azk/Lhande (zar., zub.); eizkin Azk (erronk.)), utzimen (Lardiz [lurreko gauzen utzimena]), utzipen (itxipen Iturz; etxipen Azk (bizk.)), utzitasun (“dejadez” itxitasun Azk (bizk.); utzitasun JesBDeya), utzitzaile (utz zaille Ax), utzixe (HiriartU), uzketa (“omisión” Larm; utziketa Añib (gip.)), uzkin (ik. utzikin), uzle (Larm, Duv, Larrasket (zub.)), uztaile (Hbarren; uztale Azk (bazt.)), uzte (utzite Leiz [emaztearen utzitea]; utzte Ax [bekhatuaren utzte bat]).
► Aldaeretan, eutzi da jatorri etimologikotik hurbilen dagoena: *e-dutz-i berreraiki behar da, *dutz erroa luze-n agertzen denarekin lotuta. Esanahiaren aldetik, cf. larga, largatu ‘askatu, utzi’ (XVI. mendetik dokumentatua), erromantzezko largo ‘luze’-rekin lotu beharrekoa; cf., bestalde, RS-ko biarko itxi horretan eman dugun ‘luzatu’.
Eutzi-tik, diptongoaren soiltzez azaltzen da utzi, cf. euli > uli (FHV 99-100), eta orobatsu mendeb. etxi, bizk. etsi eta gip. etzi (cf. *peuntze > pentze, neure > nere; Mitxelena 1958d: 9); etxi-tik azaltzen da gaurko itxi, etzi-tik itzi azal daitekeen bezalaxe, bokalen asimilazioz —afrikatu sabaikariak ez du azalpen jakinik (FHV 192), baina badira paraleloak, cf. etxun; eztabaida berean kokatu behar da bizk. etsi, cf. etse > etxe, etab.—.
Diptongoaren bilakaera erregularra du ekialdeko eitzi-k, cf. leun > zub. leñ, ehun > erronk. ein (FHV 98, 493); pentsatu beharko da mailegatua dela zub. ützi, beste dialektoetarik, eta aldaera horren antzinatasunaren alde dator erronk. ere eitzi izatea. Erronk. eitzu-ren bukaerako bokalaren gorabeheretarako, cf. adib. uzki > uzku; buru/buria moduko bikoteek erraztuko zuten nahasketa hori (FHV 131).
Bokala igo da iutzi-n (cf. iduki, iguzki, etab.; FHV 65), eta ireki autzi-n (eu/au txandakatzeetarako, ik. FHV 101-102). Autzi-tik azal daiteke otzi, monoptongatzez, nahiz eta ez dagoen adibide askorik hitz hasiera absolutuan (cf. zorne/zauri, FHV 96-98).