- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
lehen (leen xiii. m.: LibRub [(bustaliça) Odi Ascardi leena]; len ~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Len forma RS-n eta Landuccigan ageri da aurrenik (Mikol ere bai, baina Lazarg, Kapan leen); ekialderago Aldaz eta Isastigan dago jad. (Beriain leen; gip. ere leen XVII. mende hasierako testuetan [TolosBerts, AzpGut]). Geroko mendeetan badirudi leen forma bizkaieraz gordetzen dela hobekienik. Erronkariko forma lein da. Iparraldean ez dago lehen besterik.
Erabilera nagusiak: ‘aurrenik, lehenik’ (MLastur eroan ditu ango jauna eta andrea, / bata leen, gero bestea, Etxep ioan daraudazu lehen bihotza, / gero gathibatu neure gorputza, Isasti len illa, len oztu), ‘arestian, garai batean’ (Lazarg leen esan dogunau, TolosBerts leen oi zeritzan Zapatari), ‘(baino) lehenago, aurretik’ (Leiz Abraham zedin baino lehen, Aldaz ian baño len); ‘aurren, lehenbiziko’ (ekialdekoa bakarrik; Etxep lehen inprimazalia, Leiz manamendu lehena); ‘arestiko, garai bateko’ (Ax presunak… badirudi eztirudiela lehena).
□ Ez dago garbi akit. leherenno eta antzekoek lehen-ekin lotura duten (OnomAquit §595); beharbada errazagoa da izen hori leher ‘pinu’-rekin lotzea, cf. agian artehe, artahe, etab.
● lehenago ‘(baino) lehen’: RS (ogia lenago ora baño); ‘lehen, garai batean’: Etxep (lehenago hi baitinzan lengoajetan azkena); orokorra eta garai guztietakoa da bigarren adieran, baina lehenbizikoan batez ere hegoaldekoa da.
● lehenbailehen EtxZib, Azk (lap., bnaf., zub.); lenbailen Larm, Azk/Izag/Garate (bizk., gip., gnaf., bazt.); -bait- MDass, Mburu, Añib, TEtxeb (bizk.); tarteko osagairako, baita > bait proposatu behar da, cf. albait, eta zerbait, jatorrian zer baita; ohar bedi hitzaren orokortasuna, eta cf., bestalde, lehen baino lehen.
● lehenbizi ez bizk. eta zub.; -biziko EraulOhar, -bizitik Leiz; cf. EtxZib lehen eta bizirik ‘aurrenik’, l. e. bizia ‘aurrenekoa’, Lopez lehenik eta bizirik ‘aurrenik’.
● lehenengo erdi-mendebaldeko hitza; lelengo ErrodZar, lenaingo Land, lenaengo Lazarg; ik. behean.
● lehenetsi Intxpe; soilik autore honengan oso berandu arte, cf. hobetsi zaharragoa.
● lehengo ekialdean gutxi erabilia; Lazarg (leengo berbaok); beti ‘aurreko’ esanahiarekin, ez ‘lehenbiziko’.
● lehengusu hegoaldean erabilia: Leiz da iparraldeko lekukotasun bakarra; Leiz; cf. gusu/kusi, eta izter-lehengusu, bestengusu, herengusu…
lehenabendu (‘azaro’: Bonap/Azk (zar., erronk.); ik. abendu), lehenaz (‘aurrez’: Zuzaeta [leenaz ezautu]; ‘lehenik’: Hualde), lehenaz gainera (AgirAst), lehen baino lehen (Beriain; l. b. lehenago EtxZib), lehendabizi (-bixiko NafSerm; ik. lehenbizi), lehendanik (Leiz), lehenean (‘lehen lekuan’: Lizarg [gurútzea doáie leneán]; ‘lehen bezala’: AgirAst [lenean bertan geratu zan]), leheneko (‘lehengo’: Leiz), lehenen (‘aurren’: Isasti [urrutiko berria, lenena egia]; ‘aurrenik’: Kardab [lenen topatzen dezun pobrea]; ‘(albait) lasterren’: Kardab [albait lenen]), lehenen gainera (‘lehenaz gainera’: EtxZib), lehenetan (‘lehen, garai batean’: Leiz), leheneztako (‘era berriko, lehen ez zegoen bezalako’: Goik [leen-eztako koartoak dira oiek: gip.]), lehengai (Duv), lehengau (‘gaulehen’: Arak (gnaf.)), lehengoratu (Uriarte), lehen-harri (‘oinarri’: Gorosurreta (bazt.)), lehenik (Etxep [ni lehenik eta gero amoros oro galdu da]), lehen meza (‘meza berri’: Laphitz), lehenseme (Leiz; cf. ibid. lehen iaio, lehen sorthu; Azk lenseme (erronk.)), lehentasun (‘premutasun’: Ax; ‘nagusitasun, gehientasun’: Pouv; ‘antzinatasun’: Urte; ‘hobespen’: Harr, Azk (lap., bnaf., zub.)), lehentxo (Uriarte [ill baño lentxuago]), lehenxe (Pouv [lehenxe ihardetsi zioena (Harand lehenxeago)]), lehentze (‘lehenbizikoz’: SenGrat [lehentze jin zenian gure herriala]). Cf. aitalehen, astelehen, gaulehen, iazlehen, kusi lehen, maiatz lehen, udalehen…
► Le-hen zatitua, pentsa daiteke -hen dela bigarren osagaia, superlatiboetako marka (jatorrian hen erakusle genitibo plurala);[1] badira beste izen batzuk superlatibo marka hau bere forma arkaikoan (hasperendunean) gorde dutenak: Arbelgoihen (SMillán 1025), Barhenetche (CenSoul 1377); cf. goien, barren. Hauetan denetan, lehen barne, hitzaren lexikalizazioak eragotzi duke hasperenaren galera. Beste hizkuntza zenbaitetan ere esanahi bereko hitzak superlatibozko formak dira: cf. ing. first/last, lat. primus, eta are eusk. azken ere (txistukari ondotik -ken duena, hatz + hen; cf. -heta/-keta).
Hipotesi honen barrenean, ilun geratzen da le- lehenengo osagaia; agian ‘aurre’ moduko zerbait esan nahi zuela pentsa liteke (cf. aurren). Cf. beharbada lepo.
Badirudi lenen forma pleonastikoa dela, len formari (< leen < lehen) -en gehituta; lelen forma asimilazioz sortutako forma da. Lenaengo, lenaena bezalako formak ere pleonastikoak direla dirudi, len + aen; kasu honetan, hen baino berriagoa den aen erakusle genitibo plurala dago superlatibo funtzioan. Erronk. lein forma leen-etik azaltzen da (FHV 66).