- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
labur. Honen azpian labur eta lau sarrera-buru nagusiak bildu dira. Lau-ren azpisarrera modura laborri eta laurden daude.
♦ labur (1072: DocLeire [Xemen Laburra]; laur ~1084: DocArtaj [Sanz Laurra]). ■ Hitz orokorra. Labur da forma zabalduena; lagur XVIII. mendeko bazt. testu batean ageri da, eta Bizkai mendebaldean eta gnaf. eremuko zenbait lekutan jaso izan da. Forma sabaikaridunei dagokienez, txabur RS-n ageri da (labur-ekin batean); llabur (+ llagur, illabur) ekialde osoan dira erabiliak (ez lap., bai gnaf.; aurreneko lekukotasuna Maister-ena da); ez dirudi gehienetan balio adierazkorra dutenik.
Izenondoa da ia erabat (RS guzurrak buztana labur, ibid. aldi txaburra, Etxep heben labur bizia da, Maister plazer hurak… llabür, falsü, gaixto); ‘zeken, xuhur’ (Lazarg senideak labur, ama leorra, Mihura haren alderat labur izan nahi baduzu), ‘txiki, arin’ (OArin kantidade txikia edo guziz laburra, Izt probinzia labur au, Mogel obligaziño laburraguak), ‘motz, eskas’ (RS zenzun txaburra, Ax ez lizateke euskara hain labur, eskas eta ez hertsi, OArin fundamentu labur eta bastantea bage), ‘urri’ (Mogel jaatekua laburra)… Aditzondo bezala ere agertzen da (Leiz labur erraitera; Lizarg labúr edo luzaró bizitzea); ‘laster’ (Lopez labur prootxu handirik idokiko (du), Intxpe llabür akabiren da).
□ Erdi Aroan, goitizen gisa ageri da batez ere, eta pentsa liteke ‘zeken, xuhur’ adiera dagoela horietan: Lope Laura (DocArtaj ~1087), orti xemeniz labura (SMig 1157),[1] Maria Uella Laburra (PobNav 1330), Petyri Laburra (CenBNav ~1412), etab.; Nafarroa Garaikoak eta Nafarroa Beherekoak dira mota honetako adibide guztiak. Aurkitu dugu txabur aldaeraren adibiderik mendebaldetik kanpo: cf. Urdazubiko Juanes Petrisanzena, alias Xabur (LéxNavI 1606), Petri de Talape, alias Xabur (LéxNavII 1612; Baztan).
Mendebaldean, cf. subida de Garaylaburra (ArchDonem 1459); badirudi ‘motz’ adiera dagoela adibide honetan, cf. Garayluçea e Garaylaburra (ArchOñatIII ~1496). Ez dago argi lagur aldaeraren adibide den Lagurreta (ColIrach 1283).
● laburto ‘zitalki, doilorki’: MLastur (Peru Garziak egin deusku laburto); hitzaren adiera gaitzesgarriren baten gainean osatua, ik. goian ‘motz, eskas’, eta batez ere RS-ko txaburra.
laburgarri (OihAtsot [elhe ederra egunaren laburgarri]), laburki (Leiz; ‘laster’: Argaiñ [laburki ikhasiko tutzuela]; ik. laburzki), labur-laburra (‘laburki’: Tartas), laburtasun (EtxZib), laburtu (Leiz), laburtxo (EtxZib), laburzki (-rs- Leiz; ‘laster’: Xarlem [azken zien egünak / dirateke labürzki]; cf. arinzki, komunzki), llaburrot (Larrasket; -ot atzizki ttikigarri erromanikoarekin, cf. gixot, meharrot). Cf. besalabur, hegalabur…
► Orokortasunarengatik, eta analisi morfologikoarengatik (ik. jarraian), pentsa daiteke labur dela jatorrizko forma; labur > la.ur > lagur bilakaeraren barrenean azal daitezke beste aldaerak. Llabur eta txabur aldaera adierazkorretarako, cf. zub. llapĩ, bizk. txaul (berez lapin, ahul; FHV 188-189, 195); badirudi illabur-en hastapeneko bokal sabaikaria ere bilakaera horien barrenean ulertu behar dela.
Hitza la-bur zatitu daiteke, *bur erroarekin; samur, apur, zimur eta halako hitzetakoarekin konpara daiteke erro hori; esanahia, argi egon gabe ere, ‘txiki, urri’ moduko zerbait izan liteke. Ik. urri.
