- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
leinu (~1527: Zalgiz). ■ Hitz zabaldua iparraldean; hegoaldeko testuetan Larramendigan eta Uriartez geroztik agertzen da. Liñü forma Etxahunengan aurkitzen da (leñü-rekin batean). Esanahi orokorraz gainera (Zalgiz leinua xuxenago, liña bano edo thindaria bano, Leiz leinu humano guzia, ibid. nazione, eta leinu, eta mihi eta populu guziari, Ax etzara zeure leiñutik eta ethorkitik hastandu, Mihura Daviten leñutik ilkia), ‘belaunaldi’ adieran ere ageri da (LavDot aita ganik semea gana, leinutik leinura).
● leinargi Larm, Birjin (etzen hiriko lehen leñargitik, bainan aberatsa zen); neol. Larm: lein(u)-argi.
leinu-buruzagi (EtxSar [aitzindariak eta leinu-buruzagiak]), leinutar (Duv).
► Badirudi lat. linum ‘liho’ hitzaren eratorriren bat dela hitzaren jatorria. Lat. linea ‘(lihozko) hari’, ‘marra’, ‘leinu’ aipatzen du Mitxelenak (FHV 115) aukera moduan; ‘leinu’ esanahia ongi dokumentatua dago erromantzeetan ere: cf. gazt. zah. liña “descendencia” (DCECH 3, 661b, línea), fr. zah. leigne “suite des membres d’une famille” (FEW 5, 353b, līnea, I 2 b);[1] linea jatorriak (edo bere erromantzezko formek), ordea, ez du eusk. -u azaltzen. Rohlfsek (1933: 335) leinu lat. *lineum batetik eratortzen du; honek eusk. amaierako -u azalduko luke, baina arazoa da lat. lineus ‘lihozko’ izenondoak eta bere ondorengo erromantzeek ez dutela ‘leinu’-rekin zerikusia duen adierarik (FEW 5, 357a-358a, līneus).
Bestalde, lehen silabako bokalismoa (lat. -ī- > eusk. -ei-, -e-) ondoko -ñ- kontsonante sabaikariaren eraginez azaltzen du Mitxelenak (1972c: 23), esanez testuinguru horretan bokal itxiak irekitzeko joera izan zela; baina horrek ez luke -ei- diptongoa azalduko.[2] Agian diptongoa sekundarioa dela pentsa liteke, -ñ- jatorrizkoaren despalatalizazioz (cf. mainu, keinu; FHV 195-196); baina honek ez du bokalaren tinbrearen aldaketaren arrazoia argitzen (lat. -i- > eusk. -e-), arestian aipaturiko bokalaren lehenagoko irekitzea onartzen ez badugu, bederen.[3] Lehen silabako bokalismoari dagokionez, hortaz, fr. zah. leigne bezalako jatorrizko formaren bat bilatu beharko genuke, beharbada, euskararen barreneko azalpenik aurkitzen ez badugu.
Hitzaren hasperen falta (**leinhu) azentuaren kokapenari egozten dio Mitxelenak, gogoratuz azentua bigarren silaban duen zub. leñhǘ(r)ü-k hasperena duela (FHV 218, 222).
Etxahunen liñü aldaera, berria bada, inguruko erromantzeen bokalismoaren eraginez azal liteke; ‘belaunaldi’ adiera ere (edo hurbilekoak) inguruko erromantzeetan aurki daitezke.