Aurrizkia litzateke la-, baina ez dago argi zein lotura duen paralelo moduan eman daitezkeen lagun, labar, labain eta halakoekin. Aukera bat izan daiteke proposatzea *da- zela jatorrizkoa (FHV 188, 20. oh.), eta beste *da- batzuekin lot genezake horrela (aditzetan, cf. *e-da-gon, etab.; aspektu burutugabeko markatzat dugu hauetan, eta *dar ‘jarri’ erroaren gramatikalizazioz azal daiteke, ik. -da- xehetasunetarako, s.v. jarri). Labur bezalako izenondoetan, ordea, bestelako balioren batean pentsatu behar dugu: baliteke lokatibo moduan gramatikalizatu izana *da- hori (< *dar ‘jarri’, eta cf. leku-kasuetako -t, etxerat, norenganat, etab.).
♦ lau (1174: SeoPamp [Laureiereta]; lau 1406: ArchRentI [Juango de Laumendi]).[2] ■ Hitz orokorra. Historikoki lau da forma zabalduena; laur ekialdean gorde da hobekienik, nahiz ez erabat eta leku guztietan. Baina laur- ia orokorra da (ez Lazarg) deklinabide mugatuan (Abendaño eta Artazub (gorputzeko) lau aragiok, Leiz laur haizetarik, EtxZib lau berthute kardinalak, ibid. laur urthetara; Lazarg lauak eozela demaiadurik, Oih oihana… orstatu lauretan, BertsBizk laurak bidaldutea; -r-arentzat cf. orobat, besteak beste, orok. laur(d)en, hego-mendeb. la(u)rogei, la(u)reun eta behean Izag (Gipbizk.) laurki); ‘asko’ adieran ere erabili izan da zenbait kontestutan (Iturr lau bider nastu oi du / gogotik burua).
□ Erdi Aroan, lehenagokoa litzateke Pontius de Laurfonta (CartSord ~1072), cf. halaber Guillelmum de Laurhontam (AGNCartII 1249); gaurko Lahontan herria da. Orpustanen ustez euskara-erromantze hibridoa izan daiteke, ‘lau iturri’ (1999: 187).
Bestalde, ez dago argi laur aldaeraren adibide diren mendebalde-erdialdeko hauek: Gipuzkoan, Pedro de Laurgay (HermGuip 1397), Pero de Laurcayn (ArchEsko 1453; Laurgain dakar editoreak aurkibidean), Amalauron (ArchSegII 1409; Amalaurren 1413an), Pero Martines de Aurlaureta (ArchZumai 1427), la loma de Laurusaça (ArchDebaII 1483); Araban, Laureguiça, Laurchipia eta Laursunaguia (ArchAspar 1512);[3] Bizkaian, San Juan de Lavrgui, Juan de Lavrguia (VecVizcII 1514). Adibide ziurragoak dira Iruñeko Laur Heyereta (NavOccit 1252) eta Nafarroa Behereko Laurhiuar (SJuan 1298); ez dago argi hitzaren adibide den Laurunbe (SEngPamp 1244; gaur Larunbe).[4]
Akitanierazko lavrco, lavreia eta lavrinae pertsona-izenak hitzaren adibidetzat jo izan dira, cf. lat. Quartus izena (OnomAquit §238-240).
● laudardu ‘ikara(z)’: Azk (bizk.); bigarren osagaia darda eta dardar-ekin lotu behar da; esanahirako, cf. lauikara, laborri.
● lauhortz BergAgir: “un lauorz”; cf. bostortz, biak erabat lexikalizatuak, baita azentu aldetik ere.
● laumutur ‘engainu’: Azk, Izag (bizk.; cf. “orrek ein txak iruzur ta lau mutur, ése le ha engañado” Izag AranOñ); cf. iruzaku, esanahi berberarekin, Morf §593; hitz hauen sorreraren nondik norakoa ez da argia guretzat.
● lauoineko iz. ‘lau oineko animalia’: Larm (lau(r)oinko), BMogel; ‘zerri’: Mburu (bete ziozkan… laur oñeko zikiñez); izond.: lauoinko Lizarg; ohikoa da ‘zerri’-ren leungarri moduan, eta cf., gainera, Larm: “Patillas, el demonio, lau oinkoa, galtxagorri”.
● laurgitu ‘hautsi, puskatu’: EtxZib (laurgitu ere zitzaitzun / zeure bihotz mantsoa); ez dago argi zein den hitzaren osaera, baina beharbada zaharkitu eta halako partizipioekin konpara daiteke, cf. laurkitu aldaera (Azk/Izag (bizk., gip., gnaf.)); beste aukera bat da part. batzuetako -gi ikustea hor, baina xehetasunak ez daude argi. Esanahirako, cf. lauridikitu, laurdendu, laurdenkatu.
● lauridikitu ‘laurdenkatu’: Larm (honengan bakarrik ageri da) (besaburuak lauridikiturik ta gorputz guzia zatiturik); bigarren osagaia ireki-ren aldaera den idiki(tu) izan daiteke, besteak beste Larramendik berak ere badakarrena; esanahirako, cf. laurgitu, laurdendu, laurdenkatu.
● lauzka ‘babes, laguntza’: Hbarren (egiaren kolona eta lauzka); cf. lauzkatu “faire tirer une charge par deux attelages de boeufs” Duv.
lau-bost (Lazarg [lau-bost gona]; lau-bortz HiriartU), lau edo bost (Kardab [lau edo bost anima]), lauzpabost (Pouv (lau ezpa bortz)), lauburu (Larm, Astar), lau erro- (Oih laurherroan eta laurherroaz ‘lauhazka’), laugarren (FrantzOrd), lau hankan (TxAgir), lauhazka (AstoL (laur h.); cf. hatz ‘(animalien) hanka, apatx’ adieran), lauikara (Azk (bizk.); cf. laudardu, laborri), lauki (iz.: “quadrángulo” Larm (+ laur-), Azk [lauki edo kuadro baten]; ‘margolan’: EuskErr 1882; ‘margolan baten marko’: A Ezale 1898; ‘laurden’: Azk Morf §240, Izag AranOñ (laur-); “porción” Azk (bnaf.); ‘(ume) lauki’: Izag/TEtxeb (bizk., Nafgip.); izond. Larm (laur-), Uriarte [(bularreko jantzia) izango da laukia]), lauko (‘laumaraiko’: Beriain [ebasteko laureko bat]; laukoan ‘lauhazka’ Elexp (bizk.)), laukote (Azk (bizk., gip.)), laukun (“quaternaire” laur- Oih, laukün ArmanUsk 1899; ‘lau halako’: Duv [egin izan badiot zerbait bidegabe, laurkun bihurtzen diot]; “action de traîner une charrette en y attelant deux attelages de boeufs” Harr (zub.); cf. lauzkatu), laumaraiko (Land [< lau marabediko]), launa (Leiz (laur-)), lau oinean (‘lauhazka’: Iturr; ‘lau hankan’: ArreseB), lauoinka (‘lauhazka’: Ax [zaldia bezala laur-oiñka]; ‘lau hankan’: laur- Pouv, Mburu), lau orri- (ik. laborri), lauretan hogei (Ax (l. hogoi)), laurehun (Leiz), laurogei (Land, Leiz; cf. Land laurogeta), lauzuriko (dirua: Land). Cf. hamalau, hiruzpalau…
► Jatorrizko forma laur da; honen alde dago lekukotasunen antzinatasuna, eta zubereraz **lai ez izatea (dardarkariak galarazten du au > ai, FHV 93). Labur hitzarekin lot daiteke, eta zatiketa lexiko bat egon dela proposatu. Zatiketa honek aski antzinakoa dirudi (ik. goian akitanierazko ustezko lekukotasunak): diptongoa da au, ez hiatoa, eta bakuna da amaierako dardarkaria, ez anizkuna, bisilaboetan ohi bezala (cf. bihar/biharamun, FHV 335; cf. orobat ilor, dardarkari bakunarekin eta anizkunarekin ageri dena, mug. ilora/ilorra, jatorrian hil + haur).
Esanahiaren aldetik, hatzik laburrena, hatz txikia, laugarrena da, hatz erakusletik zenbatzen hasita eta hatz lodia alde batera utzita; paralelo betea da Indonesiako aghu hizkuntzako sigiane ‘4’, berez ‘hatz txiki’ (de Vries 1994: 556). Beste aukera bat da pentsatzea “4” laburragoa edo txikiagoa dela, betiere “5” osoarekin alderatuta. Bestalde, ‘4’ esanahia duten hitzak ‘txiki, gutxi’ adierazten dutenekin lotuak daude nubieraz eta tokharieraz; amazigeraz, berriz, ‘aski kopuru txiki’, ‘piska bat’ adiera dutenekin (Blažek 1999: 19). Ildo beretik, esanguratsua da de Lamberteriek dakarrena indoeuropar familiarentzat (2000: 120-122): “le numéral hittite mieyawas ‘quatre’ remonte à un adjectif i.-e. *méy-u ‘amoindri, diminué’ […] cette dénomination fait référence à la main considérée sans le pouce”.
Euskaraz ere labur hitzak baditu halako zenbatzaile itxurako erabilerak, ‘txiki, arin’, ‘motz, eskas’ eta ‘urri’.[5]
laborri (lau orri ~1820: Zabala). ■ Hegoaldeko testuetan aurkitzen da. Laborri-rekin batera, lauorri da gehien erabiltzen den forma. “Beldur handi, izu, ikara” da esanahi nagusia (Zabala lau orritan / yagiko bearko don, Mari, Iturr ikaraz laborrian / beti egotea, Arrue Jenobeba laborriak artu zuen); cf. beldur laborri (Iturr), izu laborri (Arrue), ikara laborri (Orixe), izu-ikara laborri (Arrue).
laborritu (lau- ErIruk (gnaf.)). Cf. agian laortasun, Orreaga-ko Guliako bertsioan.
► Osaeraz, lau-orri dela dirudi. Cf. Azk (bazt.): “lau orrietatik ikaran nago, estoy temblando por los cuatro costados”, eta Duv: “je suppose que ce laborrian n’est autre chose que cette manière labourdine de parler; lau horritako ikharan egotea”. Ik. orri.
Lau zenbakiaren presentziarekin loturik, eta antzeko esanahiarekin, cf. Azk lauikara, labikara (Enbeita lau ikaratan) eta laudardu (Erkiaga ikaraka, laudarduan, izuturik; Zamar lau dardan). Ez dago bazterrera uzterik, jakina, Abendaño oñetako lurrau jabilt ikara / gorputzeko lau aragiok berala, eta Artazub-en ia errepikatzen den formula, bigarren lerroa aldaturik: lau aragiok bere an berala. Nolabaiteko lotura legoke, beraz, gorputzeko lau haragi edo “orriak” aipatzearen eta izu edo ikara sentitzearen artean; cf., lastertasuna adierazteko, lau hatzetan/hatzez, lauhazka.
laurden (~1557: OihAtsot; lauren ~1580: Lazarg). ■ Hitz orokorra. Lauren forma arab.-bizk. eremuan aurkitzen da. Adiera orokorraz gainera (Leiz lurraren laurdena, Lazarg lau laurenok bildurrez [cf. goian lau aragiok]), sukar klase bat ere izendatzen du besteak beste (OihAtsot helgaitz laurdena); neurria ere adieraz lezake (MDass laurden bat arnotan); Mercy-gan ‘laugarren’ esan nahi du (setemeren laurdenian, mila zazpi ehün eta hirur hogei eta hamabi den urthian).
● laurdenegu(n) Añib (-egu, gnaf.), Mendig (laurdenegun goxan onrzi zein); bukaerako -n-ri dagokionez, ik. egun; esanahiari dagokionez, badirudi laurden-en balio ordinaletik hobeki azaltzen dela, cf. herenegun eta, bestalde, bigarren-ek izan lezakeen ‘ondorengo egun’ erabilera.
● laurdenkatu iparraldean erabilia; BelaHizt, Xarlem; esanahirako, cf. gazt. descuartizar, ing. to quarter; cf. halaber laurdendu.
laurdendu (Larm, BMogel), laurdentto (Duh [oren laurdentto bat]), laurdentxo (Añib (lauren-)).
► Badirudi lauren aldaeran -(r)en genitiboa dagoela (cf. hamarren); funtsean, balio partitiboa leukake genitiboak. Ohar bedi ez dagoela -e genitibo zaharra.
Baliteke osaera ezberdinekoa izatea laurden, eta da adizkiaren erlat. den izatea hor: cf. Etxahunen hamaseiden urthia “l’année qui est seize” (Haritxelhar 1970: 193-194); jatorrizkoak halako sintagmak zirela onartuta, badirudi ‘-garren’ balio ordinala izan behar dela berezkoa —honen aztarna litzateke Mercy-ren adibidea, eta agian laurdenegun—, eta zatikizko balioa gerora garatua dela (cf., bestalde, heren-en bi balioak, etab.). Mitxelenak eragozpen bat ikusten du (1978a: 226-227): erlat. dan den eremuetan ere aurki daiteke laurden aldaera; arazo hau gainditzeko, aukera bat izan liteke pentsatzea erlat. den duten eremuetatik zabaldua dela (ik. agidanean (s.v. *agi)).
Larunbat hitzean lauren dagoelako hipotesia onartuko balitz (ik. han), pentsatu beharko litzateke antzina zabalduagoa izan zela lauren bera (erdi-ekialdean gailenduko zen laurden gerora, eta mendebaldean bakarrik gorde lauren); baina ohar bedi lagun-en hipotesia hobetsi dugula larunbat-erako.
Sukar motaren adierari dagokionez, cf. gazt. fiebre cuartana, fr. fièvre quarte; sukar mota honetan, lau egunetik behin izaten dira sukarraldiak (cf. bestalde fiebre terciana).